A A A A A

Chercher
Matthieu 1:1
Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda:


Matthieu 1:16
eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.


Matthieu 1:18
Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez.


Matthieu 1:21
Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».


Matthieu 1:25
Eta ez zuten ezkontza-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion.


Matthieu 2:1
Jesus Judeako Belen herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu batzuk azaldu ziren Jerusalemen,


Matthieu 3:13
Jesus Galileatik Jordanera etorri zen, Joanengana, honek bataia zezan.


Matthieu 3:15
Baina Jesusek erantzun zion: -Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia. Orduan, amore eman zuen Joanek.


Matthieu 3:16
Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.


Matthieu 4:1
Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan.


Matthieu 4:4
Jesusek erantzun zion: —Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.


Matthieu 4:7
Baina Jesusek erantzun: —Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.


Matthieu 4:10
Jesusek, orduan: —Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.


Matthieu 4:12
Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus.


Matthieu 4:17
Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza ».


Matthieu 4:18
Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.


Matthieu 4:19
Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».


Matthieu 4:23
Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.


Matthieu 4:24
Siria guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak —deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak— eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen.


Matthieu 5:1
Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion.


Matthieu 7:28
Jesusek hitzaldi hau amaitu zuenean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zen jende guztia;


Matthieu 8:1
Jesus menditik jaitsi zenean, jende askok jarraitu zion.


Matthieu 8:3
Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: —Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala, legena garbitu egin zitzaion.


Matthieu 8:4
Jesusek agindu zion: —Kontuz gero! Ez esan inori. Zoaz, hala ere, azaldu apaizarengana eta eskaini Moisesek agindutako oparia zeure garbitasunaren ezaugarri.


Matthieu 8:5
Jesus Kafarnaum herrian sartu zenean, erromatar ehuntari bat hurbildu zitzaion


Matthieu 8:7
Jesusek esan zion: —Neu joango naiz sendatzera.


Matthieu 8:10
Hau entzutean, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Benetan diotsuet: Israel guztian ez dut aurkitu horrelako sinestedunik.


Matthieu 8:14
Ondoren, Pedroren etxera joan zen Jesus, eta haren amaginarreba oheratua aurkitu zuen sukarrez.


Matthieu 8:15
Jesusek eskua hartu zion eta sukarrak alde egin; orduan, emakumea jaiki eta zerbitzatzen hasi zitzaion.


Matthieu 8:16
Arratsean, deabrudun asko eraman zizkioten Jesusi. Honek deabruak bere hitzez bota eta gaixo guztiak sendatu zituen.


Matthieu 8:18
Bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste aldeko aintzira-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek.


Matthieu 8:20
Jesusek esan zion: —Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.


Matthieu 8:22
Baina Jesusek erantzun: —Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.


Matthieu 8:23
Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten.


Matthieu 8:24
Bat-batean, ekaitz gogorra sortu zen aintziran, eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten. Jesus, berriz, lo zegoen.


Matthieu 8:28
Jesus aintziraz beste aldera, gadaratarren lurraldera iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen.


Matthieu 8:31
Deabruek eskatu zioten Jesusi: —Botatzekotan, bidal gaitzazu txerri-taldera.


Matthieu 8:32
Jesusek esan zien: —Zoazte. Haiek irten eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-talde osoa ezpondan behera aintzirara amildu zen, eta denak uretan galdu.


Matthieu 8:34
Orduan, herri guztia atera zen Jesusengana eta, ikusi zutenean, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten.


Matthieu 9:1
Jesus txalupara igo, aintziraz beste aldera igaro eta bere herrira etorri zen.


Matthieu 9:2
Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: —Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak.


Matthieu 9:4
Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien: -Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan?


Matthieu 9:9
Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: —Jarraitu niri. Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.


Matthieu 9:10
Geroago, Mateoren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin batera mahaian.


Matthieu 9:12
Jesusek entzun eta esan zien: —Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik.


Matthieu 9:14
Behin batean, Joan Bataiatzailearen ikasleek Jesusengana joan eta esan zioten: —Nolaz egiten dugu fariseuek eta guk hainbeste barau eta zure ikasleek ez?


Matthieu 9:15
Jesusek erantzun zien: —Ezteietara deituak egon ote daitezke goibel, senar berria berekin dutelarik? Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan egingo dute barau.


Matthieu 9:18
Jesus honela ari zitzaiela, buruzagietako bat etorri zitzaion eta, ahuspezturik, esan zion: «Hil berria dut alaba; baina zatoz hari eskua ezartzera, eta biziko da».


Matthieu 9:19
Jaiki zen Jesus eta ondoren joan zitzaion bere ikasleekin.


Matthieu 9:20
Orduan, hamabi urte hartan odoljarioz zegoen emakume bat atzetik hurbildu zitzaion Jesusi eta soineko-ertza ukitu zion;


Matthieu 9:22
Itzuli zen Jesus eta, emakumea ikustean, esan zion: «Izan bihotz, ene alaba! Zeure sinesmenak sendatu zaitu». Eta une hartatik sendatua gelditu zen.


Matthieu 9:23
Buruzagiaren etxera heldu eta hango erostariak eta jendearen istilua ikustean, Jesusek


Matthieu 9:25
Jesusek, jendea kanpora bidali zutenean, sartu eta neskatxari eskutik heldu zion, eta neskatxa altxatu egin zen.


Matthieu 9:27
Jesus handik atera zenean, bi itsuk jarraitu zioten deiadarka: «Daviden Semea, erruki zakizkigu!»


Matthieu 9:28
Etxeratu zenean, itsuak hurbildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien: —Sinesten al duzue hori egin dezakedana? —Bai, Jauna -erantzun zioten.


Matthieu 9:30
Eta begiak zabaldu zitzaizkien. Jesusek zorrotz agindu zien: —Kontuz gero! Ez dezala inork ere jakin!


Matthieu 9:31
Haiek, ordea, atera orduko, eskualde guztian zabaldu zuten Jesusen berri.


Matthieu 9:32
Itsuak atera orduko, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi.


Matthieu 9:33
Jesusek deabrua bota egin zuen eta mutua hizketan hasi zen. Jendeak, harriturik, zioen: «Ez da Israelen egundaino horrelakorik ikusi!»


Matthieu 9:35
Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.


Matthieu 9:36
Jendetza ikustean, errukitu egin zitzaien Jesus, nekatuak eta lur jota baitzeuden, artzain gabeko ardiak bezala.


Matthieu 10:1
Jesusek, bere hamabi ikasleei dei eginik, ahalmena eman zien espiritu gaiztoak botatzeko eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzeko.


Matthieu 10:4
Simon Zelote eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.


Matthieu 10:5
Hamabiok bidali zituen Jesusek, oharpen hauek eginez: «Ez joan jentilen lurraldeetara, ez sartu Samaria herrialdean ere,


Matthieu 11:1
Jesus, bere hamabi ikasleei argibide hauek ematen amaitu zuenean, joan egin zen handik, herriz herri irakastera eta mezua hots egitera.


Matthieu 11:4
Jesusek erantzun zien: —Zoazte eta esan Joani entzuten eta ikusten duzuena:


Matthieu 11:7
Haiek alde egitean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera?


Matthieu 11:20
Gero, miraririk gehienak egin zitueneko herriak madarikatzen hasi zen Jesus, bihozberritu ez zirelako.


Matthieu 11:25
Behin batean, Jesus honela mintzatu zen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu.


Matthieu 12:1
Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden, eta galburuak hartu eta jaten hasi ziren.


Matthieu 12:2
Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: —Begira, larunbatez zilegi ez dena egiten ari dira zure ikasleak.


Matthieu 12:9
Handik alde egin eta sinagogara joan zen Jesus.


Matthieu 12:11
Jesusek erantzun zien: —Zuetako zeinek, ardi bakarra eduki eta larunbatez zulora erortzen bazaio, ez du hartu eta aterako?


Matthieu 12:14
Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.


Matthieu 12:15
Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu zion, eta hark denak sendatu zituen,


Matthieu 12:22
Deabruaren menpe zegoen gizon bat eraman zioten Jesusi, itsua eta mutua. Hark sendatu egin zuen eta gizona hitz egiten eta ikusten hasi zen.


Matthieu 12:25
Igarri zizkien Jesusek beren gogoetak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da. Bere baitan zatiturik dagoen herri edo familiak ez du iraungo.


Matthieu 12:38
Lege-maisu eta fariseu batzuk honela hasi zitzaizkion Jesusi: «Maisu, zuk egindako mirarizko seinaleren bat ikusi nahi genuke».


Matthieu 12:39
Jesusek erantzun zien: «Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik.


Matthieu 12:46
Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian.


Matthieu 12:48
Jesusek, berriz, erantzun zion: —Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak?


Matthieu 13:1
Egun batez, Jesus etxetik atera eta aintzira-ertzean eseri zen.


Matthieu 13:10
Ondoratu zitzaizkion ikasleak Jesusi eta galdegin zioten: —Zergatik hitz egiten diezu parabola bidez?


Matthieu 13:11
Jesusek erantzun zien: —Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; horiei, ordea, ez.


Matthieu 13:24
Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: «Jainkoaren erregetzarekin, gizon batek soroan hazi ona erein zuenean bezala gertatzen da.


Matthieu 13:31
Jesusek beste parabola hau kontatu zien: «Jainkoaren erregetza gizon batek soroan ereiten duen mostaza-haziaren antzekoa da.


Matthieu 13:34
Irakaspen hauek guztiak parabola bidez eman zizkion Jesusek jendeari, eta ez zien ezer irakasten parabolaz izan ezik.


Matthieu 13:36
Jesus jendetza agurtu eta etxeratu egin zen. Hurbildu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta eskatu zioten: «Argi iezaguzu soroko olo gaiztoaren parabola».


Matthieu 13:37
Jesusek esan zien: «Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da;


Matthieu 13:51
—Ulertu al duzue hau guztia? —galdetu zien Jesusek ikasleei. —Bai —erantzun zioten.


Matthieu 13:53
Jesusek, parabola hauek amaitu zituenean, alde egin zuen handik.


Matthieu 13:57
Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan. Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herrian eta etxean izan ezik».


Matthieu 14:1
Garai hartan, Herodes Galileako gobernariak Jesusen berri jakin zuen,


Matthieu 14:12
Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten; gero, Jesusi berri ematera joan ziren.


Matthieu 14:13
Horren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten.


Matthieu 14:14
Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien.


Matthieu 14:16
Baina Jesusek erantzun zien: —Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten.


Matthieu 14:18
Eta Jesusek: —Ekarri hona.


Matthieu 14:22
Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean.


Matthieu 14:25
Goiz aldera, ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez.


Matthieu 14:27
Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan: —Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!


Matthieu 14:29
Jesusek erantzun: —Zatoz. Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez.


Matthieu 14:31
Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez: —Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?


Matthieu 14:33
Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez: —Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!


Matthieu 14:35
Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, eta gaixo guztiak ekarri zizkioten.


Matthieu 15:1
Jerusalemdik etorritako zenbait fariseu eta lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi eta galdetu zioten:


Matthieu 15:3
Jesusek erantzun zien: —Eta zuek zergatik hausten duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioengatik?


Matthieu 15:10
Jesusek jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun eta ulertu ongi!


Matthieu 15:13
Jesusek erantzun zien: —Zeruko nire Aitak landatu ez duen landare oro sustraitik aterako dute.


Matthieu 15:16
Jesusek erantzun: —Zuek ere ez al duzue oraindik ulertzen?


Matthieu 15:21
Handik irtenik, Tiro eta Sidon aldera aldendu zen Jesus.


Matthieu 15:23
Baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. Bere ikasleek, ondoraturik, eskatu zioten: —Kasu egiozu, deiadarka baitatorkigu atzetik.


Matthieu 15:24
Jesusek, ordea: —Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.


Matthieu 15:26
Jesusek, orduan: —Ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.


Matthieu 15:28
Orduan, Jesusek esan zion: —Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna! Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.


Matthieu 15:29
Handik atera eta Galileako aintzira-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri.


Matthieu 15:30
Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen.


Matthieu 15:32
Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: —Errukia ematen dit jende honek: badaramatzate hiru egun nirekin eta ez dute deus ere jateko. Eta ez ditut etxera baraurik bidali nahi, ahuleziak joko bailituzke bidean.


Matthieu 15:34
Jesusek galdetu zien: —Zenbat ogi dituzue? —Zazpi —erantzun zioten— eta arraintxo banaka batzuk.


Matthieu 15:39
Gero, jendeari agur egin ondoren, Jesus txalupara igo eta Magadan lurraldera joan zen.


Matthieu 16:1
Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.


Matthieu 16:2
Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”;


Matthieu 16:6
Jesusek esan zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»


Matthieu 16:8
Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete zeuen artean ogirik ez daukazuela eta, sinesmen gutxikook?


Matthieu 16:13
Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei: —Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?


Matthieu 16:15
Jesusek galdetu zien: —Eta zuek, nor naizela diozue?


Matthieu 16:17
Orduan, Jesusek esan zion: —Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik.


Matthieu 16:20
Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei.


Matthieu 16:21
Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela.


Matthieu 16:22
Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion: —Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.


Matthieu 16:23
Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: —Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.


Matthieu 16:24
Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.


Matthieu 17:1
Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte.


Matthieu 17:3
Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.


Matthieu 17:4
Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».


Matthieu 17:7
Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»


Matthieu 17:8
Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.


Matthieu 17:9
Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte».


Matthieu 17:11
Jesusek erantzun zien: —Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu.


Matthieu 17:14
Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz,


Matthieu 17:17
Jesusek esan zien: —Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.


Matthieu 17:18
Jesusek gogor egin zion deabruari eta mutilarengandik atera egin zen hau; une hartatik sendatuta gelditu zen.


Matthieu 17:19
Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten: —Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?


Matthieu 17:22
Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute;


Matthieu 17:24
Jesus eta ikasleak Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten: —Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga ordaintzen?


Matthieu 17:25
—Bai —erantzun zien. Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrea hartu zion, esanez: —Zer deritzozu, Simon? Lurreko erregeek zeinengandik jasotzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?


Matthieu 17:26
Pedrok erantzun zion: —Arrotzengandik. Jesusek, orduan: —Etxekoak libre daude, beraz.


Matthieu 18:1
Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten: —Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?


Matthieu 18:2
Jesusek, haur bati dei egin eta haien aurrera ekarririk,


Matthieu 18:21
Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion: —Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?


Matthieu 18:22
Jesusek erantzun zion: —Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz.


Matthieu 19:1
Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz.


Matthieu 19:2
Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien.


Matthieu 19:8
Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.


Matthieu 19:11
Jesusek erantzun zien: —Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.


Matthieu 19:13
Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.


Matthieu 19:14
Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».


Matthieu 19:16
Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion: —Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?


Matthieu 19:17
Jesusek erantzun zion: —Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.


Matthieu 19:18
—Zein agindu? —galdetu zion. Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,


Matthieu 19:21
Jesusek erantzun zion: —Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.


Matthieu 19:23
Jesusek esan zien bere ikasleei: —Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.


Matthieu 19:26
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.


Matthieu 19:27
Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: —Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?


Matthieu 19:28
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.


Matthieu 20:17
Jerusalemera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean:


Matthieu 20:20
Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko.


Matthieu 20:21
Jesusek galdetu zion: —Zer nahi duzu? Eta hark: —Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.


Matthieu 20:22
Jesusek erantzun: —Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko? —Bai, gauza gara —esan zioten.


Matthieu 20:23
Jesusek, orduan: —Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.


Matthieu 20:25
Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.


Matthieu 20:29
Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren.


Matthieu 20:30
Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren: —Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!


Matthieu 20:32
Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien: —Zer nahi duzue niregandik?


Matthieu 20:34
Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.


Matthieu 21:1
Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi inguruko Betfage herrixkara iritsirik, bi ikasle bidali zituen Jesusek,


Matthieu 21:6
Joan ziren, bada, ikasleak eta Jesusek agindu bezala egin zuten.


Matthieu 21:7
Astemea eta astakumea ekarri eta beren jantziak bizkarrean ezarri zizkieten, eta Jesus gainean eseri zen.


Matthieu 21:10
Jesus Jerusalemen sartu zenean, hiri osoak, asaldaturik, galdetzen zuen: —Nor dugu hau?


Matthieu 21:11
Jendeak erantzuten zuen: —Jesus profeta da, Galileako Nazaretekoa.


Matthieu 21:12
Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli.


Matthieu 21:15
Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan «Gora Daviden Semea!» oihuka ari zirelako.


Matthieu 21:16
Eta esan zioten: —Ez al duzu entzuten zer dioten horiek? Jesusek erantzun zien: —Bai. Eta zuek ez al duzue inoiz Liburu Santuko pasarte hau irakurri: Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?


Matthieu 21:18
Biharamun goizean, berriro hirira zetorrela, Jesus gosetu egin zen.


Matthieu 21:20
Hori ikusirik, harritu egin ziren ikasleak eta galdetu zioten Jesusi: —Nolatan ihartu da bat-batean pikondoa?


Matthieu 21:21
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da.


Matthieu 21:23
Jesus tenplura joan zen, eta, irakasten ari zela, apaizburuak eta herriko zaharrak hurbildu zitzaizkion, galdezka: —Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu aginpide hori?


Matthieu 21:24
Jesusek erantzun zien: —Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzuten badidazue, esango dizuet nik ere zein aginpidez jokatzen dudan horrela.


Matthieu 21:27
Beraz, erantzun zioten: —Ez dakigu. Jesusek, orduan: —Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.


Matthieu 21:28
Jesusek esan zien: «Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seme zituen. Batarengana joan eta esan zion: “Seme, hoa gaur mahastira lanera”.


Matthieu 21:31
Zuen ustez, bietatik zeinek egin zuen aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun zioten. Jesusek esan zien: «Benetan diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan.


Matthieu 21:40
Jesusek galdetu zien: —Zer egingo ote die nekazari horiei mahasti-jabeak itzultzean?


Matthieu 21:42
Jesusek esan zien: —Ez al duzue irakurri Liburu Santuak dioena: Etxegileek baztertutako harria giltzarri gertatu da. Jaunak egin du hori, gure begien harrigarri?


Matthieu 21:45
Parabola hauek entzutean, Jesus beraiengatik ari zela jabetu ziren apaizburuak eta fariseuak.


Matthieu 22:1
Jesus berriro parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien:


Matthieu 22:15
Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko.


Matthieu 22:18
Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien: —Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?


Matthieu 22:20
Jesusek galdetu zien: —Norenak dira irudi eta izen hauek?


Matthieu 22:21
Erantzun zioten: —Zesarrenak. Jesusek, orduan: —Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.


Matthieu 22:22
Harriturik gelditu ziren erantzun honekin, eta Jesus bertan utzi eta alde egin zuten.


Matthieu 22:23
Egun berean, saduzear batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:


Matthieu 22:29
Jesusek erantzun zien: —Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen.


Matthieu 22:34
Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren,


Matthieu 22:35
eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:


Matthieu 22:37
Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.


Matthieu 22:41
Oraindik fariseuak bildurik zeudela, Jesusek galdera hau egin zien:


Matthieu 22:43
Jesusek, orduan: —Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:


Matthieu 23:1
Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei:


Matthieu 24:1
Jesus tenplutik atera eta bazihoan. Orduan, ikasleek hurbildu eta tenpluko eraikinak erakutsi zizkioten.


Matthieu 24:2
Baina Jesusek esan zien: «Ikusten duzue hori guztia, ezta? Ba, benetan diotsuet: Ez da hemen harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute».


Matthieu 24:4
Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina!


Matthieu 26:1
Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien:


Matthieu 26:4
eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten.


Matthieu 26:6
Jesus Betanian Simon legendunaren etxean zegoela,


Matthieu 26:7
emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion.


Matthieu 26:10
Ohartu zen Jesus eta esan zien: —Zergatik gogaitarazten duzue emakumea? Egintza ona egin du nirekin.


Matthieu 26:15
eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?» Zilarrezko hogeita hamar txanpon agindu zizkioten.


Matthieu 26:16
Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.


Matthieu 26:17
Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz: —Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?


Matthieu 26:19
Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta Pazko-afaria prestatu zuten.


Matthieu 26:20
Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin.


Matthieu 26:21
Afaltzen ari zirela, Jesusek esan zuen: —Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau.


Matthieu 26:25
Judasek, salduko zuenak, galdetu zion: —Ni ote naiz hori, Maisu? Jesusek erantzun zion: —Zeuk esan duzu.


Matthieu 26:26
Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da».


Matthieu 26:31
Jesusek esan zien: «Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo du gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.


Matthieu 26:34
Jesusek erantzun: —Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.


Matthieu 26:36
Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta esan zien: «Zaudete hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean».


Matthieu 26:47
Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo handi bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu eta herriko zaharrek bidalirik.


Matthieu 26:49
Berehala, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Agur, Maisu!» Eta musu eman zion.


Matthieu 26:50
Jesusek esan zion: «Adiskide, egizu egitekoa!» Orduan, besteek, Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten.


Matthieu 26:51
Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.


Matthieu 26:52
Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.


Matthieu 26:55
Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu.


Matthieu 26:56
Baina hau guztia profetek idatzia bete dadin gertatu da». Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes egin zuten.


Matthieu 26:57
Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak.


Matthieu 26:58
Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko.


Matthieu 26:59
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko;


Matthieu 26:63
Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion: —Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.


Matthieu 26:64
Jesusek erantzun: —Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.


Matthieu 26:69
Pedro kanpoan eseria zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion: —Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.


Matthieu 26:71
Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien: —Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau.


Matthieu 26:75
Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.


Matthieu 27:1
Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko.


Matthieu 27:3
Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,


Matthieu 27:11
Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion: —Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: —Zeuk diozu.


Matthieu 27:17
Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien: —Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?


Matthieu 27:18
Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.


Matthieu 27:20
Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan.


Matthieu 27:22
Pilatok esan zien: —Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin? Denek erantzun zuten: —Gurutzean josi!


Matthieu 27:26
Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.


Matthieu 27:27
Gobernariaren soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudari-taldeko denak bildu zituzten haren inguruan.


Matthieu 27:32
Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.


Matthieu 27:34
behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.


Matthieu 27:35
Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.


Matthieu 27:37
Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da, juduen erregea».


Matthieu 27:38
Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.


Matthieu 27:39
Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin


Matthieu 27:46
Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eli, Eli, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?» ).


Matthieu 27:50
Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.


Matthieu 27:53
hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion.


Matthieu 27:54
Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»


Matthieu 27:55
Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari;


Matthieu 27:57
Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea.


Matthieu 27:58
Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen.


Matthieu 28:5
Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez: «Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela.


Matthieu 28:9
Hartan, Jesus atera zitzaien bidera eta agurtu egin zituen. Emakumeek, ondoraturik, oinak besarkatu zizkioten eta gurtu egin zuten.


Matthieu 28:10
Jesusek esan zien: «Ez beldurtu! Zoazte eta esan nire senideei Galileara joateko; han ikusiko naute».


Matthieu 28:16
Hamaika ikasleak Galileara joan ziren, Jesusek esandako mendira.


Matthieu 28:18
Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan.


Marc 1:1
Hona hemen nola hasi zen Mesias eta Jainkoaren Seme den Jesusen berri ona.


Marc 1:9
Egun haietako batean, Jesus etorri zen Galileako Nazaretetik, eta Joanek bataiatu egin zuen Jordanen.


Marc 1:10
Jesusek, uretatik ateratzerakoan, zerua urratzen ikusi zuen eta Espiritua, uso-tankeran, beregana jaisten.


Marc 1:12
Berehala, Espirituak basamortura bultzatu zuen Jesus.


Marc 1:14
Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen.


Marc 1:16
Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zihoala, Simon eta honen anaia Andres ikusi zituen sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.


Marc 1:17
Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet».


Marc 1:20
Ikusi bezain laster, dei egin zien. Haiek, beren aita Zebedeo eta mutilak ontzian utzirik, Jesusen ondoren abiatu ziren.


Marc 1:21
Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus.


Marc 1:24
—Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.


Marc 1:25
Jesusek gogor eraso zion: —Isil hadi eta irten horrengandik!


Marc 1:28
Laster zabaldu zen Jesusen entzutea Galilea aldeko bazter guztietara.


Marc 1:29
Jesus sinagogatik atera eta Simonen eta Andresen etxera joan zen zuzenean, Santiago eta Joanekin.


Marc 1:30
Simonen amaginarreba oheratua zegoen sukarrez; berehala, hartaz hitz egin zioten Jesusi.


Marc 1:32
Arratsean, eguzkia sartu ondoren, gaixo eta deabrudun guztiak eraman zizkioten Jesusi.


Marc 1:35
Goizean goiz, oraindik ilun zegoela, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen; han otoitzean ari zen.


Marc 1:41
Errukiturik, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: —Nahi dut, izan zaitez garbi.


Marc 1:43
Jesusek bidali egin zuen, zorrotz aginduz:


Marc 1:45
Hura, ordea, irten orduko, gertatu berria goraki hots egiten eta zabaltzen hasi zen. Eta harrezkero, ezin zen Jesus inongo herritan agerian sartu, eta kanpoan gelditzen zen, bazterretan. Hala ere, edonondik zetorkion jendea.


Marc 2:1
Zenbait egunen buruan, berriro Kafarnaumen sartu zen Jesus. Eta etxean zegoeneko berria zabaldu zen.


Marc 2:4
Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan.


Marc 2:5
Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: —Seme, barkatuak dituzu bekatuak.


Marc 2:8
Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien: —Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan?


Marc 2:13
Jesus berriro aintzira aldera atera zen. Jende guztia berarengana zetorren eta irakasten hasi zitzaien.


Marc 2:15
Geroago, Lebiren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin mahaian; izan ere, asko zihoazkion ondoren.


Marc 2:17
Jesusek entzun eta esan zien: —Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.


Marc 2:18
Behin batean, Joanen ikasleek eta fariseuek barau-eguna zuten. Jesusengana joan eta esan zioten: —Nola egiten dugu barau Joanen ikasleok eta fariseuok, eta zure ikasleek ez?


Marc 2:19
Jesusek erantzun zien: —Ezteietara deituek egin ote dezakete barau senar berria berekin dutelarik? Senar berria berekin duten bitartean, ezin dezakete baraurik egin.


Marc 2:23
Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleak, bidenabar, galburuak hartzen hasi ziren.


Marc 2:24
Fariseuek esan zioten Jesusi: —Nola ari dira egiten, larunbatez zilegi ez dena?


Marc 3:1
Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat.


Marc 3:3
Jesusek beso-elbarriari esan zion: —Jaiki eta zatoz hona erdira.


Marc 3:5
Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari: —Luzatu beso hori. Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.


Marc 3:6
Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.


Marc 3:7
Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.


Marc 3:19
eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.


Marc 3:20
Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.


Marc 3:21
Jesusen senitartekoak, jakin zutenean, hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela uste baitzuten.


Marc 3:23
Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?


Marc 3:31
Jesusen ama eta anai-arrebak iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.


Marc 4:1
Beste batean, irakasten hasi zen Jesus aintzira-ertzean. Eta hainbeste jende bildu baitzitzaion ondora, uretan zegoen txalupa batera igo eta bertan eseri zen. Jende-taldea, berriz, lehorrean zegoen, aintzira ondoan.


Marc 4:9
Eta ohar hau egin zien Jesusek: «Ulertzeko gauza denak uler beza».


Marc 4:10
Bakarrik gelditu zirenean, Hamabiekin batera Jesusekin zebiltzanek parabolen esanahiaz galdegin zioten.


Marc 4:13
Jesusek esan zien: «Parabola hau ez duzuela ulertzen? Nola ulertuko dituzue, bada, beste parabola guztiak?


Marc 4:26
Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da:


Marc 4:33
Horrelako parabola askoren bidez, Jesusek mezua iragartzen zien, beraiek ulertzeko eran.


Marc 4:35
Egun berean, ilunabarrez, Jesusek bere ikasleei esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera».


Marc 4:36
Jende-taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten Jesus, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazen arren.


Marc 4:38
Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten: —Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?


Marc 4:40
Jesusek esan zien: —Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?


Marc 5:2
Ontzitik jaitsi orduko, espiritu gaiztoen menpe zegoen gizon bat atera zitzaion Jesusi hilobi artetik bidera.


Marc 5:6
Jesus urrundik ikustean, lasterka joan eta aurrean ahuspeztu zitzaion.


Marc 5:7
Eta deiadarka esan zion: —Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu!


Marc 5:8
Izan ere, Jesusek agindu hau emana baitzion: «Irten gizon horrengandik, espiritu gaizto hori!»


Marc 5:12
Espiritu gaiztoek eskatu zioten Jesusi: —Bidal gaitzazu txerrietara, beraietan sar gaitezen.


Marc 5:15
Jesusen ondora iristean, han ikusi zuten deabruduna, eserita, jantzirik eta bere onean, lehen deabru-taldearen menpe zegoen huraxe bera, eta biziki izutu ziren.


Marc 5:17
Orduan, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten Jesusi.


Marc 5:20
Joan zen, bada, eta Dekapolisko lurraldean hots egiten hasi zen Jesusek egin zion guztia. Denak harriturik gelditzen ziren.


Marc 5:21
Jesus aintziraren beste bazterrera itzuli zenean, jende-talde handia bildu zitzaion ondora. Oraindik aintzira ondoan zegoela,


Marc 5:22
sinagogako buruzagietako bat etorri zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik,


Marc 5:24
Harekin abiatu zen Jesus. Jende asko zihoakion ondoren, estuka eta bultzaka.


Marc 5:27
Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion.


Marc 5:30
Berehala antzeman zion Jesusek bere baitatik halako indar bat atera zitzaiola eta, jendartean itzulirik, galdetu zuen: —Nork ukitu dit jantzia?


Marc 5:32
Baina Jesus ingurura begira zegoen, nork egin ote zion hori.


Marc 5:34
Jesus honela mintzatu zitzaion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean, eta sendatua bekizu gaitza».


Marc 5:36
Baina Jesusek, hitz hauei kasurik egin gabe, sinagogako buruzagiari esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi».


Marc 5:38
Sinagogako buruzagiaren etxera heltzean, ikusi zuen Jesusek hango istilua, jendea negarrez eta garrasika.


Marc 5:40
Haiek barre egiten zioten. Baina Jesusek guztiak kanpora bidali zituen eta, neskaren aita-amak eta berarekin etorriak harturik, neska zegoen tokira sartu zen.


Marc 5:43
Jesusek zorrotz agindu zien inork ere ez zezala jakin. Eta neskatxari jaten emateko esan zien.


Marc 6:1
Handik alde egin eta bere herrira joan zen Jesus, bere ikasleak ondoren zituela.


Marc 6:4
Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».


Marc 6:6
Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz. Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.


Marc 6:14
Jakin zuen Herodes erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».


Marc 6:30
Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.


Marc 6:31
Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat». Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.


Marc 6:34
Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.


Marc 6:37
Jesusek erantzun zien: —Eman zeuek jaten. Haiek, orduan: —Berrehun denarioren ogia erostera joango ote gara, bada, hauei jaten emateko?


Marc 6:38
Baina Jesusek esan zien: —Zenbat ogi dituzue? Ea, ikusi. Begiratu, eta erantzun zioten: —Bost ogi, eta bi arrain ere bai.


Marc 6:41
Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Bi arrainak ere guztien artean banatu zituen.


Marc 6:45
Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera, Betsaidarantz, joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean.


Marc 6:47
Ilundu zuenean, ontzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik.


Marc 6:48
Arraunketan ezinean ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aurrera igarotzera zihoala,


Marc 6:50
denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan: —Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!


Marc 6:54
Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak,


Marc 6:55
eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan.


Marc 6:56
Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.


Marc 7:1
Behin batean, fariseuak eta Jerusalemdik etorritako zenbait lege-maisu hurbildu zitzaizkion Jesusi,


Marc 7:5
Horrela bada, galdera hau egin zioten fariseuek eta lege-maisuek Jesusi: —Zergatik ez dute zure ikasleek zaharren ohiturari dagokionez jokatzen? Nolatan jaten dute esku kutsatuekin?


Marc 7:6
Jesusek erantzun zien: —Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean: Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;


Marc 7:14
Jesusek berriro jendeari dei egin eta esan zion: «Entzun niri denok eta ulertu ongi!


Marc 7:18
Jesusek esan zien: —Beraz, ez duzue zuek ere ulertzen? Ez al duzue ikusten kanpotik sartzen zaion ezerk ez dezakeela gizakia zikindu?


Marc 7:24
Handik, Tiro aldera joan zen Jesus. Etxe batean sartu zen, eta ez zuen inork jakiterik nahi; baina ezin izan zen ezkutuan egon.


Marc 7:25
Alaba espiritu gaiztoak hartua zeukan emakume bat, Jesusen berri jakin zuenekoxe, etorri eta oinetan ahuspeztu zitzaion.


Marc 7:26
Emakumea jentila zen, feniziarra. Eta bere alabagandik deabrua bota zezala eskatzen zion Jesusi.


Marc 7:27
Jesusek erantzun: —Utzi lehenik seme-alabak asetzen; ez dago ongi seme-alabei ogia kendu eta txakurrei botatzea.


Marc 7:29
Orduan, Jesusek: —Ederra erantzuna! Zoaz, bada; atera da deabrua zure alabagandik.


Marc 7:31
Utzi zuen Jesusek Tiro aldea eta, Sidonen barrena, Galileako aintzirara iritsi zen berriro, Dekapolisko lurraldean zehar.


Marc 7:33
Jesusek, jendearengandik aparte harturik, hatzak belarrietan sartu zizkion eta listuz mihia ukitu.


Marc 7:36
Gertatua inori ez aipatzeko agindu zien Jesusek; baina zenbat eta gehiago agindu, orduan eta areago zabaltzen zuten.


Marc 8:1
Egun haietan, berriro jendetza oso ugaria izanik eta jatekorik ez, Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien:


Marc 8:7
Bazituzten arraintxo banaka batzuk ere; Jesusek bedeinkazioa esan, eta haiek ere banatzeko agindu zien.


Marc 8:9
Lau mila inguru ziren. Ondoren, Jesusek agur egin zien,


Marc 8:11
Fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren: Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.


Marc 8:12
Jesusek, barrutik hasperen eginez, esan zien: «Zer dela-eta ari da gizaldi hau seinale eske? Benetan diotsuet: Gizaldi honi ez zaio seinalerik emango».


Marc 8:15
Jesusek oharpen hau egin zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta Herodesen legamiarekin!»


Marc 8:17
Konturatu zen Jesus eta esan zien: —Zer ari zarete ogirik ez daukazuela eta? Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete?


Marc 8:22
Betsaidara iritsi zirenean, itsu bat ekarri zioten Jesusi, ukitzeko erreguka.


Marc 8:23
Jesusek itsuari eskutik heldu eta herritik kanpora eraman zuen. Begiak listuz igurtzi ondoren, eskuak ezarri zizkion eta galdetu: —Ikusten al duzu ezer?


Marc 8:26
Etxera bidali zuen Jesusek, herrian sartu ere ez egiteko aginduz.


Marc 8:27
Gero, Feliperen Zesarea inguruko auzoetarantz abiatu zen Jesus bere ikasleekin. Bidean galdera hau egin zien: —Ni nor naizela dio jendeak?


Marc 8:29
Jesusek berriro galdetu zien: —Eta zuek, nor naizela diozue? Pedrok erantzun: —Zu Mesias zara.


Marc 8:30
Eta Jesusek inori ere ez esateko agindu zien zorrotz.


Marc 8:32
Argi eta garbi mintzatzen zitzaien honetaz. Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion.


Marc 8:33
Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez: —Alde nire ondotik, Satanas! Hire asmoak ez dituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.


Marc 8:34
Gero, jendeari eta ikasleei dei eginik, esan zien Jesusek: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat.


Marc 9:2
Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte. Eta antzaldatu egin zen haien aurrean:


Marc 9:4
Eta Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan.


Marc 9:5
Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»


Marc 9:8
Eta hartan, inguruan begiratu eta Jesus bakarrik ikusi zuten berekin, eta besterik inor ez.


Marc 9:12
Jesusek erantzun: —Lehenbizi Eliasek etorri eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu behar baldin badu, nolatan diote Liburu Santuek Gizonaren Semeak asko sufritu behar duela eta arbuiatua izan?


Marc 9:15
Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera.


Marc 9:16
Jesusek galdetu zien: —Zer zenuten horiekin eztabaidan?


Marc 9:19
Jesusek esan zien: —Hau gizaldi sinesgogorra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila.


Marc 9:20
Eraman egin zioten. Jesus ikusteaz batera, espirituak gogor astindu zuen mutikoa, eta lurrean iraulka eta lerdea zeriola utzi.


Marc 9:21
Jesusek mutilaren aitari galdetu zion: —Noiztik dago horrela? Hark erantzun: —Umetandik.


Marc 9:23
Jesusek esan zion: —Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.


Marc 9:25
Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari: —Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.


Marc 9:27
baina Jesusek eskutik hartu eta altxarazi egin zuen, eta mutikoa zutitu egin zen.


Marc 9:28
Jesus etxeratu zenean, ikasleek bakarrean galdetu zioten: —Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota espiritu hori?


Marc 9:30
Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi,


Marc 9:33
Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien: —Zer eztabaida izan duzue bidean?


Marc 9:35
Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: —Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.


Marc 9:39
Baina Jesusek erantzun: —Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik.


Marc 10:1
Jesus, handik irtenik, Judeako mugetan sartu zen, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. Berriro jende-multzo handiak bildu zitzaizkion ondora eta bera, ohi zuen bezala, irakasten hasi zitzaien.


Marc 10:5
Jesusek esan zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen lege hori Moisesek.


Marc 10:11
Jesusek esan zien: —Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;


Marc 10:13
Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.


Marc 10:14
Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.


Marc 10:18
Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.


Marc 10:21
Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion: —Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.


Marc 10:23
Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!


Marc 10:24
Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere: —Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea.


Marc 10:27
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak.


Marc 10:28
Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: —Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko.


Marc 10:29
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak,


Marc 10:32
Jerusalemerako bidean gora zihoazen, eta Jesus aurretik. Txunditurik zeuden; jarraitzen ziotenak beldurrez zihoazen. Berriro Hamabiak beregana bildu, eta zer gertatuko zitzaion adierazten hasi zitzaien:


Marc 10:35
Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten: —Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.


Marc 10:36
Jesusek galdetu zien: —Zer nahi duzue, bada, niregandik?


Marc 10:38
Jesusek esan zien: —Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko?


Marc 10:39
—Bai, gauza gara —esan zioten. Jesusek, orduan: —Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere;


Marc 10:42
Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.


Marc 10:46
Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita.


Marc 10:47
Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen: —Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!


Marc 10:49
Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez: —Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.


Marc 10:50
Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen.


Marc 10:51
Jesusek galdegin zion: —Zer nahi duzu niregandik? Itsuak erantzun: —Berriro ikustea, Jauna.


Marc 10:52
Jesusek esan zion: —Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu. Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.


Marc 11:1
Jerusalemera hurbildu zirenean, Oliamendi inguruko Betfage eta Betania herrixketara iritsirik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek,


Marc 11:6
Jesusek esandakoa erantzun zieten, eta haiek astakumea utzi.


Marc 11:7
Jesusi eramanik, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarri zizkioten, eta Jesus gainean eseri zen.


Marc 11:11
Jerusalemen, Jesus tenplura joan zen. Eta inguru guztiak ikusi ondoren, ordurako berandu baitzen, Betaniarantz atera zen Hamabiekin.


Marc 11:12
Biharamunean, Betaniatik irten zirenean, Jesus gosetu egin zen.


Marc 11:15
Heldu ziren Jerusalemera. Tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen.


Marc 11:18
Apaizburuak eta lege-maisuak, hori jakin zutenean, Jesus nola hilko hasi ziren; baina beldur zioten, jende guztia haren irakatsiaz harriturik baitzegoen.


Marc 11:19
Iluntzean, hiritik atera ziren Jesus eta ikasleak.


Marc 11:21
Oroitu zen Pedro, eta Jesusi esan zion: —Maisu, begira, zuk madarikatutako pikondoa dena ihartu da.


Marc 11:22
Jesusek erantzun: —Izan sinesmen Jainkoarengan!


Marc 11:27
Jerusalemera iritsi ziren. Jesus tenpluan zebilela, apaizburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurbildu zitzaizkion,


Marc 11:29
Jesusek erantzun zien: —Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzun zuek, eta nik ere esango dizuet zein aginpidez jokatzen dudan horrela.


Marc 11:33
Beraz, erantzun zioten: —Ez dakigu. Jesusek, orduan: —Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.


Marc 12:1
Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.


Marc 12:12
Lege-maisu eta zaharrak Jesus atxilotu nahian zebiltzan, ongi jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina, jendearen beldurrez, utzi eta alde egin zuten.


Marc 12:13
Gero, fariseu eta Herodesen alderdiko batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz.


Marc 12:15
Baina Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien: —Zergatik zatozkidate zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko.


Marc 12:16
Ekarri zioten, eta Jesusek galdegin zien: — Norenak dira irudi eta izen hauek? Haiek erantzun: —Zesarrenak.


Marc 12:17
Jesusek, orduan: —Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. Txunditurik utzi zituen erantzun honekin.


Marc 12:18
Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:


Marc 12:24
Jesusek erantzun zien: —Ez ote zabiltzate oker, eta oker, hain zuzen, Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dituzuelako?


Marc 12:28
Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion: —Zein da agindu guztietan nagusiena?


Marc 12:29
Jesusek erantzun: —Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!


Marc 12:34
Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion: —Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti. Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.


Marc 12:35
Tenpluan irakasten ari zela, galdera hau egin zuen Jesusek: «Nola esan dezakete lege-maisuek Mesias Daviden ondorengo dela?


Marc 12:41
Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen.


Marc 12:43
Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara.


Marc 13:1
Jesus tenplutik ateratzean, bere ikasleetako batek esan zion: —Maisu, begira nolako harriak eta nolako eraikinak!


Marc 13:2
Jesusek esan zion: —Harri-lan ikusgarriak benetan! Baina horra, ez da harririk harri gainean geldituko: dena suntsituko dute.


Marc 13:5
Honela mintzatu zitzaien, orduan, Jesus: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina.


Marc 14:1
Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko.


Marc 14:3
Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion.


Marc 14:6
Baina Jesusek esan zien: —Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin.


Marc 14:10
Judas Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara emateko asmotan.


Marc 14:11
Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten. Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.


Marc 14:12
Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi: —Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?


Marc 14:16
Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.


Marc 14:17
Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin


Marc 14:18
eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen: —Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek.


Marc 14:20
Jesusek erantzun: —Hamabiotako batek, nirekin plater beretik jaten ari denak.


Marc 14:22
Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da».


Marc 14:27
Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.


Marc 14:30
Jesusek erantzun: —Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.


Marc 14:32
Getsemani izeneko landa batera iritsi ziren, eta Jesusek esan zien bere ikasleei: «Zaudete hemen, nik otoitz egin bitartean».


Marc 14:43
Jesus hizketan ari zela, han agertu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek bidalirik.


Marc 14:45
Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Maisu!» Eta musu eman zion.


Marc 14:48
Jesusek esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera!


Marc 14:50
Ikasleek Jesus utzi eta ihes egin zuten.


Marc 14:53
Apaiz nagusiaren etxera eraman zuten Jesus eta han bildu ziren apaizburu, zahar eta lege-maisu guztiak.


Marc 14:54
Pedro Jesusen ondoren joana zen, urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.


Marc 14:55
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi* osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu;


Marc 14:57
Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra:


Marc 14:60
Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi: —Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?


Marc 14:61
Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion: —Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?


Marc 14:62
Jesusek erantzun: —Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.


Marc 14:67
Pedro berotzen ikusirik, begira jarri eta esan zion: —Hi ere Nazareteko Jesusekin bizi hintzen.


Marc 14:72
Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta negarrari eman zion.


Marc 15:1
Eguna argitu bezain laster, apaizburu, zahar eta lege-maisuak bildu ziren —Biltzar Nagusi osoa—, eta, erabakia hartu ondoren, Jesus lotuta eraman zuten eta Pilatoren eskuetara eman.


Marc 15:2
Pilatok galdetu zion: —Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: —Zeuk diozu.


Marc 15:5
Baina Jesusek ez baitzion gehiago erantzun, harriturik gelditu zen Pilato.


Marc 15:10
Ongi baitzekien apaizburuek bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.


Marc 15:15
Orduan, Pilatok, jendeari poz emateagatik, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.


Marc 15:16
Soldaduek gobernariaren jauregira sartu zuten Jesus, eta gudari-taldeko denak bildu zituzten.


Marc 15:21
Sorotik etxerakoan handik zihoan bat, Simon Zirenekoa (Alexandro eta Ruforen aita), Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.


Marc 15:22
Golgota izeneko tokira eraman zuten Jesus (Golgotak «Burezur» esan nahi du).


Marc 15:27
Jesusekin batera, bi lapur gurutziltzatu zituzten, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.(


Marc 15:29
Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin eta esanez: «Hara, santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duena!


Marc 15:34
Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?» ).


Marc 15:37
Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen.


Marc 15:41
Hauek Jesusen ondoren eta beraren zerbitzuan ibiliak ziren, Galilean zegoela; bazeuden beste emakume asko ere, Jesusekin Jerusalemera igotakoak.


Marc 15:43
Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseiluko kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.


Marc 15:46
Honek izara bat erosi eta, Jesus gurutzetik eraitsirik, izaran bildu zuen eta haitzean zulaturiko hilobi batean ezarri. Gero, harri bat irauliz, hilobiko sarrera itxi zuen.


Marc 16:1
Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak, Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten, Jesusen gorpua gantzutzeko.


Marc 16:6
Baina hark esan zien: «Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago hemen. Ikusi jarri zuteneko tokia.


Marc 16:9
Asteko lehen egunaren goizean pizturik, Jesus lehenik Magdalako Mariari agertu zitzaion, zeinengandik zazpi deabru bota baitzituen.


Marc 16:10
Hura Jesusekin bizi izan zirenei berri ematera joan zen, nahigabez eta negarrez baitzeuden.


Marc 16:19
Horrela hitz egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.


Luc 1:31
Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus ipiniko diozu izena.


Luc 2:21
Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.


Luc 2:22
Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko.


Luc 2:27
Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan,


Luc 2:39
Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira.


Luc 2:41
Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko-jaietan.


Luc 2:42
Jesusek hamabi urte bete zituenean, jaietara joan ziren, ohi bezala.


Luc 2:43
Jaiak amaiturik gurasoak etxera abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe.


Luc 2:51
Jesus beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok.


Luc 2:52
Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.


Luc 3:21
Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu


Luc 3:23
Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena,


Luc 3:29
hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau Jorimena, hau Matatena, hau Lebirena,


Luc 4:1
Jesus Espiritu Santuaz betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen


Luc 4:4
Jesusek erantzun zion: —Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.


Luc 4:8
Jesusek erantzun zion: —Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.


Luc 4:12
Baina Jesusek erantzun: —Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.


Luc 4:13
Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte.


Luc 4:14
Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta inguru hartan guztian zabaldu zen haren berri.


Luc 4:22
Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, bada, hau Joseren semea?»


Luc 4:23
Orduan, Jesusek esan zien: «Harako esaera hura oroitaraziko didazue, noski: “Sendagile, sendatu zeure burua”, eta esango: “Egitzazu hemen, zeure herrian ere, Kafarnaumen egin omen dituzun gauzak”».


Luc 4:29
Eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora bota eta herria jasoa zegoen mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera jaurtitzeko.


Luc 4:30
Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.


Luc 4:31
Jesus Galileako hiri batera, Kafarnaumera, jaitsi eta jendeari irakasten ari zen larunbatean.


Luc 4:34
—Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.


Luc 4:35
Jesusek gogor eraso zion: —Isil hadi eta irten horrengandik! Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik.


Luc 4:38
Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten.


Luc 4:40
Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egin zituen.


Luc 4:42
Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Jendea haren bila zebilen, eta, aurkiturik, eutsi egin nahi zioten, beraiengandik alde egin ez zezan.


Luc 5:1
Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira-ertzean zegoen.


Luc 5:8
Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez: —Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!


Luc 5:10
baita haren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni: —Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.


Luc 5:12
Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahuspez lurrera erori eta erregutu zion: —Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.


Luc 5:13
Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez: —Nahi dut, izan zaitez garbi. Berehala alde egin zion legenak.


Luc 5:14
Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan: —Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten.


Luc 5:15
Gero eta gehiago hitz egiten zen Jesusi buruz, eta jende-talde handiak biltzen ziren hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan.


Luc 5:16
Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera.


Luc 5:17
Egun batez, Jesus irakasten ari zen, eta han zeuden eserita fariseu eta lege-maisu batzuk, Galileako auzo guztietatik, Judeatik eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarra berekin zuen eta sendatzera eragiten zion.


Luc 5:18
Hartan, gizon batzuk azaldu ziren elbarri bat ohatilan ekarriz, eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko.


Luc 5:19
Jendetzagatik ez baitzuten nondik sartu aurkitzen, teilatura igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti jaitsi zuten erdi-erdira, Jesusen aurrera.


Luc 5:22
Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: «Zergatik dituzue horrelako gogoetak zeuen baitan?


Luc 5:27
Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga biltzeko mahaian eseria, eta esan zion: —Jarraitu niri.


Luc 5:29
Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste.


Luc 5:31
Jesusek erantzun zien: —Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik;


Luc 5:33
Orduan, fariseuek eta lege-maisuek esan zioten Jesusi: —Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.


Luc 5:34
Jesusek erantzun zien: —Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar berria berekin dutelarik?


Luc 6:1
Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleek, galburuak hartu eta eskuan aleturik, jan egiten zituzten.


Luc 6:3
Jesusek erantzun zien: —Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean?


Luc 6:6
Beste larunbat batez, sinagogan sartu zen Jesus irakastera. Bazen han eskuineko besoa elbarri zeukan gizon bat.


Luc 6:8
Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan zion: —Jaiki eta atera zaitez erdira. Hura jaiki eta atera egin zen.


Luc 6:9
Jesusek esan zien, orduan: —Galdera bat: Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?


Luc 6:11
Lege-maisu eta fariseuak beren onetik aterata gelditu ziren, eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.


Luc 6:12
Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua.


Luc 6:16
Judas Santiagorena eta Judas Iskariote —Jesusen saltzaile gertatu zena—.


Luc 6:17
Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Ikasleetariko asko harekin ziren; baita herriko jende-talde handia ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta Sidongo itsasaldetik etorria,


Luc 6:19
Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, denak sendatzen zituen halako indar bat baitzerion.


Luc 6:20
Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen: «Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege.


Luc 7:1
Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen.


Luc 7:3
Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz.


Luc 7:4
Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea,


Luc 7:6
Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko.


Luc 7:9
Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: «Egia esan, Israelen bertan ere ez dut aurkitu horrelako sinestedunik».


Luc 7:11
Ondoren, Nain izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela.


Luc 7:15
Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion.


Luc 7:20
Joan ziren, bada, haiek Jesusengana eta esan zioten: —Joan Bataiatzaileak bidali gaitu zuri galdetzera: «Zu al zara “Etortzekoa” ala besteren baten zain egon behar dugu?»


Luc 7:21
Une hartan, gaitz, eritasun eta espiritu gaiztoak zeuzkan jende asko sendatu zuen Jesusek, eta itsu askori ikusmena itzuli zien.


Luc 7:24
Joanen mandatariek alde egin zutenean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera?


Luc 7:36
Behin batean, fariseu batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus. Joan zen, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian jarri zen.


Luc 7:37
Hartan, emakume bat, herrian bekatari bezala ezaguna, Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala.


Luc 7:38
Jesusen atzean oinen ondoan jarri zen negarrez, eta oinak malkoz bustitzen hasi zitzaion; gero, ileaz xukatu eta musukatuz, ukenduz igurzten zizkion.


Luc 7:40
Jesusek esan zion: —Simon, badut zerbait zuri esateko. Hark erantzun: —Esadazu, Maisu.


Luc 7:43
Simonek erantzun zion: —Gehien barkatu zionak, nik uste. Jesusek esan zion: —Zuzen diozu.


Luc 7:50
Baina Jesusek esan zion emakumeari: «Zeure sinesmenak salbatu zaitu; zoaz bakean».


Luc 8:1
Honen ondoren, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots eginez. Berekin zituen Hamabiak,


Luc 8:3
Joana —Herodesen etxezain Kusaren emaztea—, Susana eta beste asko. Guztiok beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.


Luc 8:4
Herri guztietatik etorritako jendetza handia bildu zitzaion batean, parabola hau esan zien Jesusek:


Luc 8:9
Orduan, parabola horrek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi.


Luc 8:19
Joan zitzaizkion Jesusi bere ama eta anai-arrebak, baina jendearen jendez ezin iritsi ziren berarenganaino.


Luc 8:21
Jesusek, berriz, erantzun zien: —Hauek ditut nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak.


Luc 8:22
Egun batez, Jesus ontzi batera igo zen bere ikasleekin eta esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera». Eta ontziz atera ziren.


Luc 8:23
Zihoazela, loak hartu zuen Jesus. Aintziran haize-bolada sortu zelarik, ontzia urez betetzen ari zitzaien eta arriskuan zeuden.


Luc 8:24
Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez: —Maisu, Maisu! Galzorian gaude! Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen.


Luc 8:27
Jesus lehorrera jaitsi orduko, herriko gizon bat, deabruduna, atera zitzaion bidera; aspalditik jantzi gabe zebilen, eta ez zen etxean bizi, hilobietan baizik.


Luc 8:28
Jesus ikustean, oihuka hasi eta, aurrean ahuspezturik, deiadarka esan zuen: —Zer duzu nirekin, Jesus, Goi-goikoaren Seme horrek? Arren, ez nazazu oinazetu.


Luc 8:29
Izan ere, gizon harengandik irteteko agindua baitzion Jesusek espiritu gaiztoari. Zeren sarritan hartzen baitzuen deabruak bere menpe; eta, zaintzeko girgiluz eta katez lotzen bazuten ere, lokarriak hautsi egiten zituen, eta deabruak toki bakartietara bultzatzen zuen.


Luc 8:30
Orduan, Jesusek galdetu zion: —Nola duk izena? Hark erantzun: —Taldea. Deabru asko baitziren harengan sartuak.


Luc 8:31
Eta leize-zulora ez bidaltzeko erregutu zioten Jesusi.


Luc 8:32
Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Haietan sartzen uzteko erregutu zioten deabruek Jesusi. Honek baimena eman zien.


Luc 8:35
Orduan, zer gertatu ote zen ikustera irten zen jendea. Jesusen ondora iristean, han aurkitu zuten Jesusen oinetan eseria deabruak atera zitzaizkion gizona, jantzirik eta bere onean, eta biziki izutu ziren.


Luc 8:37
Orduan, Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik alde egiteko eskatu zion Jesusi, beldurrak jota baitzeuden. Jesus ontziratu eta itzuli egin zen.


Luc 8:38
Deabruak atera zitzaizkion gizonak berarekin ibiltzen uzteko eskatu zion; baina Jesusek bidali egin zuen, esanez:


Luc 8:39
«Itzul zaitez etxera, eta konta ezazu Jainkoak egin dizun guztia». Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.


Luc 8:40
Jesus itzuli zenean, jendeak ongietorria egin zion, denak haren zain baitzeuden.


Luc 8:41
Hartan, Jairo zeritzan gizon bat etorri zitzaion, sinagogako buruzagia. Eta Jesusen oinetan ahuspezturik, arren eta arren bere etxera etortzeko eskatzen zion,


Luc 8:44
Atzetik hurbildu eta soineko-ertza ukitu zion Jesusi; eta bat-batean odoljarioa gelditu egin zitzaion.


Luc 8:45
Jesusek galdetu zuen: —Nork ukitu nau? Denek ezetz ziotela, Pedrok esan zion: —Maisu, ez zaitu, bada, jende guztiak lehertu beharrean estutzen?


Luc 8:46
Baina Jesusek esan zuen: —Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.


Luc 8:47
Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusiz, beldurrez dar-dar Jesusen oinetara erori eta jende guztiaren aurrean agertu zuen zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen.


Luc 8:48
Jesusek esan zion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean».


Luc 8:50
Baina Jesusek, hori entzunik, esan zion: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi, eta salbatuko da».


Luc 8:52
Denak negarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik. Jesusek esan zien: «Ez egin negarrik; ez dago hilda, lo dago».


Luc 8:54
Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: «Neskatila, jaiki zaitez».


Luc 8:55
Neskatilari arnasa etorri zitzaion eta bat-batean zutitu zen, eta hari jaten emateko agindu zien Jesusek.


Luc 8:56
Gurasoak harri eta zur gelditu ziren. Jesusek gertatua inori ez esateko agindu zien.


Luc 9:1
Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zien.


Luc 9:9
Herodesek, berriz, honela zioen: «Joani neuk moztu nion lepoa. Nor da, bada, hau, horrelakoak entzuten baititut beroni buruz?» Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen.


Luc 9:10
Apostoluek, itzultzean, egin zuten guztia kontatu zioten Jesusi. Orduan, haiek berekin hartu eta Betsaida zeritzan herrialdera joan zen bakarrik.


Luc 9:11
Baina ohartu zen jendea eta jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen.


Luc 9:12
Eguna iluntzen hasia zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten Jesusi: —Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan daitezen, hemen oso aparte baikaude.


Luc 9:14
Bosten bat mila gizon ziren. Jesusek esan zien ikasleei: —Eserarazi berrogeita hamarnaka.


Luc 9:16
Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.


Luc 9:18
Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien: —Nor naizela dio jendeak?


Luc 9:20
Jesusek galdetu zien: —Eta zuek, nor naizela diozue? Pedrok erantzun: —Jainkoaren Mesias.


Luc 9:21
Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz,


Luc 9:28
Hitzaldi honetatik zortziren bat egunera, Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera.


Luc 9:30
[30-31] Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz.


Luc 9:32
Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten.


Luc 9:33
Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?» Ez zekien zer esaten zuen ere.


Luc 9:36
Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.


Luc 9:41
Jesusek esan zuen: —Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean eta jasan behar ote zaituztet? Ekar ezazu hona semea.


Luc 9:42
Mutila zetorrela, deabruak lurrera bota eta gogor astindu zuen. Jesusek mehatxu egin zion espiritu gaiztoari, mutikoa sendatu zuen eta aitari itzuli zion.


Luc 9:43
Denak harriturik gelditu ziren Jainkoaren handitasuna ikustean. Jesusek egiten zituenengatik txunditurik zeuden denak. Hark esan zien ikasleei:


Luc 9:47
Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haur bat harturik, bere ondoan jarri


Luc 9:50
Baina Jesusek erantzun: —Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde baitago.


Luc 9:51
Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek.


Luc 9:52
Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko.


Luc 9:55
Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien.


Luc 9:57
Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi: —Noranahi jarraituko dizut.


Luc 9:58
Jesusek esan zion: —Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.


Luc 9:60
Eta Jesusek: —Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.


Luc 9:62
Baina Jesusek erantzun: —Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.


Luc 10:17
Hirurogeita hamabi ikasleak poz-pozik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi: —Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena aipatzean.


Luc 10:18
Jesusek esan zien: —Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas.


Luc 10:21
Une hartan, Espiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan zuen: «Goresten zaitut, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza hauek jakintsu eta ikasiei ezkutatu dizkiezulako eta jende xumeari agertu. Bai, Aita, goretsia zu, horixe izan baituzu gogoko.


Luc 10:26
Jesusek esan zion: —Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?


Luc 10:28
Jesusek erantzun zion: —Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.


Luc 10:29
Baina lege-maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi: —Eta nor da nire lagun hurkoa?


Luc 10:30
Jesusek erantzun zion: —Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz.


Luc 10:37
Lege-maisuak erantzun zion: —Hartaz errukitu zenak. Jesusek esan zion, orduan: —Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.


Luc 10:38
Bidean zihoazela, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen.


Luc 10:40
Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion: —Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.


Luc 11:1
Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala».


Luc 11:2
Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue: «Aita, agertu santu zeure izena, etorrarazi zeure erregetza;


Luc 11:14
Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen.


Luc 11:17
Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko.


Luc 11:27
Jesusek gauza hauek esaten ziharduela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zion: —Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!


Luc 11:28
Baina Jesusek esan zuen: —Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!


Luc 11:29
Jende asko biltzen ari zitzaiola, Jesus honela hasi zitzaien: «Gizaldi hau gaiztoa da; mirarizko seinale eske ari da, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena baizik.


Luc 11:37
Jesusek hitzaldia amaitu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen.


Luc 11:46
Jesusek erantzun zion: —Ai zuek ere, lege-maisuok! Eramanezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez.


Luc 12:1
Bitartean, milaka eta milaka lagun bildua zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz: «Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin.


Luc 12:13
Behin batean, jendarteko batek esan zion Jesusi: —Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin erdibanatzeko.


Luc 12:14
Jesusek erantzun zion: —Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo ondasun-banatzaile?


Luc 12:22
Ondoren, bere ikasleei esan zien Jesusek: «Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jango, edota gorputza zerez jantziko.


Luc 12:54
Jesusek hau ere esan zion jendeari: «Sartaldean lainoa ikusi orduko, “Euria dator” esaten duzue, eta hala gertatzen da.


Luc 13:1
Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz.


Luc 13:2
Jesusek erantzun zien: «Galilear horiek gainerakoak baino bekatariago zirela uste al duzue, heriotza hori izan zutelako?


Luc 13:6
Gero, parabola hau esan zien Jesusek: «Gizon batek pikondo bat zuen bere mahastian aldatua. Joan zen piku bila eta ez zuen aurkitu.


Luc 13:10
Behin batean, larunbatez, sinagoga batean irakasten ari zen Jesus.


Luc 13:12
Ikustean, Jesusek deitu eta esan zion: «Emakumea, geldi zaitez libre zeure gaitzetik».


Luc 13:14
Sinagogako buruzagiak, Jesusek larunbatez sendatu zuelako haserre, jendeari esan zion: —Astean sei egun daude lanerako. Zatozte egun horietan sendatzera, eta ez larunbatean.


Luc 13:17
Hitz hauekin, lotsa-lotsa eginik gelditu ziren Jesusen etsai guztiak; jendetza, ordea, pozik zegoen hark egiten zituen gauza miragarri guztiengatik.


Luc 13:18
Jesusek jarraitu zuen: «Zeren irudiko da Jainkoaren erregetza? Zeren antzeko dela esango nuke?


Luc 13:22
Jerusalemera bidean zihoan Jesus, igarotzen zituen herri eta auzoetan irakatsiz.


Luc 13:23
Batek esan zion: —Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak? Jesusek erantzun zuen:


Luc 13:31
Une hartan, fariseu batzuk joan zitzaizkion Jesusi eta esan zioten: —Zoaz, alde egizu hemendik, Herodes zu hil nahian dabil eta.


Luc 13:32
Jesusek esan zien: —Joan eta esaiozue gizontto horri: Begira, gaur eta bihar sendatzen eta deabruak botatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren egunean nire azkena izango da.


Luc 14:1
Behin batean, larunbatez, fariseu-buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion.


Luc 14:2
Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean.


Luc 14:3
Jesusek lege-maisu eta fariseuei galdetu zien: «Zilegi al da larunbatez inor sendatzea, bai ala ez?»


Luc 14:4
Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen.


Luc 14:7
Ohartu zen Jesus gonbidatuek mahaiko lehen jarlekuak hartzen zituztela, eta aholku hauek eman zizkien:


Luc 14:15
Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!»


Luc 14:16
Jesusek erantzun zion: «Gizon bat afari handi bat ematekoa zen eta jende asko gonbidatu zuen.


Luc 14:25
Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, beraiengana itzulirik, esan zien:


Luc 15:1
Zergalari eta bekatari guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera,


Luc 15:3
Jesusek parabola hau esan zien:


Luc 16:1
Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten.


Luc 16:14
Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi.


Luc 17:1
Jesusek esan zien ikasleei: «Nahitaezkoa da munduan galbideak gertatzea, baina dohakabea inoren sinesmena galbidean jartzen duena!


Luc 17:11
Jerusalemera bidean, Samarian eta Galilean barrena zihoan Jesus.


Luc 17:13
deiadarka esan zioten: —Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!


Luc 17:14
Jesusek, ikustean, esan zien: —Joan eta azaldu apaizengana. Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren.


Luc 17:16
eta Jesusen oinetara ahuspez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera.


Luc 17:17
Jesusek esan zuen: «Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak?


Luc 17:20
Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko.


Luc 17:37
Ikasleek galdetu zioten, orduan: —Non izango da hori, Jauna? Jesusek erantzun zien: —Sarraskia non, han biltzen dira putreak.


Luc 18:1
Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek:


Luc 18:9
Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei:


Luc 18:15
Haurtxoak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, hori ikustean, haserre egiten zieten.


Luc 18:16
Baina Jesusek haurtxoak beregana deitu zituen eta esan: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.


Luc 18:18
Handiki batek galdetu zion Jesusi: —Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?


Luc 18:19
Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.


Luc 18:22
Hori entzutean, Jesusek esan zion: —Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.


Luc 18:24
Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!


Luc 18:27
Jesusek erantzun zien: —Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.


Luc 18:29
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak


Luc 18:31
Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta han beteko da profetek Gizonaren Semeaz idatzi duten guztia.


Luc 18:35
Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide-ertzean eserita.


Luc 18:37
Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten.


Luc 18:38
Orduan, deiadarka hasi zen: —Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!


Luc 18:40
Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion:


Luc 18:42
Jesusek esan zion: —Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.


Luc 18:43
Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.


Luc 19:1
Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan.


Luc 19:3
Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen.


Luc 19:4
Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.


Luc 19:5
Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: «Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta».


Luc 19:9
Jesusek esan zion: —Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita.


Luc 19:11
Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat kontatu zien, Jerusalemdik hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen:


Luc 19:28
Hitz hauek esan ondoren, Jerusalemera bidean gora jarraitu zuen Jesusek, denen aurretik.


Luc 19:29
Oliamendi inguruko Betfage eta Betania herrixketara hurbildu zelarik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek,


Luc 19:32
Joan ziren, bada, bidalitakoak, eta Jesusek esan bezala aurkitu zuten dena.


Luc 19:35
Jesusi ekarri zioten eta, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarririk, gainean eserarazi zuten.


Luc 19:39
Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi: —Maisu, egiezu errieta ikasleei!


Luc 19:41
Jesus, hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik,


Luc 19:45
Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen,


Luc 19:47
Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan;


Luc 20:1
Egun batean, Jesusek tenpluan herriari irakasten eta berri ona hots egiten ziharduela, apaizburuak eta lege-maisuak etorri zitzaizkion zaharrekin batera,


Luc 20:3
Jesusek erantzun zien: —Nik ere gauza bat galdetuko dizuet. Esadazue:


Luc 20:8
Jesusek, orduan: —Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.


Luc 20:9
Orduan, parabola hau esan zion Jesusek herriari: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen aldi baterako.


Luc 20:17
Baina Jesusek, begira-begira jarririk, esan zien: —Zer esan nahi du, bada, Liburu Santuak dioen honek: Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da?


Luc 20:19
Lege-maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina beldur izan zioten jendeari.


Luc 20:20
Lege-maisuak eta fariseuak Jesus zelatatzen hasi ziren. Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz.


Luc 20:23
Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien:


Luc 20:25
Jesusek, orduan: —Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.


Luc 20:27
Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek hildakoak ez direla pizten esaten dute. Eta honela galdetu zioten:


Luc 20:34
Jesusek erantzun zien: —Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira;


Luc 20:41
Jesusek galdera hau egin zien: «Nola esaten da Mesias Daviden ondorengo dela?


Luc 20:45
Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien:


Luc 21:1
Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen.


Luc 21:5
Batzuk tenpluari buruz ari ziren, harri ederrez eta emaitzez apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zuen:


Luc 21:8
Jesusek erantzun zien: «Kontuz! Ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: “Ni naiz Mesias ”, edo “Gainean da garaia”. Ez joan halakoen ondoren.


Luc 21:29
Jesusek irudi bat jarri zien: «Begira pikondoari edo beste edozein zuhaitzi:


Luc 21:37
Tenpluan irakasten eman ohi zituen Jesusek egunak, eta Oliamendira ateratzen zen gauak igarotzera.


Luc 22:2
Apaizburu eta lege-maisuak Jesus nola hilko zebiltzan, baina herriaren beldur ziren.


Luc 22:4
Judas apaizburu eta tenpluko guardiaburuengana joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera.


Luc 22:6
Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.


Luc 22:8
Orduan, Pedro eta Joan bidali zituen Jesusek, esanez: —Zoazte guretzat Pazko-afaria prestatzera.


Luc 22:10
Jesusek erantzun: —Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino,


Luc 22:13
Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.


Luc 22:14
Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin.


Luc 22:25
Jesusek esan zien: «Herrietako erregeek menpean hartzen dituzte herriak, eta agintedunek “Ongile” izena nahi izaten dute berentzat.


Luc 22:34
Jesusek, orduan: —Egia esan, Pedro, gaur oilarrak jotzerako, hiru aldiz ukatuko duzu ni ezagutzen nauzula.


Luc 22:36
Jesusek, berriro: —Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko.


Luc 22:38
Haiek esan zioten: —Jauna, baditugu hemen bi ezpata. Baina Jesusek erantzun: —Aski da!


Luc 22:39
Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz abiatu zen, ohi zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren.


Luc 22:40
Hara iristean, Jesusek esan zien: «Egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko».


Luc 22:47
Jesus hizketan ari zela, jende-multzo bat azaldu zen; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera.


Luc 22:48
Jesusek esan zion: «Judas, musu batez saltzen al duzu Gizonaren Semea?»


Luc 22:49
Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan zioten: «Jauna, erasoko al diegu ezpataz?»


Luc 22:51
Baina Jesusek esan zuen: «Utzi! Aski da!» Eta, belarria ukiturik, sendatu egin zion.


Luc 22:54
Jesus preso hartu eta apaiz nagusiaren etxera eraman zuten. Pedrok urrutitik jarraitzen zion.


Luc 22:56
Neskame batek, Pedro sutondoan eseria ikustean, begira jarri eta esan zuen: —Hau ere Jesusekin zebilen.


Luc 22:59
Handik ordubete ingurura, beste batek berriro esan zuen: —Bai, hau ere Jesusekin bizi huen, galilearra duk eta.


Luc 22:63
Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka.


Luc 22:66
Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege-maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten.


Luc 23:1
Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus.


Luc 23:3
Pilatok galdetu zion: —Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: —Zeuk diozu.


Luc 23:8
Biziki poztu zen Herodes Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere espero zuen.


Luc 23:9
Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek ez zion hitzik erantzun.


Luc 23:11
Herodesek, bere soldaduekin batera, mespretxu eta isekaz erabili zuen Jesus eta, jantzi distiratsu bat soinean jarririk, berriro Pilatogana bidali zuen.


Luc 23:20
Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien;


Luc 23:25
haiek eskatzen zutena —matxinada eta giza hilketagatik kartzelan zegoena— askatu eta Jesus beren esku utzi zien.


Luc 23:26
Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan.


Luc 23:27
Herriko jende-talde handia zihoan Jesusen ondoren, baita emakume asko ere bular-joka eta harengatik aieneka.


Luc 23:28
Itzuli zen Jesus haiengana eta esan zien: «Jerusalemgo emakumeok, ez egin negarrik niregatik; egizue negar zeuengatik eta zeuen seme-alabengatik.


Luc 23:32
Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zituzten hiltzera.


Luc 23:33
«Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean.


Luc 23:34
Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren». Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez.


Luc 23:35
Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada».


Luc 23:39
Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez: —Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!


Luc 23:42
Gero, gaineratu zuen: —Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean.


Luc 23:43
Jesusek erantzun zion: —Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan.


Luc 23:46
Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia ». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.


Luc 23:49
Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.


Luc 23:52
Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion.


Luc 23:53
Jesus gurutzetik eraitsirik, izara batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko eta oraindik beste inor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri.


Luc 23:55
Galileatik Jesusekin etorritako emakumeek, Joseren atzetik joanik, hilobia ikusi zuten eta Jesusen gorpua nola ezartzen zuten begiratu.


Luc 24:3
Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu.


Luc 24:8
Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez,


Luc 24:15
Eta, hizketan eta eztabaidan ari zirela, Jesus bera ondoratu zitzaien eta beraiekin joan zen.


Luc 24:17
Jesusek esan zien: —Zeri buruz zoazte bidean elkarrekin hizketan? Haiek gelditu egin ziren, aurpegia ilun,


Luc 24:19
—Zer gertatu da, bada? —esan zien hark. Haiek erantzun zioten: —Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begitan;


Luc 24:23
eta ez omen dute gorpua aurkitu; gainera, Jesus bizi dela esan dieten aingeru batzuk agertu zaizkiela esanez etorri zaizkigu.


Luc 24:25
Orduan, Jesusek esan zien: —Bai buru gutxikoak zaretela, bai motelak profetek esana sinesteko!


Luc 24:28
Zihoazen herrixkara hurbildu zirenean, aurrera jarraitzeko keinua egin zuen Jesusek.


Luc 24:30
Ondoren, elkarrekin mahaian jarri ziren, eta Jesusek, ogia harturik, bedeinkazioa esan, zatitu eta eman egin zien.


Luc 24:31
Orduan, begiak ireki zitzaizkien eta ezagutu egin zuten, baina Jesus desagertu egin zitzaien begi aurretik.


Luc 24:36
Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei».


Luc 24:38
Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan?


Luc 24:41
Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»


Luc 24:43
Jesusek hartu eta beraien aurrean jan zuen.


Luc 24:50
Ondoren, Betania aldera atera zituen Jesusek ikasleak, eta, eskuak altxaturik, bedeinkatu egin zituen.


Luc 24:52
Haiek, Jesus ahuspez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik.


Jean 1:17
Legea Moisesen bidez eman zen; maitasuna eta egia, berriz, Jesus Mesiasen bidez.


Jean 1:29
Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena.


Jean 1:36
Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa».


Jean 1:37
Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten.


Jean 1:38
Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien: —Zeren bila zabiltzate? Haiek erantzun: —Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du).


Jean 1:39
Jesusek esan zien: —Etorri eta ikusi. Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen.


Jean 1:40
Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia.


Jean 1:42
Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, esan zion: «Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara» (Kefasek «Pedro» —hau da, Harkaitz— esan nahi du).


Jean 1:43
Biharamunean, Jesusek Galilearantz joatea erabaki zuen. Felipe aurkitu eta esan zion: «Jarraitu niri».


Jean 1:45
Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion: —Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zuten hura aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa.


Jean 1:47
Ikusi zuen Jesusek Natanael zetorkiola, eta esan zuen: —Hona benetako israeldar bat, faltsukeriarik gabea.


Jean 1:48
Natanaelek galdetu zion: —Nondik ezagutzen nauzu? Jesusek erantzun: —Felipek deitu aurretik ikusi zintudan pikupean.


Jean 1:50
Jesusek ihardetsi zion: —Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu!


Jean 2:1
Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama.


Jean 2:2
Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara.


Jean 2:3
Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi: —Ez dute ardorik.


Jean 2:4
Jesusek erantzun zion: —Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua.


Jean 2:5
Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena».


Jean 2:7
Jesusek esan zien zerbitzariei: —Bete ontziak urez. Haiek goraino bete zituzten.


Jean 2:11
Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.


Jean 2:13
Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus.


Jean 2:15
Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen.


Jean 2:19
Jesusek erantzun zien: —Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut.


Jean 2:22
Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza.


Jean 2:23
Pazko-jaian Jesus Jerusalemen zegoela, askok sinetsi zuten harengan, egiten zituen mirarizko seinaleak ikusirik.


Jean 2:24
Baina, Jesus bera ez zen fidatzen haietaz, guztiak ezagutzen baitzituen,


Jean 3:2
gauez Jesusengana etorri eta esan zion: —Maisu, ziur gaude Jainkoak guri irakasteko bidali zaituena, inork ez baititzake egin zuk egiten dituzun mirarizko seinaleak, Jainkoa berekin ez badu.


Jean 3:3
Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.


Jean 3:5
Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.


Jean 3:10
Jesusek erantzun: —Eta zuk, Israelen maisu izanik, ez dakizu hori?


Jean 3:22
Geroago, Jesus Judea aldera joan zen bere ikasleekin, eta han egon ziren aldi batez, bataiatzen.


Jean 4:1
Jakin zuten fariseuek Joanek baino ikasle gehiago egin eta jende gehiago bataiatzen zuela Jesusek,


Jean 4:2
nahiz eta bataiatu, ez zuen Jesusek berak bataiatzen, haren ikasleek baino.


Jean 4:3
Jesus, hori jakitean, Judea utzi eta Galileara joan zen berriro.


Jean 4:6
Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen.


Jean 4:7
[7-8] Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: —Emadazu edaten.


Jean 4:10
Jesusek erantzun zion: —Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.


Jean 4:13
Jesusek ihardetsi zion: —Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da;


Jean 4:16
Jesusek esan zion: —Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.


Jean 4:17
Emakumeak erantzun: —Ez dut senarrik. Eta Jesusek: —Ongi diozu ez duzula senarrik;


Jean 4:21
Jesusek esan zion: —Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena.


Jean 4:26
Jesusek esan zion: —Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.


Jean 4:27
Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.


Jean 4:30
Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.


Jean 4:34
Jesusek esan zien: —Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.


Jean 4:39
Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik: «Egin dudan guztia esan dit».


Jean 4:40
Beraz, samariarrek, Jesusengana etorri zirenean, beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi, eta bi egunez egon zen han.


Jean 4:41
Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten,


Jean 4:44
Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.


Jean 4:45
Halere, Galileara iritsi zenean, galilearrek harrera ona egin zioten. Izan ere, Jerusalemen izanak ziren beraiek ere Pazko-jaietan, eta ikusia zuten Jesusek orduan egindako guztia.


Jean 4:46
Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.


Jean 4:47
Funtzionarioak, Jesus Judeatik Galileara heldu zela jakitean, harengana jo eta bere semea sendatzera Kafarnaumera jaisteko eskatu zion, hilzorian zegoela eta.


Jean 4:48
Jesusek erantzun zion: —Mirariak eta egintza harrigarriak ikusten ez badituzue, ez duzue sinesten.


Jean 4:50
Jesusek esan zion: —Zoaz etxera, semea onik duzu eta. Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.


Jean 4:53
Ohartu zen aita ordu hartan esan ziola Jesusek: «Onik duzu semea», eta sinetsi egin zuten Jesusengan berak eta etxeko guztiek.


Jean 4:54
Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.


Jean 5:1
Handik aldi batera, juduen jai bat ospatzen zen, eta Jesus Jerusalemera itzuli zen.


Jean 5:6
Jesusek, han etzanda ikusi eta gisa hartan denbora luzea zeramala jakinik, esan zion: —Nahi duzu sendatu?


Jean 5:8
Jesusek esan zion: —Jaiki, hartu ohatila eta ibili.


Jean 5:13
Baina sendatuak ez zekien nor zen, Jesus ezkutatu egin baitzen inguruan zegoen jendetza artean.


Jean 5:14
Geroxeago, Jesusek tenpluan topo egin zuen harekin eta esan zion: —Begira, sendaturik zaude; ez egin berriro bekaturik, okerragorik gerta ez dakizun.


Jean 5:15
Joan zen gizona, eta agintariei adierazi zien Jesus zela sendatu zuena.


Jean 5:16
Honengatik, hain zuzen, larunbatez halako gauzak egiten zituelako, agintariak Jesus pertsegitzen hasi ziren.


Jean 5:17
Jesusek, orduan, hau azaldu zien: «Nire Aita etengabe ari da lanean, eta ni ere bai».


Jean 5:18
Esandako honengatik, agintariak are gehiago zebiltzan Jesus hil nahian, larunbateko atsedena ez errespetatzeaz gainera, Jainkoa bere aita zuela esaten baitzuen, horrela bere burua Jainkoaren pareko eginez.


Jean 5:19
Jesusek esan zien gainera: «Bene-benetan diotsuet: Semeak ez dezake deus ere bere kabuz egin; ez du egiten Aita egiten ikusten duena besterik: Aitak zer egin, huraxe bera egiten du Semeak ere.


Jean 6:1
Handik aldi batera, Galilea edo Tiberiades aintziraz beste aldera joan zen Jesus.


Jean 6:3
Jesus mendira igo eta han eseri zen bere ikasleekin.


Jean 6:5
Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi: —Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko?


Jean 6:10
Jesusek jendea eserarazteko agindu zien ikasleei. Belar asko zegoen leku hartan, eta eseri egin ziren denak. Bost milaren bat gizonezko ziren.


Jean 6:11
Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, banatu egin zituen eserita zeudenen artean; berdin arrainak ere, nahi adina.


Jean 6:12
Eta ase zirenean, esan zien Jesusek ikasleei: «Bil itzazue hondarrak, ezer gal ez dadin».


Jean 6:14
Jendeak, orduan, Jesusen mirarizko seinale hura ikusirik, honela zioen: «Hauxe da egiaz mundura etortzekoa zen profeta».


Jean 6:15
Jesusek, ordea, errege egiteko indarrez eraman nahi zutela ikusirik, mendira alde egin zuen berriro berak bakarrik.


Jean 6:16
Arratsean, Jesusen ikasleak aintzirara jaitsi


Jean 6:17
eta, txalupara igorik, aintziraz beste aldera abiatu ziren, Kafarnaumerantz. Iluna zen jadanik, eta artean Jesus ez zen beraiekin.


Jean 6:19
Bospasei kilometro arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen.


Jean 6:20
Jesusek, ordea, esan zien: «Neu naiz. Ez beldurtu!»


Jean 6:22
Biharamunean, aintziraz beste aldean zegoen jendea konturatu zen han txalupa bat bakarra izan zela eta Jesus ez zela ontziratu ikasleekin, baizik eta hauek bakarrik joan zirela.


Jean 6:24
Han ez zeudela ez Jesus, ez ikasleak konturatzean, jendea txalupetara igo eta Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila.


Jean 6:26
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ikusi dituzuen mirarizko seinaleengatik, ogia asetzeraino jan duzuelako baizik.


Jean 6:29
Jesusek erantzun zien: —Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.


Jean 6:32
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia.


Jean 6:35
Jesusek erantzun zien: —Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango.


Jean 6:42
eta zioten: —Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela?


Jean 6:43
Jesusek ihardetsi zien: —Ez ari marmarka zeuen artean.


Jean 6:53
Jesusek esan zien: —Bene-benetan diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan.


Jean 6:59
Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek.


Jean 6:60
Jesusen hitzok entzutean, haren ikasleetariko askok esan zuen: «Onargaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?»


Jean 6:61
Jesusek, ikasleak marmarka ari zirela oharturik, esan zien: «Honek eragozten al dizue sinestea?


Jean 6:64
Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen.


Jean 6:67
Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei: —Zuek ere alde egin nahi al duzue?


Jean 6:70
Jesusek ihardetsi zien: —Ez al zaituztet neuk aukeratu Hamabiok? Halere, zuetariko bat deabru da.


Jean 6:71
Simon Iskarioteren seme Judasez ari zen; hau baitzen, Hamabietako bat izan arren, Jesus salduko zuena.


Jean 7:1
Jesus Galilean zebilen. Ez zuen Judean azaldu nahi, judu-agintariak bera hil nahian baitzebiltzan.


Jean 7:3
senideek esan zioten Jesusi: —Irten hemendik eta zoaz Judeara, egiten dituzun egintzak han ere zure ikasleek ikus ditzaten.


Jean 7:6
Jesusek esan zien: —Nire garaia ez da oraino iritsi; zuentzat, aldiz, edozein garai da ona.


Jean 7:9
Hori esan eta Galilean gelditu zen Jesus.


Jean 7:11
Judu-agintariak Jesusen bila zebiltzan jaietan, esanez: «Non ote da hori?»


Jean 7:14
Jaien erdialdera, tenpluan azaldu zen Jesus, eta irakasten hasi zen.


Jean 7:16
Jesusek ihardetsi zien: —Nire irakaspena ez dut neurea, bidali nauenarena baizik.


Jean 7:21
Jesusek erantzun zien: —Harriturik zaudete larunbatez egin dudanarengatik.


Jean 7:28
Jesusek, orduan, tenpluan irakasten ari zelarik, esan zuen oihu eginez: «Ni ezagutzen nauzue, eta badakizue nongoa naizen; baina ni ez naiz neurez etorri, baizik eta fidagarria denak bidali nau, eta zuek ez duzue hura ezagutzen.


Jean 7:33
Orduan, Jesusek esan zuen: «Oraindik alditxo batez egongo naiz zuekin, eta gero bidali nauenarengana joango.


Jean 7:37
Jaietako azken egunean, nagusienean, Jesusek zutik jarri eta oihu egin zuen, esanez: «Egarri dena betor niregana, eta edan beza


Jean 7:39
Harengan sinetsiko zutenek hartuko zuten Espirituaz esan zuen hori; izan ere, ez zen artean Espiriturik, Jesusen jainkozko aintza ez zelako oraindik azaldu.


Jean 7:40
Jesusen hitzok entzutean, batzuek zioten: «Benetan hauxe da itxaron dugun profeta ».


Jean 7:43
Iritzi kontrajarriak zeuden, bada, jendearen artean Jesusi buruz.


Jean 7:50
Nikodemok, fariseuetako batek, behinola Jesusengana joan zenak, esan zien:


Jean 8:1
Jesus Oliamendira joan zen.


Jean 8:2
Biharamunean, egunsentian, tenplura itzuli zen, eta herri guztia etorri zitzaion. Jesus, eseririk, irakasten hasi zen.


Jean 8:4
esan zioten Jesusi: —Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute.


Jean 8:6
Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.


Jean 8:7
Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien: —Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.


Jean 8:9
Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.


Jean 8:10
Jesusek zutitu eta esan zion: —Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?


Jean 8:11
Hark erantzun: —Inork ere ez, Jauna. Orduan, Jesusek: —Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)


Jean 8:12
Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro: —Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.


Jean 8:14
Jesusek erantzun zien: —Nik testigantza neure buruaren alde egiten badut ere, nire testigantzak balio du, ongi baitakit nik nondik etorria naizen eta nora noan; baina zuek ez dakizue, ez nondik natorren, ez nora noan.


Jean 8:19
Orduan, haiek galdetu zioten: —Non da zure Aita? Jesusek erantzun zien: —Ez dakizue ezer, ez nitaz, ez nire Aitaz; ni ezagutuko baninduzue, nire Aita ere ezagutuko zenukete.


Jean 8:20
Adierazpen hauek tenpluan irakasten ari zela egin zituen Jesusek dirutegi ondoan. Halere, ez zion inork eskurik bota, ez baitzen artean iritsia haren ordua.


Jean 8:21
Berriro esan zien Jesusek: —Ni banoa, eta zuek nire bila ibiliko zarete, baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan.


Jean 8:23
Jesusek jarraitu zuen: —Zuek behekoak zarete, ni goikoa naiz; zuek mundu honetakoak zarete, ni ez naiz mundu honetakoa.


Jean 8:25
Orduan, esan zioten: —Nor zara zu? Jesusek erantzun: —Hasieratik ari natzaizue esaten.


Jean 8:28
Esan zien, bada, Jesusek: —Gizonaren Semea jasoko duzuenean, orduan konturatuko zarete naizena naizela ni, eta ez dudala neurez ezer egiten, baizik eta Aitari ikasia bakarrik esaten dudala.


Jean 8:31
Orduan, esan zien Jesusek sinetsi zioten juduei: —Nire mezuan tinko irauten baduzue, zinez nire ikasle izango zarete;


Jean 8:34
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Bekatu egiten duen oro bekatuaren esklabo da.


Jean 8:39
Erantzun zioten Jesusi: —Abraham dugu aita. Jesusek esan zien: —Abrahamen seme baldin bazinete, Abrahamek egin zuena egingo zenukete.


Jean 8:42
Jesusek, orduan: —Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue, ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz; ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik.


Jean 8:49
Jesusek erantzun zien: —Ni ez nago deabruaren menpe; nik neure Aita ohoratzen dut, eta zuek ni desohoratzen;


Jean 8:54
Jesusek erantzun zuen: —Neure burua neuk ohoratzen badut, nire ohore horrek ez du ezer ere balio; baina ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa omen duzuenak.


Jean 8:58
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Abraham sortu baino lehenagokoa naiz ni.


Jean 8:59
Orduan, harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko; baina Jesus ezkutatu egin zen eta tenplutik irten.


Jean 9:1
Bidez zihoala, jaiotzatik itsua zen gizon bat ikusi zuen Jesusek.


Jean 9:3
Jesusek erantzun zien: —Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.


Jean 9:11
Hark erantzun zien: —Jesus delakoak listuaz lohia egin du, begiak igurtzi dizkit eta agindu: «Zoaz Siloera eta garbitu han»; joan, garbitu eta ikusten hasi naiz.


Jean 9:13
[13-14] Larunbata zen Jesusek lohia egin eta begiak ireki zizkion eguna. Horregatik, fariseuengana eraman zuten itsu izandako hura,


Jean 9:22
Gurasoek agintarien beldur zirelako erantzun zuten horrela, ordurako agintariek erabakia baitzuten Jesus Mesias zela aitortzen zuena beren elkartetik botatzea.


Jean 9:35
Jakin zuen Jesusek sendatutako itsua elkartetik kanpora bota zutela eta, harekin topo egitean, galdetu zion: —Sinesten duzu Gizonaren Semearengan?


Jean 9:37
Jesusek esan zion: —Ikusi duzu. Zurekin ari dena bera da.


Jean 9:38
Orduan, Jesusen aurrean ahuspeztu eta esan zion: —Sinesten dut, Jauna.


Jean 9:39
Ondoren, esan zuen Jesusek: —Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko.


Jean 9:40
Jesusekin zeuden fariseuetako batzuek, hori entzunik, esan zioten: —Gu ere itsu ote gara?


Jean 9:41
Jesusek erantzun zien: —Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.


Jean 10:6
Adibide hau eman zien Jesusek, baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zien.


Jean 10:7
Orduan, honela azaldu zien Jesusek: «Bene-benetan diotsuet: Neu naiz ardientzako atea.


Jean 10:19
Jesusek esandakoaren aurrean, iritzi kontrajarriak zeuden jendearen artean.


Jean 10:23
eta Jesus tenpluko Salomonen aterpean zebilen.


Jean 10:25
Jesusek erantzun zien: —Esan dizuet, eta ez didazue sinesten. Nik neure Aitaren izenean egiten ditudan egintzek ematen dute nire alde testigantza;


Jean 10:32
Jesusek esan zien: —Neure Aitaren aginduz egintza eder asko egin dut zuen aurrean; haietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?


Jean 10:34
Jesusek erantzun zien: —Ez al dago zuen Liburu Santuetan idatzia: Nik esan dut: Jainko zarete?


Jean 10:40
Berriro Jordanez beste aldera joan zen Jesus, garai batean Joan bataiatzen ari izan zen lekura. Han gelditu zen aldi batez,


Jean 10:42
Eta han askok sinetsi zuten Jesusengan.


Jean 11:3
Bi ahizpek Jesusi albistea bidali zioten: «Jauna! Zure adiskidea gaixo dago».


Jean 11:4
Jesusek, hori jakitean, esan zuen: «Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin».


Jean 11:6
hau gaixo zegoela jakinda ere, Jesus beste bi egunez gelditu zen zegoen lekuan.


Jean 11:9
Jesusek erantzun zien: —Ez al ditu hamabi ordu egunak? Egunez dabilenak ez du estropezu egiten, eguzkiak argitzen baitio bidea;


Jean 11:13
Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.


Jean 11:14
Azkenik, argi eta garbi esan zien Jesusek: —Lazaro hil egin da,


Jean 11:17
Jesus iritsi zenean, jadanik lau egun zeramatzan Lazarok hilobian.


Jean 11:20
Marta, Jesus zetorrela entzun orduko, bidera irten zitzaion; Maria, berriz, etxean gelditu zen.


Jean 11:21
Martak esan zion Jesusi: —Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko.


Jean 11:23
Jesusek erantzun zion: —Piztuko da zure neba.


Jean 11:25
Jesusek esan zion, orduan: —Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.


Jean 11:29
Berehala jaiki eta Jesusengana joan zen.


Jean 11:30
Jesus artean herrixkan sartu gabe zegoen, Martak topatu zuen lekuan bertan.


Jean 11:32
Mariak, Jesusengana iritsi eta ikustean, oinetara ahuspeztu eta esan zion: «Jauna, hemen izan bazina, gure neba ez zen hilko».


Jean 11:33
Jesusi, orduan, Maria eta beronekin zetozen juduak negarrez ikusirik, barruak zirrara egin zion eta, zeharo hunkiturik,


Jean 11:35
Jesusek negarrari eman zion.


Jean 11:38
Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia.


Jean 11:39
Jesusek esan zuen: —Kendu harria. Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion: —Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.


Jean 11:40
Jesusek erantzun zion: —Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?


Jean 11:41
Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako.


Jean 11:44
Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten».


Jean 11:45
Jesusek egina ikusi zutenean, Maria ikustera joandako judu askok sinetsi zuten harengan.


Jean 11:46
Haietariko batzuek, ordea, fariseuengana joan eta Jesusek egin zuena kontatu zieten.


Jean 11:51
Kaifasek ez zuen hori bere kabuz esan, baizik eta, urte hartan apaiz nagusi zenez, Jainkoaren izenean hitz egin zuen, Jesus herriaren alde hilko zela adieraztean;


Jean 11:53
Beraz, ordutik aurrera, Jesus nola hilko pentsatzen hasi ziren;


Jean 11:54
hargatik, Jesus ez zen ibiltzen agerian juduen artean; basamortu ondoko bazter batera alde egin zuen, Efraim izeneko herrira, eta han egon zen bere ikasleekin.


Jean 11:56
Jerusalemera etorriak Jesusen bila zebiltzan eta, tenpluan topo egitean, galdetzen zioten elkarri: «Zer iruditzen zaizue? Ez ote da etorriko jaietara?»


Jean 11:57
Apaizburu eta fariseuek agindua zuten, inork Jesus non zen jakiten bazuen, sala zezala, atxilotu ahal izateko.


Jean 12:1
Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen, han bizi baitzen Lazaro, hildakoen artetik piztu zuena.


Jean 12:2
Afari bat eskaini zioten han; Marta ari zen afaria zerbitzatzen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen.


Jean 12:3
Orduan, Mariak, nardo garbizko kilo erdi bat ukendu, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta gero bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen.


Jean 12:7
Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.


Jean 12:9
Juduetariko askok jakin zuten Jesus Betanian zegoela, eta bertara joan ziren, ez Jesusengatik bakarrik, baita hildakoen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere.


Jean 12:11
berau zela eta, herritar askok alde egiten baitzien eta Jesusengan sinesten.


Jean 12:12
Biharamunean, jaietarako Jerusalemera etorria zen jendetza handia, Jesus zetorrela jakitean,


Jean 12:14
Eta Jesus, astotxo bat aurkiturik, gainean jarri zen, Liburu Santuak dioen bezala:


Jean 12:16
Haren ikasleak ez ziren orduan profezia honetaz jabetu, baina gero, Jesusen Jainko-aintza azaldu zenean, konturatu ziren Liburu Santuak zioen huraxe egin ziotela Jesusi.


Jean 12:17
Jesusek Lazaro hilobitik deitu eta hildakoen artetik piztu zuenean bertan zen jendeak gertatutakoaren berri ematen zuen.


Jean 12:18
Horregatik irten zitzaion hainbeste jende Jesusi bidera, egin zuen mirarizko seinalearen berri izan zuelako, hain zuzen.


Jean 12:21
Hauek Galileako Betsaidako Felipegana hurbildu eta eskabide hau egin zioten: «Jauna, Jesus ikusi nahi genuke».


Jean 12:22
Felipe Andresi esatera joan zen, eta biek, Andresek eta Felipek, Jesusi jakinarazi zioten.


Jean 12:23
Jesusek erantzun zien: «Iritsi da Gizonaren Semearen aintza azalduko den ordua.


Jean 12:30
Jesusek adierazi zuen: «Ahots horrek ez du niretzat hitz egin, zuentzat baizik.


Jean 12:35
Jesusek erantzun zien: —Oraindik pixka batean argia zeuen artean duzue; ibili argia duzuen bitartean, ilunpeak harrapa ez zaitzaten, ilunpetan dabilenak ez baitaki nora doan.


Jean 12:36
Argia duzuen bitartean, sinetsi argiari, argiaren partaide izan zaitezten. Gauza hauek esan ondoren, Jesus haiengandik alde egin eta ezkutatu egin zen.


Jean 12:37
Jesusek herriaren aurrean mirarizko hainbat seinale egin zuen arren, gehienek ez zuten harengan sinetsi;


Jean 12:41
Isaiasek Jesusi buruz esan zuen hau, ikusia baitzuen beraren Jainko-aintza.


Jean 12:44
Jesusek oihu eginez esan zuen: «Niregan sinesten duenak ez du niregan bakarrik sinesten, baita ni bidali nauenarengan ere.


Jean 13:1
Pazko-jaia gainean zen. Jesusek bazekien mundu hau utzi eta Aitarengana joateko ordua iritsi zitzaiona. Munduan ziren beretarrak beti maite izan zituelarik, azkenean bete-betean maitatu zituen.


Jean 13:2
[2-3] Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela,


Jean 13:7
Jesusek erantzun zion: —Ni egiten ari naizena zuk ez duzu orain ulertzen, geroago ulertuko duzu.


Jean 13:8
Pedrok, berriro: —Zuk ez didazu sekula niri oinik garbituko. Jesusek erantzun: —Garbitzen ez bazaitut, ez duzu nirekin zerikusirik izango.


Jean 13:10
Jesusek erantzun: —Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago, eta zuek garbi zaudete, baina ez denok.


Jean 13:21
Hori esanik, larritu egin zitzaion Jesusi barrua, eta argi adierazi zien: «Bene-benetan diotsuet: Zuetako batek salduko nau».


Jean 13:23
Ikasleetako bat, Jesusek gehien maite zuen hura, beraren ondoan zegoen mahaian.


Jean 13:25
Eta hark, burua Jesusen bular gainean jarriz, galdegin zion: —Jauna, zein da?


Jean 13:26
Jesusek erantzun zion: —Ogi-puska bustia emango diodana, huraxe da. Eta ogi-puska bat bustiz, Simon Iskarioteren seme Judasi eman zion.


Jean 13:27
Ogi-puska hartu bezain laster, Satanas sartu zen haren barrura. Orduan, Jesusek esan zion: «Egin behar duzuna, egizu lehenbailehen».


Jean 13:31
Judas irten zenean, esan zien Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena.


Jean 13:36
Simon Pedrok galdetu zion Jesusi: —Jauna, nora zoaz? Jesusek erantzun zion: —Ni noan tokira zuk ezin orain niri jarraitu; geroago bai, jarraituko didazu.


Jean 13:38
Jesusek erantzun zion: —Niregatik zeure burua emango duzula? Bene-benetan esaten dizut: Oilarrak jo baino lehen, hiru bider ukatuko nauzu.


Jean 14:6
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.


Jean 14:9
Jesusek erantzun: —Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»


Jean 14:23
Jesusek erantzun zion: —Maite nauenak onartuko du nire mezua; nire Aitak maite izango du, eta Aita eta biok berarengana etorriko gara eta berarengan biziko.


Jean 16:19
Konturatu zen Jesus galdetu egin nahi ziotela, eta esan zien: «Eztabaidan ari zarete zeuen artean nire hitz hauen esanahiaz: “Gutxi barru ez nauzue gehiago ikusiko, baina pixka bat geroago, berriro ikusiko nauzue”.


Jean 16:31
Jesusek erantzun zien: —Orain sinesten duzuela?


Jean 17:1
Honela mintzatu ondoren, Jesusek begiak zerurantz jaso eta esan zuen: «Aita, heldu da ordua. Azal ezazu zeure Semearen aintza, Semeak zure aintza azal dezan.


Jean 17:3
Honetan azaltzen da betiko bizia: zu, egiazko Jainko bakar hori, eta zuk bidalitako Jesus Mesias ezagutzean.


Jean 18:1
Hitzaldi horiek bukaturik, Jesus eta ikasleak Zedron erreka igaro eta beste aldean zegoen baratze batera sartu ziren.


Jean 18:2
Judasek ere, Jesus salduko zuenak, ezagutzen zuen leku hura, askotan bildua baitzen Jesus han bere ikasleekin.


Jean 18:4
Jesusek, ongi baitzekien gertatuko zitzaion guztia, bidera irten eta esan zien: —Noren bila zatozte?


Jean 18:5
Erantzun zioten: —Jesus Nazaretarraren bila. Hark, orduan: —Neu naiz. Han zen guardiekin Judas saltzailea ere.


Jean 18:6
Jesusek «Neu naiz» esan zienean, atzeraka hasi eta lurrera erori ziren.


Jean 18:7
Berriro galdegin zien Jesusek: —Noren bila zatozte? Haiek erantzun: —Jesus Nazaretarraren bila.


Jean 18:8
Eta Jesusek: —Esan dizuet neu naizela; nire bila bazatozte, utzi hauei joaten.


Jean 18:9
Horrela bete zen Jesusek berak esana: «Eman dizkidazunetatik ez dut bat ere galdu».


Jean 18:11
Jesusek esan zion Pedrori: «Itzuli ezpata zorrora. Ez ote dut, bada, edan behar Aitak leporatu didan edari samina?»


Jean 18:12
Orduan, gudari-taldeak bere buruzagiarekin eta judu-agintarien guardiek Jesus preso hartu zuten eta, loturik,


Jean 18:15
Simon Pedro eta beste ikasle bat Jesusen ondoren joan ziren. Ikasle hau apaiz nagusiaren ezaguna zen, eta Jesusekin batera sartu zen apaiz nagusiaren jauregiko patiora;


Jean 18:19
Apaiz nagusiak bere ikasleez eta bere irakatsiaz galdegin zion Jesusi.


Jean 18:20
Jesusek erantzun zion: —Ageri-agerian hitz egin izan diot nik mundu guztiari; sinagogetan eta tenpluan irakatsi izan dut beti, judu guztiak biltzen diren lekuan, eta ezer ere ez dut ezkutuan esan.


Jean 18:22
Hori esan zueneko, han zegoen guardia batek masaileko bat eman zion Jesusi, eta esan: —Horrela erantzuten al zaio apaiz nagusiari?


Jean 18:23
Jesusek erantzun zion: —Gaizki hitz egin badut, esan zertan; baina ongi hitz egin badut, zergatik jotzen nauzu?


Jean 18:24
Anasek, orduan, Kaifas apaiz nagusiari bidali zion Jesus, lotuta.


Jean 18:28
Kaifasenetik gobernariaren jauregira eraman zuten Jesus. Goizaldea zen. Judu-agintariak ez ziren sartu jauregira, ez kutsatzeko, ezin izango baitzuten bestela Pazko-afarian parte hartu.


Jean 18:32
Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean.


Jean 18:33
Pilato barrura sartu zen berriro eta, Jesusi deituz, galdegin zion: —Zu al zara juduen erregea?


Jean 18:34
Eta Jesusek: —Zeure kabuz galdetzen didazu hori ala besteek esan dizute hori nitaz?


Jean 18:36
Jesusek erantzun: —Nire erregetza ez da mundu honetakoa. Nire erregetza mundu honetakoa balitz, nire jendeak borroka egingo zuen ni judu-agintarien menpe ez erortzeko; nire erregetza, ordea, ez da hemengoa.


Jean 18:37
Orduan, Pilatok esan zion: —Beraz, errege zara zu? Jesusek erantzun zion: — Errege naiz, zeuk diozun bezalaxe. Horretarakoxe jaio eta etorri naiz mundura: egiaren testigantza egitera. Egiarena denak entzuten du nire ahotsa.


Jean 19:1
Pilatok, orduan, Jesus zigorkatzeko agindu zuen.


Jean 19:5
Orduan, Jesus kanpora irten zen arantzazko koroa eta purpurazko mantua zeramatzala. Pilatok esan zien: —Hemen duzue gizona!


Jean 19:9
Berriro jauregira sartu eta galdetu zion Jesusi: —Nongoa zara zu? Jesusek, ordea, ez zion erantzun ere egin.


Jean 19:11
Jesusek erantzun zion: —Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.


Jean 19:12
Ordudanik, Jesus askatu nahian zebilen Pilato. Baina judu-agintariak oihuka hasi zitzaizkion: —Hori askatzen baduzu, ez zara enperadorearen adiskide; bere burua errege egiten duen oro enperadorearen aurka ari da.


Jean 19:13
Orduan, hitz hauek entzutean, Pilatok kanpora eraman zuen Jesus eta auzitegian eseri zen, «Harlosatua» —hebreeraz Gabata— zeritzan tokian.


Jean 19:16
Orduan, Pilatok haien esku utzi zuen gurutziltza zezaten. Hartu zuten, beraz, Jesus,


Jean 19:19
Pilatok kartel bat idatzi eta gurutze gainean ezarri zuen. Hau zegoen idatzia: «Jesus Nazaretarra, juduen erregea».


Jean 19:20
Judu askok irakurri zuen kartela, hiritik hurbil baitzegoen Jesus gurutziltzatu zuten lekua; gainera, hebreeraz, latinez eta grekoz zegoen idatzia.


Jean 19:23
Soldaduek, Jesus gurutziltzatu ondoren, haren jantziak hartu eta lau zati egin zituzten, bakoitzarentzat bana; gero tunika hartu zuten, baina josturarik gabea zenez, goitik behera ehundua,


Jean 19:25
Jesusen gurutzearen ondoan zeuden haren ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria.


Jean 19:26
Jesusek, bere ama eta honen ondoan maite zuen ikaslea ikusirik, esan zion amari: «Emakume, horra hor zure semea».


Jean 19:28
Ondoren, Jesusek, guztia betea zegoela jakinik, Liburu Santuak esana erabat bete zedin, esan zuen: «Egarri naiz».


Jean 19:30
Ozpina edan zuenean, Jesusek esan zuen: «Betea da dena». Eta, burua makurtuz, azken arnasa eman zuen.


Jean 19:32
Joan ziren, bada, soldaduak eta hautsi zizkieten berna-hezurrak Jesusekin gurutziltzatu zituzten biei.


Jean 19:33
Baina, Jesusengana iristean, ordurako hilik zegoela ikusirik, ez zizkioten berna-hezurrak hautsi;


Jean 19:38
Jose Arimateakoak Jesusen gorpua eramateko baimena eskatu zion Pilatori. Jose Jesusen ikasleetakoa zen, baina isilpean, judu-agintarien beldurrez. Pilatok baimena eman zion, eta Josek joan eta eraman egin zuen haren gorpua.


Jean 19:39
Etorri zen Nikodemo ere —behin batean gauez Jesus ikustera joan zen hura— hogeita hamarren bat kiloko mirra- eta aloe-nahastura zekarrela.


Jean 19:40
Jesusen gorpua bien artean hartu eta oihal-zerrendaz lotu zuten, tartean lurringaiak ezarriz, juduek hobiratzeko zuten ohiturari jarraituz.


Jean 19:41
Jesus gurutziltzatu zuten lekutik hurbil baratze bat zegoen eta, baratzean, ordu arte inor ipini gabeko hilobi berri bat.


Jean 19:42
Hilobia hurbil zegoenez, hantxe ezarri zuten Jesusen gorpua, juduen atseden-eguna hastear baitzegoen.


Jean 20:2
Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek maite zuen beste ikasleagana itzuli zen lasterka, eta esan zien: «Eraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten».


Jean 20:7
baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik.


Jean 20:9
Izan ere, ordu arte ez zuten ikasleek ulertu Liburu Santuak dioena, Jesusek hildakoen artetik piztu behar zuela, alegia.


Jean 20:12
eta bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan.


Jean 20:14
Berehala, atzera begiratu eta Jesus ikusi zuen zutik, baina ez zen konturatu Jesus zela.


Jean 20:15
Jesusek esan zion: —Emakume, zergatik ari zara negarrez? Noren bila zabiltza? Hark, baratzezaina zelakoan, esan zion: —Jauna, zuk eraman baldin baduzu, esadazu non ipini duzun, eta neuk jasoko dut.


Jean 20:16
Jesusek esan zion: —Maria! Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz: —Rabbuni! (hau da, Maisu).


Jean 20:17
Jesusek esan zion: —Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.


Jean 20:19
Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».


Jean 20:21
Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».


Jean 20:24
Tomas, Hamabietako bat, Bikia zeritzana, ez zegoen haiekin Jesus etorri zenean.


Jean 20:26
Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».


Jean 20:29
Jesusek esan zion: —Ikusi nauzulako sinetsi al duzu? Zorionekoak ikusi gabe sinesten dutenak.


Jean 20:30
Mirarizko beste seinale asko egin zituen Jesusek bere ikasleen aurrean, liburu honetan idatzirik ez daudenak.


Jean 20:31
Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker.


Jean 21:1
Geroxeago, berriro agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean. Honela gertatu zen agerpena:


Jean 21:4
Eguna argitu zuenean, aintzira-ertzean agertu zen Jesus; baina ikasleak ez ziren konturatu Jesus zela.


Jean 21:5
Jesusek esan zien: —Mutilok, baduzue jatekorik? Haiek erantzun: —Ez.


Jean 21:6
Jesusek esan zien: —Bota sarea txaluparen eskuinera eta aurkituko duzue. Hala egin zuten. Eta hainbeste arrain harrapatu zutenez, ez ziren sarea ateratzeko gauza.


Jean 21:7
Orduan, Jesusek maite zuen ikasle hark esan zion Pedrori: «Jauna da». Simon Pedrok, Jauna zela entzun bezain laster, soinekoa jantzi (erantzia baitzuen) eta salto egin zuen uretara.


Jean 21:10
Jesusek esan zien: «Ekarri harrapatu berri dituzuen arrainetariko batzuk».


Jean 21:12
Jesusek esan zien: «Etorri gosaltzera». Ikasleetako inor ez zen ausartzen nor zen galdetzera, ongi baitzekiten Jauna zena.


Jean 21:13
Orduan, Jesusek, hurbildurik, ogia hartu eta eman egin zien, baita arraina ere.


Jean 21:14
Hirugarren aldia zen hau, Jesus, hildakoen artetik piztu ondoren, bere ikasleei agertzen zitzaiena.


Jean 21:15
Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori: —Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino? Hark esan zion: —Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Orduan, Jesusek: —Larra itzazu nire bildotsak.


Jean 21:16
Bigarrenez galdetu zion Jesusek: —Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedrok, berriro: —Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Jesusek, orduan: —Zaindu nire ardiak.


Jean 21:17
Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: —Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion: —Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana. Orduan, esan zion Jesusek: —Larra itzazu nire ardiak.


Jean 21:19
Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion: —Jarraitu niri.


Jean 21:20
Pedrok itzuli eta Jesusek maite zuen ikaslea ondoren zetorrela ikusi zuen, afarikoan, Jesusen bular gainean jarririk, «Jauna, nor da salduko zaituena?» galdetu ziona.


Jean 21:21
Hura ikusi zuenean, bada, Pedrok galdetu zion Jesusi: —Jauna, eta hau zer?


Jean 21:22
Jesusek erantzun zion: —Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer? Zuk jarraitu niri.


Jean 21:23
Hitz hauek zirela eta, ikasle hura hilko ez zelako zurrumurrua zabaldu zen senideen artean. Jesusek, ordea, ez zion esan ez zela hilko, beste hau baizik: «Ni itzuli arte hori gelditzea nahi baldin badut, zuri zer?»


Jean 21:25
Beste gauza asko ere egin zituen Jesusek. Guztiak banan-banan bilduko balira, nik uste mundu osoan ere ez liratekeela sartuko idatz litezkeen liburuak.


Actes 1:1
[1-2] Teofilo maitea: Neure lehen liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zen eguna arte Jesusek egin eta irakatsi zuen guztiaz idatzi nuen. Zerura igo aurretik, Espiritu Santuaren eraginez azken aginduak eman zizkien berak aukeratutako apostoluei.


Actes 1:3
Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.


Actes 1:6
Orduan, Jesusekin bildurik zeudenek galdetu zioten: —Jauna, orain ezarriko al duzu berriro Israelgo erreinua?


Actes 1:7
Jesusek erantzun zien: —Aitak bakarrik du hori erabakitzeko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan gertatuko den jakitea.


Actes 1:9
Hau esanik, gorantz igo zen Jesus haien begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu zien arte.


Actes 1:11
eta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro».


Actes 1:14
Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.


Actes 1:16
«Senideok, bete beharrekoa zen Espiritu Santuak Liburu Santuan Daviden ahoz iragarria, Jesus atzeman zutenen gidari gertatu zen Judasi buruz esana, alegia.


Actes 1:21
[21-22] «Beharrezkoa da, beraz, norbait gure taldeari elkartzea. Jesus Jauna gure artean bizi izan den denbora guztian —Joanek bataiatu zuenetik zerura jasoa izan den arte, alegia— gurekin ibili direnetakoa izan behar du, gurekin batera haren piztueraren lekuko izan dadin».


Actes 2:22
«Entzun hau, israeldarrok: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aurrean sinesgarri egin zuen, mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez.


Actes 2:32
Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko.


Actes 2:36
«Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».


Actes 2:38
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.


Actes 3:13
« Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak, aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetara eman eta Pilatoren aurrean ukatu zenutena, honek askatzea erabaki zuen arren.


Actes 3:16
Bada, Jesusenganako sinesmenari esker, haren indarrak sendatu du zuek ezagutzen eta hemen ikusten duzuen gizon hau; Jesusek ematen duen sinesmenak ekarri dio osasun betea, denok ikus dezakezuenez.


Actes 3:20
horrela iritsiko zaizue Jaunaren kontsolazio-garaia, eta hark berriro bidaliko dizue Jesus, zuentzat izendatua zeukan Mesias.


Actes 3:26
Lehenik zuentzat sorrarazi eta piztu du Jainkoak Jesus bere zerbitzaria, eta zuei bedeinkazioa ematera bidali du, zuetako bakoitza bere gaiztakerietatik aldentzen bada».


Actes 4:2
Oso haserre zeuden, apostoluek Jesusengan hildakoen piztuera gertatu zela herriari irakasten eta hots egiten ziotelako.


Actes 4:11
Jesus hauxe da zuek, etxegileok, mespretxaturiko harria, giltzarri gertatu dena.


Actes 4:13
Pedroren eta Joanen ausardia ikusi eta gizon eskolagabe eta arruntak zirela jabeturik, harrituak zeuden. Bazekiten, alde batetik, Jesusen lagun izanak zirela,


Actes 4:17
Alabaina, herrian hori gehiago zabal ez dadin, mehatxatu egingo ditugu, gaurdanik Jesusen izena inori aipa ez diezaioten».


Actes 4:18
Deitu zituzten, bada, eta Jesusi buruz hitz egitea edo irakastea zorrotz debekatu zieten.


Actes 4:27
«Bai, hala elkartu dira hiri honetan Herodes eta Pontzio Pilato atzerriko nazioekin eta Israel herriarekin, zuk Mesias egin zenuen Jesus zure zerbitzari santuaren aurka.


Actes 4:30
Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak gerta daitezen».


Actes 4:33
Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak zituen;


Actes 5:28
—Ez al genizuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, ordea, Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.


Actes 5:30
Gure arbasoen Jainkoak piztu egin du zuek egur batetik zintzilik hil zenuten Jesus.


Actes 5:40
Eta, apostoluak deitu eta zigorkatu ondoren, Jesusi buruz hitzik esatea zorrotz debekatu zieten. Ondoren, askatu egin zituzten.


Actes 5:41
Apostoluak Biltzar Nagusitik pozik atera ziren, Jainkoak Jesusengatik sufritzeko duin aurkitu zituelako.


Actes 5:42
Eta, tenpluan nahiz etxez etxe, etengabe irakasten eta hots egiten zuten Jesus Mesias delako berri ona.


Actes 6:14
geuk entzun diogu esaten, Jesus Nazaretarra delako horrek tenplua suntsituko duela eta Moisesek eman zizkigun ohiturak aldatuko dituela».


Actes 7:55
Baina hark, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus zutik Jainkoaren eskuinaldean.


Actes 7:59
Harrika ari zitzaizkion bitartean, Estebanek honela egiten zuen otoitz: «Jesus Jauna, hartzazu nire bizia ».


Actes 8:16
Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden.


Actes 8:35
Felipek, orduan, pasarte honetatik abiaturik, Jesusen berri ona adierazi zion.


Actes 9:5
—Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok. —Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.


Actes 9:17
Joan zen Ananias eta, etxean sarturik, eskuak ezarri zizkion Saulori, esanez: «Anaia Saulo, Jaunak, bidean zentozela agertu zitzaizun Jesusek, bidali nau, berriro ikus dezazun eta Espiritu Santuaz bete zaitezen».


Actes 9:20
gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.


Actes 9:21
Entzuten zioten guztiak txunditurik gelditzen ziren eta zioten: «Ez al da, bada, hau Jerusalemen Jesus delako horri dei egiten diotenak halako amorruz pertsegitzen zituena? Eta ez al da etorri hona, hemengoak ere atxilotu eta apaizburuengana eramateko?»


Actes 9:22
Saulo, ordea, gero eta kementsuago agertzen zen eta nahasturik uzten zituen Damaskoko juduak, argi frogatzen baitzuen Jesus Mesias zela.


Actes 9:27
Orduan, Bernabek Saulo berekin hartu eta apostoluei aurkeztu zien. Eta kontatu zien nola Damaskora bidean Saulok Jauna ikusi zuen, nola Jauna mintzatu zitzaion eta nolako ausardiaz hitz egin zuen Damaskon Jesusi buruz.


Actes 10:38
Nazareteko Jesusena, alegia: Jainkoak Espiritu Santuaz eta indarrez gantzutu zuen, eta hark on egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bere bizitza, Jainkoa berekin baitzuen.


Actes 10:39
Eta gu gara hark juduen lurralde osoan eta Jerusalemen egindako guztien lekuko. Jesus hau egur batetik zintzilik hil zuten;


Actes 10:42
Jesusek berak agindu zigun herriari predikatzeko, bera dela Jainkoak bizien eta hildakoen epaile ezarri duena aitortuz.


Actes 11:20
Baina haien arteko batzuk, Zipreko eta Zirenekoak, Antiokiara heldu zirenean, jentilei ere Jesus Jaunaren berri ona iragartzen hasi ziren.


Actes 13:6
Uharte guztia zeharkatu zuten Pafoseraino, eta lanbidez aztia zen sasiprofeta judu bat aurkitu zuten han, Barjesus zeritzana.


Actes 13:23
Hitzemana zuenez, honen ondorengotik sortu zion Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus alegia.


Actes 13:27
Jerusalemdarrek eta beraien agintariek ez zuten Jesus aintzat hartu eta, berau kondenatuz, larunbatero sinagogan irakurtzen dituzten profeziak bete zituzten.


Actes 13:33
guretzat, haien ondorengoontzat, bete duela Jainkoak, Jesus hildakoen artetik piztuz. Hala dago idatzia bigarren Salmoan: «Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu.


Actes 13:38
«Jakizue, beraz, senideok, Jesusi esker hots egiten zaizuela bekatuen barkamena; Moisesen legeaz lorrezina izan duzuen Jainkoarekiko adiskidetasuna


Actes 15:11
Ez horixe! Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai jentilak».


Actes 16:7
Misiako mugara iritsi zirenean, Bitiniarantz jo nahi izan zuten, baina Jesusen Espirituak ez zien utzi.


Actes 16:31
Haiek erantzun zioten: —Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete.


Actes 17:3
Mesiasek sufritu eta hildakoen artetik piztu egin behar zuela azaltzen eta frogatzen zien. Eta esaten zien: «Nik hots egiten dizuedan Jesus hauxe da Mesias».


Actes 17:7
eta Jasonek etxean hartu ditu. Hauek guztiok enperadorearen aginduen aurka ari dira, badela beste errege bat esanez, Jesus alegia».


Actes 17:18
Zenbait filosofo epikureo eta estoikok ere jardun ohi zuen harekin eztabaidan. Batzuek zioten: «Zer ote dio berritsu honek?» Beste batzuek, berriz: «Jainko arrotzen predikari dirudi». Izan ere, Jesusen eta piztueraren berri ematen zien Paulok.


Actes 18:5
Silas eta Timoteo Mazedoniatik etorri zirenean, Paulok mezuaren predikuari eman zion erabat, Jesus zela Mesias juduen aurrean aitortuz.


Actes 18:25
Jaunaren bideari buruz ongi eskolatua zegoen; kartsuki hitz egiten zuen eta Jesusi zegokiona zehazki irakasten, Joanena beste bataiorik ezagutu ez arren.


Actes 18:28
Izan ere, ongi finkaturiko arrazoien bidez egiten zien aurre juduei denen aurrean, Liburu Santuen bidez Jesus zela Mesias frogatuz.


Actes 19:4
Eta Paulok esan zien: —Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.


Actes 19:5
Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu ziren.


Actes 19:13
Harat-honat zebiltzan judu exortzista batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko. Honela esaten zieten: «Paulok hots egiten duen Jesusen izenean, irteteko agintzen dizuet!»


Actes 19:15
Baina espiritu gaiztoak erantzun zien: «Ezagutzen dut Jesus eta badakit Paulo nor den. Baina nor zarete zuek?»


Actes 19:17
Efesoko bizilagun guztiek, judu eta greziar, izan zuten gertakari honen berri. Beldurrak harturik gelditu ziren denak eta Jesus Jaunaren izena handiesten zuten.


Actes 20:21
judu nahiz greziarrei, arren Jainkoarengana bihurtzeko eta Jesus gure Jaunarengan sinesteko eskatuz.


Actes 20:24
Baina biziak ez dit axola, neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea.


Actes 20:35
Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino” ».


Actes 21:13
Baina Paulok erantzun zigun: «Zer dela-eta ari zarete negarrez? Bihozgabetu egin nahi al nauzue? Prest nago, lotua izateko ez ezik, Jerusalemen hiltzeko ere, Jesus Jaunarengatik».


Actes 22:8
“Nor zaitut, Jauna?” galdetu nuen nik. Eta erantzun zidan: “Jesus Nazaretarra naiz, zuk pertsegitzen duzuna”.


Actes 25:19
Beren erlijioari buruzko gorabeherak baino ez zituzten, eta hila den eta Paulok bizi dela dioen Jesus izeneko bati buruzkoak bereziki.


Actes 26:9
«Egia da, nik ere Nazareteko Jesusi borroka egin behar niola uste izan nuen, horretarako bide guztiak erabiliz.


Actes 26:15
“Nor zaitut, Jauna?” galdetu nion nik. Eta Jaunak erantzun: “Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.


Actes 28:23
Izendatu zioten, beraz, egun bat, eta asko joan zitzaizkion bera zegoen etxera. Paulo Jainkoaren erregetzaren azalpena eta testigantza egiten jardun zitzaien goizetik arratsaldera eta, Moisesen legea eta profetak oinarri hartuz, Jesusen mezua sinestarazten ahalegindu zen.


Romains 3:25
[25-26] Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Kristo beronengan sinesten dutenentzat. Horrela, garbi erakusten du Jainkoak zuzen jokatu zuela bere eroapenaz lehengo bekatuak zigortu gabe utzi zituenean, eta zuzen jokatzen duela orain ere, bera salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartzen dituenean.


Romains 4:24
guregatik ere badio; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik piztu zuenarengan sinesten dugunok, sinesmenari esker onartuko baikaitu Jainkoak.


Romains 4:25
Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako izan zen piztua.


Romains 8:11
Jesus hildakoen artetik piztu zuen Jainkoaren Espiritua zuengan bizi bada, Kristo hildakoen artetik piztu zuenak berak biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan bizi den bere Espirituaren bitartez.


Romains 10:9
Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.


Romains 14:14
Nik badakit eta ziur nago —Jesus Jaunak esan izan baitzuen— ez dela ezer ere berez kutsatua denik; kutsatutzat hartzen duenarentzat bakarrik bihurtzen da zerbait kutsatu.


1 Corinthiens 5:4
Jesus gure Jaunaren izenean bilduko zarete —eta han izango naiz ni ere espirituz— eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez,


1 Corinthiens 9:1
Ez ote naiz libre? Ez ote naiz apostolu? Ez ote dut ikusi Jesus gure Jauna? Ez ote da nire lanaren fruitu zuek kristau izatea?


1 Corinthiens 11:23
Jaunarengandik hartu nuen nik, neure aldetik zuei eskualdatu dizuedan hau: Jesus Jaunak, saldu zuten gauean, ogia hartu zuela


1 Corinthiens 12:3
Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.


1 Corinthiens 16:23
Jesus Jaunaren grazia izan bedi zuekin.


2 Corinthiens 1:14
dagoeneko erdizka bederen ulertu didazuena, hau da: ni zuentzat harrogarri izango naizela, zuek niretzat izango zareten bezala, Jesus gure Jauna agertuko den egunean.


2 Corinthiens 4:5
Ez gara geure buruak predikatzen ari, Jesu Kristo Jauna dela baizik, eta gu ez gara zuen zerbitzari besterik Jesusen maitasunagatik.


2 Corinthiens 4:10
nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin.


2 Corinthiens 4:11
Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin.


2 Corinthiens 4:14
jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera.


2 Corinthiens 11:4
Izan ere, etortzen zaizue norbait, guk predikatu genizuena ez bezalako Jesus predikatuz, edo hartu zenutena ez bezalako espiritua eskainiz, edo sinetsi zenutena ez bezalako berri ona hots eginez, eta zuek lasai-lasai onartzen duzue.


2 Corinthiens 11:31
Eta ongi daki Jainkoak, Jesus gure Jaunaren Aitak —bedeinkatua bera beti!—, ez diodala gezurrik.


Galates 3:28
Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan.


Galates 6:17
Hemendik aurrera ez diezadala inork nekerik eman, neure gorputzean daramatzadan markek erakusten baitute Jesusen zerbitzari naizela.


Éphésiens 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, Efeson bizi zareten fededunoi, Kristo Jesusengan sinesten duzuenoi, idazten dizuet.


Éphésiens 1:15
Horregatik, Jesus Jaunarengan nola sinesten duzuen eta fededun guztiak nola maite dituzuen jakinik,


Éphésiens 2:6
eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.


Éphésiens 2:7
Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.


Éphésiens 2:10
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala.


Éphésiens 2:13
Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker.


Éphésiens 2:20
apostolu eta profeten oinarri gainean eraikiak, Kristo Jesus bera giltzarri delarik.


Éphésiens 3:1
Hori dela eta, ni Paulo, jentil zaretenon onerako Kristo Jesusen preso naizen hau…


Éphésiens 3:6
Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berri onari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea.


Éphésiens 3:11
aurrez betidanik berak zuen eta Kristo Jesus gure Jaunarengan bete duen asmoaren jakinduria.


Éphésiens 3:21
aintza Elizan eta Kristo Jesusengan, gizaldiz gizaldi eta menderen mendetan! Amen.


Éphésiens 4:21
Entzun duzue, izan ere, hartaz hitz egiten eta, Jesusi dagokion egiazko irakaspenaren arabera, hau ikasi duzue:


Éphésiens 4:24
eta giza izaera berria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera biziera zuzena eta santua eramateko.


Philippiens 1:6
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte.


Philippiens 1:26
Horrela, zuek ikustera berriro joatean, Kristo Jesusenak izateaz duzuen harrotasuna areagotu egingo da niri esker.


Philippiens 2:5
Izan itzazue zeuen artean Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak.


Philippiens 2:6
Kristo Jesusek, jainkozko izaerako izanik, ez zion gogor eutsi nahi izan


Philippiens 2:10
Jesusen izenaren omenez, zeruan, lurrean eta lur azpian, guztien belaunak makur daitezen,


Philippiens 2:19
Jesus Jaunaren laguntzaz, Timoteo laster zuengana bidaltzeko itxaropena dut, zuen berri jakinik ni ere bizkor nadin.


Philippiens 3:3
Izan ere, gu baikara egiaz erdainduak, giza mailako gauzetan uste ona jarri gabe Jainkoa Espirituaren eraginez gurtzen dugunok eta Kristo Jesusengan harrotzen garenok.


Philippiens 3:8
Eta are gehiago, nire ustetan deusek ere ez du ezer balio Kristo Jesus ene Jauna ezagutzearen dohain paregabearen aldean. Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren


Philippiens 3:12
Ez dut esan nahi hori lortu dudanik edota helmugara heldu naizenik; baina lehia bizian ari naiz ea eskuratzen dudan, Kristo Jesusek ni neu beretzat eskuratu ninduenez gero.


Philippiens 3:14
eta helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik Kristo Jesusen bitartez.


Philippiens 4:7
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.


Philippiens 4:19
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.


Colossiens 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak Kolosan bizi zareten kristau fededun eta senide leialoi idazten dizuegu.


Colossiens 1:4
jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;


Colossiens 2:6
Beraz, Kristo Jesus Jauna onartu duzuenez gero, jarraitu berari dagokionez bizitzen.


Colossiens 3:17
Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez.


Colossiens 4:11
Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit.


Colossiens 4:12
Herritar duzuen Epafrasek ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.


1 Thessaloniciens 1:10
eta zerutik etorriko den beraren Seme Jesusen zain egoteko. Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus, eta beronek askatuko gaitu etortzekoa den haserre-zigorretik.


1 Thessaloniciens 2:15
Juduek Jesus Jauna eta profetak hil zituzten, eta orain gu pertsegitzen gaituzte. Ez zaizkio Jainkoari atsegin eta gizon-emakumeentzat etsai dira,


1 Thessaloniciens 3:11
Jainko gure Aitak berak eta Jesus gure Jaunak bidera ditzatela zuengana gure pausoak!


1 Thessaloniciens 3:13
Sendo zaitzatela barrutik, Jesus gure Jauna bere santuekin agertuko den egunean santu eta akats gabe aurkez zaitezten gure Aita Jainkoaren aurrean.


1 Thessaloniciens 4:1
Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta gehiago horrela bizitzen.


1 Thessaloniciens 4:14
Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.


1 Thessaloniciens 5:18
Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.


2 Thessaloniciens 1:7
eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean;


2 Thessaloniciens 1:8
sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.


2 Thessaloniciens 1:12
Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.


2 Thessaloniciens 2:8
agertuko da gaiztoa; Jesus Jaunak, ordea, bere ahoko arnasaz hondatuko du eta bere etorrera argitsuaz ezereztuko.


1 Timothée 1:12
Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako,


1 Timothée 1:14
Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez.


1 Timothée 1:15
Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik;


1 Timothée 2:5
Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus,


1 Timothée 3:13
zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.


1 Timothée 4:6
Senideei hau irakatsiz, Kristo Jesusen zerbitzari on izango zara, sinesmenaren hitzaz eta jarraitu duzun irakaspen ederraz hazia zarela erakutsiz.


1 Timothée 5:21
Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.


1 Timothée 6:13
Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:


2 Timothée 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen bidez agindu zaigun bizia iragartzeko Jesu Kristoren apostolu naizen honek,


2 Timothée 1:2
zuri idazten dizut, ene seme maite Timoteo. Jainko Aitak eta Kristo Jesus gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.


2 Timothée 1:9
Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun, ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako.


2 Timothée 1:10
Onginahi hau orain agertu da, Kristo Jesus gure Salbatzailea munduan agertzean; honek heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez.


2 Timothée 1:13
Har itzazu jarraibidetzat Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak.


2 Timothée 2:1
Zu, beraz, ene seme, sendo zaitez Kristo Jesusengandik hartutako dohainaz.


2 Timothée 2:3
Hartzazu parte nirekin sufrimenduetan, Kristo Jesusen soldadu onari dagokionez.


2 Timothée 2:10
Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten.


2 Timothée 3:12
Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak.


2 Timothée 3:15
eta Liburu Santuak umetandik ezagunak dituzula. Liburu Santuek emango dizute Kristo Jesusenganako sinesmenaren bidez salbamenera daraman jakinduria.


2 Timothée 4:1
Jainkoaren aurrean eta, errege bezala agertuz, biziak eta hilak epaitzera etorriko den Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:


Philémon 1:1
Nik, Paulok, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek, eta Timoteo anaiak zuri idazten dizugu, Filemon gure lankide maite horri;


Philémon 1:5
Jesus Jaunari eta fededun guztiei dizkiezun maitasun eta leialtasunaren berri izan baitut.


Philémon 1:9
nahiago dut maitasunaren izenean eskatu; nik, Paulok, jadanik zahartua eta orain, gainera, Kristo Jesusengatik kartzelan nagoen honek,


Philémon 1:23
Epafrasek, Kristo Jesusengatik nire kartzela-lagunak, agurtzen zaitu;


Hébreux 2:9
Baina ia aingeruen pareko egina izan zen Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik; horrela, Jainkoaren onginahiaz, gu guztion onerako jasan zuen berak heriotza.


Hébreux 2:10
Egoki zen, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak, seme-alaba guztiak bere aintzara eraman nahirik, Jesus, haiek salbamenera gidatuko zituen burua, oinazeen bidez bete-betekoa bihurtzea.


Hébreux 2:11
Izan ere, bai santu egiten duen Jesusek, bai honek santu egiten dituenek, Aita bera dute denek; horregatik, Jainkoaren Semeari ez dio lotsarik ematen hauei senide deitzeak,


Hébreux 2:14
Familia bateko seme-alabak haragi eta odol bereko diren bezala, horrelaxe hartu zuen parte Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko,


Hébreux 3:1
Horregatik, Jainkoak herri santuko kide egin eta zerurako deitu zaituztenok, begira iezaiozue Jesusi: bera da guk aitortzen dugun fedearen apostolu eta apaiz nagusi.


Hébreux 3:3
Jesusek, izan ere, ohore handiagoa merezi du Moisesek baino, etxegileak etxeak berak baino ohore handiagoa merezi duen bezalaxe.


Hébreux 4:14
Beraz, gure apaiz nagusi handia, Jesus Jainkoaren Semea, zeruan sartua dugunez gero, euts diezaiogun sendo aitortzen dugun fedeari.


Hébreux 6:20
hara sartu baitzen Jesus guregatik, aitzindari gisa, Melkisedeken antzera behin betiko apaiz nagusi egina.


Hébreux 7:13
Hemen adierazten dena, berriz, Jesus gure Jauna alegia, beste leinu batekoa da, inoiz aldare-gizonik izan ez duen leinukoa,


Hébreux 7:21
Jesus, ordea, zin eginez izendatu zuen Jainkoak, hartaz esaten denez: Zin egina du Jaunak eta ez zaio damutuko: «Betiko zara zu apaiz».


Hébreux 7:22
Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.


Hébreux 7:24
Jesusek, ordea, beti irauten duenez, inoiz amaituko ez den apaizgoa du.