A A A A A

Additionnel: [Tatouages]


Lévitique 19:28
Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna.

1 Corinthiens 6:18-20
[18] Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.

Apocalypse 19:16
Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».

1 Corinthiens 10:23-31
[23] «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena elkartea eraikitzeko lagungarri.[24] Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik.[25] Jan azokan saltzen den guztitik, kontzientzi arazorik sortu gabe,[26] Jaunarena baita lurra eta bertan dagoen guztia.[27] Jentil batek gonbidatzen bazaituzte eta zuek gonbita onartu, jan mahaira ateratzen dizuen guztitik, kontzientzi arazorik egin gabe.[28] Baina norbaitek «Sasijainkoei eskainitako haragia da hori» esaten badizue, ez jan, oharra egin dizunari eta kontzientziari zor diezun errespetuagatik.[29] Ez dut zure kontzientziagatik esan nahi, bestearenagatik baizik. Eta zergatik mugatu behar du besteren kontzientziak nire askatasuna?[30] Jatordua Jainkoari eskerrak emanez egiten badut, zergatik gaitzetsi behar naute Jainkoari eskerrak emanez jaten dudanarengatik?[31] Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.

Éphésiens 5:10
Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin

Deutéronome 14:1
«Zuek Jaunaren zeuen Jainkoaren seme-alaba zarete. Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko.

1 Corinthiens 3:16-17
[16] Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?[17] Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete.

1 Corinthiens 9:27
baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin.

Romains 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso