A A A A A

Additionnel: [Suicide]


2 Samuel 17:23
Ahitofel, berriz, bere aholkuari jarraitu ez ziotela ikustean, bere astoa txalmaturik, abiatu eta bere hirira, bere etxera, joan zen; eta, etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua. Horrela hil zen, eta bere aitaren hilobian lur eman zioten.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

Ésaïe 55:11
berdin nire ahotik irtendako hitza ere: ez da niregana itzultzen bere eragina izan gabe, baizik eta nik nahi dudana egiten du eta nik ezarritako helburua betetzen».

Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

Jean 10:10
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz.

1 Jean 4:4
Seme-alabatxook, zuek Jainkoarenak zarete, eta garaituak dituzue sasiprofeta horiek, zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa baita.

Marc 16:16
Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua.

Psaumes 55:22
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan.

Romains 8:1-2
[1] Orain, beraz, ez da gaitzespenik Jesu Kristorekin bat direnentzat.[2] Izan ere, Jesu Kristori esker, bizia ematen duen Espirituaren legeak askatu egin zaitu bekatuaren eta heriotzaren legetik.

Romains 8:38-39
[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.

Matthieu 27:3-4
[3] Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,[4] esanez: —Oker egin dut errugabea heriotzara emanez. Baina haiek erantzun zioten: —Eta guri zer? Hor konpon!

Psaumes 34:18-19
[18] Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.[19] Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak.

1 Samuel 31:3-5
[3] Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten.[4] Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten». Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua.[5] Ezkutariak ere, Saul hila zela ikustean, bere burua ezpata gainera bota zuen. Biak batera hil ziren.

1 Rois 16:15-20
[15] Judako Asaren erregealdiko hogeita zazpigarren urtean egin zen errege Zimri; zazpi egunez izan zen errege Tirtzan. Gudarostea, aldi hartan, filistearren hiri Gibeton setiatzen ari zen.[16] Borrokan ari zelarik, gudarosteak jakin zuen Zimrik erregearen kontra oldartu eta hil egin zuela. Egun hartan bertan, kanpalekuan, Israel osoak Omri gudalburua izendatu zuen Israelgo errege.[17] Gibetondik alde egin eta Tirtza setiatu zuen Omrik, gudaroste osoarekin.[18] Hiria hartua zutela ohartzean, jauregiko dorrera sartu eta su eman zion Zimrik eta bertan hil zen.[19] Eginak zituen bekatuengatik gertatu zitzaion hori, Jaunari atsegin ez zaiona egin baitzuen, Jeroboamen jokabide bera hartuz, hark egina zuen eta Israeli eginarazia zion bekatu bera eginez.[20] Zimriren gainerako jarduerak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak; han aipatzen da beronen altxamendua ere.

Juges 9:50-55
[50] Ondoren, Abimelekek Tebetzera jo, hiria setiatu eta hartu egin zuen.[51] Baina bazen hiriaren erdian dorre gotortu bat eta han babestu ziren hiriko nagusiak, bertako gizon eta emakume guztiekin; atea itxi eta dorre gaineko sabaira igo ziren.[52] Abimelek, dorreraino heldurik, eraso eta su emateko asmoz ateraino hurbildu zenean,[53] emakume batek errotarria buru gainera jaurti eta burezurra hautsi zion.[54] Orduan, Abimelekek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta hil nazak! Ez dezatela esan emakume batek hil nauela». Ezkutariak ezpata sartu eta hil egin zuen.[55] Abimelek hila ikustean, israeldarrak nor bere herrira joan ziren.

Juges 16:25-30
[25] Izan ere, pozaren pozez, Samson ateratzeko eskatua zuten, beraren kontura barre egiteko gogoz. Atera zuten, beraz, Samson espetxetik eta beraren bizkar egin zuten barre. Gero, bi zutaberen erdian utzi zuten.[26] Orduan, Samsonek esan zion eskutik zeraman itsumutilari: —Eraman nazak jauretxeari eusten dioten zutabeak ukitzeraino, haietan sostenga nadin.[27] Jauretxea gizon eta emakumez betea zegoen; bertan ziren filistearren buruzagiak etxe gainean eta beste hiru bat mila gizon eta emakume ere bai, Samsonek eginiko jostaketei begira egonak.[28] Samsonek dei egin zion Jaunari, esanez: «Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz eta egin nazazu indartsu beste behin bederen, kendu dizkidaten bi begiengatik filistear horietaz kolpe bakarraz mendeka nadin».[29] Ukitu zituen, orduan, Samsonek jauretxeari erdi-erdian eusten zioten bi zutabeak, bataren kontra eskuina eta bestearen kontra ezkerra ipiniz,[30] eta esan zuen: «Hil nadila filistearrekin batera!» Egin zuen bultza indarrez, eta bertan zeuden buruzagi eta jendearen gainera etorri zen jauretxea. Horrela, bere bizitza osoan baino jende gehiago hilez hil zen Samson.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso