Colossiens 3:23 |
Egin dezazuen guztia egizue gogo osoz, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat, |
|
Éphésiens 4:28 |
Lapur denak ez dezala aurrerantzean ostu, saia dadila baizik bere eskuz lan egiten, beharrean dagoenari zer eman edukitzeko. |
|
Jean 6:27 |
Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari egin duenak. |
|
Galates 6:4-5 |
[4] Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe,[5] nork bere zama eraman beharko baitu. |
|
Psaumes 90:17 |
Guregana bedi Jaunaren, gure Jainkoaren, gozoa! Burutu bitza ongi gure eginbeharrak, burutu ongi gure eginbehar guztiak! |
|
Proverbes 12:11 |
Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilena burugabea galanta. |
|
Proverbes 13:4 |
Alferrak nahi, bai, baina lorrezin; saiatuaren gogoa asebetea izango. |
|
Philippiens 4:13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
|
Colossiens 3:24 |
jakinik Jaunarengandik jasoko duzuen ondarea duzuela saria. Zuek Kristo, benetako nagusia, duzue zerbitzatzen. |
|
Proverbes 12:24 |
Langilea agintari, nagia zerbitzari. |
|
Proverbes 14:23 |
Nekeak beti du bere irabazia, berritsukeriak pobrezia bakarrik. |
|
Genèse 2:3 |
Eta bedeinkatu egin zuen zazpigarren eguna eta sagaratu, egun horretan hartu baitzuen atseden kreazio-lanetik. |
|
Luc 1:37 |
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik. |
|
1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Proverbes 6:10-12 |
[10] Aldika lozorroan, aldika erdi lo, aldika besoak uztartu eta atsedenean:[11] arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria.[12] Gizon maltzur eta gaiztoa ezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da. |
|
2 Timothée 2:6 |
Lanean ahalegindu den nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean. |
|
Genèse 2:15 |
Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan. |
|
Tite 2:7-8 |
[7] gauza guztietan zeu egintza onen eredu agertuz: irakaspen garbiko eta gizabidetsu;[8] hitz egin jator eta inork ez kritikatzeko eran, kontra daudenak lotsatan geldi daitezen, gutaz gaizki mintzatzeko egokierarik gabe. |
|
Proverbes 16:3 |
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |