A A A A A

Additionnel: [Revivial]


Daniel 9:3-10
[3] Jainko Jaunarengana itzuli nintzen eta otoitz eta erreguak zuzendu nizkion, barau eginez, dolu-jantzia hartuz eta burua hautsez estaliz.[4] Otoitz egin nion Jaunari, neure Jainkoari, eta bekatuak aitortu nizkion, esanez: «Jauna, Jainko handi eta ikaragarria, zuk itunari eusten diozu eta leiala zara maite zaituztenekin eta zure aginduak betetzen dituztenekin.[5] Baina guk bekatu egin dugu, gaiztoak izan gara eta zure aurka atera, zure agindu eta erabakietatik urrunduz.[6] Ez diegu jaramonik egin zure zerbitzari profetei, zure izenean gure errege eta buruzagiei, gure arbaso eta herri osoari hitz egin dietenean.[7] Jauna, zu bakarrik zuzena! Gu, ordea, lotsa gorrian gaude: Jerusalemgo bizilagunok, Judako herria, israeldar guztiak, hemen bizi garenok eta urrutikoak, zurekiko desleial izateagatik beste lurraldeetara sakabanatu dituzunak.[8] «Bai, Jauna, lotsaturik gaude, geu eta gure erregeak, gure buruzagi eta gurasoak, bekatu egin baitugu zure aurka![9] Baina zure aurka jaiki bagara ere, zu, Jainko Jaun hori, gupidatsua zara eta barkatzen dakizuna![10] Ez dizugu entzun, zeure zerbitzari profeten bidez emandako legeak betetzeko eskatu diguzunean.

Esdras 9:5-7
[5] Arratsaldeko opari-garaian atera nintzen nahigabealditik; soinekoa eta soingainekoa urraturik nituela, belauniko jarri eta Jaunarengana, neure Jainkoarengana, luzatu nituen eskuak,[6] eta esan nion: «Ene Jainko, lotsa gorrian nago begiak zuregana jasotzeko; geure bekatuek buruz gain egin digute eta gure errua zerurainokoa da.[7] Gure gurasoen egunetatik gaurdaino handia izan da gure errua; geure bekatuengatik, atzerriko erregeek menderatu egin gaituzte geu eta gure errege eta apaizak; ezpata eta gatibualdia, harrapakeria eta lotsa gorria jasan behar izan dugu, eta horixe da gaurko gure egoera.

Ézéchiel 22:28-31
[28] Profetek, berriz, kareorez estaltzen dituzte hoben hauek guztiak; ikuskari hutsalak dituzte eta iragarpen faltsuak; “Jainko Jaunaren mezua” esaten dute, nik, Jaunak, hitzik egin ez dudanean.[29] Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina.[30] Herrialdea suntsi ez dezadan, babes-harresia eraiki eta beraren alde nire aurrean bitarteko izan zitekeen norbait bilatzen saiatu naiz haien artean, baina ez dut aurkitu.[31] Beraz, neure amorrua beraien gain isuri dut, neure suminaz suntsitu ditut, beraien jokabideak merezitako ordaina emanez. Nik, Jainko Jaunak, esana».

Deutéronome 9:18-29
[18] «Gero, Jaunaren aurrean ahuspeztu nintzen eta, aurrekoan bezala, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen ezer jan eta edan gabe, zuek egindako bekatuagatik barkamena eskatzen; izan ere, Jaunari gaizki iruditzen zitzaiona egin zenuten, bera haserraraziz.[19] Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna, zuek suntsitzea erabakitzeraino sumindua; baina, orduan ere, Jaunak aditu egin zidan.[20] Aaron bera ere suntsitu nahi izateraino zegoen Jauna haserre, eta Aaronen alde ere erregutu nuen.[21] Gero, bekatu egiteko erabili zenuten zekorra hartu eta sutara bota nuen eta, xehe-xehe egiteraino erraustu ondoren, menditik zetorren errekara isuri.[22] «Taberan, Masan eta Kibrot-Taaban ere sumindu zenuten Jauna.[23] Eta berak emandako lurraldeaz jabetzera Kadex-Barneatik bidali zintuztenean ere, ez zenioten obeditu: ez zineten berarengan fidatu, ezta jaramonik egin ere.[24] Ezagutzen zaituztedan egunetik errebelde izan zatzaizkiote Jaunari.[25] «Horrela bada, zuek suntsitzeko Jaunaren mehatxua zela eta, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen Jaunaren aurrean ahuspezturik.[26] Honela egin nion otoitz: Jainko Jauna, ez hondatu zeure herria, zeure ondarea, handikiro askatu eta Egiptotik ahalmen handiz atera duzuna.[27] Gogora itzazu Abraham, Isaak eta Jakob, zeure zerbitzariak, eta ez hartu aintzakotzat herri honen setakeria, desleialkeria eta bekatua.[28] Egiptotik atera gaituzu; ez dezatela herrialde hartakoek esan: “Jaunak ezin izan ditu eraman hitzeman zien lurraldera ”, edota “Gorrotoa zielako atera ditu, basamortuan hilarazteko”.[29] Jauna, zeure herria duzu, zeure ondarea, ahalmen ikaragarriz zeuk Egiptotik atera duzuna.

Exode 32:11-13
[11] Orduan, Moisesek, bere Jainko Jaunaren sumina baretu nahiz, esan zion: «Jauna, nola jarriko zara, bada, haserre-sutan, hain ahalmen handiz Egiptotik atera duzun zeure herri honen aurka?[12] Hara zer esango luketen egiptoarrek: “Asmo txarrez atera zituen Jainkoak, mendian hilarazteko asmoz, lurrazaletik ezabatzeko”. Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, egizu atzera herriari halako kaltea egitetik.[13] Gogora itzazu Abraham, Isaak eta Jakob zeure zerbitzariak eta haiei eman zenien zin-hitz hau: Zuen ondorengoak zeruko izarrak bezain ugari egingo ditut, eta zuei agindu dizuedan lurralde hau betiko ondaretzat emango diet».

Exode 32:31-32
[31] Hala, Jaunarengana itzuli eta esan zion: —Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez.[32] Baina otoi, barka iezaiozu; bestela, ken nire izena idatzia duzun biziaren liburutik.

Néhémie 1:1-11
[1] Hau da Hakaliasen seme Nehemiasen historia. Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean, Kisleu hilean, Susa hiri gotorrean nengoela,[2] Hanani, neure anaietako bat, etorri zitzaidan Judatik, gizon-talde batekin. Erbestealditik libre gelditu ziren juduen eta Jerusalem hiriko berriak eskatu nizkien.[3] Eta erantzun zidaten: «Erbestealditik libre gelditu direnak zoritxar handian eta egoera lotsagarrian daude Juda eskualdean; Jerusalemgo harresiak, berriz, zuloz beteak daude, eta hiriko ateak suak kiskaliak».[4] Berri hauek entzutean, jarri eta negarrari eman nion; dolu egin nuen egun batzuetan, baraurik eta zeruko Jainkoaren aurrean otoitzean.[5] Honela egin nuen otoitz: «Jauna, zeruetako Jainkoa, Jainko handi eta ikaragarria, zuk itunari eusten diozu eta leiala zara maite zaituztenekin eta zure aginduak betetzen dituztenekin.[6] Beude zabalik zure begiak eta adi zure belarriak zerbitzari honen otoitzera, gau eta egun ari bainaiz zure zerbitzari israeldarren alde otoitzean. Aitortzen ditut israeldarrok zure aurka egin ditugun bekatuak: bai, ni neu eta nire aitaren senitartea ere bekatari gara.[7] Benetan, oso gaizki jokatu dugu zurekin, ez baititugu bete zure zerbitzari Moisesi eman zenizkion agindu, lege eta erabakiak.[8] Hala ere, gogora ezazu zeure zerbitzari Moisesi esan zeniona: “Nirekin zintzo jokatzen ez baduzue, atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaituztet.[9] Baina niregana itzultzen bazarete eta nire aginduak gorde eta betetzen badituzue, zeruko azken muturreraino jaurtiko bazintuztete ere, bildu egingo zintuzketet eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratu dudan tokira ekarriko”.[10] Zeure zerbitzari eta zeure herri dituzu israeldarrak, zeure ahalmen handiz eta esku bizkorrez askatuak.[11] Jauna, beude adi zure belarriak nire eta zure zerbitzari guztien otoitzera. Leial izan nahi genuke zurekin. Lagundu zure zerbitzari honen asmoak ongi atera daitezen, eta erregeak onginahiz har nazan». Erregearen edari-emaile nintzen ni orduan.

Psaumes 85:6
Beti haserre egon behar al duzu gurekin, menderik mende kopetilun?

Psaumes 22:27
Asetzeraino jango dute behartsuek, Jauna goretsiko haren bila saiatzen direnek. Ez galdu adorea sekula!

Psaumes 51:10
Senti ditzadala berriro poza eta alaitasuna, susper dadila zuk jotako gizaki hau.

Psaumes 80:18
Zure eskuak babes beza zuk aukeraturiko erregea, zeure indarraz jantzi duzun gizasemea.

Habacuc 3:2
Entzun dut, Jauna, zure berri; ikaraturik nauka, Jauna, zuk egindakoak. Berrizta ezazu gure garaiotan, ezagutarazi gure garaiotan. Haserre bazaude ere, ez ahaztu errukior zarela.

Ésaïe 57:15
Bai, hau dio garai eta goren den Jainkoak, betiko erregeak, santu deritzanak: «Toki garai eta sakratuan bizi naiz, baina hurbil nago atsekabeturik eta lur jota daudenengandik, lur joak arnasberritzeko eta atsekabetuei adorea bizkortzeko.

2 Chroniques 7:14
niretzat sagaratua den herriak apal-apal otoitz egiten badit, bere bide okerrak utzirik niregana jotzen badu, entzungo diot zerutik, barkatuko dizkiot bekatuak eta indarberrituko lurraldea.

Jacques 4:8
Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.

Ézéchiel 37:11-15
[11] Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hezur horiek Israel herri osoa dira. Hau diote: “Gure hezurrak iharturik daude, galdua dugu itxaropena. Egin du gureak!”[12] Horregatik, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Nik irekiko ditut zuen hilobiak, nik irtenaraziko zaituztet hilobitik, oi ene herri, eta Israelgo lurraldera eramango.[13] Zuen hilobiak ireki eta berorietatik irtenaraziko zaituztedanean, oi ene herri, orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.[14] Neure espiritua ezarriko dut zuengan, bizi zaitezten. Zeuen lurraldera eramango zaituztet. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, esandakoa bete egiten dudala. Nik, Jainko Jaunak, esana».[15] Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

Actes 2:17-18
[17] «Hau dio Jainkoak: Azken egunetan neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen gazteek ikuskariak izango, zuen zaharrek ametsak egingo.[18] Neure morroi eta mirabeei ere neure espiritua isuriko diet egun haietan eta profetizatu egingo dute.

2 Timothée 4:3-4
[3] Etorriko baita gizon-emakumeek irakaspen osasungarria jasango ez duten garaia: beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz;[4] egiatik saihestuko dituzte belarriak eta ipuinetara bihurtuko.

Éphésiens 5:14
eta agerian gelditzen dena argi bihurtzen. Horregatik esan ohi da: Esna zaitez, lo zauden hori, jaiki hildakoen artetik eta Kristok argituko zaitu.

Matthieu 6:33
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Actes 2:38
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.

Actes 3:19-21
[19] Bihozberri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen;[20] horrela iritsiko zaizue Jaunaren kontsolazio-garaia, eta hark berriro bidaliko dizue Jesus, zuentzat izendatua zeukan Mesias.[21] Honek zeruan egon behar du oraindik, harik eta gauza guztiak eraberrituko diren garaia, Jainkoak antzinatik bere profeta santuen ahoz iragarria, iritsi arte.

Ézéchiel 18:21-33
[21] «Gaiztoari dagokionez, egin dituen bekatu guztietatik aldentzen bada, nire lege guztiak bete eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizi egingo da, bai, eta ez da hilko.[22] Ez dut gogoratuko egindako gaiztakeriarik, baizik eta bere egintza zuzenengatik biziko da.[23] Hau diot nik, Jainko Jaunak: Atsegin dudala uste al duzue gaiztoa hiltzea eta ez jokabidez aldatu eta bizitzea?[24] «Zintzoari dagokionez, berriz, bere justiziatik aldendu eta, gaiztoak egin ohi dituen gauza higuingarri guztien antzera, txarkeria egiten badu, bizi egingo ote da, halere? Haren egintza zuzenak ez ditut gogoan hartuko. Egin dituen desleialkeria eta bekatuengatik hil egingo da.[25] «Esango duzue: “Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea”. Entzun, israeldarrok: Nire jokabidea ez dela bidezkoa? Zuena da bidezkoa ez dena.[26] Zintzoa, bere justiziatik aldendu, txarkeria egin eta hiltzen denean, egin duen txarkeriagatik hiltzen da.[27] Gaiztoak, berriz, egin duen gaiztakeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizirik iraungo du.[28] Egindako txarkeriez ohartu eta guztietatik aldentzen bada, bizi egingo da, bai, eta ez da hilko.[29] Halere, zuek, israeldarrok, diozue: “Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea”. Nire jokabidea bidezkoa ez dela diozue, israeldarrok? Zuena da bidezkoa ez dena.[30] Beraz, Israel herri, nor bere jokabidearen arabera epaituko dut nik. Hau diot nik, Jainko Jaunak. Itzul zaitezte, aldendu zeuen gaiztakeria guztietatik eta ez zarete errudun bihurtuko.[31] Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen bihotz-gogoak. Zergatik hil behar duzue, israeldarrok?[32] Nik ez dut atsegin inoren heriotza; itzuli, bada, eta bizi zaitezte! Nik, Jainko Jaunak, esana».[33] Israelgo printzeei buruzko eresi hau kantatzeko agindu zidan Jaunak:

Jérémie 31:17-20
[17] Baduzu itxaropenik etorkizunerako: zure seme-alabak aberrira itzuliko dira. Hala diot nik, Jaunak.[18] Entzuten ari naiz Efraimen kexak: “Hezigabeko zekorra bezala zentzatu nauzu, eta nik eskarmentua hartu. Orain, itzularaz nazazu zeuregana, zu baitzaitut Jauna, neure Jainkoa.[19] Urrundu egin naiz zuregandik, baina ondo damuturik nago; neure erruez oharturik, bular-joka ari naiz. Zer lotsa eta desohorea neure gaztaro gaitzesgarriagatik!”[20] «Hain seme kutun da Efraim niretzat, hain ume atsegingarri! Hainbeste zeresan eman didan arren, ezin dut inola ere burutik kendu; dardaraz dago nire barrua, harenganako errukiz gainezka. Hala diot nik, Jaunak.

Juges 10:1-18
[1] Abimeleken ondoren, Puaren seme eta Dodoren biloba Tola, Isakarren leinukoa, agertu zen Israel salbatzeko. Xamirren bizi zen, Efraimgo mendialdean.[2] Hogeita hiru urtez gobernatu zuen Israel. Hil zenean, Xamirren ehortzi zuten.[3] Ondoren, Jair agertu zen, Galaadekoa. Hogeita bi urtez gobernatu zuen Israel.[4] Hogeita hamar seme izan zituen. Seme bakoitzak asto bana zuen, gainean ibiltzeko, eta herrixka bana Galaad lurraldean. Gaur egun ere «Jairren Herrixkak» deitu ohi zaie herrixka horiei.[5] Hil zenean, Kamonen lur eman zioten.[6] Jaunari atsegin ez zaiona egiten hasi ziren berriro israeldarrak. Jauna baztertu eta, bera gurtu ordez, Baalen eta Astarteren idoloak eta Aramgo, Sidongo eta Moabeko sasijainkoak gurtu zituzten, baita amondarrenak eta filistearrenak ere.[7] Horregatik, israeldarren kontra haserre sutan jarri eta filistearren eta amondarren esku utzi zituen Jaunak.[8] Urte hartatik aurrera, hemezortzi urtez, jende haiek gogor hartu eta menderatu egin zituzten amortarren lurraldean, Galaaden, Jordan ibaiaz ekialdera, bizi ziren israeldarrak.[9] Amondarrek Jordan ibaia igaro zuten, Juda, Benjamin eta Efraimen leinuetakoen kontra ere gudukatzeko. Israel egoera oso larrian gertatu zen.[10] Orduan, israeldarrek dei egin zioten Jaunari, esanez: «Bekatu egin dugu zure aurka, gure Jainko horren aurka, zu baztertu eta Baalen idoloak adoratuz».[11] Jaunak erantzun zien: «Lehen ere, egiptoarrek, amortarrek, amondarrek, filistearrek,[12] sidondarrek, amalektarrek eta madiandarrek zuek menderatu eta niregana jo zenutenean, ez al zintuztedan horien eskuetatik salbatu?[13] Zuek, ordea, ni baztertu eta beste jainko batzuk gurtu dituzue. Horra, ez zaituztet berriro salbatuko.[14] Tira, jo ezazue aukeratu dituzuen jainko horiengana! Salba zaitzatela beraiek zeuen larrialdietan!»[15] Israeldarrek, berriz, esan zioten Jaunari: «Bekatu egin dugu, bai. Egizu gurekin egokien iruditzen zaizuna. Baina gaur bederen salba gaitzazu!»[16] Orduan, israeldarrek jainko arrotzen irudiak bota eta Jauna gurtu zuten. Eta Jaunak ezin izan zuen gehiago jasan israeldarren sufrimendua.[17] Amondarrek bildu eta Galaaden ezarri zuten beren kanpalekua. Israeldarrek ere bildu eta Mitzpan ezarri zuten berena.[18] Galaadeko buruzagiek eta jendeak esan zioten elkarri: «Amondarrei eraso diezaien lehenengo gizona izanen da Galaadeko bizilagun guztion buruzagi».

Job 42:6
Beraz, damutzen naiz esandakoaz, hauts eta errautsetan eseria».

Joël 1:10-20
[10] Gorri daude landak, dolu dagi lurrak; galdu da laborea, agortu ardoa, ahitu olioa.[11] Bihotz-erorita daude nekazariak, garrasika mahastizainak; galduak baitira garia eta garagarra, hondatua soroetako uzta.[12] Iharturik dago mahastia, zimel pikondoa, baita granadondoa, palmondoa eta sagarrondoa ere; halaber ihartu dira basazuhaitz guztiak. Eta ihartu da gizakien poza ere![13] Egizue erosta, apaizok, doluz jantzita; egizue garrasi, aldare-zerbitzariok. Zatozte, emazue gaua dolu-jantziz estalita, Jainkoaren zerbitzariok. Labore-opari eta isur-oparirik gabe gelditu baita Jainkoaren etxea.[14] Antola ezazue baraualdia, egizue batzarrerako deia. Bildu buruzagiak eta herritar guztiak Jaunaren, zeuen Jainkoaren, etxean, eta egin oihu Jaunari.[15] Ai! Hau eguna, hau! Gainean baita Jaunaren eguna. Ahalguztidunaren hondamen-indarrez dator.[16] Ez al duzue ikusten kendu digutela janaria, falta direla poz-alaitasunak gure Jainkoaren etxean?[17] Idorturik dago hazia zokorpean, hondaturik ziloak, eroriak ganbarak; galdua baita laborea.[18] Abereek zer urruma! Urduri daude behiak, ez baitute larrerik. Eskastu dira ardiak ere.[19] Zuri degizut dei, Jauna! Landa zabaleko larreak suak hartu ditu, basazuhaitz guztiak garrak kiskali.[20] Basapiztiek ere orro egiten dizute; zeren errekak agortu egin baitira, eta landa zabaleko larreak suak hartu.

Jonas 3:9-10
[9] Agian, Jainkoak ere atzera egingo du eta damutuko da, agian itzaliko da haren sumina, eta ez gara galduko».[10] Ikusi zuen Jainkoak beren jokabide gaiztoetatik atzera egin zutena, eta damutu egin zen haiei egindako mehatxuaz eta ez zuen bete.

Luc 15:7
Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.

Marc 1:15
Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona».

Matthieu 3:6
eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.

Matthieu 11:20-24
[20] Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.[21] «Ai zu, Korozain! Ai zu, Betsaida! Izan ere, Tiro eta Sidon hiri jentiletan zuengan adina mirari gertatu izan balitz, aspaldi bihozberrituak ziratekeen, dolu-jantziz eta hautsez estalirik.[22] Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.[23] Eta zu, Kafarnaum, «zeruraino altxatuko al zara? Lurraren barreneraino eroriko zara! «Izan ere, zuregan adina mirari gertatu izan balitz Sodoman, oraindik gaur zutik iraungo zukeen.[24] Horregatik, hona nik esan: Auzi-egunean, Sodomak zigor bigunagoa izango du zuk baino».

1 Pierre 4:17
Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko da. Eta auzia gurekin hasten bada, zein izango ote da Jainkoaren berri ona sinesten ez dutenen azkena?

1 Pierre 5:10
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.

Éphésiens 1:18
Argi ditzala zuen barruko begiak, jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza

Osée 6:2
Bizpahiru egun barru, bizia emango digu eta indarberrituko gaitu, eta haren aurrean biziko gara.

Ésaïe 49:8
Hau dio Jaunak: «Onginahi-garaian erantzungo dizut, salbamen-egunean lagunduko. Nik eratu zaitut eta izendatu, herriarentzat ituna berritzeko, herrialdea susperrarazi eta leheneratzeko, hondaturiko lurraldea ondaretzat banatzeko.

Jérémie 33:11
berriro entzungo dira poz-alaitasunezko oihuak eta senar-emaztegaien kantuak, berriro entzungo tenplura gorespen-opariak ekarriz kantatuko duten hau: “Goretsazue Jaun ahalguztiduna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita”. «Izan ere, herrialde honen zoria aldatuko dut, lehengo egoerara ekarriko. Nik, Jaunak, esana».

Psaumes 51:12
Ene Jainko, sortu bihotz garbia niregan, espiritu berri sendoa nire baitan.

Psaumes 71:20
Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu. Baina berriro biziaraziko nauzu, Herio Leize sakonetik altxatuko.

Romains 6:4
Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.

Lamentations 5:20-21
[20] Zergatik ahaztu nahi gaituzu betiko? Zergatik utzi nahi bertan behera bizi guztirako?[21] Itzularaz gaitzazu zeuregana, Jauna, eta itzuliko gara. Berritu gure bizitza lehengo erara.

Malachie 4:5-6
[5] «Gogora nire zerbitzari Moisesen legea, gogora Horeb mendian Israel osoarentzat eman nizkion agindu eta arauak.[6] Baina begira, Jaunaren eguna, egun handi eta ikaragarria, iritsi baino lehen, Elias profeta bidaliko dizuet.

Psaumes 80:17-19
[17] Begiratu zorrotz eta gal itzazu mahastia moztu eta su eman diotenak.[18] Zure eskuak babes beza zuk aukeraturiko erregea, zeure indarraz jantzi duzun gizasemea.[19] Ez gara zuregandik inoiz aldenduko; bizia emango diguzu eta guk zuri dei egingo.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso