1 Chroniques 4:5 |
Tekoa eraiki zuen Axhorrek bi emazte izan zituen: Helea eta Naara. |
|
2 Samuel 5:13 |
Hebrondik Jerusalemera etorri ondoren, beste emazte eta ohaide batzuk hartu zituen Davidek, eta beste zenbait seme-alaba jaio zitzaion. |
|
2 Samuel 12:8 |
Zeure jaunaren etxea eman dizut, eta altzoan jarri dizkizut zeure jaunaren emazteak. Israel eta Juda erreinuak eman dizkizut. Eta hori gutxi balitz, askoz handiagoak emanen dizkizut. |
|
2 Chroniques 11:21 |
Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean. Orotara hemezortzi emazte, hirurogei ohaide, hogeita zortzi seme eta hirurogei alaba izan zituen. |
|
2 Chroniques 13:21 |
Abias, berriz, indartu. Hamalau emazte izan zituen honek, hogeita bi seme eta hamasei alaba. |
|
Exode 21:10 |
Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izango dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkontza-bizikidetzarik ere. |
|
Genèse 4:19 |
Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak Tzila. |
|
Genèse 30:4-9 |
[4] Eta bere neskame Bilha eman zion Jakobi emazte gisa. Elkartu zitzaion Jakob,[5] eta Bilhak haurdun gelditu eta semea eman zion Jakobi.[6] Rakelek zioen: «Nire alde atera da Jainkoa, nire deia entzun eta semea eman baitit». Horregatik, Dan eman zion izen.[7] Haurdun gelditu zen berriro Bilha, Rakelen neskamea, eta beste seme bat eman zion Jakobi.[8] Rakelek esan zuen: «Nire ahizparekin gatazka gogorrean borrokatu naiz eta garaile atera». Eta Neftali eman zion izen.[9] Leak, gehiago haurrik ez zuela ikustean, bere neskame Zilpa hartu eta Jakobi eman zion emazte bezala. |
|
Ésaïe 4:1 |
Egun hartan, zazpi emakumek gizon bakar bati helduko diote, esanez: «Geure buruak geuk mantenduko ditugu, geuretik jantziko gara, baina zure izena eraman dezagula bederen! Kendu gure lotsa!» |
|
Juges 8:30 |
Emazte asko zuenez, hirurogeita hamar seme-alaba izan zituen. |
|
Nombres 12:1 |
Moises emakume etiopiar batekin ezkondua zegoen. Emazte etiopiarra zela eta, Miriam eta Aaronek gaizki-esaka jardun zuten Moisesen aurka. |
|
1 Samuel 1:1-2 |
[1] Bazen Efraimgo mendialdean Elkana zeritzan Ramako gizaseme bat, Tzufen ondorengoetakoa. Jerohamen semea zen, eta hau Elihurena, eta hau Tohurena, eta hau Tzufena. Elkana efratar leinukoa zen.[2] Bi emazte zituen: Ana zeritzan batari, eta Penina besteari. Peninak bazuen seme-alabarik; Anak, berriz, ez. |
|
Deutéronome 21:15-17 |
[15] «Eman dezagun gizon batek bi emazte dituela eta bata bestea baino maiteago duela, eta, batak zein besteak seme-alabak eman dizkion arren, gutxiago maite duenarena dela lehen-semea.[16] Semeen artean ondarea banatzean, ezin emango dio lehen-semetzaren eskubidea maiteago duen emaztearen semeari, gutxiago maite duen emaztearen semearen, benetako lehen-semearen, kaltetan.[17] Aitzitik, gutxiago maite duen emaztearen semea aitortuko du lehen-seme eta, ondare guztitik, beste semeei dagokiena baino bi aldiz gehiago emango dio; seme hori izan da aitaren gizontasunaren lehen emaitza eta berari dagokio lehen-semetzaren eskubidea. |
|
2 Chroniques 24:1-3 |
[1] Zazpi urte zituen Joaxek errege izaten hastean, eta berrogei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Tzibia zuen izena eta Beer-Xebakoa zen.[2] Jaunari atsegin zaiona egin zuen Joaxek, Joiada apaiza bizi izan zen bitartean.[3] Joiadak bi emazterekin ezkonarazi zuen, eta hauek seme-alabak eman zizkioten. |
|
Ézéchiel 23:1-4 |
[1] Honela mintzatu zitzaidan Jauna:[2] «Gizaseme, baziren bi emakume, ama beraren alabak.[3] Egipton prostituzioan hasi ziren, oso gazterik. Han laztandu zizkieten bularrak, eta altzo birjina ferekatu.[4] Zaharrenak, Samariak, Ohola zuen izena, eta gazteenak, Jerusalemek, Oholiba. Gero, nireak izan ziren eta seme-alabak izan zituzten. |
|
1 Corinthiens 7:1-5 |
[1] Idatzi zenizkidaten galderei erantzunez, hau diotsuet: Ongi dago ez ezkontzea;[2] baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra.[3] Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari.[4] Emaztea ez da bere buruaren jabe, senarra baizik, ezta senarra ere berearen jabe, emaztea baizik.[5] Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten. |
|
Deutéronome 25:5-10 |
[5] «Bi anaia elkarrekin bizi eta bietako bat seme-alabarik gabe hiltzen bada, alarguntsa ez da beste senitarteko gizon batekin ezkonduko; koinatua ezkonduko da berarekin, koinatuari dagokion eginbeharra betez.[6] Emakumeak izango duen lehen-semeak hildako anaiaren izena hartuko du; horrela, ez da haren izena israeldarren artetik ezabatuko.[7] «Baina koinatuak emaztetzat hartu nahi ez badu, alarguntsak herri-arduradunengana auzitegira joan eta esango die: “Nire koinatuak ez du legezko bere eginbeharra bete nahi, eta ez dio anaiari sortu nahi haren izenari israeldarren artean bizirik iraunaraziko dion ondorengoa”.[8] Herri-arduradunek deitu eta gizonarekin hitz egingo dute. Honek, bereari eutsiz, ez duela ezkondu nahi esaten badu,[9] koinatak, hurbilduz, sandalia erantziko dio eta aurpegira listua botako herri-arduradunen aurrean, esanez: “Hara zer egiten zaion bere anaiari familia eman nahi ez dion gizonari”.[10] «Eta halakoaren etxeari “Oinutsaren etxea” deituko diote israeldarrek. |
|
1 Chroniques 3:1-9 |
[1] Hona hemen Davidi Hebronen jaio zitzaizkion semeak: lehena Amnon, Izreelgo Ahinoamen semea; bigarrena Daniel, Karmelgo Abigailen semea;[2] hirugarrena Absalom, Gexurko errege Talmairen alaba Maakaren semea; laugarrena Adonias, Hagiten semea;[3] bosgarrena Xefatias, Abitalen semea; seigarrena Jitream, Daviden emazteetako bat zen Eglaren semea.[4] Sei hauek Hebronen jaio zitzaizkion. David zazpi urte eta sei hilabetez izan zen han errege. Hurrengo hogeita hamahiru urteetan Jerusalemen izango zen errege.[5] Hona hemen Jerusalemen jaio zitzaizkion semeak: Ximea, Xobab, Natan eta Salomon, laurak Amielen alaba Betsaberen semeak.[6] Gero beste hauek izan zituen: Ibhar, Elixama, Elifelet,[7] Nogah, Nefeg, Jafias,[8] Elixama, Eliada eta Elifelet. Guztira, bederatzi.[9] Hauek izan ziren Daviden seme guztiak eta, gainera, ohaideengandik izan zituenak. Tamar izan zen haren alaba. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |