A A A A A

Chercher
Matthieu 3:16
Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.


Matthieu 5:12
Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.


Matthieu 5:34
Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita;


Matthieu 6:10
etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala.


Matthieu 6:20
Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.


Ma-thi-ơ 16:3
eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko.


Ma-thi-ơ 16:19
Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.


Ma-thi-ơ 18:18
«Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da.


Ma-thi-ơ 19:21
Jesusek erantzun zion: —Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.


Ma-thi-ơ 23:22
zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.


Ma-thi-ơ 24:30
Orduan, Gizonaren Semearen seinalea azalduko da zeruan, eta lurreko leinu guztiak bular-joka ariko dira, Gizonaren Semea zeruko hodei artean ahalmen eta aintzaz beterik etortzen ikustean.


Luc 3:21
Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu


Luc 6:23
Alai zaitezte egun horretan eta egin pozez jauzi, handia izango baita zuen saria zeruan; gauza bera egin zieten profetei jende horren gurasoek.


Luc 10:20
Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako.


Lukas 12:33
«Saldu zeuen ondasunak eta eman limosna. Pila itzazue zeruan hondatuko ez diren ondasunak, huts egingo ez dizueten aberastasunak, hara ez baita lapurrik hurbiltzen, ezta han sitsak jaten ere.


Lukas 17:24
Izan ere, tximistak une batean zerualde batetik besteraino distira egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea etorriko den egunean.


Lukas 18:22
Hori entzutean, Jesusek esan zion: —Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.


Lukas 19:38
Honela zioten: «Bedeinkatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza Jainko gorenari!»


Actes 2:19
Gauza harrigarriak egingo ditut goian, zeruan, eta mirariak behean, lurrean: odola eta sua eta ke-lainoa.


Actes 3:21
Honek zeruan egon behar du oraindik, harik eta gauza guztiak eraberrituko diren garaia, Jainkoak antzinatik bere profeta santuen ahoz iragarria, iritsi arte.


Apostlagärningarna 7:49
«Neure tronu dut zerua, neure oin-aulki lurra. Hala diot nik, Jaunak: Zer etxe egingo didazue, bada, edo zein toki nire atsedenerako?


Apostlagärningarna 7:56
Eta honela esan zuen: «Hara, zerua zabalik ikusten dut eta Gizonaren Semea zutik Jainkoaren eskuinaldean».


Apostlagärningarna 10:11
zerua zabalik ikusi zuen eta oihal handi baten antzeko zerbait, lau puntetatik zintzilik, lurreraino jaisten.


1 Corinthiens 8:5
Jainko deituak zeruan nahiz lurrean asko izan arren —eta benetan horrelako jainko eta jaun asko dago—,


2 Corinthiens 5:1
Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea.


Éphésiens 1:3
Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena!


Éphésiens 1:19
[19-20] eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean.


Éphésiens 3:15
bai zeruan eta bai lurrean familia ororen sorburu denaren aurrean,


Éphésiens 6:9
Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten.


Philippiens 2:10
Jesusen izenaren omenez, zeruan, lurrean eta lur azpian, guztien belaunak makur daitezen,


Colossiens 1:5
zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.


Colossiens 4:1
Nagusiok, eman zeuen esklaboei zuzen eta bidezko dena, jakinik zuek ere baduzuela zeruan nagusia.


Hébreux 1:10
Eta beste hau ere badio: Jauna, hasieratik sendo ezarri zenuen lurra, zure eskuek egina da zerua;


Hébreux 4:14
Beraz, gure apaiz nagusi handia, Jesus Jainkoaren Semea, zeruan sartua dugunez gero, euts diezaiogun sendo aitortzen dugun fedeari.


Hébreux 7:26
Benetan, Jesus bezalako apaiz nagusia behar genuen guk: santu, errugabe eta kutsugabea, bekatariengandik bereizia eta zeruak baino gorago jasoa;


Hébreux 8:1
Hau da esaten ari garenaren gailurra: hain handia da gure apaiz nagusia, ezen Jainko handiaren eskuinaldean eseria baitago zeruan,


Hébreux 9:24
Hala, Kristo ez zen sartu gizakiek egindako santutegian —egiazkoaren irudi besterik izango ez zen batean—, zeruan bertan baizik, orain Jainkoaren aurrean gure alde agertzeko;


Hébreux 12:23
beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana


Hébreux 12:26
Orduan bere ahotsaz lurra dardararazi zuen Jainkoak hau hots egiten digu orain: Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dar-dar eragingo diot.


Jacques 5:12
Baina batez ere, senideok, ez egin zinik, ez zeruarengatik, ez lurrarengatik, ezta beste edozergatik ere. Zuek esan «bai», bai denean, eta «ez», ez denean, Jainkoak kondena ez zaitzaten.


Jacques 5:18
Gero, otoitz egin zuen berriro, eta zeruak euria eman zuen, eta lurrak bere fruitua ekarri.


1 Pierre 1:4
Jainkoak guretzat zeruan prestaturik duen ondarea jasotzeko itxaropena. Ondare hori ez daiteke hondatu, ez zikindu, ez zimeldu. Zuentzat ere prestatua du Jainkoak.


2 Pierre 3:5
Hori esatean, ahaztu egiten dute aspaldi bazirela zeruak, eta baita lurra ere, Jainkoaren hitzak uretatik sorrarazia eta uren erdian finkatua;


2 Pierre 3:10
Baina Jaunaren eguna lapurra bezala ustekabean etorriko da. Orduan, burrunba handiz desagertuko dira zeruak, munduaren osagaiak suak kiskalita desegingo eta lurra bere egintza guztiekin agerian geldituko da Jainkoaren epairako.


2 Pierre 3:12
Bizi, bada, Jainkoa etorriko den egunaren zain eta lan egin lehenbailehen irits dadin. Egun hartan, sutan desegingo dira zeruak, eta munduaren osagaiak kiskalita ezereztuko dira.


Apocalypse 4:1
Ondoren, ikuskari bat izan nuen. Irekitako ate bat ikusi nuen zeruan, eta lehen mintzatua zitzaidan turuta-hotsa bezalako ahotsak esan zuen: «Igo hona, eta ondoren gertatzekoak direnak erakutsiko dizkizut».


Apocalypse 4:2
Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria.


Apocalypse 5:3
Eta ez zen inor ez zeruan, ez lurrean, ez lur azpian liburua ireki eta irakur zezakeenik.


Apocalypse 5:13
Eta zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei, hau esaten entzun nien: «Tronuan eseria dagoenari eta Bildotsari gorespena, ohorea, aintza eta agintaritza, menderen mendetan».


Apocalypse 6:14
zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak oro beren lekutik aldatu ziren;


Apocalypse 8:1
Bildotsak zazpigarren zigilua ireki zuenean, isiltasuna egin zen zeruan ordu erdi batez edo.


Apocalypse 11:6
Hauek zerua ixteko ahalmena dute, profetizatzen ari izango diren garaian euririk egin ez dezan; ura odol bihurtzeko ahalmena ere badute, eta nahi duten guztietan lurra edozein izurriz zigortzekoa ere bai.


Apocalypse 11:15
Jo zuen turuta zazpigarren aingeruak, eta ahots handiak entzun ziren zeruan, esanez: «Gure Jaunari eta beronen Mesiasi dagokie orain munduaren erregetza, eta menderen mendetan izango dira errege».


Apocalypse 11:19
Orduan, Jainkoaren tenplua ireki zen zeruan eta haren itun-kutxa agertu zen tenpluan. Berehala tximistak, danbatekoak, trumoiak, lurrikara eta harri-erauntsi handia izan ziren.


Apocalypse 12:1
Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan.


Apocalypse 12:3
Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.


Apocalypse 12:7
Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren,


Apocalypse 12:8
baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat.


Apocalypse 12:10
Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten: «Orain etorri da gure Jainkoaren salbamena, indarra eta erregetza eta beraren Mesiasen agintea; bota baitute gure senideen salatzailea, gau eta egun Jainkoaren aurrean salatzen zituena.


Apocalypse 12:12
Poztu, beraz, zeruak eta bertan bizi zaretenok. Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz, denbora gutxirako dela jakinik».


Apocalypse 13:6
Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen.


Apocalypse 14:7
Hots handiz zioen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari, etorri baita berak mundua epaituko duen ordua; adora ezazue, zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena».


Apocalypse 15:1
Zeruan beste seinale handi eta harrigarri bat ikusi nuen: zazpi aingeru zazpi izurrirekin; azken izurriak ziren, horietan burutzen baitzen Jainkoaren zigorra.


Apocalypse 15:5
Ondoren, santutegia, itunaren egoitza, ikusi nuen zeruan irekitzen,


Apocalypse 19:1
Ondoren, jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa entzun nuen zeruan, esanez: «Aleluia! Salbamena, aintza eta indarra gure Jainkoarenak,


Apocalypse 19:11
Gero, zerua irekia ikusi nuen, eta zaldi zuri bat agertu zen. Zaldizkoari «Leial» eta «Egiazko» deritza, justiziaz epaitzen eta borrokatzen baitu.


Apocalypse 20:11
Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu.


Apocalypse 21:1
Zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso