1 Corinthiens 9:27 |
baizik eta neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut, besteei irakatsi ondoren neu baztertua gerta ez nadin. |
|
1 Corinthiens 15:44 |
haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada. |
|
2 Timothée 3:16 |
Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria; |
|
Deutéronome 14:1 |
«Zuek Jaunaren zeuen Jainkoaren seme-alaba zarete. Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko. |
|
Deutéronome 15:17 |
ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue, eta esklabo izango duzue betiko; berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere. |
|
Exode 21:6 |
nagusiak Jainkoaren aitzinera eramango du, atera edo ate-uztaira hurbilaraziko eta ziri batez belarria zulatuko dio. Eta esklabo izango du betiko. |
|
Lévitique 19:28 |
Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna. |
|
Matthieu 5:18 |
Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte. |
|
1 Pierre 3:3-4 |
[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean. |
|
1 Corinthiens 3:16-17 |
[16] Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?[17] Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete. |
|
1 Corinthiens 6:19-20 |
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |