A A A A A

Dieu: [Malédiction]


Galates 3:13
Baina Christec redemitu vkan gaitu Leguearen maledictionetic, bera guregatic maledictione eguin içanic: (ecen scribatua da, Maradicatua da çurean vrkatua den gucia)

Luc 6:28
Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.

Galates 5:1
Beraz Christec libre eguin gaituen libertatean, çaudete fermu, eta berriz etzaiteztela eduqui suiectionezco vztarriaz.

2 Corinthiens 5:17
Beraz baldin cembeit, bada Christ Iaunean, biz crearura berri: gauça çaharrac iragan dirade, huná, gauça guciac berri eguin dirade.

1 Jean 4:4
Haourtoác, çuec Iaincoaganic çarete, eta garaithu çaizte hæy: ecen handiago da çuetan dena, ecen ez munduan dena.

Romains 8:37-39
[37] Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.[38] Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:[39] Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic.

1 Pierre 5:8-9
[8] Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:[9] Resisti ieçoçue fedez fermu çaretelaric: daquiçuelaric ecen afflictione berac çuen anayén compainia munducoan complitzen diradela.

Éphésiens 6:10-17
[10] Gaineracoaz, ene anayeác, fortifica çaitezte gure Iaunean, eta haren indarraren botherean.[11] Iaunz eçaçue Iaincoaren harmadura gucia, deabruaren celatén contra resisti ahal deçaçuençát.[12] Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.[13] Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.[14] Çareten bada fermu, çuen guerrunceac eguiáz guerricaturic, eta iustitiazco halacreta iaunciric:[15] Oinetan iaunciric baquezco Euangelioaren preparationea.[16] Gucién gainetic fedezco broquela harturic, ceinez Gaichtoaren gueci suz eraichequi guciac iraungui ahal ditzaçuen.[17] Saluamendutaco casqueta-ere har eçaçue, eta Spirituaren ezpatá, cein baita Iaincoaren hitza.

Matthieu 5:22
Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca, Erhoá, suzco gehennaz punitu içateco digne datela.

Romains 3:23
Bada Iaincoaren iustitiá, Iesus Christen fedez sinhesten duten gucietara eta gucién gainera: ecen ezta differentiaric batre: ikussiric ecen guciéc bekatu eguin dutela, eta Iaincoaren gloriaren falta diradela.

Romains 6:23
Ecen bekatuaren gageac, herioa: eta Iaincoaren dohaina da vicitze eternala Iesus Christ gure Iaunaz.

Romains 12:14
Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.

Basque Bible 1571
Public Domain: Navarro-Labourdin 1571