A A A A A

Additionnel: [Aider les pauvres]


Galates 2:10
Hau besterik ez ziguten eskatu: hango behartsuak gogoan izateko. Eta ardura osoz saiatu naiz hori betetzen.

Matthieu 19:21
Jesusek erantzun zion: —Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.

Luc 12:33-34
[33] «Saldu zeuen ondasunak eta eman limosna. Pila itzazue zeruan hondatuko ez diren ondasunak, huts egingo ez dizueten aberastasunak, hara ez baita lapurrik hurbiltzen, ezta han sitsak jaten ere.[34] Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Luc 14:12-14
[12] Eta gonbidatu zuenari esan zion: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo zintuzkete, eta, horrela, ordaina hartuko zenuke.[13] Aitzitik, otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak.[14] Zorionekoa zu orduan, ez baitute zuri ordaintzerik! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».

Luc 6:20-21
[20] Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen: «Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege.[21] «Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. «Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue.

2 Corinthiens 8:9
Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.

Jacques 2:5
Adizue, nire senide maiteok: Ez ote ditu hautatu Jainkoak munduaren begitan pobre direnak, sinesmenez aberats izateko eta bera maite dutenei agindutako erreinua ondaretzat jasotzeko?

Marc 14:7
Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin.

Proverbes 19:17
Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria.

Proverbes 22:9
Eskuzabala bedeinkatua izango da bere ogia behartsuarekin banatzeagatik.

Proverbes 14:31
Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari, behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.

Proverbes 28:27
Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako, ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.

Deutéronome 15:11
«Ez da herrian behartsurik faltako; horregatik agintzen dizuet zeuen herritarrekin, zeuen ardurapean dituzuen dohakabe eta behartsuekin, eskuzabal izateko.

Proverbes 21:13
Behartsuaren deiadarrei ez entzunarena egiten dienari, ez diote berari ere entzungo, laguntza eske dei egitean.

Luc 6:38
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

Matthieu 5:42
Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.

Jacques 1:27
Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea.

Lévitique 19:9-10
[9] «Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak biltzen ibiliko ere.[10] Ez dituzue atzean utzitako mahats-hondarrak bilduko, ezta lurrera eroritakoak jasotzen ibiliko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.

1 Jean 3:17
Norbaitek lur honetako ondasunak baditu eta, bere senidea premian ikusirik, ez badio errukiz laguntzen, nola izan dezake bere baitan Jainkoaren maitasunik?

Deutéronome 15:7-8
[7] «Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeko hiriren batean zuen herritarren bat behartsu bada, ez izan bihozgabe, ez laguntzarik ukatu senide behartsuari;[8] eskuzabal izango zarete berarekin eta bere premia estaltzeko behar duena emango diozue maileguz.

Matthieu 25:31-46
[31] «Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da.[32] Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala,[33] eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu.[34] Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.[35] Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;[36] biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”.[37] Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman?[38] Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi?[39] Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?”[40] Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.[41] «Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara.[42] Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez;[43] arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”.[44] Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?”[45] Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”.[46] Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».

Ésaïe 25:4
Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku: ekaitzean aterpe, sargorian gerizpe. Izan ere, jende ankerraren erasoa ekaitza hormaren kontra bezala da,

Actes 20:35
Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino” ».

Proverbes 29:7
Jende xehearen eskubideez arduratzen da zintzoa, gaiztoak ez du ezer jakin nahi izaten.

Psaumes 140:12
Gaizki-esaleek ez bezate iraun herrialdean, zoritxarrak harrapa eta gal beza indarkeria-zalea!

Jérémie 22:16
Behartsuen eta dohakabeen eskubideak babestu zituen, eta zorion-garaia izan zen. Ez al da hori ni benetan ezagutzea? Hala diot nik, Jaunak.

1 Samuel 2:8
berak du jende xehea hauts artetik jasotzen, behartsua satsetik ateratzen, handikiekin eser dadin eta aulki ospetsuan jarri. Jaunarenak dira lurraren zutoinak, mundua haien gainean du kokatua.

Luc 3:11
Hark erantzuten zien: —Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.

Lévitique 25:35
«Zuen herritarren bat zorrak egin eta zuekin zituen betebeharrei aurre egin ezinik aurkitzen bada, lagundu egingo diozue eta bizirik irauteko modua emango, zuen artean bizi den etorkinari bezala.

Proverbes 22:22-23
[22] Ez ustiatu behartsua, behartsu dela eta, ez zanpatu gizagaixoa auzitegian,[23] Jaunak defendatuko baitu haien auzia eta bizia kenduko haiei kentzen dienari.

Lévitique 19:15
«Ez egin bidegabekeriarik epaiketan, ez jende xehearen alde jarriz, ez handikiari mesede eginez: epaitu zuzenbidez zeuen herritarra.

Proverbes 31:8-9
[8] Ireki ahoa hitz gabearen alde, zorigaiztokoen eskubidea babesteko.[9] Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.

Psaumes 12:5
Honela baitiote: «Mihiak egiten gaitu indartsu; geure ezpainez baliatzen garelarik, nor nagusitu guri?»

Psaumes 35:10
Bihotz-bihotzetik esango dut: «Nor zu bezalakorik, Jauna? Dohakabea askatzen duzu indartsuagoaren eskutik, errukarri eta behartsua, zapaltzaileagandik».

Éphésiens 4:28
Lapur denak ez dezala aurrerantzean ostu, saia dadila baizik bere eskuz lan egiten, beharrean dagoenari zer eman edukitzeko.

Ézéchiel 16:49
Hona zein izan zen zure ahizpa Sodomaren errua: harrokeria, sabelkeria eta erosotasun axolagabea izan zituzten berak eta beraren menpeko hiriek; ez zioten lagundu dohakabeari eta behartsuari.

Ésaïe 58:6-7
[6] Ez ote beste hau gogoko dudan baraua: injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea, zapalduak libratu eta uztarri oro apurtzea,[7] gose denari zeure ogitik eman eta aterperik ez duen behartsua etxean hartzea, biluzik dagoena jantzi eta zeure gizakideari laguntzarik ez ukatzea?»

Proverbes 17:5
Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari, haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko.

1 Jean 3:17-18
[17] Norbaitek lur honetako ondasunak baditu eta, bere senidea premian ikusirik, ez badio errukiz laguntzen, nola izan dezake bere baitan Jainkoaren maitasunik?[18] Seme-alabatxook, ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik.

Matthieu 25:40
Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.

Deutéronome 15:10-11
[10] Eman, beraz, eskuzabal, ez gogoz kontra, eta zeuen Jainko Jaunak zeuen eginkizun eta jarduera guztietan bedeinkatuko zaituzte.[11] «Ez da herrian behartsurik faltako; horregatik agintzen dizuet zeuen herritarrekin, zeuen ardurapean dituzuen dohakabe eta behartsuekin, eskuzabal izateko.

Ésaïe 61:1
Jainko Jaunaren espiritua nire gainean dago, Jaunak sagaratu bainau; berak nau bidali behartsuei berri ona hots egitera, bihotz-hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera,

Galates 6:2
Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea.

Hébreux 13:16
Ez ahaztu on egiteaz eta elkarri laguntzeaz, horrelako opariak baititu Jainkoak atsegin.

Romains 12:13
Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.

Luc 3:10-11
[10] Jendeak galdetzen zion Joani: —Zer egin behar dugu, bada?[11] Hark erantzuten zien: —Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.

Ésaïe 41:17
«Dohakabe eta behartsuak ur bila dabiltza, baina alferrik; lehor dute mihia egarriz. Nik, Jaunak, erantzungo diot haien premiari, nik, Israelen Jainkoak, ez ditut bazterrera utziko.

Deutéronome 15:7
«Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldeko hiriren batean zuen herritarren bat behartsu bada, ez izan bihozgabe, ez laguntzarik ukatu senide behartsuari;

Ézéchiel 22:29
Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso