A A A A A

Mauvais Caractère: [Harcèlement]


1 Jean 2:9
Norc erraiten baitu ecen arguian dela, eta bere anayeri gaitz baitaritzá hura ilhumbean da oraindrano .

1 Jean 3:15
Norc-ere gaitz baitaritza bere anayeri hura guicerhaile da: eta badaquiçue guicerhailec batec-ere eztuela vicitze eternal bere baithan dagoena.

2 Timothée 1:7
Ecen eztiraucuc eman Iaincoac iciapenetaco spiritubat, baina verthutetaco, eta dilectionetaco, eta adimendu sanotaco spiritubat.

Éphésiens 4:29
Hitz corrumpituric batre çuen ahotic ilki eztadila, baina cembeit bada, edificationearen vsançaco on datenic, ençuten duteney gratia eman diecençát.

Éphésiens 6:12
Ecen eztugu borrocá odolaren eta haraguiaren contra, baina principaltassunén contra, puissancén contra, munduco iaunén, secula hunetaco ilhumbearen gobernadorén contra, leku celestialetan diraden malitia spiritualén contra.

Matthieu 5:11
Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.

Romains 2:1
Halacotz excusa gabe aiz o guiçoná, nor-ere baitaiz berceac iugeatzen dituana: ecen hunez beraz ceren iugeatzen baituc bercea, eure buruä condemnatzen duc: ikussiric ecen iugeatzen ari aicenorrec, gauça bérac eguiten dituála.

Romains 12:18-19
[18] Eguin albadadi, çuetan den becembatean, guiçon guciequin baquea duçuen.[19] Etzaiteztela ceuroc mendeca, ene maiteác, baina leku emoçue hirari: ecen scribatua da, Niri mendequioa: nic dut rendaturen, dio Iaunac.

Romains 12:20-21
[20] Bada baldin gosse bada hire etsaya, emóc iatera: baldin egarri bada, emóc edatera: ecen hala eguiten duála suco ikatzac bere buru gainera bilduren drautzac.[21] Ezadila gaizquiaz garait, baina garait eçac vnguiaz gaizquia.

Luc 6:27-28
[27] Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney.[28] Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.

Matthieu 5:44-45
[44] Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.[45] Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera.

Matthieu 5:38-41
[38] Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic.[39] Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere.[40] Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere.[41] Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga.

Basque Bible 1571
Public Domain: Navarro-Labourdin 1571