A A A A A

Additionnel: [Cannibalisme]


Jérémie 19:9
Beren seme-alaben haragia janaraziko diet eta elkar ere jango dute, hain egoera larrian aurkituko baitira, etsai amorratuek hiria setiatzean.

Ézéchiel 5:10
gurasoek seme-alabak irentsiko dituzte zure baitan, eta seme-alabek gurasoak; nik betearaziko dut epaia zure kontra eta haize guztietara sakabanatuko bizirik gelditzen direnak.

Lévitique 26:29
Zeuen seme-alaben haragia jan beharko duzue.

2 Rois 6:28-29
[28] Gero galdetu zion erregeak: —Zer gertatzen zaizu, bada? Emakumeak erantzun: —Hara, emakume horrek lehengoan esan zidan: «Eman zeure semea gaur, jan dezagun; bihar nirea jango dugu».[29] Egosi genuen, beraz, nire semea eta jan. Biharamunean, berea emateko esan nion, jan egin behar genuela eta. Baina gorde egin du.

Lamentations 4:10
Nire herriaren hondamendikoan, emakumeek, berez bihotz samurreko izanik ere, haurrak beren eskuez egosi zituzten eta jan.

Lamentations 2:20
Begira, Jauna, ikus nor darabilzun horrela. Beren haurrak, berek hazitako haurtxoak, jan behar emakumeek! Jaunaren santutegian dituzte hiltzen apaizak eta profetak!

Deutéronome 28:53-57
[53] Zeuen sabeleko fruitua —Jaunak zeuen Jainkoak emandako seme-alaben haragia— jango duzue, hain larria izango baituzue egoera etsaiek setiatzean.[54] [54-55] «Kinka horretan, zuetako gizonik gozo eta atseginenak ere begi txarrez ikusiko ditu, bai anaia, bai emazte kutuna eta bai gelditutako seme-alabak ere, besterik ezean, jateko asmoa duen seme-alaben haragia haiekin banatu beharko duen beldurrez.[55] ***[56] Emakumerik gozo eta atseginenak ere —oinazpia lurrean jartzeko ere gauza ez zenak, hain baitzen fina eta samurra—, begi txarrez ikusiko ditu senar kutuna eta seme-alabak,[57] beste jatekorik ezean, hankartetik darion ur-zorroa eta egin berri duen haurra bera ere jan egin nahiko baititu ezkutuan; eta guztia, etsaiek zeuen hirietan ezarriko dizueten setioak sortutako estuasun eta egoera larriengatik.

Genèse 1:26-27
[26] Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».[27] Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.

2 Corinthiens 5:8
Uste onez gaude, bai, baina nahiago genuke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunarekin bizitzera joateko.

Luc 16:19-26
[19] «Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena eta egunero festa ederrak egiten zituena.[20] Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena; zauriz josia zegoen.[21] Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena. Txakurrek ere etorri eta zauriak miazkatzen zizkioten.[22] «Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora eraman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten.[23] Hildakoen Egoitzan oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urruti, eta Lazaro haren ondoan.[24] Orduan, deiadar egin zion: “Aita Abraham, erruki nitaz; bidal ezazu Lazaro atzamar-muturra uretan busti eta niri mihia freskatzera, kiskaltzen bainago sugar hauetan”.[25] Baina, Abrahamek erantzun zion: “Seme, gogoratu zuk zorion franko izan zenuela bizitzan; Lazarok, berriz, zoritxarrak; orain, hark atsegina aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak..[26] Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ezta hortik guregana ere”.

Apocalypse 20:11-15
[11] Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu.[12] Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.[13] Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen.[14] Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da.[15] Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten.

Deutéronome 28:53
Zeuen sabeleko fruitua —Jaunak zeuen Jainkoak emandako seme-alaben haragia— jango duzue, hain larria izango baituzue egoera etsaiek setiatzean.

1 Corinthiens 14:34-35
[34] emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.[35] Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.

Luc 1:37
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.

Jean 1:1
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen.

Deutéronome 28:57
beste jatekorik ezean, hankartetik darion ur-zorroa eta egin berri duen haurra bera ere jan egin nahiko baititu ezkutuan; eta guztia, etsaiek zeuen hirietan ezarriko dizueten setioak sortutako estuasun eta egoera larriengatik.

1 Timothée 2:11-15
[11] Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.[12] Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik.[13] Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.[14] Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.[15] Baina bere amatasunaren bidez salbatuko da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu.

1 Timothée 5:3-16
[3] Har itzazu errespetuz eta zaindu norengana jorik ez duten alarguntsak.[4] Baina alarguntsak semeak nahiz bilobak baditu, hauek ikasi behar dute lehenik beren etxekoenganako eginbeharrak betetzen eta gurasoei zor dietena itzultzen, hori baitu atsegin Jainkoak.[5] Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.[6] Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.[7] Aholkatu behin eta berriz gauza hauek, akats gabeak izan daitezen.[8] Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.[9] Nornahik, alarguntsen sailean sartzeko, hirurogei urtez gorakoa izan behar du, behin bakarrik ezkondua,[10] bere egintza onez ezaguna: seme-alabak heztea dela edo ostatu ematea, fededunak apaltasunez zerbitzatzea edo nahigabetuei laguntzea edota era guztietako egintza onak burutzea dela.[11] Ez onartu, ordea, alarguntsen sailean alarguntsa gazteagoak; zeren, haragizko grinak eraginda, Kristorengandik aldendu eta berriro ezkondu nahi izaten baitute.[12] Horrela, errudun bihurtzen dira, lehenengo beren konpromisoa hausteagatik.[13] Gainera, alferkerian ohitzen dira eta hor ibiltzen dira etxez etxe; eta, alfer ez ezik, berritsu ere bihurtzen dira, non zer jakingo eta behar ez denaz hitz egiten ibiltzen direlarik.[14] Horregatik, nahiago dut alarguntsa gazteak ezkontzea, seme-alabak sortu eta etxeaz arduratzea, etsaiari inolako hizpiderik eman ez diezaioten.[15] Zeren dagoeneko okertu baita horietako zenbait, Satanasi jarraituz.[16] Emakume sinestedun batek, berekin alarguntsarik baldin badu, zain dezala berak, eta ez diezaiola zama hori eliz elkarteari ezar, honek norengana jorik ez duten alarguntsei laguntzeko modua izan dezan.

1 Corinthiens 11:2-16
[2] Zorionak zuei, beti gogoan bainauzue eta nik emandako irakaspenak zintzo gordetzen baitituzue.[3] Baina nahi nuke zuek jakitea, gizon ororen buru Kristo dela, emakumearen buru gizona, eta Kristoren buru Jainkoa.[4] Burua estalirik duela otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen gizonak desohoratu egiten du bere buru duen Kristo.[5] Eta buru hutsik otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen emakumeak desohoratu egiten du bere buru duen gizona; kaskamotz egotea bezala izango litzateke hori.[6] Beraz, burua estali nahi ez badu, moztu dezala erabat ilea. Baina emakumeari ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.[7] Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,[8] ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;[9] eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.[10] Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.[11] Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.[12] Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.[13] Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?[14] Ez al dizue naturak berak erakusten gizasemearentzat lotsagarri dela ilea luze eramatea,[15] emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari.[16] Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso