1 Pierre 4:3 |
Nahiko denbora egin duzue lehen ere jentilen erara biziz: lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan. |
|
1 Timothée 5:23 |
Ez dezazula ura hutsik edan, ardo pittin batekin nahasturik baizik, zeure urdailarengatik eta sarritan dituzun ondoezengatik. |
|
Ecclésiaste 9:7 |
Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia, edan alai zeure ardoa, atsegin baititu jadanik Jainkoak zure egintzak. |
|
Éphésiens 5:18 |
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz, |
|
Proverbes 20:1 |
Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu; mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango. |
|
Proverbes 23:31 |
Ez begiratu ardoari, gorri-gorri kopan distiratsu dagoenean, goxo-goxo sartzen da eta. |
|
Romains 13:13 |
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian. |
|
Proverbes 31:4-5 |
[4] Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik, ezta printzeei ere pattarrik;[5] zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailukete eta dohakabeen eskubideak hautsiko. |
|
Psaumes 104:14-15 |
[14] Abereentzat belarra ernearazten du, lanerako animalientzat bazka. Lurretik laborea ateratzen du[15] eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa, aurpegia distiratsu egiten duen olioa eta giza indarrak berritzen dituen ogia. |
|
1 Corinthiens 10:23-24 |
[23] «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena elkartea eraikitzeko lagungarri.[24] Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik. |
|
Ésaïe 62:8-9 |
[8] Zin egin du Jaunak, bere eskua, bere beso indartsua altxatuz: «Ez diet sekula zure garia etsaiei janaritzat emango; ezta zure ardoa ere, zure izerdien fruitua, kanpotarrei edaritzat emango.[9] Garia jaso eta mahatsa bildu dutenek jango dute ogia eta edango ardoa, eta ni, Jauna, goretsiko naute neure tenplu santuko atarian». |
|
Galates 5:19-21 |
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko. |
|
1 Corinthiens 9:19-23 |
[19] Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko.[20] Juduekin judu egin naiz, juduak irabazteko; Moisesen legepean bizi direnekin legepeko egin naiz, nahiz eta neu lege horren menpeko ez izan, legepean bizi direnak irabazteko.[21] Moisesen legea ezagutzen ez dutenekin, legea kontuan hartu gabe bizi izan naiz, legea ezagutzen ez dutenak irabazteko; ez, noski, Jainkoaren legerik onartzen ez dudalako, nire legea Kristo baita.[22] Ahul direnekin ahul egin naiz, ahulak irabazteko. Guztiengana ahalik eta gehien egokitzen saiatu naiz, nolabait batzuen batzuk salbatzeko.[23] Eta guztia berri onagatik egiten dut, berri on horretan neuk ere parte izan dezadan. |
|
Romains 14:15-21 |
[15] Baina zerbait jateagatik zeure senideari min ematen badiozu, ez zabiltza maitasunaren bidetik. Janariak gorabehera, ez dadila zure senidea gal, Kristo harengatik hil baitzen.[16] Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaizki-esanerako bide gerta.[17] Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.[18] Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da.[19] Saia gaitezen, bada, bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan.[20] Janari-arazo batengatik, ez hondatu Jainkoaren egintza. Janari guztiak garbiak dira; hala ere, ez dago ongi besteak galbidean jarriz zerbait jatea.[21] Hobe duzu haragia, ardoa edo dena delakoa utzi, horiek zure senideari oztopo baldin bazaizkio. |
|
Jean 2:3-11 |
[3] Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi: —Ez dute ardorik.[4] Jesusek erantzun zion: —Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua.[5] Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena».[6] Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza.[7] Jesusek esan zien zerbitzariei: —Bete ontziak urez. Haiek goraino bete zituzten.[8] Orduan, esan zien: —Atera pixka bat eta eraman mahaizainari. Hala egin zuten haiek.[9] Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin[10] eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».[11] Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |