A A A A A

Signes mathématiques: [Nombre 8]


Apocalypse 13:18
Hemen da sapientiá: adimenduric duenac conta beça bestiaren icena: ecen contua guiçonarena da, eta haren contua, sey ehun eta hiruroguey eta sey.

1 Corinthiens 6:9-11
[9] Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen?[10] Etzaiteztela engana, ez paillartéc, ez idolatréc, ez adulteroéc, ez malguèc, ez bugréc, ez ohoinéc, ez auaritiosoéc, ez hordiéc, ez gaitzerrailéc, ez harrapariéc, eztute Iaincoaren resumá heretaturen.[11] Eta halaco gauça cinetén batzu: baina ikuci çarete, baina sanctificatu çarete, baina iustificatu çarete, Iesus Iaunaren icenean, eta gure Iaincoaren Spirituaz.

Apocalypse 11:2-3
[2] Baina iraitzac campora temple lekoretic den salá, eta ezteçála hura neurt: ecen eman içan ciayec Gentiley, eta Ciuitate saindua ohondicaturen dié berroguey eta bi hilebethez.[3] Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, ceinéc, prophetizaturen baituté milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, çacuz veztituac diradela.

Actes 8:11-24
[11] Eta hari beha çaizcan ceren dembora lucez encantamenduz adimendutaric erauci baitzituen.[12] Baina Philippe sinhetsi çutenean, ceinec denuntiatzen baitzituen Iaincoaren resumari eta Iesus Christen icenari appertenitzen çaizcan gauçác, batheyatzen ciraden bay guiçonac bay emazteac.[13] Eta Simonec berac-ere sinhets ceçan, eta batheyatuz gueroztic Philipperen aldetic etzén higuitzen: eta eguiten ciraden signoac eta verthuteac ikusten cituenean, spantatzen cen.[14] Eta ençun çutenean Ierusalemen ciraden Apostoluéc, nola Samariac recebitu çuen Iaincoaren hitza, igor citzaten hetara Pierris eta Ioannes.[15] Hauc hara iautsi içan ciradenean othoitz eguin ceçaten hecgatic, recebi leçatençát Spiritu saindua.[16] (Ecen oraino hetaric batetara-ere etzén iautsi içan, baina solament batheyatuac ciraden Iesus Iaunaren icenean)[17] Guero paussa citzaten escuac hayén gainean, eta recebi ceçaten Spiritu saindua.[18] Orduan ikussiric Simonec ecen Apostoluen escuen paussatzez emaiten cela Spiritu saindua, diru presenta ciecén.[19] Erraiten çuela, Indaçue niri-ere bothere hori, nori-ere escuac gainean paussaturen baitrautzat, recebi deçan Spiritu saindua.[20] Baina Pierrisec erran cieçón, Hire diruä hirequin gal dadila, ceren estimatu baituc Iaincoaren dohaina dirutan conquestatzen dela.[21] Eztuc hic parteric ez heretageric eguiteco hunetan: ecen hire bihotza eztuc chuchen Iaincoaren aitzinean.[22] Emendadi bada eure malitia horretaric, eta Iaincoari othoitz eguióc, eya, aguian barka lequidianez eure bihotzeco pensamendua.[23] Ecen behaçun gucizco karminean, eta iniquitatezco estecailluan aicela badiacussát.[24] Orduan ihardesten çuela Simonec erran ceçan, Othoitz eguioçue çuec enegatic Iaunari, erran dituçuen gaucetaric batre guertha eztaquidançát,

1 Corinthiens 6:9
Ala eztaquiçue ecen iniustoéc eztutela Iaincoaren resumá heretaturen?

Jean 1:8
Etzén hura Arguia, baina igorri cen Arguiaz testifica leçançát.

Apocalypse 4:6-8
[6] Eta cen throno aitzinean beirazco itsasso crystala irudi çuen-bat: eta thronoaren erdian, eta thronoaren inguruän laur animal beguiz betheac aitzinean eta guibelean.[7] Eta lehen animalac lehoina irudi çuen, eta bigarren animalac aretzea irudi çuen, eta hirurgarren antmalac, çuen guiçonac beçalaco beguithartea, eta laurgarren animala hegaldaz dabilan arranoa beçalaco cen.[8] Eta laur animaléc çutén batbederac ceinec bere alde seirá hegal inguruän, eta barnean beguiz betheac ciraden eta etzuten paussuric egun ez gau, cioitela, Saindu, saindu, saindu, Iainco Iaun botheregucitacoa, Cena, eta Dena, eta Ethorteco dena.

Apocalypse 13:5
Eta eman cequión aho gauça handiac eta blasphemioac pronuntiatzen cituena, eta eman cequión bothere berroguey eta bi hilebetheren complitzeco.

Basque Bible 1571
Public Domain: Navarro-Labourdin 1571