A A A A A

Additionnel: [Police]


2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.

Ésaïe 1:17
ikasi onbidea, saiatu zuzenbidean: lagundu zapalduari, egin justizia umezurtzari, defendatu alarguna!»

Ésaïe 6:8
Orduan, Jaunaren ahotsa entzun nuen esaten: «Nor bidaliko dut? Nor izango dugu mandatari?» Nik erantzun nuen: «Prest nauzu, bidali neu».

Ésaïe 54:17
Baina zure kontra egindako arma, huts gertatuko da; auzitan salatuko zaituena erruduntzat utziko duzu. Hauxe da Jaunaren zerbitzarien senipartea, nik ematen diedan garaipena. Nik, Jaunak, esana.

Jean 15:13
Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino.

Josué 1:9
«Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».

Luc 1:79
ilunperik beltzenean daudenei argi egitera, gure pausoak bake-bidetik zuzentzera».

Luc 10:19
Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menderatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk kalterik egin.

Luc 5:9
Izan ere, zur eta lur zeuden eginiko arrantzuagatik Simon eta beronekin zirenak,

Proverbes 21:15
Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.

Proverbes 24:11
Salba itzazu heriotzara kondenatuak, askatu hiltzera dardaraz doazenak.

Proverbes 27:17
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.

Psaumes 101:8
Abereak bailiran suntsituko ditut lurraldeko gaiztoak. Gaizkile guztiak garbituko ditut Jaunaren hiritik.

Psaumes 82:3-4
[3] Defendatu gizagaixo eta umezurtzak, egin justizia dohakabe eta behartsuei![4] Askatu gizagaixo eta behartsuak, libratu gaizkileen eskutik!»

Tite 3:1-2
[1] Oroitarazi denei gobernari eta agintarien menpeko izan behar dutela, hauen esanak egin eta egintza on guztirako prest egon.[2] Ez dezatela inor irain eta ez daitezela sesiozale izan, bihozbera baizik, gizaki guztientzat otzantasunez beteak.

1 Pierre 2:13-17
[13] Jaunarengatik, izan zaitezte giza agintari guztien menpeko: bai denen gain agintea duen erregearen menpeko,[14] baita gobernarien menpeko ere, hark ezarriak baitira, gaizkileak zigortzeko eta on egiten dutenak saritzeko.[15] Izan ere, hau da Jainkoaren borondatea: zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea.[16] Joka ezazue pertsona libre bezala; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik.[17] Errespetatu guztiak, maitatu senideak, izan begirune Jainkoari eta errespetua erregeari.

Psaumes 18:37-43
[37] Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu.[38] Etsaiak pertsegitu nituen eta harrapatu, eta ez nintzen itzuli denak suntsitu arte.[39] Desegin nituen, ezin izan ziren berriro jaiki, nire oinazpira erori ziren.[40] Indarrez jantzi ninduzun gudurako, menpean jarri zenizkidan arerioak.[41] Nire etsaiak ihesi jarri zenituen, gorroto nindutenak hondatu nituen.[42] Deiadar egin zuten, baina inork salbatu ez; Jaunarengana jo, baina hark entzun ez.[43] Haizeak daraman hautsa bezala xehatu nituen, kaleko lokatza bezala oinpean zapaldu.

Romains 13:1-14
[1] Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.[2] Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du.[3] Agintedunak ez dira beldur izatekoak ongi jokatzen denean, gaizki jokatzen denean baizik. Agintarien beldurrik gabe bizi nahi al duzu? Joka ezazu ongi, eta haien onespena izango duzu,[4] Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.[5] Horregatik, beharrezko da agintarien menpeko izatea, baina zigorraren beldurrez ez ezik, baita kontzientziaren eraginez ere.[6] Horrexegatik ordaintzen dituzue zergak ere, agintariak Jainkoaren ordezkari direlako, horretarako jarriak direlako.[7] Eman bakoitzari zor diozuena: zergak, kontribuzioak, begirunea, ohorea, nori berea.[8] Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea.[9] Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[10] Lagun hurkoa maite duenak ez dio gaitzik egiten. Maite duenak, beraz, erabat betetzen du legea.[11] Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena.[12] Badoa gaua, gainean dugu eguna; utz ditzagun, beraz, ilunpetako egintzak eta presta gaitezen argitan jarduteko.[13] Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian.[14] Bizi zaitezte Jesu Kristo Jaunari itsatsiak, eta ez ibili giza grinak bete nahian.

Proverbes 28:1-28
[1] Inork pertsegitzen ez badu ere, gaiztoa ihesi; zintzoa bere buruaz lehoia bezain ziur.[2] Matxinada denean, herriak buruzagi ugari; gizon burutsu eta adituarekin ordena nagusi.[3] Behartsu izan eta, gero, jende xehea zapaltzen duena uholde suntsigarria da: zer janik ere ez du uzten![4] Jaunaren legea baztertzen dutenek gaiztoa goraipatzen dute; legea betetzen dutenak, berriz, haren kontra jartzen.[5] Gaizkileek ez dute zuzenbidea ulertzen, Jaunaren bila dabiltzanek dena dakite.[6] Hobe behartsu eta prestu izan, jokabide okerreko aberats baino.[7] Legea betetzen duena seme zentzuduna da, jende galduarekin dabilena aitaren lotsa.[8] Bere ondasunak lukurreriaz gehitzen dituenak behartsuez errukitzen denarentzat metatzen ditu.[9] Norbaitek ez badu legea aditu nahi, haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri.[10] Zuzenak bide txarretik eramaten dituena, berak prestatutako tranpan jausiko da; baina prestuek zoriona izango dute sari.[11] Aberatsak zuhurtzat du bere burua, baina behartsu buruargiak ongi ezagutzen du.[12] Zintzoen arrakastaz ospakizun handia, gaiztoak nagusitzean denak ezkutatu.[13] Bere hutsegiteak ezkutatzen dituenak ondoren txarra izango du, aitortu eta damutzen denak errukia lortuko.[14] Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena; bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.[15] Orroka ari den lehoia eta hartz gosetia bezalakoa gobernari gaiztoa herri xehearentzat.[16] Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen; bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.[17] Hilketa baten zama gainean duen gizakia hobiraino doa ihesi: ez geldiarazi![18] Portaera prestukoa salbatu egiten da, jokabide okerrekoa bat-batean erori.[19] Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.[20] Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen; bizkor aberastu nahi duena ez da zigor gabe gelditzen.[21] Ez da bidezko alderdikeriaz jokatzea; ogi-puska batengatik ere saltzen du gizonak bere burua.[22] Xuhurrak presa izaten du aberasteko; ez daki premia gorria datorkiola gainera.[23] Zentzarazlea estimatuagoa da azkenean zurikeriaz ari dena baino.[24] Gurasoei lapurtu eta «Ez da bekatu» dioena kriminalen pareko bihurtzen da.[25] Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten; konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.[26] Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da, zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako.[27] Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako, ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.[28] Gaiztoak nagusitzean jendea ezkutatu, haiek desagertzean zintzoak ugaldu.

Luc 11:21
«Gizon indartsu batek, armaturik, bere jauregia zaintzen duen bitartean, seguru dauzka bere ondasunak.

Matthieu 5:9
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso