A A A A A


Chercher

Matthieu 13:44
«Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du.


Luc 1:47
«Jaunaren handitasuna dut goresten, pozaren pozez daukat barrena, Jainkoa baitut salbatzaile.


Luc 6:24
«Baina ai zuek, aberatsok, bai baituzue zeuen poza!


Luc 24:41
Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»


Jean 3:29
Emaztea senarrarena da. Senarraren adiskidea senarraren ondoan egoten da, hari entzuteaz pozik. Horixe dut nik ere poza, poz bete-betea.


Jean 15:11
Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete-betea izan dadin.


Jean 16:24
Oraindainokoan ez duzue ezer eskatu nire izenean. Eskatu eta hartuko duzue, zuen poza bete-betea izan dadin.


Jean 17:13
Orain, ordea, zuregana noa. Hau guztia, oraindik munduan nagoela esaten dut, nire poza berengan izan dezaten, eta bete-betea izan ere.


Actes 12:14
Pedroren ahotsa ezagutzean, pozaren pozez, atea irekitzea ahaztuta, barrura joan zen lasterka, Pedro atean zegoela iragartzera.


1 Corinthiens 12:26
Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute beste guztiek berarekin.


2 Corinthiens 1:15
Uste horrekin, hain zuzen, lehenbizi zuek ikustera joateko asmoa nuen, nire bisitaren poza bi aldiz izan zenezaten:


2 Corinthiens 2:3
Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela.


2 Corinthiens 8:2
Atsekabealdi gogorra jasan behar izan duten arren, haien poza neurrigabekoa izan da eta, gabezia gorrian izan arren, oso eskuzabal agertu dira.


Galates 4:15
Non da orain orduko zuen poza? Zeren zuen alde aitortzen baitut, begiak ere, ahal izanez gero, aterako zenituztela niri emateko.


Galates 4:27
Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Egin poz-oihu emakume agor eta haur gabe horrek! Ekin kantari pozaren pozez, erdiminik izan ez duzun horrek! Bakarrik utziaren seme-alabak gehiago izango baitira, senardunarenak baino.


Galates 5:22
Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,


1 Thessaloniciens 2:19
Izan ere, nor izango da gure itxaropena eta poza? Nor, zuek izan ezik, Jauna agertuko denean beronen aurrean harro aurkeztuko dugun garaipen-koroa?


1 Thessaloniciens 2:20
Bai, zuek zaituztegu geure aintza eta poza.


1 Thessaloniciens 3:9
Nola eman guk Jainkoari behar adina esker? Hainbestekoa baita zuengatik geure Jainkoaren aurrean dugun poza!


Jacques 4:9
Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura.


1 Jean 1:4
Eta gauzok idatzi, gure poza bete-betea izan dadin idazten ditugu.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso