A A A A A

Chercher
Matthieu 12:18
Hona hemen nire zerbitzaria, nik hautatua, nire maitea, atsegin dudana. Beronen gain ezarriko dut neure espiritua: nazioei justizia iragarriko die.


Matthieu 12:20
Kanabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko, justizia nagusi ezar dezan arte.


Luc 1:75
santutasun eta justiziaz, beraren aurrean geure bizitza guztian.


Luc 18:3
Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zen eskatzera: “Egidazu justizia etsaiarekiko auzian”.


Luc 18:5
baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan”».


Luc 18:7
Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan?


Luc 18:8
Berehala egingo diela justizia diotsuet. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du horrelako sinesmenik munduan?»


Actes 8:33
Gizon ezereza zelako ez zioten justiziarik egin. Nork aipatuko du haren ondorengotza? Erauzi egin baitzuten haren bizia lurretik.


Actes 17:31
Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna, eta horretarako ezarri duen gizonaren bidez epaituko ere, berau hildakoen artetik piztuz denei ziur erakutsi dien bezala».


Actes 28:4
Bertakoek, haren eskutik piztia zintzilik ikustean, elkarri ziotsoten: «Segur aski, hiltzaileren bat da hori; itsasotik ihes egin du, baina Justizia jainkosak ez dio bizitzen uzten».


Romains 13:4
Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.


1 Timothée 6:11
Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.


2 Timothée 2:22
Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera.


Tite 2:12
Honek irakasten digu Jainko gabeko bizitzari eta munduko grina txarrei uko egiten, eta neurriz, justiziaz eta jainkozaletasunez mundu honetan bizitzen,


Hébreux 11:33
Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi,


Apocalypse 6:10
Ozenki egiten zuten deiadar, esanez: «Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?»


Apocalypse 16:5
Eta uretako aingeruari entzun nion esaten: «Zuzena zara eta justizia egin duzu, Santu horrek, zaren eta zinen horrek:


Apocalypse 18:20
Poztu, oi zeru, horren zoriaz, eta zuek ere bai, fededun, apostolu eta profetak, hori kondenatzean justizia egin baitizue Jainkoak.


Apocalypse 19:11
Gero, zerua irekia ikusi nuen, eta zaldi zuri bat agertu zen. Zaldizkoari «Leial» eta «Egiazko» deritza, justiziaz epaitzen eta borrokatzen baitu.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso