Additionnel: [Esclavage]
1 Corinthiens 7:21 |
Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu. |
|
1 Pierre 2:16-18 |
[16] Joka ezazue pertsona libre bezala; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik.[17] Errespetatu guztiak, maitatu senideak, izan begirune Jainkoari eta errespetua erregeari.[18] Zuek, esklabook, izan errespetu osoz zeuen nagusien menpeko, ez on eta bihozbera direnen menpeko bakarrik, baizik eta gogorrak direnen menpeko ere bai. |
|
1 Timothée 1:10 |
lizun eta homosexualentzat, esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren kontra jartzen den edonorentzat; |
|
1 Timothée ๖:๑ |
Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan. |
|
Colossiens 3:22 |
Esklabook, izan beti mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko; ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, bihotz-bihotzez baizik, Jaunarenganako begiruneagatik. |
|
Colossiens 4:1 |
Nagusiok, eman zeuen esklaboei zuzen eta bidezko dena, jakinik zuek ere baduzuela zeruan nagusia. |
|
Deutéronome 23:15 |
Leku santua izan behar du kanpalekuak, bertan baitabil Jauna zuen Jainkoa, zuek babestu eta etsaiak zuen esku jartzeko. Eta zuen artean ezer lotsagarririk ikusiko balu, alde egingo lizueke. |
|
Deutéronome 24:7 |
«Norbaitek israeldar herritarra, esklabo bihurtzeko nahiz saltzeko, bahitu egin duela jakiten baduzue, heriotzara emango duzue. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik. |
|
Éphésiens ๖:๕-๙ |
[๕] Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;[๖] ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik.[๗] Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat.[๘] Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.[๙] Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten. |
|
Exode 21:2 |
«Esklabo hebrearra erosten baduzue, sei urtez lan egingo du zuentzat, baina zazpigarrenean libre geldituko da, ezer ordaindu gabe. |
|
Exode 21:7-32 |
[7] «Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara.[8] Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta.[9] Bere semeari emaztetzat ematen badio, alaba bati dagokionez hartuko du.[10] Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izango dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkontza-bizikidetzarik ere.[11] Ez badizkio ematen, emaztea libre geldi daiteke, ezer ordaindu gabe.[12] «Norbait jo eta hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.[13] Baina nahi gabe egin badu eta halabeharrez, neuk adieraziko diot zein lekutan babes daitekeen.[14] Aitzitik, lagun hurkoarekin haserre egon eta maltzurkeriaz hiltzen duena, nire aldare ondoan babesten bada ere, handik hartu eta heriotzara emango duzue.[15] «Aita nahiz ama jotzen duenak heriotza-zigorra izango du.[16] «Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du.[17] «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.[18] «Gizon biren arteko haserrealdian, batak bestea harriz nahiz ukabilez jo eta oheratu beharrean uzten badu, baina hil gabe,[19] baldin zauritua gero jaiki eta makuluaren laguntzaz kalera irteten bada, errugabetzat emango dute erasotzailea; ez dago behartua sendaketaren eta geldi egonaren ordaina ematera besterik.[20] «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, makilaz jotzen badu eta bat-batean hiltzen, erruduntzat emango dute.[21] Baina egun bat edo bi bizirik irauten badu, ez dute kondenatuko, berea baitzuen esklaboa.[22] «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera.[23] Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,[24] begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,[25] erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.[26] «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, begian jotzen badu eta begia hondatzen, libre utziko du hondatutako begiaren ordain.[27] Hortz bat hausten badio, libre utziko du hortzaren ordain.[28] «Idi batek gizaseme nahiz emakumeren bat adarkatzen badu eta hiltzen, harrika hilko dute eta haren okelarik ez dute jango; baina idiaren jabea errugabetzat emango dute.[29] Alabaina, idiak lehen ere adarkatzen bazuen eta, jabeak, jakinaren gainean egon arren, zaindu ez duelarik, idi horrek norbait, gizaseme nahiz emakume, hiltzen badu, harrika hilko dute, eta jabea ere heriotzara emango.[30] Heriotzatik askatzeko jaregite-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain.[31] Lege berak balio du adarkatua neskatxa nahiz mutikoa bada ere.[32] Adarkatua esklaboa bada, harrika hilko dute idia, eta esklaboaren jabeari zilarrezko hogeita hamar txanpon ordainduko dizkiote. |
|
Galates 3:28 |
Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan. |
|
Galates 5:1 |
Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera. |
|
Exode 21:16 |
«Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du. |
|
Lévitique 25:39 |
«Zuen herritarrak zuekin zorrak egin eta bere burua esklabotzat saltzen badizue, ez behartu esklabo-lanetara: |
|
Luc 4:18 |
Jaunaren espiritua nire gainean dago, berak bainau sagaratu behartsuei berri ona adierazteko; berak nau bidali gatibuei askatasuna eta itsuei ikusmena hots egitera eta zapalduak askatzera, |
|
Philémon 1:16 |
eta ez esklabo bezala, esklabo baino zerbait gehiago, anaia maite bezala baizik. Maite-maitea da niretzat, eta zenbatez maiteago ez ote da izango zuretzat, bai gizon eta bai fededun den aldetik! |
|
Proverbes 22:16 |
Behartsua zapaltzen duenak indartu egiten du; aberatsari ematen dionak bere burua pobretu. |
|
Tite 2:9-10 |
[9] Esklaboak nagusien menpeko izan daitezela gauza guztietan: bete dezatela beraien gogoa, ezezkorik esan gabe[10] eta lapurretarik egin gabe, baizik eta leialtasun betea agertuz, Jainko gure Salbatzailearen irakaspena gauza guztietan ohora dezaten. |
|
Luc 12:47-48 |
[47] Nagusiaren gogoa zein den jakin arren, gauzak hark nahi bezala eratzen edo egiten ez dituen morroiak zigor zorrotza izanen du;[48] nagusiaren gogoa zein den jakin gabe, zigorra merezi duen zerbait egiten duenak, berriz, biguna. Asko eman zitzaionari, asko eskatuko zaio; askoren kargua eman zitzaionari, are kontu handiagoa eskatuko. |
|
Exode 21:20-27 |
[20] «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, makilaz jotzen badu eta bat-batean hiltzen, erruduntzat emango dute.[21] Baina egun bat edo bi bizirik irauten badu, ez dute kondenatuko, berea baitzuen esklaboa.[22] «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera.[23] Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,[24] begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,[25] erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.[26] «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, begian jotzen badu eta begia hondatzen, libre utziko du hondatutako begiaren ordain.[27] Hortz bat hausten badio, libre utziko du hortzaren ordain. |
|
Deutéronome 23:15-16 |
[15] Leku santua izan behar du kanpalekuak, bertan baitabil Jauna zuen Jainkoa, zuek babestu eta etsaiak zuen esku jartzeko. Eta zuen artean ezer lotsagarririk ikusiko balu, alde egingo lizueke.[16] «Ez itzuli jabeari berarengandik ihes egin eta zuenean babesturiko esklaboa. |
|
1 Timothée 6:1-2 |
[1] Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan.[2] Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira. |
|
Lévitique 25:44-46 |
[44] «Gizonezko nahiz emakumezko esklaborik eduki nahi baduzue, eros itzazue auzo-herrietako jende artetik.[45] Eros ditzakezue zuen artean bizi diren etorkinen seme-alabak, baita zuen lurraldean jaio zaizkien familiakideak ere. Izan zaitezkete haien jabe[46] eta jabetza zeuen ondorengoei betiko utzi. Horiek, bai, esklabotzat eduki ditzakezue, baina herritarren artean, israeldarren artean, ez duzue batak bestea gogor hartuko. |
|
Exode 21:2-11 |
[2] «Esklabo hebrearra erosten baduzue, sei urtez lan egingo du zuentzat, baina zazpigarrenean libre geldituko da, ezer ordaindu gabe.[3] Bakarrik etorri bazen, bakarrik joango da; emazterik bazuen, emazte eta guzti joango da;[4] nagusiak eman badio emaztea, eta honek seme-alabak sortu, emaztea eta seme-alabak nagusiarenak dira, eta esklaboa bakarrik joango da.[5] Baina esklaboak adierazten badu, nagusia, emaztea eta seme-alabak maite dituela, eta ez duela libre gelditu nahi,[6] nagusiak Jainkoaren aitzinera eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko.[7] «Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara.[8] Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta.[9] Bere semeari emaztetzat ematen badio, alaba bati dagokionez hartuko du.[10] Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izango dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkontza-bizikidetzarik ere.[11] Ez badizkio ematen, emaztea libre geldi daiteke, ezer ordaindu gabe. |
|
Éphésiens 6:5-9 |
[5] Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;[6] ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik.[7] Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat.[8] Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.[9] Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten. |
|
Deutéronome 15:12-18 |
[12] «Zeuen herritar hebrearren batek, gizonezko nahiz emakumezko, bere burua halabeharrez esklabotzat saltzen badizue, sei urtez egingo du lan zuentzat, baina zazpigarrenean libre utziko duzue.[13] Libre uztean, ordea, ez duzue esku-hutsik bidaliko:[14] hornitu zeuen artalde, larrain eta dolareko emaitzez, emaiozue Jaunari zeuen Jainkoari esker lortu dituzuen ondasunetatik.[15] Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu zintuztela. Horregatik ematen dizuet gaur agindu hau.[16] «Baina esklaboak, zeuek eta zuen familia maite zaituztelako eta zuenean ongi aurkitzen delako, ez duela alde egin nahi adierazten badizue,[17] ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue, eta esklabo izango duzue betiko; berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere.[18] «Ez damu izan esklaboa libre utzi beharraz, sei urtez zuentzat lan eginez, jornalariak irabazten duen etekina halako bi eman baitizue, eta Jaunak zeuen Jainkoak bedeinkatu egingo zaituzte zeuen eginkizun guztietan. |
|
Exode 21:1-36 |
[1] Jaunak esan zion Moisesi: «Lege hauek emango dizkiezu israeldarrei:[2] «Esklabo hebrearra erosten baduzue, sei urtez lan egingo du zuentzat, baina zazpigarrenean libre geldituko da, ezer ordaindu gabe.[3] Bakarrik etorri bazen, bakarrik joango da; emazterik bazuen, emazte eta guzti joango da;[4] nagusiak eman badio emaztea, eta honek seme-alabak sortu, emaztea eta seme-alabak nagusiarenak dira, eta esklaboa bakarrik joango da.[5] Baina esklaboak adierazten badu, nagusia, emaztea eta seme-alabak maite dituela, eta ez duela libre gelditu nahi,[6] nagusiak Jainkoaren aitzinera eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko.[7] «Norbaitek bere alaba esklabotzat saltzen badu, ez da libre geldituko beste esklaboen erara.[8] Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko; dena den, ez du atzerritarrei saltzeko eskubiderik, iruzur egingo lioke eta.[9] Bere semeari emaztetzat ematen badio, alaba bati dagokionez hartuko du.[10] Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izango dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkontza-bizikidetzarik ere.[11] Ez badizkio ematen, emaztea libre geldi daiteke, ezer ordaindu gabe.[12] «Norbait jo eta hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.[13] Baina nahi gabe egin badu eta halabeharrez, neuk adieraziko diot zein lekutan babes daitekeen.[14] Aitzitik, lagun hurkoarekin haserre egon eta maltzurkeriaz hiltzen duena, nire aldare ondoan babesten bada ere, handik hartu eta heriotzara emango duzue.[15] «Aita nahiz ama jotzen duenak heriotza-zigorra izango du.[16] «Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du.[17] «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.[18] «Gizon biren arteko haserrealdian, batak bestea harriz nahiz ukabilez jo eta oheratu beharrean uzten badu, baina hil gabe,[19] baldin zauritua gero jaiki eta makuluaren laguntzaz kalera irteten bada, errugabetzat emango dute erasotzailea; ez dago behartua sendaketaren eta geldi egonaren ordaina ematera besterik.[20] «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, makilaz jotzen badu eta bat-batean hiltzen, erruduntzat emango dute.[21] Baina egun bat edo bi bizirik irauten badu, ez dute kondenatuko, berea baitzuen esklaboa.[22] «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera.[23] Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,[24] begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,[25] erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.[26] «Norbaitek bere esklaboa, gizasemea nahiz emakumea, begian jotzen badu eta begia hondatzen, libre utziko du hondatutako begiaren ordain.[27] Hortz bat hausten badio, libre utziko du hortzaren ordain.[28] «Idi batek gizaseme nahiz emakumeren bat adarkatzen badu eta hiltzen, harrika hilko dute eta haren okelarik ez dute jango; baina idiaren jabea errugabetzat emango dute.[29] Alabaina, idiak lehen ere adarkatzen bazuen eta, jabeak, jakinaren gainean egon arren, zaindu ez duelarik, idi horrek norbait, gizaseme nahiz emakume, hiltzen badu, harrika hilko dute, eta jabea ere heriotzara emango.[30] Heriotzatik askatzeko jaregite-saria ezartzen badiote, eskatutako guztia eman beharko du biziaren ordain.[31] Lege berak balio du adarkatua neskatxa nahiz mutikoa bada ere.[32] Adarkatua esklaboa bada, harrika hilko dute idia, eta esklaboaren jabeari zilarrezko hogeita hamar txanpon ordainduko dizkiote.[33] «Norbaitek putzua irekia utzi edota, egin ondoren, estali gabe uzten badu, eta idia zein astoa bertara erortzen bada,[34] dirutan ordainduko dio aberearen jabeari, baina hildako aberea beretzat har dezake.[35] «Norbaiten idiak beste batena adarkatzen badu eta hiltzen, idi bizia saldu egingo dute, jasotako dirua eta hildako idiaren okela erdibanatuz.[36] Baina idia adarkaria zela jakin eta jabeak zaindu ez badu, hildako idiaren jabeari idi bizia emango dio hildakoaren ordain, berak hildakoa hartuz. |
|
Lévitique 25:1-55 |
[1] Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Sinai mendian:[2] «Esan israeldarrei: Emango dizuedan lurraldean sartu ondoren, atseden emango diozue lurrari aldizka, Jaunaren ohorez.[3] Sei urtez ereingo duzue zeuen soroetan, sei urtez inausiko mahastiak eta bilduko uztak;[4] baina zazpigarrenean atseden osoa izango du lurrak; Jaunari sagaraturiko atseden-urtea izango da. Urte horretan ez duzue ereingo soroetan, ez mahastirik inausiko;[5] ez duzue moztuko azken uztaren ondoren berez erneko den garirik, ezta bilduko ere inausi gabe utzitako mahastien fruiturik: atseden-urtea izango da lurrarentzat.[6] Lurraren atsedenaldian ez zaizue faltako zer janik, ez zuei, ez zuen morroi-mirabe eta langileei, ezta zuekin bizi diren etorkinei ere.[7] Zuen abereek eta basabereek, berriz, lurrak berez ematen duena izango dute janari.[8] «Konta itzazue zazpi asteko egunak adina urte, zazpi bider zazpi, alegia, berrogeita bederatzi urte guztira.[9] Aldi horren buruan, zazpigarren hilaren hamarrean, Barkamen Egunean, alegia, adarra joko duzue ozenki lurralde osoan.[10] Berrogeita hamargarren urtea urte santutzat hartuko duzue eta “Jubileu Urte ” emango diozue izen. Urte horretan askapena aldarrikatuko duzue zeuen lurraldeko biztanle guztientzat: nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango du, nor bere senitartera itzuliko da.[11] Horrela, bada, berrogeita hamar urtetik berrogeita hamar urtera Jubileu Urtea ospatuko duzue: ez duzue ereingo, ez berez ernetako garirik moztuko, ezta bilduko ere inausi gabe utzitako mahastietan.[12] Jubileu Urtea izango baita, zuek santutzat hartu beharrekoa. Jan ahal izango duzue, ordea, lurrak berez emango duena.[13] «Jubileu Urtean zuetako bakoitzak bere lurren jabetza berreskuratuko du.[14] Herritarren artean lursailak saltzean nahiz erostean, ez egin kalterik batak besteari:[15] salerosketak egitean, izan kontuan azken Jubileu Urteaz gero igarotako urteak eta hurrengoa arte falta direnak:[16] zenbat eta urte gehiago falta, hainbat eta handiagoa prezioa; zenbat eta urte gutxiago, hainbat eta txikiagoa prezioa, saltzen dena gelditzen diren uztak baitira.[17] «Ez biezaio inork herritarrari kalterik egin; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.[18] Bete nire legeak, gorde nire erabakiak. Bete eta lasai biziko zarete lurraldean.[19] Lurrak zuek ase arte jateko adina uzta emango du, eta kezkarik gabe bizi ahal izango zarete bertan.[20] «Behar bada galdegingo duzue: “Zer jango dugu zazpigarren urtean, ezin badugu erein, ez uztarik bildu?”[21] Hara, nik, Jaunak, ondasunez beteko zaituztet seigarren urtean, lurrari aginduko diot hiru urterako adina uzta emateko.[22] Zortzigarren urtean berriro ereingo duzue; baina bitartean, bederatzigarren urtean uzta bildu artean, uzta zaharretik jan ahal izango duzue.[23] «Ez da zilegi lurrak behin betiko saltzea, neurea baita lurraldea, eta zuek ez zarete bertan etorkin besterik, nirean ostatuz bizi zaretenak.[24] Beraz, jabetzan emango dizuedan lurraldean, jarri indarrean lurrak berreskuratzeko eskubidea.[25] «Zuetako batek zorrak egin eta lursailen bat ezinbestean saltzen badu, haren ahaide hurbilenak berreskuratuko du hark saldutakoa, horretarako eskubidea baitu.[26] Norbaitek, jabetza berreskura diezaiokeen ahaiderik eduki ez arren, bere kabuz horretarako adina diru lortzen badu,[27] bere lursailaren jabetza berreskuratuko du, hurrengo Jubileu Urtea arte falta diren urteen arabera erosleari zor dion diru-kopurua itzuli ondoren.[28] Baina jabetza berreskuratzeko adina diru lortzeko gauza ez bada, eroslearen esku geldituko da Jubileu Urtea arte. Orduan, erosleak ez du jadanik berea izango, eta jatorrizko jabeak berreskuratuko du.[29] «Harresidun hiri bateko etxebizitza saltzen duenak mugatua du berreskuratzeko eskubidea: salmenta-egunaren ondoko urtean bakarrik berreskura dezake.[30] Berreskuratzen ez badu, behin urtea burutuz gero, eroslearen eta beronen ondorengoen esku geldituko da betiko; Jubileu Urtean ere ez dute jabetza galduko.[31] Aitzitik, harresi gabeko herri irekietako etxeak baserri-lurren arabera hartuko dira: berreskuratze-eskubidea noiznahikoa da eta, dena dela, Jubileu Urtean etxea bere jatorrizko jabeari itzuliko zaio.[32] «Lebitarrei dagokienez, noiznahi izango dute lebitar-hirietan dituzten etxeak berreskuratzeko eskubidea.[33] Etxea erosi duena beste lebitar bat bada ere, Jubileu Urtean jatorrizko jabeari itzuliko zaio, zeren israeldarren artean lebitarren jabetza bakarra lebitar-hirietako etxeak baitira.[34] Lebitar-hirietako herri-lurrak ez daitezke sal, lebitarren behin betiko jabetza baitira.[35] «Zuen herritarren bat zorrak egin eta zuekin zituen betebeharrei aurre egin ezinik aurkitzen bada, lagundu egingo diozue eta bizirik irauteko modua emango, zuen artean bizi den etorkinari bezala.[36] Ez diozue inolako interesik eskatuko. Horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari, eta zuei esker bizi ahal izango da herritarra.[37] Ez eman dirua interesak jasotzeko asmoz, ezta janaria ere etekina ateratzeko.[38] Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, Kanaan lurraldea emateko eta zuen Jainko izateko Egiptotik atera zintuztena.[39] «Zuen herritarrak zuekin zorrak egin eta bere burua esklabotzat saltzen badizue, ez behartu esklabo-lanetara:[40] hartu langilea edo zuenean bizi den morroia bezala. Jubileu Urtea arte egingo du lan zuentzat.[41] Gero, zuen etxea utziko du bere seme-alabekin batera, eta bere senitartera eta famili ondarera itzuliko da.[42] Izan ere, israeldarrak nire zerbitzari dira, neuk atera bainituen Egiptotik. Horregatik, ez daitezke sal esklaboak saltzen diren moduan.[43] Ez itzazue gogor erabil; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari.[44] «Gizonezko nahiz emakumezko esklaborik eduki nahi baduzue, eros itzazue auzo-herrietako jende artetik.[45] Eros ditzakezue zuen artean bizi diren etorkinen seme-alabak, baita zuen lurraldean jaio zaizkien familiakideak ere. Izan zaitezkete haien jabe[46] eta jabetza zeuen ondorengoei betiko utzi. Horiek, bai, esklabotzat eduki ditzakezue, baina herritarren artean, israeldarren artean, ez duzue batak bestea gogor hartuko.[47] «Etorkina edo zuen artean bizi den atzerritarra aberasten bada, eta zuen herritarrak harekin zorrak egin eta ezinbestean hari nahiz beste atzerritar familiakideren bati bere burua saltzen badio,[48] noiznahi izango du askatasuna berreskuratzeko eskubidea. Bere senitartekoren batek berreskura dezake:[49] osabak, lehengusuak nahiz beste edozein ahaidek; baita berak ere hartarako modurik aurkituko balu.[50] Horretarako, eroslearekin elkar harturik, bere burua saldu zuen urtetik Jubileu Urtea arteko denboraren kontua aterako du. Askapenaren prezioa urte-kopuruaren araberakoa izango da; lanean egin dituen urteen balioaren kontua, berriz, langileen soldata oinarritzat harturik aterako da.[51] [51-52] Jubileu Urtea arte denbora asko nahiz gutxi falta izan, gelditzen diren urteei dagokiena itzuliko du askapen-sari gisa.[52] ***[53] Jabeak langile bat bezala hartuko du berekin emango dituen urteetan; ez diozue utziko herritarrari tratu txarra ematen.[54] Berreskuratzea lortzen ez badu, nolanahi ere Jubileu Urtean libre geldituko da bere seme-alabekin batera.[55] «Izan ere, neure zerbitzari ditut israeldarrak; bai, neure zerbitzari, neuk atera bainituen Egiptotik. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|