A A A A A


Chercher

Matthieu 4:10
Jesusek, orduan: —Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.


Matthieu 12:26
Beraz, Satanasek Satanas botatzen badu, zatiturik dago eta bere buruaren aurka ari da; nola iraun dezake haren erreinuak?


Matthieu 16:23
Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: —Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.


Marc 1:13
Berrogei egunez egon zen basamortuan, Satanasek tentatzen zuela. Basabereekin bizi zen eta aingeruak zituen zerbitzari.


Marc 3:23
Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?


Marc 3:26
Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du.


Marc 4:15
Mezua ereiterakoan, batzuk “bide-bazterra” bezala dira: entzun bezain laster, Satanasek etorri eta haiengan erein den mezua kendu egiten du.


Marc 8:33
Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez: —Alde nire ondotik, Satanas! Hire asmoak ez dituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.


Luc 10:18
Jesusek esan zien: —Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas.


Luc 11:18
Hain zuzen, Satanas ere bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditudala baitiozue zuek.


Luc 13:16
Eta Abrahamen ondorengo den honi, hemezortzi urtez Satanasek lotua eduki duen honi, ez ote zitzaion larunbatez lokarri hori askatu behar?


Luc 22:3
Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan.


Luc 22:31
«Simon, Simon! Satanasek beretzat nahi zaituzte, garia galbahean bezala zuek astintzeko.


Jean 13:27
Ogi-puska hartu bezain laster, Satanas sartu zen haren barrura. Orduan, Jesusek esan zion: «Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen».


Actes 5:3
Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?


Actes 26:18
begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.


Romains 16:20
Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas zuen oinpean. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin.


1 Corinthiens 5:5
Satanasen esku utziko duzue hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den.


1 Corinthiens 7:5
Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten.


2 Corinthiens 2:11
Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik.


2 Corinthiens 4:4
sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.


2 Corinthiens 11:14
Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,


2 Corinthiens 12:7
aparteko goi-agerpenak izan ditudala eta. Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan, harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria.


2 Thessaloniciens 2:9
Satanasen eraginez, gaiztoaren etorrera ahalmen handiz, egintza harrigarriz eta gezurrezko mirariz gertatuko da,


1 Timothée 1:20
hala nola Himeneok eta Alexandrok. Hauek Satanasen esku utzi ditut, biraorik ez egiten ikas dezaten.


1 Timothée 5:15
Zeren dagoeneko okertu baita horietako zenbait, Satanasi jarraituz.


Apocalypse 2:9
Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna; halere, aberats zara. Badakit nola iraintzen zaituzten, judu direla esan arren Satanasen elkarte besterik ez diren horiek.


Apocalypse 2:13
Badakit ongi non bizi zaren: Satanasek bere tronua duen lekuan. Nirekiko leial iraun duzu, eta ez duzu ukatu nireganako fedea, ezta Antipas nire lekuko leiala zuen artean, Satanas bizi den toki horretan, hil zuten egunetan ere.


Apocalypse 2:24
Zuek, ordea, Tiatirako besteok, ez duzue onartu doktrina hori eta ez duzue ezagutu «Satanasen barrunbeak» deitzen duten hori. Zuei ez dizuet beste zamarik leporatzen;


Apocalypse 3:9
Horra, Satanasen elkarteko batzuk emango dizkizut nik eskura, judu direla esan arren gezurrontzi huts direnetariko batzuk; zure oinetan ahuspez jartzera behartuko ditut, maite zaitudala jakin dezaten.


Apocalypse 12:9
Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.


Apocalypse 20:2
Atzeman zuen herensugea, antzinako sugea —hau da, deabrua edo Satanas—, eta mila urterako lotu zuen.


Apocalypse 20:7
Mila urteak betetzean, aske geldituko da Satanas bere kartzelatik.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso