Daniel 11:31 |
Santutegia eta tenpluko gotorlekua profanatu egingo dituzte haren gudariek, eguneroko oparia kendu eta idolo higuingarria ezarriko aldare gainean. |
|
Daniel 12:11 |
Eguneroko oparia kendu eta aldare gainean idolo higuingarria jarriko denetik mila berrehun eta laurogeita hamar egun igaroko dira. |
|
Deutéronome 22:5 |
«Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari horrelakorik egiten duena. |
|
Deutéronome 23:18 |
«Ez da israeldarren artean prostituzio sakratura emaniko inor izango, ez gizonezkorik, ez emakumezkorik. |
|
Deutéronome 24:4 |
zapuztu zuen lehenengo senarrak ezin hartuko du berriro emaztetzat, kutsatua bihurtu baita berarentzat. Higuingarri izango litzateke hori Jaunarentzat, eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldea ez duzue bekatuaz kutsatu behar. |
|
Ésaïe 1:13 |
Ez ekarri gehiago opari hutsalik; higuingarri zait intsentsuaren lurrina. Ilberri-jaiak, larunbatak, batzarrak… ezin ditut jasan jaiok gaiztakeriarekin batera. |
|
Lévitique 7:18 |
Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke; gaitzesgarria da haragi hori, eta hartatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu. |
|
Lévitique 18:22 |
«Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke. |
|
Proverbes 11:1 |
Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak; begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak. |
|
Proverbes 11:20 |
Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak; atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak. |
|
Proverbes 12:22 |
Jaunak gorroto ditu gezurtiak; atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak. |
|
Proverbes 15:8 |
Jaunak higuin du gaiztoaren sakrifizioa, atsegin du gizon zuzenen otoitza. |
|
Proverbes 15:26 |
Egitasmo txarrak higuin ditu Jaunak, hitz atseginak gogoko. |
|
Proverbes 16:5 |
Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra. |
|
Proverbes 17:15 |
Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea: biak zaizkio higuingarri Jaunari. |
|
Proverbes 20:10 |
Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak: biak ditu higuingarri Jaunak. |
|
Proverbes 20:23 |
Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak, ez dira bidezko engainuzko neurgailuak. |
|
Proverbes 28:9 |
Norbaitek ez badu legea aditu nahi, haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri. |
|
Apocalypse 21:27 |
Ez da han ezer kutsaturik sartuko, ez sasijainkozalerik, ez gezurtirik, Bildotsaren biziaren liburuan izenak idatzirik dituztenak baizik. |
|
Marc 13:14 |
«Profanatzaile higuingarria behar ez den tokian ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—, orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara; |
|
Matthieu 24:15 |
«Daniel profetak aipatzen duen profanatzaile higuingarria toki santuan ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—, |
|
Romains 1:26-27 |
[26] Jainkoak, beraz, grina lotsagarrietara eman ditu: emakumezkoek berezko sexu-harremanak utzi eta naturaren kontrakoetara jo dute.[27] Gizonezkoak ere, berez dagozkien emakumeekiko harremanak utzirik, elkarren irrikaz suturik dabiltza: gizonezkoek gizonezkoekin itsuskeriak egiten dituzte eta, horrela, beren jokabide okerraz merezitako zigorra berengan hartzen. |
|
Lévitique 20:12-13 |
[12] «Norbait errainarekin oheratzen bada, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua, egin duten ustelkeriagatik.[13] «Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua. |
|
Proverbes 6:16-20 |
[16] Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunak eta zazpigarren bat erabat du higuingarri:[17] begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak,[18] asmo txarretan dabilen burua, gaiztakeria egiteko presa duten oinak,[19] gezurra dioen lekuko faltsua, eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.[20] Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |