A A A A A

Additionnel: [Fausse couche]


Ecclésiaste 11:5
Bizi-arnasa haurdunaren sabelean nola sartzen den eta haurra nola hezurmamitzen den ez dakizun bezala, ez dakizu ere nola diharduen gauza guztien egile den Jainkoak.

Ésaïe 26:3
Sendo du gogoa; Jauna, bake betea ematen diozu, zuregan baitu konfiantza.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

Ésaïe 49:15
Ahaztu ote dezake amak bere haurtxoa edo bere sabeleko umeari errukia ukatu? Ba, amak haurra ahaztuko balu ere, nik ez zaitut ahaztuko.

Jérémie 1:5
«Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan; sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko».

Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

Matthieu 5:4
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

Psaumes 34:18
Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

1 Samuel 1:27-28
[27] Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona.[28] Horregatik, Jaunari uzten diot haurra, bizitza osorako Jaunari eskainia izanen da». Orduan, Jauna gurtu zuen bertan.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Ésaïe 55:8-9
[8] Hau dio Jaunak: «Egiaz, nire egitasmoak ez dira zuenak bezalakoak, ezta nire jokabidea ere zuena bezalakoa.[9] Nola zerua lurraren gainetik garai, halaxe nire jokabidea zuenaren gainetik eta nire egitasmoak zuenen gainetik.

2 Corinthiens 1:3-5
[3] Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa![4] Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.[5] Izan ere, Kristorengatik jasan behar ditugun sufrimenduak ugari badira, ugaria da, era berean, Kristok ematen digun adorea.

Psaumes 139:13-16
[13] Zuk eratu didazu gorputza, zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.[14] Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako, zeure egintza miragarrietan nabarmena! Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,[15] nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu, isilpean eratzen ari nintzela, lurraren barruan ehunduz nindoala.[16] Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten, idatziak zeuden denak zure liburuan; eratuak zenituen nire egunak, bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso