A A A A A

Additionnel: [Talent]


Éphésiens 2:10
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala.

Exode 35:10
«Zuetariko artisau trebe oro betor Jaunak agindutako guztia egitera:

Jacques 1:17
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.

Proverbes 22:29
Aurkitu duzu bere lanean trebea den norbait? Erregeen zerbitzura egongo da eta ez edonolako jendearenera.

Jérémie 4:4-5
[4] Berritu nirekiko ituna, ezarri zeuen bihotzetan, Juda eta Jerusalemgo bizilagunok! Bestela, sua bezala piztuko da nire haserrea, erre egingo zaituzte zeuen egintza gaiztoengatik, eta ezin izango du inork itzali».[5] Aldarrikatu hau Judan, adierazi Jerusalemen. Jo turuta herrialde osoan, egin oihu ozenki: «Bil zaitezte, joan gotorlekuetara!»

1 Corinthiens 12:5-6
[5] era askotakoak zerbitzuak, baina Jauna bat bakarra;[6] era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.

1 Pierre 4:10-11
[10] Nork bere dohaina hartu du Jainkoarengandik. Jar itzazue guztiok zeuen dohainak besteen zerbitzura, Jainkoaren hainbat eratako dohainen administratzaile zintzo bezala.[11] Hitz egiteko dohaina duenak adieraz dezala Jainkoaren hitza. Zerbitzuren bat duenak bete dezala Jainkoak ematen dion indarraz, gauza guztietan Jainkoa goratua izan dadin Jesu Kristoren bidez. Beroni aintza eta ahalmena menderen mendetan! Amen.

Exode 31:3-5
[3] eta Jainkoaren espirituz bete, jakituria, trebezia eta lan guztietarako gaitasuna emanez:[4] artelanak asmatzeko, urre, zilar eta brontzezko lanak egiteko,[5] harribitxiak eta zura lantzeko nahiz beste edozein langintzatarako.

Matthieu 5:14-16
[14] «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria.[15] Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko.[16] Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.

Matthieu 6:1-4
[1] «Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik.[2] Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[3] Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak;[4] horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

Romains 12:3-8
[3] Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.[4] Izan ere, gorputza bat den arren, atal asko ditu, eta ez dute atal guztiek eginkizun bera;[5] berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara.[6] Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigun araberakoak. Beraz, Jainkoaren izenean mintzo denak iragar beza Jainkoaren hitza sinesmenari dagokionez;[7] Jainkoak zerbitzari egin duena saia bedi zerbitzuan; irakaslea irakasten;[8] adore-emailea adore ematen. Bere ondasunak banatzen dituenak bana bitza eskuzabaltasunez; buru egiten duenak egin beza arduraz; erruki-egintzak egiten dituenak, alaitasunez.

1 Corinthiens 12:1-11
[1] Senideok, Espirituaren dohainei buruz zuek ezjakinean jarraitzerik ez dut nahi.[2] Badakizue, oraindik jentil zinetenean, sasijainko mutuetara jotzen zenutela itsu-itsuan.[3] Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.[4] Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra;[5] era askotakoak zerbitzuak, baina Jauna bat bakarra;[6] era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.[7] Era ezberdinean azaltzen da bakoitzarengan Jainkoak ematen duen Espiritua, baina beti denen onerako.[8] Honela, bati jakinduriaz hitz egitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea;[9] bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina;[10] bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea, eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea.[11] Hori guztia, ordea, Espiritu bat berak egiten du, bere dohainak nahi duen bezala bakoitzari emanez.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso