1 Corinthiens 13:7 |
Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten. |
|
1 Pierre 5:7 |
Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen. |
|
1 Samuel 16:7 |
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari. |
|
2 Corinthiens 5:7 |
Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dugunak. |
|
2 Corinthiens 12:9 |
baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin. |
|
Hébreux 13:5 |
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko. |
|
Ésaïe 6:1 |
Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen. |
|
Ésaïe 41:10 |
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut. |
|
Ésaïe 57:15 |
Bai, hau dio garai eta goren den Jainkoak, betiko erregeak, santu deritzanak: «Toki garai eta sakratuan bizi naiz, baina hurbil nago atsekabeturik eta lur jota daudenengandik, lur joak arnasberritzeko eta atsekabetuei adorea bizkortzeko. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
Jean 12:40 |
Itsutu egin ditu haien begiak, gogortu haien buru-bihotzak. Ez bezate beren begiez ikus, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan. |
|
Jean 14:1 |
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere. |
|
Jean 14:27 |
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur. |
|
Jean 16:33 |
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua. |
|
Luc 24:38 |
Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan? |
|
Marc 11:23 |
Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio. |
|
Matthieu 5:8 |
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa. |
|
Matthieu 11:28 |
«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. |
|
Proverbes 3:5 |
Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz. |
|
Psaumes 34:18 |
Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen. |
|
Psaumes 51:17 |
Ireki, Jauna, nire ezpainak eta nire ahoak zure gorespena iragarriko du. |
|
Psaumes 55:22 |
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan. |
|
Psaumes 147:3 |
Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen. |
|
Apocalypse 21:4 |
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita». |
|
Romains 8:28 |
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia. |
|
Romains 12:2 |
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina. |
|
Proverbes 4:23 |
Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak, berauengandik sortzen baita bizia. |
|
Proverbes 3:5-6 |
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik. |
|
1 Corinthiens 6:19-20 |
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz. |
|
Philippiens 4:6-7 |
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez. |
|
Matthieu 11:28-30 |
[28] «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.[29] Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;[30] eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama». |
|
Psaumes 34:1-22 |
[1] Davidena. Abimeleken aurrean eroarena egin zuelarik, hark David bota eta honek alde egin zuenekoa.[2] Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez.[3] Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu.[4] Handietsi nirekin batera Jauna, gora dezagun elkarrekin haren izena.[5] Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun, beldur guztietatik libratu ninduen.[6] Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira, ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko.[7] Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun eta larrialdi guztietatik atera zuen.[8] Zaindari dago Jaunaren aingerua begirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko.[9] Dasta eta ikus zein ona den Jauna: zorionekoa berarengan babesa duena![10] Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok, ez baitzaie ezer faltako begirune diotenei.[11] Aberatsek ere badakite zer den beharra eta gosea, Jaunarengana jotzen dutenei ez zaie ezer falta.[12] Ene haurrok, zatozte entzutera! Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet.[13] Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?[14] Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.[15] Alde gaitzetik, egin on dena, bila bakea eta jarrai haren bidetik.[16] Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak.[17] Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.[18] Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.[19] Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak.[20] Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak.[21] Hezur guztiak zaintzen dizkio, bat bakarra ere ez diote hautsiko.[22] Gaiztakeriak hilko du gaiztoa, zintzoari gorroto diotenek zigorra izango. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |