A A A A A

Additionnel: [Tristesse]


Matthieu 5:4
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

Deutéronome 31:8
Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!»

Matthieu 11:28
«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

1 Pierre 5:7
Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Psaumes 30:5
Kanta Jaunari, haren fededunok, goretsazue, santua dela gogoratuz.

Psaumes 34:18
Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.

Proverbes 12:25
Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen.

1 Pierre 5:6-7
[6] Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten.[7] Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

Psaumes 23:4
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Psaumes 38:9
Leher eginda nago, guztiz lur jota, garrasika eta aieneka barru-barrutik.

Ecclésiaste 1:18
Izan ere, zenbat eta jakinduria ugariago, atsekabea handiago, zenbat eta ezaguera sakonago, nahigabea larriago.

Apocalypse 21:3-4
[3] Eta ahots handia entzun nuen tronutik esaten: «Hona Jainkoak gizon-emakumeen artean jarri duen bizilekua; haiekin biziko da; haiek izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera izango dute berekin.[4] Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».

Ecclésiaste 11:10
Bota heure bihotzetik kezkak, uxa heure gorputzetik gaitza, gaztetasuna eta gaztaroa agudo joaten baitituk.

Romains 12:15
Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.

Joël 2:12
«Baina garaiz zabiltzate oraindik —hala dio Jaunak—. Itzul zaitezte niregana bihotz-bihotzez, barau, negar eta intzirika».

Apocalypse 7:16-17
[16] Ez dira gehiago gose, ez egarri izango, eta ez ditu eguzkiak, ez sargoriak joko,[17] tronuaren erdian dagoen Bildotsak bazkatuko baititu eta ur biziko iturburuetara gidatuko; begietako malko guztiak xukatuko dizkie Jainkoak.

Job 1:20-21
[20] Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen,[21] esanez: «Biluzik irten nintzen amaren sabeletik, biluzik itzuliko naiz lurraren sabelera Jaunak eman dit eta Jaunak kendu. Bedeinkatua Jaunaren izena!»

Éphésiens 4:30
Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko.

Exode 20:17
«Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

2 Corinthiens 7:10
Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Mundu honetatik datorkigun nahigabeak, berriz, heriotzara eramaten gaitu.

Ésaïe 53:3
Mespretxatua zen, eta jendeak baztertua, oinaze-gizona, sufritzen ikasia. Ikusteak ere nazka ematen duen norbait bezalaxe, mespretxatu egin genuen, eta aintzakotzat hartu ez.

Matthieu 27:46
Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eli, Eli, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?» ).

1 Pierre ௧:௬-௭
[௬] Horregatik, pozik zaudete, nahiz eta oraindik alditxo batez zenbait probaldi sufritu behar izan.[௭] Horrela, zuen fedeak bere jatortasuna erakutsiko du, galkorra izan arren sutan garbitzen den urreak bezala; eta urrea baino askoz baliotsuago den zuen fedeak gorespena, ospea eta ohorea iritsiko ditu Jesu Kristo agertuko denean.

Philippiens ௪:௭
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Romains 8:18
Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.

Hébreux 10:24-25
[24] Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz.[25] Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.

2 Corinthiens 1:3-4
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.

Matthieu 22:36-40
[36] —Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?[37] Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.[38] Hori da agindurik nagusiena eta lehena.[39] Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[40] Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.

Jean 10:10
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz.

Apocalypse 21:4
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».

Hébreux 13:5
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso