A A A A A

Additionnel: [Auto-défense]


Luc 11:21
«Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak.

Actes 12:4
Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri, Pazko ondoren herriaren aurrean agerrarazteko asmotan.

Luc 22:52
Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko guardiaburu eta zaharrei esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete lapur baten bila bezala.

Luc 10:29-37
[29] Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi: —Eta nor da nire lagun hurkoa?[30] Jesusek erantzun zion: —Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz.[31] Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen.[32] Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen.[33] Baina bidaian zen samariar bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion.[34] Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen.[35] Biharamunean, zilarrezko bi txanpon atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: «Zain ezazu eta, gehiago gastatzen baduzu, hurrena natorrenean ordainduko dizut».[36] Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?[37] Lege-maisuak erantzun zion: —Hartaz errukitu zenak. Jesusek esan zion, orduan: —Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.

1 Samuel 17:41-54
[41] Filistearra ere bazetorren eta Davidengana hurbiltzen ari zen, ezkutaria aurretik zuela.[42] Filistearrak, begiratu eta David ikusi zuenean, gutxietsi egin zuen, mutil koskor ilehori eta apaina baitzen.[43] Filistearrak esan zion Davidi: —Zakurra ote nauk ni, makila harturik niregana etortzeko? Madarikatu egin zuen Goliatek David bere jainko guztien izenean,[44] eta esan zion: —Etor hakit, bai. Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango zieat hire haragia.[45] Davidek ihardetsi zion filistearrari: —Ezpataz, lantzaz eta azkonaz armatua zatozkit. Ba, ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.[46] Nire esku jarriko zaitu Jaunak gaur bertan. Hilko zaitut eta burua moztuko. Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango dizkiet gaur bertan filistear gudarien gorpuak. Honela, lur osoak jakinen du baduela Israelek Jainkoa.[47] Eta hemen bilduak diren guztiek jakinen dute, Jaunak ez duela behar ezpatarik, ez lantzarik gu salbatzeko, Jaunak baitu gudua erabakitzen. Gure esku jarriko zaituzte berak.[48] Filistearra abiatu eta Davidengana hurbiltzen hasi zenean, David bizkor eta lasterka joan zen borroka-tokira, filistearrari aurre egitera.[49] Eskua zorroan sartuz harri bat atera, habailaz jaurti, eta bekokian jo zuen filistearra; harria bekokian sartu zitzaion eta ahuspez jausi zen lurrera.[50] Halaxe nagusitu zitzaion David filistearrari, habaila eta harri batez. Horrela jo eta hil zuen filistearra. Davidek, ez baitzuen ezpatarik eskuetan,[51] lasterka joan, filistearraren ezpata hartu, zorrotik atera eta lepoa moztu zion, filistearra bertan akabatuz. Filistearrak, beren gizon adoretsua hila zela ikustean, ihesi joan ziren.[52] Orduan, Israel eta Judako gizonak jaiki, irrintzia egin eta filistearren ondoren abiatu ziren haraneko sarreraraino eta Ekrongo ateetaraino. Filistear asko erori zen hilik Xaaraim bidean, Gat eta Ekroneraino.[53] Filistearrei erasotzetik itzultzean, beraien kanpalekuko guztia ostu zuten israeldarrek.[54] Davidek filistearraren burua hartu eta Jerusalemera eraman zuen; haren armak, berriz, bere etxolan utzi zituen.

Luc 22:36
Jesusek, berriro: —Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.

Exode 22:2-3
[2] Baina gauza bera egun-argitan gertatuz gero, hilketaren errudun da hiltzailea. «Ostu duen guztia ordaindu beharko du lapurrak; nola ordaindurik ez badu, bera salduko dute lapurtu duenaren ordain.[3] Ostutako aberea —idi, asto nahiz ardi— bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.

Exode 20:13
«Ez hil inor.

Matthieu 5:39
Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;

Exode 22:2
Baina gauza bera egun-argitan gertatuz gero, hilketaren errudun da hiltzailea. «Ostu duen guztia ordaindu beharko du lapurrak; nola ordaindurik ez badu, bera salduko dute lapurtu duenaren ordain.

Psaumes 82:4
Askatu gizagaixo eta behartsuak, libratu gaizkileen eskutik!»

Romains 12:19
Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.

Matthieu 5:38-39
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;

Romains 13:4
Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.

Luc 22:36-38
[36] Jesusek, berriro: —Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.[37] Zeren, egia esan, niregan bete beharra baita Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo zuten. Izan ere, nireak laster egingo du.[38] Haiek esan zioten: —Jauna, baditugu hemen bi ezpata. Baina Jesusek erantzun: —Aski da!

Psaumes 144:1
Davidena. Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza, eskuak gudurako, ukabilak borrokarako trebatzen dizkidana;

1 Timothée 5:8
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.

Romains 12:18
Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.

Proverbes 24:11
Salba itzazu heriotzara kondenatuak, askatu hiltzera dardaraz doazenak.

Matthieu 26:51
Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.

Jean 18:10
Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena.

Matthieu 5:9
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.

Matthieu 26:52-54
[52] Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.[53] Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan.[54] Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?»

Matthieu 24:43
Gogoan hartu hau: etxeko nagusia, lapurra gaueko zein ordutan etorriko den jakingo balu, zain egongo litzateke eta ez luke etxea zulatzen utziko.

Genèse 9:5-6
[5] Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.[6] «“Giza odola isuriko duenari giza eskuak isuriko dio berea, Jainkoak bere irudiko egin baitu gizakia.

Néhémie 4:14
Beraz, turuta-hotsa entzuteaz batera, edonon zaudetela ere, bil zaitezte guregana. Gure Jainkoa borrokatuko da gure alde».

Jean 18:10-11
[10] Orduan, Simon Pedrok, aldean zuen ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Morroiak Malko zuen izena.[11] Jesusek esan zion Pedrori: «Itzuli ezpata zorrora. Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina?»

Proverbes 25:21-22
[21] Zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten;[22] horrela, lotsa gorrian utziko duzu eta Jaunak ordainsaria emango dizu.

Romains 12:17
Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.

Matthieu 26:51-54
[51] Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.[52] Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.[53] Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan.[54] Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?»

Matthieu 5:38-44
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;[40] soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere;[41] norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin.[42] Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.[43] «Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia.[44] Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde;

Ézéchiel 33:11
Esaiezu nire mezua: Ala ni, Jainko Jauna! Nik ez dut atsegin gaiztoa hiltzea, jokabidez aldatu eta bizitzea baino. Itzul zaitezte, beraz, itzul jokabide gaiztotik; zergatik hil behar duzue, israeldarrok?

Romains 12:18-21
[18] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.[19] Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.[20] Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.[21] Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.

1 Samuel 17:31-37
[31] Davidek esandako hitzak aditu zituztelarik, Sauli jakinarazi zioten. Saulek etorrarazi[32] eta Davidek esan zion Sauli: —Ez bedi inor kikildu gizon horrengatik. Neu, zure zerbitzari hau, joango naiz filistear hori borrokatzera.[33] Saulek Davidi: —Ezin izango haiz joan filistear hori borrokatzera. Mutil koskor bat baino ez haiz hi; hori, berriz, gaztetandik duk gudari.[34] Davidek Sauli: —Nik, zure zerbitzari honek, gure aitaren artaldea zaintzen nuenean, lehoi nahiz hartzen batek etorri eta artaldetik ardiren bat harrapatzen zidanean,[35] ondoren joaten nintzaion, jo eta hagin artetik kentzen nion. Eta erasotzen bazidan, kokospeko bizarretatik heldu eta joka akabatzen nuen.[36] Akabatua dut nik lehoi eta hartz bat baino gehiago. Filistear jentil arrotz hori ere haietako bat bezala izango da, gaur Jainko biziaren gudarosteari erronka egin diolako.[37] Gero, esan zuen: —Lehoi eta hartzen atzaparretatik atera izan nauen Jaunak aterako nau, oraingoan ere, filistear horren atzaparretatik. Saulek, orduan, Davidi: —Hoa, bada. Eta izan bedi Jauna hirekin!

Luc 22:50
Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion.

Exode 21:22-25
[22] «Gizonezko bi haserre ari direla, emakume haurdun bat jo eta honek haurra galtzen badu, beste inolako okerrik gabe, errudunak haren senarrak ezarritako ordaina emango du, epaileen erabakiaren arabera.[23] Baina bestelako okerrik gertatzen bada, bizia eman beharko du biziaren ordain,[24] begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain, eskua eskuaren ordain, oina oinaren ordain,[25] erredura erreduraren ordain, zauria zauriaren ordain, kolpea kolpearen ordain.

Ézéchiel 33:6
Baina jagoleak arerioa datorrela ikusi eta ez badu adarra jotzen jendea ohartarazteko, etsaiak ustekabean harrapatzen duena, bere erruarengatik hilko da, baina nik jagoleari eskatuko diot heriotza horren kontu.

Exode 22:3
Ostutako aberea —idi, asto nahiz ardi— bere eskumende eta bizirik aurkitzen badiote, bi halako ordainduko du.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso