A A A A A

Additionnel: [Science]


1 Timothée 6:20
Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak,

Luc 11:52
«Ai zuek, lege-maisuok, jakintzaren ateko giltzaren jabe egin zaretenok. Zeuek ez zarete sartu eta sartu nahi zutenei ez diezue utzi».

Romains 2:20
ezikasien hezitzaile eta ezjakinen irakasletzat, eta hori, ezagutzaren eta egiaren adierazpena legean duzulako.

Genèse 2:4-25
[4] Hau da zeru-lurren kreazioaren historia. Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean,[5] ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman, eta ez baitzen lurra lantzeko gizakirik.[6] Hala ere, lurrazala hezetzen zuen lurrina zerion lurrari.[7] Orduan, Jainko Jaunak lur-hautsez gizona moldatu zuen; sudur-zuloetan bizi-arnasa putz egin zion, eta gizona bizidun bilakatu zen.[8] Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Edenen, ekialdean, eta hantxe ezarri moldaturiko gizona.[9] Orotariko zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik, ikusgarriak eta fruitu gozodunak. Baratze erdian bi zuhaitz ernearazi zituen: batak bizia ematen zuen eta besteak dena ezagutzeko ahalmena.[10] Edendik ibai bat sortzen zen; baratzea ureztatu eta gero, lau adarretan banatzen zen.[11] Lehenari Pixon zeritzan; urrea aurkitzen den Habilako lurraldea inguratzen du.[12] Urre ona hangoa; badira han erretxina eta harribitxiak ere.[13] Bigarrenari Gihon zeritzan; honek Etiopiako lurralde guztia inguratzen du.[14] Hirugarrenari Tigris, Axurko ekialdetik doana. Laugarrenari Eufrates.[15] Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan.[16] Eta agindu zion: «Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu;[17] baina ez jan dena ezagutzeko ahalmena ematen duen zuhaitzetik; hartatik jaten baduzu, hil egingo zara».[18] Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».[19] Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen.[20] Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.[21] Orduan, Jainko Jaunak lozorroan murgilarazi zuen gizona. Loak hartu zuenean, saihets-hezur bat kendu zion, hezurraren hutsunea haragiz bete ziolarik.[22] Jainko Jaunak gizonari kenduriko saihets-hezurrez emakumea moldatu eta gizonari eraman zion.[23] Honek esan zuen: «Hau bai dela ene hezurraren hezur, ene haragiaren haragi! “Emakume” izango da deitua, gizakumeagandik izan baita hartua».[24] Hargatik, gizonak bere aita-amak utziko ditu bere emaztearekin elkartzeko, eta bat bera izango dira.[25] Biluzik zeuden gizona eta emaztea; hala ere, ez zuten elkarren lotsarik.

Apocalypse 11:15-18
[15] Jo zuen turuta zazpigarren aingeruak, eta ahots handiak entzun ziren zeruan, esanez: «Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza, eta menderen mendetan izango dira errege».[16] Eta beren aintzazko aulkietan eseririk Jainkoaren aurrean zeuden hogeita lau zaharrek, ahuspezturik, Jainkoa gurtu zuten,[17] esanez: «Eskerrak zuri, Jauna, Jainko ahalguztiduna, zarena eta zinena, zeure indar handia hartu eta errege izaten hasi zarelako.[18] Haserretu egin ziren herriak, baina iritsi da zure haserrea, eta hilak epaitzeko garaia; etorri da zure zerbitzari profetei, fededunei eta zure izenari begirune diotenei, txiki nahiz handi, saria emateko garaia, eta lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia».

Colossiens 1:15-16
[15] Jainko ikusezinaren irudi da Kristo, izaki guztietan lehen-sortua.[16] Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu.

Apocalypse 1:5
baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,

Apocalypse 5:6
Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen; zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak.

Apocalypse 13:14
Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.

Apocalypse 17:18
Ikusi duzun emakumea, lurreko erregeen gain erregetza duen hiri handia da».

Job 26:7
Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean, lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;

Ésaïe 40:22
Lurraren gaineko sabaian du Jainkoak tronua eta handik lurtarrek matxinsaltoak dirudite; oihala bezala hedatu du zerua, oihal-etxola bezala zabaldu, bizitzeko.

Genèse 1:1-3
[1] Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.[2] Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.[3] Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia.

Ecclésiaste 1:13-17
[13] Buru-belarri ari izana naiz mundu honetan gertatzen dena jakinduriaz ikertzen eta aztertzen. Lanbide txarra eman die Jainkoak gizon-emakumeei, horretan jardun dezaten.[14] Eguzkipean gertatzen denari begira egon izan naiz, eta horra, den-dena huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala;[15] ezin baita okertua zuzendu, ezta zenbatu ere ez dagoena.[16] Neure buruari esan nion: «Nire aurretik Jerusalemen errege izan diren guztiek baino jakinduria askoz handiagoa neureganatu dut, asko bainaiz ikusia eta ikasia».[17] Buru-belarri ari izana naiz jakinduria eta ezaguera, zorakeria eta ergelkeria zertan bereizten diren aztertzen; eta ohartu naiz, hori bera ere haizea atzeman nahi izatea bezala dela.

Genèse 2:4
Hau da zeru-lurren kreazioaren historia. Jainko Jaunak zeru-lurrak egin zituenean,

Daniel 12:4
Eta zuk, Daniel, gorde isilpean mezu hau eta itxi zigiluz liburua azken garaia arte. Orduan, askok aztertuko dute eta beren jakinduria sakonduko ”.

Ésaïe 42:5
Hau diotso bere zerbitzariari Jainko Jaunak, zeru zabalak egin zituenak, lurra finkatu eta landaretza sortu zuenak, gizakiei eta lurrean mugitzen diren guztiei bizi-arnasa eman zienak:

Job 26:7-14
[7] Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean, lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;[8] ura hodeietan pilatu eta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen;[9] ilargi betearen aurpegia iluntzen du, haren gain bere hodeia hedatuz;[10] zirkulua ezarri du itsas mugan, argia eta iluntasuna bereizteko.[11] Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira, zeruko zutabeak dardarka hasten.[12] Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du, bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen;[13] hark putz egin eta zerua garbi uzten du, haren eskuak herensuge iheslaria aldez alde zulatzen.[14] Eta hauek haren egintzen adibide kaskar baizik ez badira, haren jardueraren oihartzun motel besterik ez, nork ulertuko du haren egintza handienen burrundara?» Job [1] Jobek erantzun zuen: Bildadek alferrik hitz egin [2] «Zein ederki laguntzen diozun ahulari eta eusten indargabeko besoei! [3] Zein aholku ederrak ezjakinarentzat; hori trebetasuna erakusten duzuna! [4] Noren laguntzaz esan dituzu zeure hitzak? Nork bultzatu zaitu horrela hitz egitera?»

Psaumes 104:5
Lurra sendo oinarritu zenuen eta ez du sekula kolokarik egingo.

Psaumes 104:9
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten.

Ésaïe 45:12
Neuk egin dut lurra eta lur gainean gizakia sortu; neuk hedatu ditut neure eskuz zeruak, eta neuk agintzen bertako astro guztiei.

Amos 9:6
zeru-sabaia lurrean oinarritzen du, eta horren gainean eraikitzen bere jauregia; itsas urak bildu eta lur gainera isurtzen ditu. Jauna du izena.

Genèse 6:12
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,

Genèse 8:9
Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.

Genèse 9:11
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».

Ésaïe 11:12
Bandera jasoko du herrientzat; israeldar erbesteratuak bilduko ditu eta Judako sakabanatuak lurraren lau aldeetatik elkartuko.

Daniel 12:1-3
[1] «“Garai hartan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia.[2] Iratzarri egingo dira hilobietan dauden asko: batzuk betiko bizirako, besteak betiko lotsarako.[3] Jakintsuek ortziak bezala distiratuko dute, eta besteei bide zuzenetik ibiltzen lagundu dietenek izarrak bezala betikotasunean.

Ésaïe 51:13
Ahaztu egiten zara Jaunaz, zeure egileaz, zerua hedatu eta lurra oinarritu zuenaz, eta ikara zara egun osoan, etengabe, zu suntsitu nahian suturik dabilen zapaltzailearen aurrean! Non da, bada, zapaltzailearen sumina?

Jérémie 10:12
Jaunak bere ahalmenaz egin du lurra, bere jakinduriaz ezarri mundua, bere adimenaz zabaldu zerua.

Ésaïe 55:10
«Euria eta elurra zerutik jaitsi eta ez dira bertara itzultzen, lurra urez ase gabe, emankor bihurtu eta ernamuindu gabe, ereiteko hazia eta jateko ogia sor ditzan;

Genèse 10:25
Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

Jude 1:9
Mikel goiaingeruak berak ere ez zuen horrelakorik egin: Moisesen gorpua nork eramango deabruarekin tirabiran zebilela, ez zen ausartu hari ezer iraingarririk esaten; «Jaunak zigor zaitzala» besterik ez zion esan.

Colossiens 1:15
Jainko ikusezinaren irudi da Kristo, izaki guztietan lehen-sortua.

1 Thessaloniciens 4:16
Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;

Apocalypse 3:14
Idatz iezaiozu Laodizeako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Amen-ek, testigu leial eta egiazkoak, Jainkoak egindakoen sorburuak:

Ésaïe 9:6
Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabea bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, oraindanik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.

Daniel 11:1
«“Neuk ere lagundu eta suspertu nuen bera, Dario mediarraren erregealdiko lehen urtean.

Psaumes 22:16
Indargabe nago, teila bezain lehor, ahosabaiari itsatsia dut mihia, hilobi-hautsetaraino ekarri naute.

Job 28:25
Haizeari indarra arautu eta urei neurria finkatu zienean,

Job 38:16
«Iritsi al zara itsasoaren iturburuetaraino edota ibili ote ur-leizearen sakon-sakonean?

Ecclésiaste 1:7
Ibaiak oro itsasora doaz eta itsasoak ez du gainez egiten; ibaiak, nora doazen, harantz dira behin eta berriro joaten, bide bera eginez.

Jean 1:18
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman digu haren berri.

Genèse 1:6-8
[6] Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan». Eta hala izan zen.[7] Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.[8] Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso