1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
2 Corinthiens 9:8 |
Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen, |
|
Deutéronome 29:12 |
Itunaren bidez, bere herri egiten zaituzte Jainkoak eta bera zuen Jainko izango da, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez hitzeman zien bezala. |
|
Éphésiens 3:20 |
Jainkoari, guregan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eska nahiz pentsa dezakegun baino askoz hobeki egin ditzakeenari, |
|
Exode 34:6 |
Moisesen aurretik igaro zen, honela hots eginez: «Jauna! Jauna! Jainko bihozbera eta errukiorra, haserregaitza eta onginahiz eta leialtasunez betea! |
|
Jacques 1:17 |
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik. |
|
Jean 10:10 |
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz. |
|
Luc 6:38 |
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak». |
|
Luc 6:45 |
Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik. Ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten baitu. |
|
Matthieu 6:33 |
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. |
|
Philippiens 4:19 |
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez. |
|
Proverbes 3:5-10 |
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.[7] Ez jo zeure burua jakintsutzat; izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.[8] Osasuna eta indarra izango dituzu gorputz osoan.[9] Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,[10] eta garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek. |
|
Psaumes 23:5 |
Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean, ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa. |
|
Psaumes 36:8 |
Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko! Zure hegalpera biltzen dira gizakiak. |
|
Psaumes 37:11 |
Apalak izango dira herrialdearen jabe, bake osoaz gozatuko dira. |
|
Psaumes 65:11 |
ildoak ureztatu, zokorrak berdindu, euri-zaparradaz harrotu, ernamuinak bedeinkatu. |
|
Psaumes 72:16 |
Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan; sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari! |
|
Romains 15:13 |
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka. |
|
Psaumes 66:8-12 |
[8] Bedeinkatu, herriok, gure Jainkoa, oihukatu goraki haren gorespena.[9] Bizirik eutsi baitzigun eta gure oinei erortzen utzi ez.[10] Probatu gaituzu, bai, gure Jainko horrek, zilarra bezala garbitu,[11] estuasun larrian jarri, zama astuna bizkarrera bota,[12] zamariak bagina bezala zapal gaitzaten utzi. Suari eta urei aurre egin behar izan diegu. Baina, azkenik, eman diguzu arnasa. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |