A A A A A


Chercher

Matthieu 1:23
Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena (Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» esan nahi du).


Matthieu 2:23
eta Nazaret izeneko herrian jarri zen bizitzen; horrela bete zen Jainkoak profeten bidez esana: «Nazaretarra esango diote».


Matthieu 3:2
«Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza ».


Matthieu 3:9
eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.


Matthieu 3:15
Baina Jesusek erantzun zion: -Uztazu orain, honela bete behar baitugu osoki Jainkoaren nahia. Orduan, amore eman zuen Joanek.


Matthieu 3:16
Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.


Matthieu 4:3
Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.


Matthieu 4:4
Jesusek erantzun zion: —Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.


Matthieu 4:6
esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.


Matthieu 4:7
Baina Jesusek erantzun: —Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.


Matthieu 4:10
Jesusek, orduan: —Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.


Matthieu 4:14
Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:


Matthieu 4:17
Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza ».


Matthieu 4:23
Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.


Matthieu 5:3
«Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.


Matthieu 5:4
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.


Matthieu 5:5
«Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz.


Matthieu 5:6
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.


Matthieu 5:7
«Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.


Matthieu 5:8
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.


Matthieu 5:9
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.


Matthieu 5:10
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.


Matthieu 5:19
Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea, handitzat hartuko du Jainkoak bere erreinuan.


Matthieu 5:20
Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.


Matthieu 5:34
Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita;


Matthieu 6:7
«Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak.


Matthieu 6:24
«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan.


Matthieu 6:30
Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook?


Matthieu 6:33
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.


Matthieu 7:1
«Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;


Matthieu 7:2
izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak.


Matthieu 7:7
«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.


Matthieu 7:21
«Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.


Matthieu 8:11
Egia esan, asko etorriko dira sortalde eta sartaldetik, Abraham, Isaak eta Jakobekin Jainkoaren erreinuko mahaikide izateko;


Matthieu 8:12
erreinuaren oinordeko zirenak, berriz, kanpora, ilunpetara, botako ditu Jainkoak. Negarra eta hortz-karraska izango dira han».


Matthieu 8:17
Horrela bete zen Jainkoak Isaias profetaren bidez esana: Hark gure ahuleriak hartu zituen bere gain, gure gaitzen zama jasan.


Matthieu 8:29
Eta deiadarka hasi zitzaizkion: —Zer duzu gurekin, Jainkoaren Seme horrek? Garaia baino lehen guri oinaze ematera etorri al zara hona?


Matthieu 9:8
Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.


Matthieu 9:13
Hobe zenukete Jainkoak esandako honetaz jabetuko bazinete: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.


Matthieu 9:35
Jesus herri eta auzo guztietan barrena ibili zen, sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta gaitz eta eritasun guztiak sendatzen.


Matthieu 10:7
Bidez zoaztela, hots egin Jainkoaren erregetza gainean dela.


Matthieu 10:19
Eramango zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan;


Matthieu 10:30
Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak.


Matthieu 11:11
Benetan diotsuet: Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiagoa da.


Matthieu 11:12
«Joan Bataiatzailea agertu zenetik gaurdaino Jainkoaren erreinua indarrez hartzen da, eta indar egiten dutenek eskuratzen dute.


Matthieu 11:19
Etorri da Gizonaren Semea, jan-edan egiten duela, eta honela diote: “A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!” Baina egiteek aitortzen dute Jainkoaren jakinduria zuzena dela».


Matthieu 12:4
Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak eta ez bere lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak?


Matthieu 12:7
Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino, ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko.


Matthieu 12:17
Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen:


Matthieu 12:28
Deabruak Jainkoaren Espirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.


Matthieu 12:31
«Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko.


Matthieu 12:32
«Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.


Matthieu 12:37
Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko».


Matthieu 13:11
Jesusek erantzun zien: —Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; horiei, ordea, ez.


Matthieu 13:24
Beste parabola bat proposatu zien Jesusek: «Jainkoaren erregetzarekin, gizon batek soroan hazi ona erein zuenean bezala gertatzen da.


Matthieu 13:31
Jesusek beste parabola hau kontatu zien: «Jainkoaren erregetza gizon batek soroan ereiten duen mostaza-haziaren antzekoa da.


Matthieu 13:33
Beste parabola bat ere esan zien: «Jainkoaren erregetza legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da».


Matthieu 13:35
Honela bete zen Jainkoak profetaren bidez esana: Parabola bidez mintzatuko naiz, munduaren hasieratik gordea zegoena azalduko.


Matthieu 13:38
soroa, mundua; hazi ona Jainkoaren erreinuko seme-alabak dira; olo gaiztoa, berriz, gaiztoarenak;


Matthieu 13:44
«Jainkoaren erregetzarekin, landan ezkutatua dagoen altxorrarekin bezala gertatzen da. Norbaitek aurkitzen duelarik, berriro ezkutatu egiten du, eta pozaren pozez joan, dituen guztiak saldu eta landa hura erosten du.


Matthieu 13:45
«Era berean, Jainkoaren erregetzarekin, harribitxi bila dabilen tratulariarekin bezala gertatzen da.


Matthieu 13:47
«Jainkoaren erregetzarekin, uretara botatzen den eta mota guztietako arrainak biltzen dituen sarearekin bezala gertatzen da.


Matthieu 13:52
Hark esan zien: —Beraz, Jainkoaren erregetzaren jakinduriaz jantzia dagoen lege-maisua, bere altxorretik zahar eta berriak ateratzen dituen etxeko jaunaren antzekoa da.


Matthieu 14:33
Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez: —Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!


Matthieu 15:3
Jesusek erantzun zien: —Eta zuek zergatik hausten duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioengatik?


Matthieu 15:4
Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.


Matthieu 15:5
Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio: «Zuri eman behar nizukeena Jainkoari eskainia diot»,


Matthieu 15:6
halakoak ez duela aitarekiko agindu hori bete beharrik; horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen usadioengatik.


Matthieu 15:24
Jesusek, ordea: —Israel herriko ardi galduengana bakarrik bidali nau Jainkoak.


Matthieu 15:31
Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.


Matthieu 15:36
Gero, zazpi ogiak eta arrainak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.


Matthieu 16:1
Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.


Matthieu 16:19
Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.


Matthieu 16:22
Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion: —Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.


Matthieu 16:23
Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori: —Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.


Matthieu 18:1
Hurbildu ziren ikasleak Jesusengana eta galdetu zioten: —Nor da Jainkoaren erreinuan handiena?


Matthieu 18:3
esan zien: —Benetan diotsuet: Berriro haurren antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.


Matthieu 18:4
Beraz, haur hau bezain txiki bihurtzen dena, hori da Jainkoaren erreinuan handiena.


Matthieu 18:19
«Beste hau ere esaten dizuet: Zuetako bik mundu honetan Jainkoari zerbait eskatzeko elkar hartzen badute, eman egingo die zeruko nire Aitak.


Matthieu 18:23
«Hain zuzen, zerbitzariekin kontuak garbitu nahi izan zituen erregearekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin.


Matthieu 19:6
Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.


Matthieu 19:8
Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela.


Matthieu 19:11
Jesusek erantzun zien: —Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.


Matthieu 19:12
Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza.


Matthieu 19:14
Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».


Matthieu 19:17
Jesusek erantzun zion: —Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.


Matthieu 19:23
Jesusek esan zien bere ikasleei: —Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.


Matthieu 19:24
Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.


Matthieu 19:26
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.


Matthieu 19:28
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.


Matthieu 20:1
«Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen.


Matthieu 21:4
Hori Jainkoak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen:


Matthieu 21:25
Joanek noren aginduz bataiatzen zuen, Jainkoaren aginduz ala giza aginduz? Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.


Matthieu 21:31
Zuen ustez, bietatik zeinek egin zuen aitaren nahia?» «Lehenengoak», erantzun zioten. Jesusek esan zien: «Benetan diotsuet: Zergalariak eta emagalduak zuek baino lehenago sartuko dira Jainkoaren erreinuan.


Matthieu 21:32
Izan ere, etorri zitzaizuen Joan Bataiatzailea Jainkoaren nahiari dagokion jokabidea azalduz, eta ez zenioten sinetsi; zergalariek eta emagalduek, ordea, sinetsi zioten. Eta zuek, hori ikusita ere, ez zarete aldatu: oraindik ez diozue sinetsi.


Matthieu 21:43
«Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruitua aterako dion herri bati emango zaio.


Matthieu 22:2
«Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da.


Matthieu 22:16
Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera: —Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari.


Matthieu 22:21
Erantzun zioten: —Zesarrenak. Jesusek, orduan: —Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.


Matthieu 22:29
Jesusek erantzun zien: —Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen.


Matthieu 22:31
Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Jainkoak berak esan zizuena:


Matthieu 22:32
Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz? Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik.


Matthieu 22:37
Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.


Matthieu 22:43
Jesusek, orduan: —Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:


Matthieu 23:12
Bere burua goratzen duena, beheratu egingo du Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu.


Matthieu 23:13
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok, jendeari Jainkoaren erreinuko sarrera ixten diozuenok! Zeuek ez zarete sartzen eta sartu nahi luketenei ez diezue uzten. (


Matthieu 23:21
tenpluarengatik zin egiten duenak, tenpluarengatik eta bertan bizi den Jainkoarengatik egiten du zin;


Matthieu 23:22
zeruarengatik zin egiten duenak, Jainkoaren tronuarengatik eta bertan esertzen denarengatik egiten du zin.


Matthieu 23:37
«Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak txitak hegalpean bildu ohi dituen bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.


Matthieu 24:14
Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau, herri guztiek haren berri izan dezaten. Orduan etorriko da azkena.


Matthieu 24:20
Eskatu Jainkoari, ihes egin beharra neguan edo larunbatez gerta ez dakizuen.


Matthieu 24:22
Eta Jainkoak aldi hori laburtuko ez balu, ez litzateke inortxo ere bizirik aterako; baina, aukeratuak direla eta, laburtu egingo ditu egun horiek.


Matthieu 25:1
«Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da.


Matthieu 25:14
«Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien:


Matthieu 26:28
hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.


Matthieu 26:61
esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».


Matthieu 26:63
Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion: —Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.


Matthieu 27:40
eta esanez: «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»


Matthieu 27:43
Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?»


Matthieu 27:54
Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»


Matthieu 28:18
Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan.


Marc 1:1
Hona hemen nola hasi zen Mesias eta Jainkoaren Seme den Jesusen berri ona.


Marc 1:14
Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berri ona hots egiten zuen.


Marc 1:15
Honela zioen: «Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berri ona».


Marc 1:24
—Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.


Marc 2:7
«Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»


Marc 2:12
Berehala jaiki, ohatila hartu eta guztien aurrean atera zen. Harriturik gelditu ziren denak, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Ez dugu sekula horrelakorik ikusi».


Marc 2:26
Nola, Abiatar apaiz nagusi zela, Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituen, legez apaizek bakarrik jan zitzaketenak, eta nola berarekin zeudenei ere eman zien?


Marc 2:27
Eta, gainera, esan zien: —Larunbata gizakiaren onerako egin zuen Jainkoak eta ez gizakia larunbataren onerako.


Marc 3:11
Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara jausi eta ozenki esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara zu».


Marc 3:28
Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;


Marc 3:35
Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.


Marc 4:11
Eta hark esan zien: —Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioa ezagutzea; kanpokoei, ordea, dena parabola bidez ematen zaie.


Marc 4:24
Esan zien ere: «Kontu izan nola entzuten duzuen! Zuek zein neurritan entzun, neurri berean emango dizue Jainkoak, eta gehiago ere bai.


Marc 4:26
Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da:


Marc 4:30
Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela esango genuke Jainkoaren erregetza? Zein parabolaren bidez adieraz genezake?


Marc 5:7
Eta deiadarka esan zion: —Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu!


Marc 7:8
«Zuek, Jainkoaren agindua bazterrera utzi eta giza ohiturari eusten diozue».


Marc 7:9
Eta jarraitu zuen: —Lasai zokoratzen duzue Jainkoaren agindua zeuen usadioak ezartzeko!


Marc 7:11
Zuek, ordea, beste hau diozue: Norbaitek aitari edo amari esaten badio «Zuri eman behar nizukeena “Korban ” da (hau da, Jainkoarentzat opari)»,


Marc 7:13
horrela, Jainkoaren hitza baliogabe uzten duzue, zeuen arteko usadioengatik. Eta horrelakoak asko egiten dituzue.


Marc 8:6
Orduan, jendeari lurrean esertzeko agindu zion. Gero, zazpi ogiak hartu eta, Jainkoari esker oneko otoitza egin ondoren, zatitu eta bere ikasleei eman zizkien, bana zitzaten. Haiek jendeari eskaini zizkioten.


Marc 8:11
Fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren: Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko.


Marc 8:33
Baina Jesusek, itzuli eta ikasleei begira, gogor eraso zion Pedrori, esanez: —Alde nire ondotik, Satanas! Hire asmoak ez dituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.


Marc 9:1
Eta honela amaitu zuen: «Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoa errege ahaltsu bezala etortzen ikusi arte».


Marc 9:47
Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino;


Marc 10:5
Jesusek esan zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen lege hori Moisesek.


Marc 10:6
Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;


Marc 10:9
Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.


Marc 10:14
Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.


Marc 10:15
Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».


Marc 10:18
Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.


Marc 10:23
Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!


Marc 10:24
Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere: —Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea.


Marc 10:25
Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.


Marc 10:27
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak.


Marc 10:40
baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.


Marc 11:22
Jesusek erantzun: —Izan sinesmen Jainkoarengan!


Marc 11:24
Horregatik diotsuet: Otoitzean eskatzen duzuen edozer gauza, sinetsi lortu duzuela, eta emango dizue Jainkoak.


Marc 11:30
Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen? Esan!


Marc 11:31
Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.


Marc 12:14
Etorri eta esan zioten: —Maisu, badakigu egiazale zarena eta ez dizuna axolarik inoren zeresanak; zuk, gizakiaren itxurari begiratu gabe, Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi al da Zesarri zerga ordaintzea, bai ala ez? Ordaindu behar al diogu, bai ala ez?


Marc 12:17
Jesusek, orduan: —Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari. Txunditurik utzi zituen erantzun honekin.


Marc 12:24
Jesusek erantzun zien: —Ez ote zabiltzate oker, eta oker, hain zuzen, Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dituzuelako?


Marc 12:26
Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Moisesen liburuan, sutan zegoen sasiaren pasartean, nola esaten dion Jainkoak berak: Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz?


Marc 12:27
Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik. Oker zaudete oso.


Marc 12:29
Jesusek erantzun: —Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!


Marc 12:30
Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz.


Marc 12:32
Lege-maisuak, orduan: —Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean.


Marc 12:34
Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion: —Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti. Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.


Marc 13:11
«Auzitegira zaramatzatela, ez egon zer esango duzuen kezkatan; une hartan bertan Jainkoak adieraziko dizuena, esan huraxe, ez baitzarete zuek mintzatuko, Espiritu Santua baizik.


Marc 13:18
Eskatu Jainkoari, hori guztia neguan gerta ez dadin.


Marc 13:19
Zeren egun haiek egun larriak izango baitira; ez da horrelako larrialdirik izan Jainkoak sortu zuen mundu honen hasieratik orain arte, ezta izango ere.


Marc 14:24
Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, guztiengatik isuria.


Marc 14:25
Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».


Marc 14:35
Eta aurreraxeago joanik, lurrean erori eta otoizka ari zitzaion Jainkoari, urrun ziezaiola ordu hura, ahal bazen.


Marc 15:39
Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: «Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen».


Marc 15:43
Arimateako Jose Pilatogana joatera ausartu zen, Jesusen gorpua eskatzera. Jose hau kontseiluko kide ospetsua zen, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.


Marc 16:19
Horrela hitz egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.


Luc 1:6
Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren.


Luc 1:8
Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen.


Luc 1:13
Baina aingeruak esan zion: —Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena.


Luc 1:15
handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du ardorik, ez pattarrik edango, eta amaren sabeletik bertatik Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak.


Luc 1:19
Aingeruak erantzun zion: —Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera.


Luc 1:26
Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera,


Luc 1:28
Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion: —Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.


Luc 1:30
Aingeruak esan zion: —Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.


Luc 1:35
Aingeruak erantzun zion: —Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.


Luc 1:37
Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.


Luc 1:47
«Jaunaren handitasuna dut goresten, pozaren pozez daukat barrena, Jainkoa baitut salbatzaile.


Luc 1:64
Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen.


Luc 1:68
«Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bere herriarengana etorri eta askatu duena!


Luc 1:78
Gure Jainkoaren barru errukitsuari esker, goiz-argia agertuko zaigu zeru goitik,


Luc 2:13
Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz:


Luc 2:14
«Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!»


Luc 2:20
Artzainak, entzun eta ikusi zutenarengatik Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien.


Luc 2:25
Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen


Luc 2:28
haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:


Luc 2:37
alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz.


Luc 2:38
Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.


Luc 2:40
Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.


Luc 2:52
Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.


Luc 3:2
Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan.


Luc 3:6
Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.


Luc 3:8
Ager ezazue zeuen egiteetan bihozberrituak zaudetela, eta ez hasi “Abrahamen ondorengo gara” esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.


Luc 3:38
hau Enosena, hau Setena, hau Adamena, eta hau Jainkoarena.


Luc 4:3
Deabruak esan zion, orduan: —Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.


Luc 4:8
Jesusek erantzun zion: —Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.


Luc 4:9
Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera,


Luc 4:12
Baina Jesusek erantzun: —Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.


Luc 4:22
Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: «Ez al da, bada, hau Joseren semea?»


Luc 4:26
hala ere, Jainkoak ez zuen haietako inorengana bidali Elias, Sidon herrialdeko Sareptako alargun batengana baizik.


Luc 4:34
—Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.


Luc 4:41
Askorengandik atera ziren deabruak ere, deiadarka: «Jainkoaren Semea zara zu». Berak zorrotz galarazten zien hitz egitea, bazekiten-eta Mesias zela.


Luc 4:43
Baina hark esan zien: «Gainerako herriei ere adierazi behar diet Jainkoaren erregetzaren berri ona, horretarako bidali bainau Jainkoak».


Luc 5:1
Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira-ertzean zegoen.


Luc 5:21
Lege-maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: «Nor da honela biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak bakarrik baizik?»


Luc 5:25
Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz.


Luc 5:26
Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: «Gauza apartak ikusi ditugu gaur».


Luc 6:4
Jainkoaren etxean sartu, Jaunari eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik.


Luc 6:12
Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua.


Luc 6:20
Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen: «Zorionekoak behartsuok, zuek baituzue Jainkoa errege.


Luc 6:21
«Zorionekoak orain gose zaretenok, aseko baitzaituzte Jainkoak. «Zorionekoak orain negar egiten duzuenok, barre egingo baituzue.


Luc 6:37
«Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta Jainkoak ere barkatuko dizue;


Luc 6:38
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».


Luc 7:16
Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da ».


Luc 7:28
Egia esan, ez da amaren semerik Joan baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiago da.


Luc 7:29
«Joani entzun zion herri osoak, baita zergalariek ere, Jainkoak arrazoi zuela aitortu zuten, haren bataioa hartuz.


Luc 7:30
Fariseu eta lege-maisuek, ordea, huts eragin zioten Jainkoak beraientzat zeukan asmoari, ez baitzuten Joanen bataioa hartu.


Luc 7:35
Baina Jainkoaren jakinduria zuzena dela aitortzen dute bera onartzen duten guztiek ».


Luc 7:47
Beraz, hau diotsut: Bekatu asko ditu, baina hainbesteko maitasuna ageri badu, Jainkoak barkatu dizkion seinalea da; gutxi barkatzen zaionak maitasun gutxi agertzen du.


Luc 8:1
Honen ondoren, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots eginez. Berekin zituen Hamabiak,


Luc 8:10
Honek esan zien: «Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioak ezagutzea; gainerakoei, ordea, parabola bidez hitz egiten diet. Horrela, ikusten dute, bai, baina ohartzen ez; entzuten dute, bai, baina ulertzen ez.


Luc 8:11
«Hona hemen, bada, parabolaren esanahia: Hazia Jainkoaren mezua da.


Luc 8:21
Jesusek, berriz, erantzun zien: —Hauek ditut nik ama eta anai-arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak.


Luc 8:39
«Itzul zaitez etxera, eta konta ezazu Jainkoak egin dizun guztia». Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.


Luc 9:2
Eta Jainkoaren erregetza hots egitera eta gaixoak sendatzera bidali zituen,


Luc 9:11
Baina ohartu zen jendea eta jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen.


Luc 9:20
Jesusek galdetu zien: —Eta zuek, nor naizela diozue? Pedrok erantzun: —Jainkoaren Mesias.


Luc 9:27
Zinez diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Jainkoaren erregetza ikusi arte».


Luc 9:43
Denak harriturik gelditu ziren Jainkoaren handitasuna ikustean. Jesusek egiten zituenengatik txunditurik zeuden denak. Hark esan zien ikasleei:


Luc 9:60
Eta Jesusek: —Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.


Luc 9:62
Baina Jesusek erantzun: —Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.


Luc 10:9
sendatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Gainean duzue Jainkoaren erregetza”.


Luc 10:11
“Oinetan itsatsi zaigun zuen herriko hautsa ere hor astintzen dizuegu. Dena dela, jakin ezazue gainean duzuela Jainkoaren erregetza”.


Luc 10:27
Hark erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.


Luc 11:9
«Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.


Luc 11:16
Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten.


Luc 11:20
Deabruak Jainkoaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.


Luc 11:28
Baina Jesusek esan zuen: —Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!


Luc 11:42
«Ai zuek, fariseuok! Barazki kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta zuzenbidea eta Jainkoaren maitasuna, berriz, alde batera uzten. Hauek bete behar zenituzkete, haiek utzi gabe.


Luc 11:49
Zerbaitengatik esan zuen Jainkoak bere jakindurian: “Profetak eta apostoluak bidaliko dizkiet eta batzuk hil eta besteak erasoka erabiliko dituzte”.


Luc 11:50
Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri den profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio gizaldi honi:


Luc 11:51
hasi Abelen odoletik, eta aldaretik santutegia bitartean hil zen Zakariasen odoleraino. Bai, egia esan, gizaldi honi eskatuko dizkio kontuak Jainkoak.


Luc 12:6
Ez ote dira bost txori bi sosetan saltzen? Alabaina, haietako bat bakarra ere ez dauka Jainkoak ahazturik.


Luc 12:7
Zuen buruko ileak ere denak zenbatuak dauzka Jainkoak. Ez izan beldur: txori guztiek baino gehiago balio duzue.


Luc 12:8
«Egia esan, jendaurrean aitortzen nauena aitortuko du Gizonaren Semeak ere Jainkoaren aingeruen aurrean;


Luc 12:9
baina jendaurrean ukatzen nauena ukatu egingo dute Jainkoaren aingeruen aurrean.


Luc 12:10
Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten duenari barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenari, ez dio barkatuko.


Luc 12:20
Baina Jainkoak esan zion: “Burugabea halakoa! Gaur gauean bertan hil behar duzu. Norentzat izango da pilatu duzuna?”»


Luc 12:21
Eta honela amaitu zuen: «Horra zer gertatzen zaion, Jainkoarentzat aberats izan beharrean, beretzat ondasunak pilatzen dituenari».


Luc 12:24
Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino!


Luc 12:28
Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, zenbat gehiago ez ote zaituzte jantziko zuek, sinesmen gutxikook?


Luc 12:31
Ardura zaitezte, ordea, Jainkoaren erregetzaz, eta beste hori gehigarritzat emango dizue Jainkoak.


Luc 13:13
Eskuak ezarri zizkion eta bat-batean zuzendu zen eta Jainkoa goresten hasi.


Luc 13:18
Jesusek jarraitu zuen: «Zeren irudiko da Jainkoaren erregetza? Zeren antzeko dela esango nuke?


Luc 13:20
Berriro esan zuen: «Zeren antzeko dela esango nuke Jainkoaren erregetza?


Luc 13:28
Orduan, negarra eta hortz-karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtiak ikustean.


Luc 13:29
Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango.


Luc 13:34
«Jerusalem, Jerusalem, profetak hiltzen eta Jainkoak zuri bidaliak harrikatzen dituzuna! Zenbat aldiz ez ditut bildu nahi izan zure seme-alabak, oiloak bere txita-taldea hegalpean bezala, eta zuek ez duzue nahi izan.


Luc 14:11
Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».


Luc 14:15
Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: «Zorionekoa Jainkoaren erreinuko otorduan parte hartuko duena!»


Luc 15:7
Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.


Luc 15:10
Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik».


Luc 15:18
Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra.


Luc 15:21
Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”.


Luc 16:9
«Beraz, hauxe diotsuet nik ere: Irabaz itzazue adiskideak bidegabeko diruaren bidez; horrela, dirua amaitzean, betiko bizilekuetan hartuko zaituzte Jainkoak.


Luc 16:13
«Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan».


Luc 16:15
Honek esan zien: «Zuek zeuen buruak zintzo azaltzen dituzue jendearen aurrean, baina ezagutzen du Jainkoak zuen barrua; izan ere, gizakiak baliotsutzat daukana, Jainkoarentzat mespretxagarri da.


Luc 16:16
«Moisesen legearen eta profeten garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da; geroztik, Jainkoaren erregetzaren berri ona adierazten da, eta denek indar egiten dute bertan sartzeko.


Luc 17:15
Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli


Luc 17:18
Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etortzeko?»


Luc 17:20
Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko.


Luc 17:21
Ezin esango da: «Hona hemen» edo «Hara han»; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean baitago jadanik.


Luc 18:2
«Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona.


Luc 18:4
Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ezta gizakiari ere begirunerik;


Luc 18:7
Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan?


Luc 18:11
Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan: “Ene Jainkoa, eskerrak zuri besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile edota adulteriogile; ezta horko zergalari hori bezalakoa ere.


Luc 18:13
«Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bular-joka ari zen esanez: “Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz”.


Luc 18:14
«Benetan diotsuet azkeneko hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».


Luc 18:16
Baina Jesusek haurtxoak beregana deitu zituen eta esan: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.


Luc 18:17
Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».


Luc 18:19
Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.


Luc 18:24
Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!


Luc 18:25
Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.


Luc 18:27
Jesusek erantzun zien: —Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.


Luc 18:29
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak


Luc 18:43
Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.


Luc 19:11
Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat kontatu zien, Jerusalemdik hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen:


Luc 19:37
Oliamenditik behera hartzera zihoala, ikasle guztiak multzoan, pozez beterik, Jainkoa ozenki goresten hasi ziren, ikusi zituzten mirari guztiengatik.


Luc 19:44
erraustu egingo zaituztete zeu eta zeure bizilagunak, eta ez dizute harririk harri gainean utziko, Jainkoak eskaini dizun salbamen-aukera aintzat hartu ez duzulako».


Luc 20:4
Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen?


Luc 20:5
Haiek honela ari ziren beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.


Luc 20:16
Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko». Entzuten zeudenek esan zuten: —Ez dezala Jainkoak nahi!


Luc 20:21
Honela galdetu zioten, bada: —Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula.


Luc 20:25
Jesusek, orduan: —Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.


Luc 20:35
baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko;


Luc 20:36
izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero.


Luc 20:38
Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik, denak bizirik baitaude harentzat.


Luc 21:24
Ezpata-ahoz hilko dituzte eta nazio guztietara eramango gatibu; Jerusalem jentilek zapalduko dute, jentilentzat Jainkoak erabakitako garaia erabat bete arte.


Luc 21:31
Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza.


Luc 22:16
Zeren, egia esan, ez baitut Pazkorik gehiago ospatuko Jainkoaren erreinuan bere betera iritsi arte».


Luc 22:18
Zeren, egia esan, ez baitut gaurdanik gehiago ardorik edango Jainkoa errege izaten hasi arte».


Luc 22:20
Berdin egin zuen koparekin afalondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, zuentzat isurtzen den nire odolaz Jainkoak ezarria.


Luc 22:70
Orduan, denek esan zuten: —Zu zara, beraz, Jainkoaren Semea? Hark erantzun zien: —Zeuek diozue, neu naiz.


Luc 23:35
Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada».


Luc 23:40
Baina besteak errieta egin zion hori zioenari: —Ez al duk Jainkoaren beldurrik, zigorra jasaten hagoela ere?


Luc 23:47
Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!»


Luc 23:51
honek ez zituen ontzat eman Biltzar Nagusiaren erabakia eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zen izatez, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.


Luc 24:19
—Zer gertatu da, bada? —esan zien hark. Haiek erantzun zioten: —Jesus Nazaretarrarena; profeta handia zen hitzez eta egitez Jainkoaren eta herri osoaren begitan;


Luc 24:49
Eta nik, neure Aitak agindutako dohaina, Espiritu Santua, bidaliko dizuet. Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte».


Luc 24:53
Eta etengabe tenpluan egon ohi ziren Jainkoa goresten.


Jean 1:1
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen.


Jean 1:2
Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza.


Jean 1:6
Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena.


Jean 1:12
Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.


Jean 1:13
Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik.


Jean 1:18
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman digu haren berri.


Jean 1:29
Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena.


Jean 1:34
Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea».


Jean 1:36
Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa».


Jean 1:49
Natanaelek esan zion: —Maisu, zu Jainkoaren Semea zara, zu Israelgo erregea zara.


Jean 1:51
Eta gaineratu zuen: —Bene-benetan diotsuet: Zerua irekia ikusiko duzue, eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gainean.


Jean 3:2
gauez Jesusengana etorri eta esan zion: —Maisu, ziur gaude Jainkoak guri irakasteko bidali zaituena, inork ez baititzake egin zuk egiten dituzun mirarizko seinaleak, Jainkoa berekin ez badu.


Jean 3:3
Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.


Jean 3:5
Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.


Jean 3:16
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.


Jean 3:17
Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik.


Jean 3:18
Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan.


Jean 3:21
Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da, beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin».


Jean 3:27
Joanek erantzun zien: —Gizakiak ez du ezer Jainkoak ematen diona baizik.


Jean 3:33
Haren testigantza onartzen duenak, Jainkoak egia dioela baieztatzen du.


Jean 3:34
Izan ere, Jainkoak bidaliak hitz egitean, Jainkoak berak hitz egiten du, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua.


Jean 3:36
Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere gain».


Jean 4:10
Jesusek erantzun zion: —Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia emango lizuke.


Jean 4:20
Gure gurasoek mendi honetan eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue.


Jean 4:24
Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.


Jean 5:18
Esandako honengatik, agintariak are gehiago zebiltzan Jesus hil nahian, larunbateko atsedena ez errespetatzeaz gainera, Jainkoa bere aita zuela esaten baitzuen, horrela bere burua Jainkoaren pareko eginez.


Jean 5:25
«Bene-benetan diotsuet: Badator ordua —hobeto esan, iritsia da—, hilek Jainkoaren Semearen ahotsa entzungo dutena; eta entzungo dutenak bizi egingo dira.


Jean 5:42
Baina ongi ezagutzen zaituztet eta badakit ez duzuela Jainkoa maite.


Jean 6:28
Orduan, galdetu zioten: —Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko?


Jean 6:29
Jesusek erantzun zien: —Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea.


Jean 6:33
Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da.


Jean 6:45
Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da.


Jean 6:46
Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita.


Jean 6:69
Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua.


Jean 7:17
Jainkoaren nahia egiteko prest dagoenak jakingo du irakaspen hau Jainkoarengandikoa den ala neure kabuz mintzo naizen.


Jean 8:40
Zuek ni hil nahian zabiltzate, Jainkoarengandik ikasi nuen egia esan dizuedalako; Abrahamek ez zuen horrelakorik egin.


Jean 8:41
Zuek zeuen aitak egin zuena egiten duzue. Erantzun zioten: —Gu ez gara sasikume; aita bakarra dugu, Jainkoa.


Jean 8:42
Jesusek, orduan: —Zuen aita Jainkoa balitz, maiteko nindukezue, ni Jainkoarengandik irten eta etorri bainaiz; ez naiz neure kabuz etorria, hark bidalia baizik.


Jean 8:47
Jainkoarena denak onartzen du Jainkoak irakatsia; zuek ez duzue onartzen, Jainkoarenak ez zaretelako.


Jean 8:54
Jesusek erantzun zuen: —Neure burua neuk ohoratzen badut, nire ohore horrek ez du ezer ere balio; baina ni Aitak ohoratzen nau, zeuen Jainkoa omen duzuenak.


Jean 9:3
Jesusek erantzun zien: —Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.


Jean 9:16
Orduan, fariseuetariko batzuek zioten: —Gizon hori ez dator Jainkoarengandik, ez baitu atseden-eguna errespetatzen. Beste batzuek, berriz, zioten: —Nola egin lezake bekatari batek horrelako mirarizko seinalerik? Eta ez zetozen bat beren iritzietan.


Jean 9:24
Agintariek itsu izandakoari bigarren aldiz dei egin eta esan zioten: —Aitortu egia Jainkoaren aurrean. Guk badakigu gizon hori bekatari dela.


Jean 9:29
Guk ziur dakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola, baina hori nongoa den ere ez dakigu.


Jean 9:31
Jakina da Jainkoak ez diola bekatariari entzuten, baizik eta berari begirune izan eta beraren nahia betetzen duenari entzuten diola Jainkoak.


Jean 9:33
Gizon horrek, Jainkoarengandik ez baletor, ezin izango luke ezer ere egin.


Jean 10:33
Erantzun zioten: —Ez zaitugu egintza ederrengatik harrikatu nahi, Jainkoaren kontra birao egiteagatik baizik, gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako.


Jean 10:35
Beraz, Jainkoak jainko deitzen die bere mezua zuzendu zienei, eta Liburu Santuen esana ukaezina da.


Jean 10:36
Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, «Jainkoaren seme naiz» esateagatik?


Jean 11:4
Jesusek, hori jakitean, esan zuen: «Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin».


Jean 11:22
Baina, halere, badakit eska diezaiozun guztia emango dizula Jainkoak.


Jean 11:27
Martak erantzun zion: —Bai, Jauna, sinesten dut zeu zarela Mesias, Jainkoaren Semea, mundura etortzekoa zena.


Jean 11:40
Jesusek erantzun zion: —Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?


Jean 11:51
Kaifasek ez zuen hori bere kabuz esan, baizik eta, urte hartan apaiz nagusi zenez, Jainkoaren izenean hitz egin zuen, Jesus herriaren alde hilko zela adieraztean;


Jean 11:52
eta ez herriaren alde bakarrik, baita sakabanaturik zeuden Jainkoaren seme-alabak elkartzeko ere.


Jean 12:20
Jaietan Jainkoari kultu ematera joan zirenen artean baziren greziar batzuk.


Jean 12:43
izan ere, giza ohorea maiteago zuten Jainkoarengandik datorrena baino.


Jean 13:2
[2-3] Deabruak Simon Iskarioteren seme Judasi sartua zion buruan Jesus saltzeko asmoa. Jesusek bazekien dena bere esku jarri ziola Aitak, eta Jainkoarengandik etorria zela eta Jainkoarengana zihoala. Afaltzen ari zela,


Jean 13:31
Judas irten zenean, esan zien Jesusek: «Oraintxe azaltzen da Gizonaren Semearen aintza, eta haren bidez Jainkoarena.


Jean 13:32
Jainkoaren aintza haren bidez azaltzen bada, Jainkoak ere bere aintzaz beteko du hura, eta berehala gainera.


Jean 14:1
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.


Jean 16:2
Zeren eta judu-elkartetik bota egingo baitzaituztete; are gehiago, badator ordua, zuek hilko zaituztenak Jainkoari kultu ematen diola uste izango duena.


Jean 16:27
zeren Aitak berak maite baitzaituzte, ni maite izan nauzuelako eta Jainkoarengandik etorri naizela sinetsi duzuelako.


Jean 16:30
Ziur dakigu orain dena dakizula eta ez duzula inork galdetu beharrik; honengatik sinesten dugu Jainkoarengandik etorri zarela.


Jean 19:7
Judu-agintariek ihardetsi zioten: —Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua.


Jean 19:11
Jesusek erantzun zion: —Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.


Jean 20:17
Jesusek esan zion: —Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana.


Jean 20:23
Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».


Jean 20:28
Tomasek erantzun zion: —Ene Jauna eta ene Jainkoa!


Jean 20:31
Hemen kontatuak Jesus Mesias eta Jainkoaren Semea dela sinets dezazuen idatzi dira eta, sinetsiz, betiko bizia izan dezazuen hari esker.


Jean 21:19
Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion: —Jarraitu niri.


Actes 1:3
Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.


Actes 2:11
eta denok, judu eta juduberri, kretar eta arabiar, Jainkoaren egintza miragarriak geure hizkuntzetan aipatzen entzuten diegu».


Actes 2:17
«Hau dio Jainkoak: Azken egunetan neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen gazteek ikuskariak izango, zuen zaharrek ametsak egingo.


Actes 2:22
«Entzun hau, israeldarrok: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aurrean sinesgarri egin zuen, mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez.


Actes 2:23
Jainkoak zuen eskuetara eman zuen, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabakiaren arabera, eta zuek gurutzean josi eta hil egin zenuten sinesgabeen eskuz.


Actes 2:24
Baina Jainkoak piztu egin zuen, Herioaren lokarrietatik askatuz, Herioak ezin baitzuen hura bere menpe eduki.


Actes 2:30
Baina profeta zen eta bazekien hark Jainkoak zin eginez hitzeman ziona: beraren odoleko bat ezarriko zuela bere tronuan.


Actes 2:31
Beraz, aurrez ikusi zuen Mesias piztuko zela, eta honetaz mintzo zen hau esatean: ez zuela Jainkoak Herio Leizera botako eta ez zela haren gorputza hilobian galduko.


Actes 2:32
Jesus hau piztu egin du Jainkoak, eta gu guztiok gara lekuko.


Actes 2:33
Jainkoak bere eskuinaldera altxatu duelarik, hitzemandako Espiritu Santua hartu du Aitarengandik eta guri isuri; hauxe da zuek ikusten eta entzuten ari zaretena.


Actes 2:36
«Jakin beza ongi, beraz, Israel herri osoak Jaun eta Mesias egin duela Jainkoak, zuek gurutziltzatu zenuten Jesus hau».


Actes 2:39
Zuentzat eta zuen seme-alabentzat agindu baitzuen Jainkoak dohain hau, baita Jainko gure Jaunak deituko dituen atzerritar guztientzat ere.


Actes 2:47
Jainkoa goresten zuten, eta herri osoaren estimazioa zuten. Eta Jaunak egunetik egunera gehitzen zizkion elkarteari salbatzen zirenak.


Actes 3:8
salto batez zutitu eta ibiltzen hasi zen. Eta apostoluekin batera tenplura sartu zen bere kasa oinez, saltoka eta Jainkoari goraka.


Actes 3:9
Herri osoak ikusi zuen ibiltzen eta Jainkoa goratzen,


Actes 3:13
« Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak, aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria, zuek agintarien eskuetara eman eta Pilatoren aurrean ukatu zenutena, honek askatzea erabaki zuen arren.


Actes 3:15
biziaren sorburua hil zenuten, baina Jainkoak piztu egin du hildakoen artetik; gu gara horren testigu.


Actes 3:18
Baina horrela bete zuen Jainkoak, profeta guztien ahoz aurrez iragarria, hots, haren Mesiasek sufritu egin beharko zuela.


Actes 3:19
Bihozberri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen;


Actes 3:21
Honek zeruan egon behar du oraindik, harik eta gauza guztiak eraberrituko diren garaia, Jainkoak antzinatik bere profeta santuen ahoz iragarria, iritsi arte.


Actes 3:22
«Moisesek, hain zuzen, esan zuen: Ni bezalako profeta sorraraziko dizue Jaunak, zeuen Jainkoak, herritarren artetik; onartu hark esango dizuen guztia.


Actes 3:25
Zeuentzako dituzue profeten agintzariak, baita Jainkoak zuen arbasoekin egin zuen ituna ere; hau esan baitzion Abrahami: Zure ondorengoen bidez lurreko herri guztiak bedeinkatuko ditut.


Actes 3:26
Lehenik zuentzat sorrarazi eta piztu du Jainkoak Jesus bere zerbitzaria, eta zuei bedeinkazioa ematera bidali du, zuetako bakoitza bere gaiztakerietatik aldentzen bada».


Actes 4:10
Bego argi, bada, zuentzat eta Israel herri osoarentzat, zuek gurutziltzatu eta Jainkoak hildakoen artetik piztu zuen Jesu Kristo Nazaretarraren ahalmenaz daukazuela gizon hau zeuen aurrean sendaturik.


Actes 4:12
Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».


Actes 4:19
Baina Pedrok eta Joanek erantzun zieten: «Zeuek ikusi Jainkoarentzat zuzena ote den guk zuen esana egitea harena egin ordez.


Actes 4:21
Berriro mehatxatu ondoren, askatu egin zituzten. Ez zuten aurkitzen haiek zigortzeko erarik, herriaren beldurrez, jende guztiak Jainkoa goresten baitzuen gertatu zenarengatik.


Actes 4:24
Entzutean, denek otoitz egin zioten goraki eta aho batez Jainkoari: «Jauna, zuk egin zenituen zeru-lurrak eta itsasoa, eta horietan bizi diren guztiak;


Actes 4:31
Otoitza bukatzearekin batera, bilduak zeudeneko tokia dardaratu egin zen; denak Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen zuten.


Actes 5:4
Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe? Nolatan sartu zaizu buruan horrelakorik egitea? Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra».


Actes 5:29
Pedrok eta beste apostoluek erantzun zuten: —Jainkoaren esana egin behar da lehenik, ez gizakiena.


Actes 5:30
Gure arbasoen Jainkoak piztu egin du zuek egur batetik zintzilik hil zenuten Jesus.


Actes 5:31
Jainkoak bere eskuinaldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena emateko.


Actes 5:32
Gu gara honen guztiaren lekuko, gu eta esaneko zaizkionei Jainkoak ematen dien Espiritu Santua.


Actes 5:39
Jainkoarengandikoak badira, berriz, ezin izango dituzue desegin. Ez dakizuela gerta Jainkoarekin borrokan aritzea!» Haren iritzia onartu zuten.


Actes 5:41
Apostoluak Biltzar Nagusitik pozik atera ziren, Jainkoak Jesusengatik sufritzeko duin aurkitu zituelako.


Actes 6:2
Hamabiek, ikasleen biltzar orokorra bildurik, esan zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera uztea janari-banaketaz arduratzeko.


Actes 6:7
Jainkoaren hitza zabaltzen ari zen; ikasleen taldea franko ugalduz zihoan Jerusalemen, eta apaiz asko ere sinestedun egiten zen.


Actes 6:8
Estebanek, Jainkoaren laguntza eta indarra oparo baitzituen berekin, egintza harrigarri eta mirari handiak egiten zituen herrian.


Actes 6:11
gizon batzuk erosi zituzten, zurrumurru hau zabal zezaten: Estebani Moisesen eta Jainkoaren kontra hitz egiten entzun ziotela, alegia.


Actes 7:4
Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen jarri zen bizitzen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orain zuek bizi zareteneko lurralde honetara aldatu zuen Jainkoak.


Actes 7:6
Honela mintzatu zitzaion Jainkoa: Zure ondorengoak atzerritar gisa biziko dira berena ez duten lurraldean. Esklabotza eta zapalkuntzapean edukiko dituzte laurehun urtez.


Actes 7:7
Alabaina, zigortu egingo dut —esan zion, gainera, Jainkoak— esklabo bihurtuko dituen herria, eta ondoren atera egingo dira eta toki honetan gurtuko naute.


Actes 7:9
«Patriarkek, ezinikusiagatik, saldu egin zuten beren anaia Jose, eta Egiptora eramana izan zen. Baina Jainkoa berekin zuen Josek,


Actes 7:17
«Jainkoak Abrahami zin eginiko agintzaria betetzeko garaia hurbildu ahala, herria haziz eta ugalduz joan zen Egipton.


Actes 7:25
Uste zuen bere senideek ulertuko zutela beraren eskuz askatu nahi zituela Jainkoak; baina ez zuten ulertu.


Actes 7:32
Ni zure arbasoen Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa. Beldurrez dar-dar, Moises ez zen begiratzera ere ausartzen.


Actes 7:35
« Nork jarri hau hi gure arteko buruzagi eta epaile? esanez israeldarrek ukatu zuten Moises bera bidali zien, bada, Jainkoak buruzagi eta askatzaile, sasian agertu zitzaion aingeruaren bidez.


Actes 7:37
Moisesek berak esan zien israeldarrei: Ni bezalako profeta sorraraziko dizue Jainkoak herritarren artetik.


Actes 7:40
Aaroni esan zioten: Egizkiguzu bidean gidatuko gaituzten jainkoak, ez baitakigu zer gertatu zaion Egiptotik atera gintuen Moises horri.


Actes 7:42
Horregatik, Jainkoak bizkarra eman zien, eta, beren kasa utzi zituelarik, ortziko izarrak gurtu zituzten, profeten liburuan idatzia dagoen bezala: « Israel herria, basamortuan berrogei urtez abererik hil eta oparitzat eskaini ote zenidan?


Actes 7:44
«Gure arbasoek bazuten basamortuan itun-agiriaren etxola, Jainkoak Moisesi agindu bezala egina, erakutsi zion ereduaren arabera, alegia.


Actes 7:45
Ondoren, gure arbasoek, aurrekoengandik etxola hura hartu eta kanaandarren lurraldera sartu zuten, Josueren gidaritzapean lurralde hartaz jabetu zirenean, Jainkoak haien aurretik kanaandarrak bota ondoren. Honela Daviden garaia arte.


Actes 7:46
David gogoko izan zitzaion Jainkoari, eta Jakoben Jainkoarentzat bizilekua egin ahal izatea eskatu zion Davidek Jainkoari.


Actes 7:55
Baina hark, Espiritu Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi zuen, eta Jesus zutik Jainkoaren eskuinaldean.


Actes 7:56
Eta honela esan zuen: «Hara, zerua zabalik ikusten dut eta Gizonaren Semea zutik Jainkoaren eskuinaldean».


Actes 8:10
Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana».


Actes 8:12
Baina Felipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume.


Actes 8:14
Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara.


Actes 8:20
Pedrok erantzun zion: —Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik!


Actes 8:21
Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.


Actes 9:20
gero, sinagogetan predikatzen hasi zen, Jesus Jainkoaren Semea dela hots eginez.


Actes 10:2
Bere etxeko guztiak bezala, Israelen Jainkoa gurtzen zuen eta jainkozalea zen; limosna asko ematen zizkion judu-herriari eta otoitz egiten zion Jainkoari ohiko orduetan.


Actes 10:3
Egun batean, arratsaldeko hirurak aldera, ikuskari bat izan zuen: argi ikusi zuen, nola Jainkoaren aingeruak zegoen lekura sartu eta bere izenez deitzen zion.


Actes 10:4
Kornelio begira gelditu zitzaion eta, beldurrak harturik, galdetu zion: —Zer duzu, Jauna? Aingeruak erantzun zion: —Zure otoitz eta limosnak atsegin izan zaizkio Jainkoari eta gogoan ditu.


Actes 10:15
Eta mintzoak bigarrenez esan zion: —Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik.


Actes 10:22
Haiek erantzun zioten: —Kornelio ehuntariaren partetik gatoz. Gizon zuzena da eta Israelen Jainkoa gurtzen duena, eta judu guztien artean izen onekoa. Jaunaren aingeruak agindu dio, zu bere etxera eramateko eta zure hitzak entzuteko.


Actes 10:28
eta esan zien: «Dakizuen bezala, judu batek debekatua dauka atzerritarrekin inolako harremanik izatea nahiz haien etxean sartzea. Baina niri Jainkoak erakutsi dit ez dudala inor lohi edo kutsatutzat hartu behar.


Actes 10:31
eta esan zidan: “Kornelio, entzun du Jainkoak zure otoitza eta gogora ekarri zure limosnak.


Actes 10:33
Berehala bidali nizun mandatua, eta zuk etortzeko borondatea izan duzu. Hemen gaituzu, bada, orain guztiok Jainkoaren aurrean; prest gaude Jaunak guri esateko agindu dizun guztia entzuteko».


Actes 10:34
Orduan, honela mintzatu zen Pedro: «Orain jabetzen naiz benetan Jainkoak ez duela bereizketarik egiten,


Actes 10:38
Nazareteko Jesusena, alegia: Jainkoak Espiritu Santuaz eta indarrez gantzutu zuen, eta hark on egiten eta deabruaren menpe zeuden guztiak sendatzen igaro zuen bere bizitza, Jainkoa berekin baitzuen.


Actes 10:40
baina Jainkoak piztu egin zuen hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena eman zion,


Actes 10:41
ez herriko guztiei, Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baizik, guri alegia, hura hildakoen artetik piztu ondoren berarekin jan eta edan dugunoi.


Actes 10:42
Jesusek berak agindu zigun herriari predikatzeko, bera dela Jainkoak bizien eta hildakoen epaile ezarri duena aitortuz.


Actes 10:46
Izan ere, hizketa arrotzez hitz egiten eta Jainkoa handiesten entzuten zieten. Orduan, Pedrok esan zuen:


Actes 11:1
Jakin zuten apostoluek eta Judeako senideek, jentilek ere Jainkoaren hitza onartu zutela.


Actes 11:9
Zerutiko mintzoak berriro esan zidan: “Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik”.


Actes 11:17
Beraz, Jainkoak guri Jesu Kristo Jaunarengan sinesteagatik eman zigun dohain bera eman badie horiei ere, nor nintzen ni Jainkoari aurka egiteko?»


Actes 11:18
Hau entzutean, baretu egin ziren entzuleak eta Jainkoa goretsi zuten, esanez: «Jentilei ere eman die, beraz, Jainkoak bizira daraman bihozberritzea!»


Actes 11:23
Hara iritsi eta, Jainkoak bere onginahiaz haien artean egina ikustean, biziki poztu zen Bernabe, eta bihotz-bihotzez Jaunarekiko leial irauteko adore ematen zien.


Actes 12:5
Pedro kartzelan zaindua zeukaten bitartean, eliz elkartea Jainkoari otoitzean ari zitzaion kartsuki haren alde.


Actes 12:22
Jendea deiadarka hasi zen: «Jainkoa mintzo da, ez gizakia».


Actes 12:23
Baina bat-batean, Jaunaren aingeruak jo zuen Herodes, Jainkoaren ohorea beretzat hartu zuelako, eta harrek jana hil zen.


Actes 12:24
Jainkoaren mezua zabalduz eta ugalduz zihoan.


Actes 13:5
Salaminara heldurik, juduen sinagogetan Jainkoaren mezua hots egiten hasi ziren; Joan ere berekin zuten laguntzaile.


Actes 13:7
Uhartean gobernatzen zuen Sergio Paulo kontsulordearen ingurukoa zen. Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernaberi eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua entzun nahirik.


Actes 13:16
Jaiki zen Paulo eta, eskuaz isiltzeko keinu eginik, honela mintzatu zen: «Israeldarrok eta Israelen Jainkoa gurtzen duzuen guztiok, entzun.


Actes 13:17
Israel herriaren Jainkoak gure arbasoak aukeratu zituen, Egiptoko atzerrian bizi zirela herri handi bihurtu eta, ondoren, ahalmen handiz atera zituen handik.


Actes 13:21
Orduan, erregea eskatu zuten, eta Jainkoak Saul eman zien, Kixen semea, Benjaminen leinukoa; berrogei urtez izan zen errege.


Actes 13:23
Hitzemana zuenez, honen ondorengotik sortu zion Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus alegia.


Actes 13:26
«Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri bidali zaigu salbamen-mezu hau.


Actes 13:30
Baina Jainkoak piztu egin zuen hildakoen artetik.


Actes 13:33
guretzat, haien ondorengoontzat, bete duela Jainkoak, Jesus hildakoen artetik piztuz. Hala dago idatzia bigarren Salmoan: «Nire semea zara zu, gaur zaitut nik sortu.


Actes 13:34
«Eta heriotzara gehiago ez itzultzeko piztu duela hildakoen artetik, honela zuen esana Jainkoak: Davidi eginiko agintzari santu eta fidagarriak beteko dizkizuet.


Actes 13:36
«Baina David, bere aldian Jainkoak emandako egitekoa zintzoki bete ondoren, hil egin zen eta bere arbasoekin bildu; usteldu egin zen, bada, haren gorputza.


Actes 13:37
Jainkoak piztu duena, aldiz, ez da usteldu.


Actes 13:38
«Jakizue, beraz, senideok, Jesusi esker hots egiten zaizuela bekatuen barkamena; Moisesen legeaz lorrezina izan duzuen Jainkoarekiko adiskidetasuna


Actes 13:43
Batzarra banatu zenean, judu eta juduberri jainkozale asko Paulo eta Bernaberekin joan ziren; hauek Jainkoaren dohainari atxikirik irauteko adore ematen zieten beren hitzez.


Actes 13:46
Orduan, Paulok eta Bernabek ausarki esan zuten: «Zuei adierazi behar genizuen lehenengo Jainkoaren mezua! Baina mezua baztertu eta zeuen buruak betiko bizirako gai ikusten ez dituzuenez gero, jentilengana joko dugu.


Actes 14:11
Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jaitsi zaizkigu geure artera giza itxuran!»


Actes 14:16
Joandako gizaldietan Jainkoak herri bakoitzari bere bidetik joaten utzi dio,


Actes 14:22
Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez. «Larrialdi asko eraman behar dugu —esaten zieten— Jainkoaren erreinuan sartzeko».


Actes 14:26
Han ontzia hartu zuten Antiokiarako, handik izan baitziren bidaliak burutu berria zuten egitekorako, Jainkoaren onginahiari gomendatuak izan ondoren.


Actes 14:27
Antiokiara iritsi zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak beraien bidez egindako guztia azaldu zieten, baita jentilei federako atea nola ireki zien ere.


Actes 15:4
Jerusalemera iritsi zirenean, eliz elkarteak, apostoluek eta arduradunek harrera ona egin zieten, eta Jainkoak beraien bidez egindako guztiaren berri eman zieten.


Actes 15:7
Eztabaida luzearen ondoren, zutitu zen Pedro eta esan zuen: «Anaiok, dakizuenez, aspaldi aukeratu ninduen Jainkoak zuen artetik, jentilek nire ahotik berri onaren mezua entzun zezaten eta sinetsi.


Actes 15:8
Eta bihotz-barrua ezagutzen duen Jainkoak onartzen dituela azaldu du, haiei ere guri bezala Espiritu Santua emanez.


Actes 15:10
Horrela, bada, zergatik tentatzen duzue orain Jainkoa, gure gurasoek eta guk ere ezin eraman izan dugun uztarria ikasle horiei leporatzen saiatuz?


Actes 15:11
Ez horixe! Uste dugu Jesus Jaunaren onginahiari esker salbatzen gaituela Jainkoak, bai gu eta bai jentilak».


Actes 15:12
Biltzar guztia isildu egin zen Paulori eta Bernaberi entzuteko, eta hauek Jainkoak beraien bitartez jentilen artean egindako mirari eta egintza harrigarriak kontatu zituzten.


Actes 15:14
Simonek azaldu digu, nola hasiera-hasieratik Jainkoak jentilen artetik beretzat herri bat aukeratu nahi izan duen.


Actes 15:19
«Beraz, ene iritziz, ez zaie alferreko oztoporik ezarri behar Jainkoarengana bihurtzen diren jentilei.


Actes 16:10
Paulok ikuskari hau izan eta berehala, Mazedoniarantz ateratzeko prestatu ginen, ziur baikeunden Jainkoak deitzen zigula haiei berri ona ematera.


Actes 16:14
Bazen entzuleen artean Lidia izeneko emakume bat, izatez Tiatirakoa, purpurazko oihalen saleroslea; Israelen Jainkoa gurtzen zuen. Jaunak barrutik eragin zion, Pauloren hitzak gogoz onar zitzan.


Actes 16:17
Neskatxa Pauloren eta gure atzetik zetorren, deiadarka: «Gizon hauek goi-goiko Jainkoaren zerbitzariak dira, eta salbamen-bidea iragartzen dizuete».


Actes 16:25
Gauerdi aldera, Paulo eta Silas otoitzean ari ziren, Jainkoari gorespenak kantatzen; beste presoak entzuten zeuden.


Actes 16:34
Ondoren, bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten, Jainkoarengan sinetsi zutelako.


Actes 17:4
Judu batzuek sinetsi egin zuten eta Paulo eta Silasekin elkartu ziren; Israelen Jainkoa gurtzen zuten jentil askok eta emakume handikietako mordoxka batek ere gauza bera egin zuen.


Actes 17:13
Baina Tesalonikako juduak, Paulok Berean ere Jainkoaren hitza iragartzen ziharduela jakitean, hara joan ziren, hango jendea ere asaldatu eta nahastera.


Actes 17:17
Beraz, juduei eta Israelen Jainkoa gurtzen zuten jentilei sinagogan hitz egiten zien, eta egunero jardun ohi zuen plaza nagusian, bertan gertatzen zirenekin eztabaidan.


Actes 17:24
Mundua eta munduko guztia egin duen Jainkoa zeru-lurren Jauna da eta ez da giza eskuz egindako tenpluetan bizi;


Actes 17:26
«Gizon bakar batengandik sorrarazi zituen Jainkoak nazio guztiak, lur zabal osoan bizi zitezen, bakoitzari bere garai eta lur-mugak ezarriz.


Actes 17:27
Eta hau guztia, Jainkoa bila zezaten, ea itsumustuka bederen aurkitzen zuten; izan ere, ez dago guretako bakoitzarengandik urruti,


Actes 17:29
Beraz, Jainkoaren jatorrikoak bagara, ez genezake pentsa Jainkoa giza trebetasunak eta irudimenak landutako urre, zilar edo harrizko irudien antzeko denik.


Actes 17:30
Baina Jainkoak ez du kontuan hartu nahi izan gizakien iraganaldia, ezjakinean bizi izan zireneko garaia, eta bihozberritzeko agintzen die orain guztiei edonon.


Actes 18:7
Sinagogatik alde egin eta Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil baten etxera joan zen; Tizio Zuzen zeritzan eta sinagoga ondoan zuen etxea.


Actes 18:11
Urte eta erdi egin zuen han Paulok, Jainkoaren mezua irakasten.


Actes 18:13
eta honela salatu zuten: «Honek Jainkoari gure legearen kontrako kultua ematera bultzatzen du jendea».


Actes 18:21
baina agurtzean esan zien: «Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun ». Efesotik ontziz atera


Actes 18:26
Apolo, bada, sinagogan ausarki hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea.


Actes 18:27
Akaiara joateko asmoa zuelarik, senideek animatu egin zuten eta hango ikasleei idatzi zieten, harrera ona egin ziezaiotela. Han, Jainkoaren onginahiari esker, guztiz lagungarri gertatu zitzaien fededunei.


Actes 19:8
Hiru hilabetetan zehar, sinagogara joan zen Paulo eta Jainkoaren erregetzaz ausarki hitz egin zuen, entzuleei sinestarazten saiatuz.


Actes 19:11
Mirari handiak egiten zituen Jainkoak Pauloren eskuz:


Actes 20:21
judu nahiz greziarrei, arren Jainkoarengana bihurtzeko eta Jesus gure Jaunarengan sinesteko eskatuz.


Actes 20:24
Baina biziak ez dit axola, neure ibilaldia eta Jesus Jaunak eman didan egitekoa ongi burutuz gero, hau da, berri onaren lekuko, Jainkoak digun onginahiaren lekuko, izatea.


Actes 20:25
«Eta orain badakit, zuen artean Jainkoaren erregetza hots egiten jardun dudan hau ez duela zuetako inork berriro ikusiko.


Actes 20:28
Zain itzazue zeuen buruak eta artalde osoa, honen zaindari jarri baitzaituzte Espiritu Santuak; larra ezazue Jainkoaren Eliza, hark bere Semearen odolaz eskuratu zuena.


Actes 20:32
Eta orain Jainkoaren eskuetan eta haren onginahizko mezuaren babesean uzten zaituztet; hark badu ahalmena eliz elkartea eraikitzeko eta sagaratu guztiei bere ondarea emateko.


Actes 21:19
Paulok, haiei agurra egin ondoren, Jainkoak beraren bitartez jentilen artean egindako guztia xeheki kontatu zien.


Actes 21:20
Haiek, entzutean, Jainkoa goretsi zuten; gero, Paulori esan zioten: «Anaia, ikusten duzu zenbat milaka judu egin diren fededun, baina denak legezale sutsuak dira.


Actes 22:10
Nik galdetu nuen: “Zer egin behar dut, Jauna?” Eta Jaunak erantzun: “Jaiki, zoaz Damaskora, eta han esango dizute Jainkoak zuretzat ezarria daukan egiteko guztia”.


Actes 22:14
Hark esan zidan: “Gure arbasoen Jainkoak hautatu zaitu, beraren nahia ezagutu, Zintzoa ikusi eta beronen ahotsa zuzen-zuzenean entzun dezazun.


Actes 23:1
Paulo honela mintzatu zen, biltzarrari begira: «Anaiok, nik kontzientziarik garbienaz jokatu izan dut Jainkoaren aurrean gaur arte».


Actes 23:3
Orduan, Paulok esan zion: «Jainkoak joko zaitu, horma zuritu hori! Ni legearen arabera epaitzeko zaude hor eseria; nola hausten duzu legea ni jotzeko aginduz?»


Actes 23:4
Han zeudenek esan zioten Paulori: —Jainkoaren apaiz nagusia iraintzen duzu!


Actes 24:14
Hau bai, aitortzen dizut: horiek sektatzat daukaten Bide horren arabera zerbitzatzen dut geure arbasoen Jainkoa; baina nik Moisesen legean eta profeten liburuetan idatzirik dagoen guztia onartzen dut,


Actes 24:15
eta Jainkoarengan badut itxaropena —horiek bezalaxe— hildako guztiak, on eta gaizto, piztuko direla.


Actes 24:16
Horregatik ahalegintzen naiz ni ere, neure kontzientzia Jainkoaren eta gizonen aurrean beti garbi gordetzen.


Actes 24:17
«Urte askoren buruan, Jerusalemera etorria nintzen neure herritarrentzat limosnak ekartzera eta Jainkoari opariak eskaintzera.


Actes 26:6
Eta orain auzipean baldin banaukate, Jainkoak gure arbasoei egin zien agintzarian itxaropena dudalako da,


Actes 26:7
gure hamabi leinuek, Jainkoa gau eta egun etengabe zerbitzatuz, beteko dela espero duten agintzari horretan itxaropena dudalako. Itxaropen horregatik salatzen naute juduek, errege jauna.


Actes 26:8
Zer, bada? Jainkoak hildakoak piztea sinestezina iruditzen al zaizue?


Actes 26:18
begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.


Actes 26:20
Aitzitik, Damaskokoei lehenbizi, Jerusalem eta Judea osokoei gero, eta jentilei ondoren, bihozberri daitezela hots egin diet eta Jainkoarengana itzul daitezela, bihozberritzeari dagokion eran biziz.


Actes 26:22
Baina Jainkoaren laguntzari esker, handi eta txikien aurrean testigantza egiten jarraitu dut gaurdaino; nik ez dut profetek eta Moisesek aurrez iragarria besterik esaten, hau da,


Actes 26:29
Eta Paulok hari: —Pixka bat nahiz puska bat, Jainkoak nahi izan dezala, zu ez ezik, gaur niri entzuten didaten guztiak ere, ni naizena izatea… katea hauek aparte!


Actes 27:23
Bart gauean, nire jabea den eta nik zerbitzatzen dudan Jainkoaren aingerua agertu zait,


Actes 27:24
eta hau esan dit: “Ez beldurtu, Paulo! Enperadorearen aurrean agertu behar duzu, eta ontzian zurekin doazen guztiak ere bizirik aterako direla agintzen dizu Jainkoak”.


Actes 27:25
Izan bihotz, bada, adiskideok! Badut uste on Jainkoarengan, eta ziur naiz esan zaidan bezala gertatuko dela.


Actes 27:35
Hau esan ondoren, hartu zuen ogi bat eta, denen aurrean Jainkoari esker oneko otoitza eginik, zatitu zuen eta jaten hasi zen.


Actes 28:6
Haiek uste zuten Paulo berehala handitu eta hilda eroriko zela; egon ziren puska batean zain eta, ezer txarrik ez zitzaiola gertatzen ikusirik, iritziz aldatu eta jainkoa zela esaten hasi ziren.


Actes 28:15
Hango senideak, bai baitzuten gure berri, bidera atera zitzaizkigun Foro Apio eta Hiru Bentara. Haiek ikustean, Jainkoari eskerrak eman zizkion Paulok, eta gogoa bizkortu zitzaion.


Actes 28:23
Izendatu zioten, beraz, egun bat, eta asko joan zitzaizkion bera zegoen etxera. Paulo Jainkoaren erregetzaren azalpena eta testigantza egiten jardun zitzaien goizetik arratsaldera eta, Moisesen legea eta profetak oinarri hartuz, Jesusen mezua sinestarazten ahalegindu zen.


Actes 28:28
«Jakizue, bada, jentilei bidali zaiela Jainkoaren salbamena; horiek bai, entzungo dute» (


Actes 28:31
Jainkoaren erregetza hots egiten zien eta Jesu Kristo Jaunari dagokiona irakasten ausarki, batere eragozpenik gabe.


Romains 1:1
[1-2] Nik, Paulok, Jesu Kristoren zerbitzari honek, idazten dizuet. Jainkoak deitu ninduen apostolu izateko eta Liburu Santuetan profeten ahoz aurrez agindua zeukan berri ona hots egiteko.


Romains 1:3
[3-4] Berri on hau Jainkoaren Semeari buruzkoa da, Jesu Kristo gure Jaunari buruzkoa, alegia: berau giza jatorriz Daviden hazitik jaio zen; baina, hildakoen artetik piztu zenez gero, santu egiten duen Espirituaz Jainkoaren Seme ahaltsu egina izan da.


Romains 1:6
[6-7] Hauetakoak zarete zuek ere, Erroman bizi zaretenok. Jainkoak maite izan zaituzte eta Jesu Kristoren elkarteko eta bere herri santu izateko deitu. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


Romains 1:8
Lehenengo, zuek guztiongatik eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari Jesu Kristoren bitartez, zuen sinesmena mundu guztian goraipatzen delako.


Romains 1:9
Badaki, bai, Jainkoak, bere Semearen berri ona hots eginez bihotz-bihotzez zerbitzatzen dudan hark, beti gogoan zaituztedala.


Romains 1:16
Ez dut berri ona zabaltzeko lotsarik, Jainkoaren indarra baita fededun guztiak salbatzeko, juduak lehenengo, baina baita judu ez direnak ere.


Romains 1:17
Izan ere, berri on horrek Jainkoak fedearen bidez bakarrik onartzen gaituela agertzen digu. Hau dio Liburu Santuak: Zintzoa fedeari esker biziko da.


Romains 1:18
Ikusten ari gara Jainkoak bere haserrea agertzen duela gizon-emakume guztien gain zerutik, sinesgabe eta zuzengabe direlako, eta beren zuzengabekeriaz egia ito egin dutelako.


Romains 1:19
Izan ere, Jainkoaz jakin daitekeena agerian dute, Jainkoak berak agertu baitie.


Romains 1:20
Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik,


Romains 1:21
Jainkoa ezaguturik, ez baitiote aintzarik, ez eskerrik eman, berari dagokion bezala; baizik arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie.


Romains 1:24
Horregatik, Jainkoak beren grina txarren menpe utzi ditu eta zikinkerietan erori dira, beren buruak desohoratzeraino.


Romains 1:25
Egiazko Jainkoaren ordez, gezurrezkoa ezarri dute eta, Egilearen ordez, egindakoak gurtu eta zerbitzatu. Bedeinkatua bera beti! Amen.


Romains 1:26
Jainkoak, beraz, grina lotsagarrietara eman ditu: emakumezkoek berezko sexu-harremanak utzi eta naturaren kontrakoetara jo dute.


Romains 1:28
Jainkoaren egiazko ezagutza baztertu dutelako, Jainkoak beren pentsaera okerraren menpe utzi ditu, behar ez dena egin dezaten:


Romains 1:30
gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira;


Romains 1:32
Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.


Romains 2:2
Badakigu horrelakoak egiten dituztenak Jainkoak zorrotz epaitzen dituena.


Romains 2:3
Eta zu, besteengan kondenatzen dituzun gauza berak egiten dituzun hori, Jainkoaren epaiari ihes egingo diozulakoan al zaude?


Romains 2:4
Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?


Romains 2:5
Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia.


Romains 2:6
Orduan, bakoitzari bere egintzen arabera ordainduko dio Jainkoak:


Romains 2:11
Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.


Romains 2:13
ez baitira Jainkoaren aurrean zuzen legea entzun bakarrik egiten dutenak, bete ere egiten dutenak baizik.


Romains 2:16
Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesu Kristoren bidez eta nik iragartzen dudan berri onaren arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen egunean.


Romains 2:17
Baina zer esan zutaz, judu izenaz harro zauden horretaz? Legean oinarritzen zara eta Jainkoaz harrotzen;


Romains 2:22
Adulteriorik ez dela egin behar esan, eta zeuk egiten duzu adulterioa! Sasijainkoak higuingarriak direla esan, eta tratuan jarduten duzu haien jauretxeetan!


Romains 2:23
Legeaz harrotzen zaren horrek, nola desohoratzen duzu Jainkoa, legea hautsiz?


Romains 2:24
Horrela, Liburu Santuak dioen bezala, zuengatik atzerritarrek Jainkoaren izena gaitzesten dute.


Romains 2:26
Erdaingabea, ordea, legearen aginduak betetzen baditu, ez ote du erdaindutzat hartuko Jainkoak?


Romains 2:29
Benetako judua barrutik da eta benetako erdainkuntza bihotzekoa, Espirituak egiten duena eta ez idatzitako legeak. Hau da, gizakiak ez, baina Jainkoak aintzat hartzen duena.


Romains 3:2
Asko, noski, alde guztietatik. Lehenengo eta behin, Jainkoak bere hitzak juduei eman zizkielako.


Romains 3:3
Haietako batzuk ez zirela leial izan? Eta zer? Haien leialtasun-ezak huts bihurtuko ote du Jainkoaren leialtasuna?


Romains 3:4
Ez horixe! Garbi aitortu beharra dago Jainkoa egiatia dela; gizon-emakume guztiak, berriz, hitz ustelekoak, Liburu Santuak dioen bezala: Horrela, leial zarela agertuko dute zure hitzek, eta auzian garaile aterako zara.


Romains 3:5
Baina gure zuzentasun-ezak Jainkoaren zuzentasuna nabariago egiten badu, ez al genuke esan behar —giza erara mintzatuz— zuzengabea dela Jainkoa bere haserrea gure gainera isurtzean?


Romains 3:6
Inola ere ez! Hala balitz, nola epai lezake Jainkoak mundua?


Romains 3:7
Baina Jainkoaren leialtasuna nire leialtasun-ezaz nabarmenago agertzen bada haren aintzarako, zergatik kondenatzen nau Jainkoak bekatari bezala?


Romains 3:11
ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.


Romains 3:18
Haiengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.


Romains 3:19
Badakigu legeak dioen guztia legepean daudenentzat esaten duela, denen ahoak itxi daitezen eta mundu osoa Jainkoaren aurrean errudun ager dadin.


Romains 3:20
Jainkoak ez du inor errugabetzat jotzen legea betetzeagatik. Izan ere, legearen eginkizuna bekatua ezagutaraztea da.


Romains 3:21
Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.


Romains 3:22
Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,


Romains 3:23
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.


Romains 3:24
Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.


Romains 3:25
[25-26] Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Kristo beronengan sinesten dutenentzat. Horrela, garbi erakusten du Jainkoak zuzen jokatu zuela bere eroapenaz lehengo bekatuak zigortu gabe utzi zituenean, eta zuzen jokatzen duela orain ere, bera salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartzen dituenean.


Romains 3:28
Ziur baitakigu sinesmenaren bidez onartzen dituela Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagatik.


Romains 3:29
Juduena ote da bakarrik Jainkoa? Ala beste herriena ere bai? Beste herriena ere bai, noski.


Romains 3:30
Jainkoa bat bakarra da, eta berak sinesmenaren bidez onartzen ditu denak, erdainduak nahiz erdaingabeak izan.


Romains 4:2
Izango zukeen zertan harrotu, Jainkoak bere egintzengatik onartu balu; baina ez zuen Jainkoaren aurrean harrotzerik izan.


Romains 4:3
Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.


Romains 4:5
Baina inolako lanik egin ez arren, erruduna errugabe egiten duen Jainkoarengan sinesten duena, sinesmen horri esker onartuko du Jainkoak.


Romains 4:6
Davidek ere zoriontsu dela dio, Jainkoak, egintzei begiratu gabe, zuzentzat onartzen duena:


Romains 4:7
Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatuak barkatu dizkiona.


Romains 4:8
Zoriontsua Jainkoak bekatua egozten ez diona.


Romains 4:9
Zorion hau, ordea, erdainduari bakarrik ote dagokio, ala erdaingabeari ere bai? Esan bezala, sinesmenagatik onartu zuen Jainkoak Abraham zuzentzat.


Romains 4:11
Erdainkuntza ezaugarri gisa eman zion Jainkoak, erdaindu aurretik sinesmenari esker onartu zuela adierazteko. Horrela, sinesten duten erdaingabe guztien aita da Abraham: hauek ere zuzentzat onartzen ditu Jainkoak;


Romains 4:13
Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ordea, ez zegokion legea betetzeari, sinesmenak duen salbamen-indarrari baizik.


Romains 4:17
Liburu Santuak dioen bezala: Herri askoren aita egin zaitut. Abraham aita dugu, beraz, Jainkoaren aurrean; hark sinetsi egin baitzuen hilak biziarazten eta izaterik ez dutenak izatera deitzen dituen Jainkoarengan.


Romains 4:18
Abrahamek sinetsi egin zuen inolako itxarobiderik ez zegoenean; horrela, herri askoren aita egin zen, Jainkoak esan zionaren arabera: Horrenbeste izango dira zure ondorengoak.


Romains 4:20
Jainkoaren agintzariaren aurrean ez zen sinesgogor izan, ezta zalantzan ibili ere, baizik eta sendotu egin zen sinesmenean; horrela, Jainkoak egia zioela aitortu zuen,


Romains 4:22
Horrexegatik, hain zuzen, onartu egin zuen Jainkoak.


Romains 4:24
guregatik ere badio; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik piztu zuenarengan sinesten dugunok, sinesmenari esker onartuko baikaitu Jainkoak.


Romains 5:1
Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker.


Romains 5:2
Berari esker, sinesmenaren bidez eman digu Jainkoak bere onginahia geureganatzea. Egoera honetan sendo irauten dugu eta harro gaude Jainkoaren aintza iritsiko dugulako itxaropenez.


Romains 5:5
eta itxaropenak ez du huts egiten, Jainkoak bere maitasuna isuri baitigu geure bihotzetara, berak emandako Espiritu Santuaren bitartez.


Romains 5:6
Izan ere, oraindik bekatupean indargabe ginela, Jainkoak erabakitako garaian, gaiztoen alde hil zen Kristo.


Romains 5:8
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.


Romains 5:9
Orain, Jainkoak Kristoren odolaz onartu gaituelarik, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko zigorretik beraren bitartez!


Romains 5:10
Zeren eta, etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu bagintuen, behin baketuz gero, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko beraren biziaz!


Romains 5:11
Are gehiago, Jainkoaz harro gaude Jesu Kristo gure Jaunari esker, beronen bitartez Jainkoarekin baketzea iritsi baitugu dagoeneko.


Romains 5:15
Baina bekatua eta Jainkoak egiten digun dohaina ez dira neurri berekoak. Izan ere, gizon bakarraren bekatuaz guztiak hil baldin baziren, askoz ugariago zabaldu da guztiengana Jainkoaren dohaina, hau da, beste gizon bakar bati esker, Jesu Kristori esker, eman zaigun dohaina.


Romains 5:16
Eta ondorioei dagokienez ere, Jainkoak eman digun dohaina ez da gizon bakarraren bekatuarekin alderatzekoa. Izan ere, bekatuak, bakarra izan arren, guztien gaitzespena izan du ondorio; dohainak, berriz, bekatuak asko izan arren, barkamena izan du ondorio.


Romains 5:17
Gizon bakarraren bekatuagatik heriotza nagusi gertatu bazen, zenbatez gehiago ez ote dira bakar batengatik, Jesu Kristogatik, nagusi izango betiko bizitzan Jainkoaren salbazioaren dohain oparoa hartzen dutenak!


Romains 5:20
Bekatua ugari zedin azaldu zen legea; baina bekatua ugaldu zenean, are ugariago izan zen Jainkoaren onginahia.


Romains 5:21
Izan ere, bekatuak heriotzaren nagusitza ekarri zuen bezala, Jainkoaren onginahiak, gizakia onartuz, betiko biziaren nagusitza ekarri digu, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.


Romains 6:10
haren hiltzea bekatuarentzat behin betiko hiltzea izan baitzen, eta haren bizitzea Jainkoarentzat bizitzea da.


Romains 6:11
Berdin zuek ere: hartu kontuan bekatuarentzat hilda zaudetela eta Jainkoarentzat bizirik, Jesu Kristorekin bat eginik.


Romains 6:13
ezta eskaini ere bekatuari zeuen gorputzak, gaiztakeria egiteko tresna bihurtuz. Alderantziz, eskaini zeuen buruak Jainkoari, heriotzatik bizitzara itzulitako gizaki bezala, eta jarri zeuen gorputzak Jainkoaren zerbitzura, ongia egiteko tresna bihurtuz.


Romains 6:14
Horrela, bekatuak ez du zuen gain aginterik izango, ez baitzaudete legepean, Jainkoaren onginahiaren eraginpean baizik.


Romains 6:15
Beraz, zer? Bekatu egingo ote dugu, legepean ez, baizik Jainkoaren onginahiaren eraginpean gaudelako? Ez horixe!


Romains 6:16
Badakizue, norbaiten menpean jartzen bazarete esklabo bezala berari obeditzeko, obeditzen diozuen haren esklabo egiten zaretela: bekatuari obeditzeko bada, heriotzara zoazte; Jainkoari obeditzeko bada, berriz, salbaziora.


Romains 6:17
Baina Jainkoari eskerrak, bekatuaren esklabo zinetenok, irakatsi zaizuen ikasbidea bihotzez onartu duzue


Romains 6:19
Giza erara mintzo natzaizue, ulertzeko duzuen ahulezia kontuan harturik. Lehen, zeuen buruak lizunkeriaren eta gaiztakeriaren zerbitzura jarri zenituzten, erabat gaiztotzeraino; era berean orain, jar zaitezte ongiaren zerbitzura, erabat Jainkoarenak izan zaitezten.


Romains 6:22
Orain, ordea, bekatuaren menpetik askaturik eta Jainkoaren esklabo eginik, erabat Jainkoarenak izatea duzue fruitu, eta honek betiereko bizia du ondorio.


Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.


Romains 7:4
Horrela bada, ene senideok, zuek ere hil zen Kristoren gorputzeko eginak izan zaretenez gero, legearentzat hilda zaudete, eta beste batenak zarete jadanik —hildakoen artetik piztu zenarenak, alegia—, Jainkoarentzat fruitu onak emateko.


Romains 7:22
Neure barruan atsegin zait Jainkoaren legea;


Romains 7:25
Jainkoak, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Eskerrak berari! Honela bada, adimenaren aldetik Jainkoaren legea dut zerbitzatzen; gizon ahul naizen aldetik, berriz, bekatuaren legea.


Romains 8:3
Legeak giza ahuleziagatik ezin zuena, Jainkoak egin du: gurea bezalako bekatuzko izaeran bidali du bere Semea eta honek, bere burua barkamen-oparitzat eskainiz, kondenatu egin du bekatua bere giza izaera hilkorrean.


Romains 8:7
Izan ere, giza grinei jarraitzen dietenak Jainkoaren aurkako dira; ez dute nahi eta ez dira ere gauza Jainkoaren legeari jarraitzeko.


Romains 8:8
Horregatik, giza grinen menpean bizi direnak ezin daitezke Jainkoaren gogoko izan.


Romains 8:9
Zuek, ordea, ez zarete bizi grina horien menpean, Espirituaren menpean baizik, Jainkoaren Espiritua zuengan bizi baita. Norbaitek Kristoren Espiritua ez badu, hori ez da Kristorena.


Romains 8:10
Kristo zuengan baldin badago, berriz, gorputza bekatuagatik hil egingo den arren, Espirituak badu bizia, Jainkoaren salbamen-indarrari esker.


Romains 8:11
Jesus hildakoen artetik piztu zuen Jainkoaren Espiritua zuengan bizi bada, Kristo hildakoen artetik piztu zuenak berak biziaraziko ditu zuen gorputz hilkorrak ere, zuengan bizi den bere Espirituaren bitartez.


Romains 8:14
Jainkoaren Espirituak gidatzen dituenak Jainkoaren seme-alaba dira.


Romains 8:15
Zuek ez duzue hartu esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango zaituena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez «Abba! », hau da, «Aita!», esanez hots egiten diozue Jainkoari.


Romains 8:16
Espiritu berberak barrutik aitortzen digu Jainkoaren seme-alaba garela;


Romains 8:17
eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko ere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; zeren, nekeetan Kristoren kideko garenez gero, aintzan ere beraren kideko izango baikara.


Romains 8:19
Izadia bera ere irrikaz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko zer den beraren seme-alaba izatea.


Romains 8:21
esklabotza eta hondamenditik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.


Romains 8:23
Eta hura ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohaintzat hartu dugunok intzirika gaude geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituen zain.


Romains 8:27
Eta bihotzak aztertzen dituen Jainkoak ezagutzen du zein den Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen baitu fededunen alde.


Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.


Romains 8:29
Aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zitezen, eta, horrela, Semea senide askoren artean lehen-seme izan zedin.


Romains 8:31
Horiek horrela, zer esango dugu? Jainkoa gure alde baldin badugu, nor gure aurka?


Romains 8:33
Nork salatuko ditu Jainkoak aukeratuak, Jainkoak berak zuzentzat onartu baditu?


Romains 8:34
Nork kondenatuko ditu? Jesu Kristo da hil zena; are gehiago, piztu ere egin zena, eta orain Jainkoaren eskuinaldean gure alde erreguka ari dena!


Romains 8:39
ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.


Romains 9:4
Israelen ondorengo dira eta Jainkoak seme-alabatzat hartu zituen; beraiek dituzte Jainkoaren presentzia aintzatsua, itunak, legea, kultua eta agintzariak;


Romains 9:5
beraienak dira arbasoak eta, giza jatorriari dagokionez, beraiengandik dator Kristo, gauza guztien gainetik dagoen Jainkoa. Bedeinkatua izan bedi menderen mendetan! Amen.


Romains 9:6
Ez du, ez, huts egin Jainkoaren hitzak. Gertatzen dena da Israelen jatorriko guztiak ez direla benetako Israel herri,


Romains 9:7
ezta Abrahamen jatorriko guztiak ere Abrahamen benetako seme-alaba. Jainkoak esan zion Abrahami: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak.


Romains 9:8
Honek esan nahi du, ez duela giza sortzeak Jainkoaren benetako seme-alaba egiten, baizik eta Jainkoaren agintzariaren arabera sortuak direla Abrahamen benetako ondorengoak.


Romains 9:11
[11-13] Eta seme haiek jaio aurretik, artean ez onik, ez gaitzik egiteko gai ez zirela, Jainkoak esan zion Rebekari: Zaharrena gazteenaren morroi izango da, edo beste pasarte batek dioen bezala, Jakob izan nuen maite, eta ez Esau. Eta hori guztia, Jainkoak aukeratzeko duen askatasuna berresteko eta Jainkoak, aukera egiterakoan, giza jokabidea ez, baizik eta bere dei hutsa hartzen duela kontuan adierazteko izan zen.


Romains 9:14
Eta zer esan guk? Jainkoa ez dela zuzena? Ezta inola ere,


Romains 9:16
Arazoaren gorabehera ez dago norberak nahi izatean edota norbera saiatzean, Jainkoak errukia izatean baizik.


Romains 9:17
Honela esaten dio Jainkoak faraoiari Liburu Santuan: Honetarako utzi zaitut bizirik: nire ahalmena erakusteko eta mundu osoak nor naizen jakin dezan.


Romains 9:18
Beraz, Jainkoak nahi duenari dio erruki eta nahi duena uzten du bihotz-gogortzen.


Romains 9:19
Baina esango didazu: «Zergatik haserretzen da, hortaz, Jainkoa, inork ere ezin badio beraren nahiari aurre egin?»


Romains 9:20
Baina nor zara zu, gizagaixo hori, Jainkoari kontuak eskatzeko? Buztinezko ontziak esango ote dio buztinlariari: «Zergatik egin nauzu honelakoa?»


Romains 9:22
Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.


Romains 9:24
Hauen artean gaude gu ere, Jainkoak juduen artetik ez ezik, jentilen artetik ere deituok.


Romains 9:26
Eta, «Zuek ez zarete nire herria» esan beharrean, «Jainko biziaren seme-alaba» deituko ditu Jainkoak.


Romains 9:30
Eta zer dugu honen ondorio? Jentilek, Jainkoaren onespena bilatzen saiatu gabe, Jainkoaren onespena iritsi zutela, fedeaz iristen den onespena, alegia.


Romains 9:31
Israelek, berriz, Jainkoaren onespena emango zion legea betetzen saiatu arren, ez zuen helburua iritsi.


Romains 10:1
Senideok, hauxe da nire bihotzeko irrikarik handiena eta israeldarren alde Jainkoari eskatzen diodana: salbamenera hel daitezela.


Romains 10:3
Ez dute ulertu Jainkoak ematen duela salbamena, eta beren kabuz lortu nahi izan dute, Jainkoarengandik datorrena onartu gabe.


Romains 10:4
Legearen helburua, izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena.


Romains 10:9
Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.


Romains 10:10
Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.


Romains 11:1
Galdera egiten dut: Jainkoak baztertu egin ote du bere herria? Inola ere ez! Neu ere israeldarra naiz, Abrahamen jatorrikoa, Benjaminen leinukoa.


Romains 11:2
Jainkoak ez du baztertu beretzat aukeratu zuen herria. Gogoan duzue, noski, Liburu Santuak Eliasi buruz dioena, nola hitz egiten zion Jainkoari Israelen aurka:


Romains 11:5
Bada orain ere, gure egunotan, hondar bat, Jainkoak onginahi hutsez aukeratua.


Romains 11:7
Zer esan nahi du horrek? Israel herriak ez zuela aurkitu bila zebilena, eta Jainkoak aukeratuek lortu dutela; gainerakoak, berriz, itsuturik gelditu dira,


Romains 11:8
Liburu Santuak dioen bezala: Jainkoak adimena itsutu egin zien. Begiak eman zizkien, baina ez ikusteko, belarriak ere bai, baina ez entzuteko Eta horrela gaur arte.


Romains 11:15
Israeldarrak baztertzetik munduari Jainkoarekin baketzea etorri baldin bazaio, zer ote datorke Jainkoak berriro haiek onartzetik? Heriotzatik bizira etortzea izango litzateke hori!


Romains 11:16
Gainera, lehen opilak Jainkoari sagaratuak badira, baita oraldi osoa ere, eta sustraia sagaratua bada, baita adarrak ere.


Romains 11:17
Bai, adar batzuk moztu dizkio Jainkoak Israeli, eta moztu gabekoen artean zu txertatu, basaolibondo zaren hori; horrela, haiekin batera, olibondoaren sustraitik datorren izerdian partaide gertatu zara.


Romains 11:19
Zuk esan dezakezu: «Ni txertatzeko moztu zituen Jainkoak adarrok».


Romains 11:21
Berezko adar zirenekin Jainkoak begiramenik izan ez bazuen, beharbada zurekin ere ez du izango.


Romains 11:22
Hartu, bada, gogoan Jainkoaren bihotz ona eta zorroztasuna: zorroztasuna erori zirenentzat, bihotz ona zuretzat, baina haren ontasunean irauten baduzu; bestela, zu ere moztu egingo zaituzte.


Romains 11:23
Israeldarrak ere, beren sinesgogorkeriari uko egiten badiote, txertatuko ditu, bai baitu Jainkoak ahalmenik haiek berriro txertatzeko.


Romains 11:25
Senideok, ez zaituztet ezjakinean eduki nahi Jainkoak honetan guztian duen asmo ezkutuaz, harro ez zaitezten. Israelgo zati baten itsukeriak, jentil-herri guztiak salbamenera heldu arte iraungo du;


Romains 11:28
Berri onari dagokionez, israeldarrak Jainkoaren etsai dira, zuen onerako; baina, Jainkoak egindako aukerari dagokionez, maite-maiteak dira beren arbasoak direla eta,


Romains 11:29
behin betikoak baitira Jainkoaren dohainak eta deia.


Romains 11:30
Zuek, garai batean Jainkoarekin errebelde zinetenok, orain, israeldarren errebeldiari esker, errukia lortu duzue.


Romains 11:32
Jainkoak errebelde izaten utzi baitzien gizon-emakume guztiei, denei erruki izateko.


Romains 11:33
Bai handi eta sakonak Jainkoaren eskuzabaltasuna, jakinduria eta ezaguera! Bai aztergaitzak beraren erabakiak eta sumaezinak haren bideak!


Romains 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.


Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.


Romains 12:3
Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.


Romains 12:6
Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigun araberakoak. Beraz, Jainkoaren izenean mintzo denak iragar beza Jainkoaren hitza sinesmenari dagokionez;


Romains 12:7
Jainkoak zerbitzari egin duena saia bedi zerbitzuan; irakaslea irakasten;


Romains 12:19
Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.


Romains 13:1
Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.


Romains 13:2
Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du.


Romains 13:4
Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.


Romains 13:6
Horrexegatik ordaintzen dituzue zergak ere, agintariak Jainkoaren ordezkari direlako, horretarako jarriak direlako.


Romains 14:3
Denetik jaten duenak ez dezala gutxiets zerbait jateari uzten diona, eta zerbait jateari uzten dionak ez dezala kondena denetik jaten duena, Jainkoak onartu egin baitu hau ere.


Romains 14:6
Halako egunari garrantzi berezia ematen dionak Jaunarengatik ematen dio; denetik jaten duenak Jaunarengatik jaten du, Jainkoari eskerrak ematen baitizkio; jateari uzten dionak ere Jaunarengatik ez du jaten, eta honek ere eskerrak ematen dizkio Jainkoari.


Romains 14:10
Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian,


Romains 14:11
Liburu Santuak dioen bezala: Neure biziarengatik dagit zin —dio Jaunak—: Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok goretsiko du Jainkoa.


Romains 14:12
Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.


Romains 14:17
Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.


Romains 14:18
Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da.


Romains 14:20
Janari-arazo batengatik, ez hondatu Jainkoaren egintza. Janari guztiak garbiak dira; hala ere, ez dago ongi besteak galbidean jarriz zerbait jatea.


Romains 14:22
Gorde zeuretzat, Jainkoarekiko zeure harremanetarako, sinesmenak ematen dizun askatasun hori. Zorionekoa bere burua errudun sentitu gabe bere aukerak egiteko gauza dena!


Romains 15:5
Eroapenaren eta adorearen iturri den Jainkoak eman diezazuela elkar ongi hartzea, Jesu Kristok nahi bezala.


Romains 15:6
Horrela, bihotz batez eta aho batez goretsiko duzue Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita.


Romains 15:7
Beraz, egiozue harrera ona elkarri, Kristok zuei harrera ona egin zizuen bezala, Jainkoaren aintzarako.


Romains 15:8
Izan ere, Kristo juduen zerbitzari egin zen, Jainkoak arbasoei eginiko agintzariak betetzeko eta, horrela, Jainkoaren leialtasuna agertzeko;


Romains 15:9
eta jentilen zerbitzari ere egin zen, bere errukiagatik Jainkoa gorets zezaten. Hau dio, hain zuzen, Liburu Santuak: Horregatik, atzerritarren artean goretsiko zaitut, eta zure omenez kantatuko dut.


Romains 15:13
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka.


Romains 15:15
Hala ere, ausardia handi samarrez idatzi dizuet han edo hemen, zenbait gauza gogorarazteko. Jainkoarengandik hartu dudan dohainak ematen dit horretarako bide,


Romains 15:16
Jesu Kristoren zerbitzari egin bainau jentilentzat. Apaiz batek bezala betetzen dut Jainkoaren berri ona adierazteko eginkizuna; horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri izan daitezen.


Romains 15:17
Jainkoaren zerbitzuari dagokionean, Kristorengan jartzen dut harrotzeko neure bidea;


Romains 15:30
Jesu Kristo gure Jaunarengatik eta Espirituak ematen digun maitasunagatik, eskabide hau egiten dizuet, senideok: lagun diezadazuela eginahalean, Jainkoari nire alde otoitz eginez,


Romains 15:32
Horrela, Jainkoak nahi badu, pozez beterik iritsiko naiz zuengana eta atsedenaldia hartu ahal izango dut zuekin.


Romains 15:33
Bakearen Jainkoa zuek guztiokin! Amen.


Romains 16:20
Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas zuen oinpean. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin.


Romains 16:25
Gorets dezagun Jainkoa! Berak fedean sendotu zaitzakete, nik hots egiten dudan berri onaren eta Jesu Kristori buruz ematen dudan mezuaren arabera. Mezu horren bidez, aspalditik ezkutuan zeukan misterioa agertu du Jainkoak.


Romains 16:26
Misterio hori orain azaldu da profeten idatziek dioten bezala, eta, Jainko betierekoak hala erabakirik, herri guztiei adierazi zaie, Jainkoari fedezko erantzuna eman diezaioten.


1 Corinthiens 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Sostenes anaiak


1 Corinthiens 1:2
Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari idazten diogu. Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten dioten guztiekin batera, hauek eta guk Jaun bat bera onartzen baitugu.


1 Corinthiens 1:4
Eskerrak ematen dizkiot etengabe neure Jainkoari zuengatik, Jesu Kristoren bidez agertu dizuen onginahiagatik.


1 Corinthiens 1:9
Leiala da Jainkoa, eta berak deitu zaituzte bere Seme Jesu Kristo gure Jaunarekin elkarturik bizitzera.


1 Corinthiens 1:14
Jainkoari eskerrak, ez dut nik zuetako inor bataiatu, Krispo eta Gaio izan ezik.


1 Corinthiens 1:18
Kristoren gurutzeko heriotzaren mezua zorakeria da galtzen direnentzat; guretzat, ordea, salbamen-bidean garenontzat, Jainkoaren indarra da.


1 Corinthiens 1:20
Zertan dira jakintsuak, ikasiak, mundu honetako gauzetan adituak? Jainkoak ez ote du zorakeria bihurtu mundu honetako jakinduria?


1 Corinthiens 1:21
Begira, Jainkoak bere jakinduria agertu duenean, gizakiak ez dira gauza izan beren jakinduriaz Jainkoa ezagutzeko; horregatik, Jainkoak, guk hots egiten dugun zorakeriaren bitartez salbatu nahi izan ditu fededunak.


1 Corinthiens 1:24
baina Jainkoak deitu dituenentzat, judu izan ala ez, Kristo hori Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakinduria da.


1 Corinthiens 1:25
Zeren Jainkoarengan zorakeria dirudiena gizakiak baino jakintsuago baita, eta Jainkoarengan ahulezia dirudiena gizakiak baino indartsuago.


1 Corinthiens 1:26
Begira bestela, senideok, zeintzuk zareten Jainkoak deitu zaituztenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ezta ahaltsu nahiz aitoren semeetatik ere.


1 Corinthiens 1:27
Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko;


1 Corinthiens 1:28
munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko;


1 Corinthiens 1:29
horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik.


1 Corinthiens 1:30
Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.


1 Corinthiens 2:1
Horregatik, senideok, nik ere, Jainkoaren salbamen-asmoa iragartzera joan nintzaizuenean, ez nizuen hitz egin giza jakinduriazko hizkera landua erabiliz.


1 Corinthiens 2:5
horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri zedin eta ez giza jakindurian.


1 Corinthiens 2:7
Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana.


1 Corinthiens 2:8
Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna.


1 Corinthiens 2:9
Baina, Liburu Santuak dioen bezala, inork ikusi eta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana,


1 Corinthiens 2:10
horixe agertu digu Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita Jainkoaren barne-sakona ere.


1 Corinthiens 2:11
Nork ezagut dezake gizakiaren barru-barrua, bere baitan duen giza espirituak baizik? Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik.


1 Corinthiens 2:12
Eta guk ez dugu munduko espiritua hartu, Jainkoarengandik datorrena baizik; honela, Jainkoak eman dizkigun dohainak ezagut ditzakegu.


1 Corinthiens 2:14
Espiritu gabeko gizakiak ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta.


1 Corinthiens 3:5
Azken batean, zer da Apolo? Eta zer Paulo? Zuek sinesmenera erakarri zaituzten Jainkoaren zerbitzari besterik ez, bakoitza Jaunak eman dion egitekoaren arabera.


1 Corinthiens 3:6
Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.


1 Corinthiens 3:7
Landatzen duena eta ureztatzen duena ezer gutxi dira; axola duena Jainkoa da, hazarazten duena.


1 Corinthiens 3:9
Gu Jainkoaren obrako lankideak gara; zuek, Jainkoak lantzen duen soroa, Jainkoak eraikitzen duen etxea.


1 Corinthiens 3:10
Jainkoak eman didan dohainaren arabera, nik oinarria ezarri dut, etxegile trebeari dagokionez; baina beste batek jasotzen du gainean eraikina. Ikus beza bakoitzak nola eraikitzen duen.


1 Corinthiens 3:16
Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?


1 Corinthiens 3:17
Jainkoaren tenplua hondatzen duena, hondatu egingo du Jainkoak, Jainkoaren tenplua santua baita: tenplu hori zuek zarete.


1 Corinthiens 3:19
Mundu honetako jakinduria, izan ere, zorakeria da Jainkoaren begietan, Liburu Santuak dioen bezala: Jakintsuak beren maltzurkerian harrapatzen ditu.


1 Corinthiens 3:23
Zuek, ordea, Kristorenak zarete, eta Kristo Jainkoarena.


1 Corinthiens 4:1
Beraz, har gaitzatela denek Kristoren zerbitzaritzat eta Jainkoaren asmo ezkutuen administratzailetzat.


1 Corinthiens 4:5
Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai. Itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena, berak agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta orduan, nork bere merezia jasoko du Jainkoarengandik.


1 Corinthiens 4:9
Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat.


1 Corinthiens 4:20
Izan ere, Jainkoaren erreinua ez da hitz-kontua, egintza-kontua baizik.


1 Corinthiens 5:12
[12-13] Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.


1 Corinthiens 6:9
Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,


1 Corinthiens 6:10
lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.


1 Corinthiens 6:11
Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez.


1 Corinthiens 6:13
Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat.


1 Corinthiens 6:14
Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak, gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz.


1 Corinthiens 6:19
Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,


1 Corinthiens 6:20
garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.


1 Corinthiens 7:7
Denok ni bezala ezkongabe izatea nahi nuke; baina Jainkoak eman dion dohain berezia du bakoitzak, batak hau eta besteak hura.


1 Corinthiens 7:14
Izan ere, kristau ez den senarra Jaunarentzat sagaratua dago emaztearekin bizi duen batasunagatik; orobat kristau ez den emaztea, senarrarekin bizi duen batasunagatik. Hala ez balitz, zuen seme-alabak ez lirateke Jainkoarenak izango; baina egiaz Jaunarentzat sagaratuak dira.


1 Corinthiens 7:15
Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.


1 Corinthiens 7:17
Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.


1 Corinthiens 7:18
Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu.


1 Corinthiens 7:19
Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena.


1 Corinthiens 7:20
Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran.


1 Corinthiens 7:21
Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu.


1 Corinthiens 7:23
Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo.


1 Corinthiens 7:24
Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran.


1 Corinthiens 7:40
Baina zoriontsuagoa izango da dagoen bezala gelditzen bada; hau da nire iritzia, eta Jainkoaren Espiritua nik ere badudalakoan nago.


1 Corinthiens 8:3
Jainkoa maite duena, ordea, begi onez hartzen du berak.


1 Corinthiens 8:4
Beraz, zer esan sasijainkoei eskainitako haragia jateaz? Badakigu sasijainkoak ez direla ezer ere munduan eta Jainkoa bat besterik ez dela.


1 Corinthiens 8:6
guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesu Kristo: beronen bidez baitira gauza guztiak eta beronen bidez baikara gu ere.


1 Corinthiens 8:8
Ez gaitu, noski, janariak Jainkoarentzat atsegin egiten: ez dugu ezer galtzen ez jateagatik, ezta irabazten ere jateagatik.


1 Corinthiens 9:9
Legean, hain zuzen, honela dago idatzirik: Ez diozu muturrekorik ipiniko gari jotzen ari den idiari. Idien arduraz ote dio hori Jainkoak?


1 Corinthiens 9:21
Moisesen legea ezagutzen ez dutenekin, legea kontuan hartu gabe bizi izan naiz, legea ezagutzen ez dutenak irabazteko; ez, noski, Jainkoaren legerik onartzen ez dudalako, nire legea Kristo baita.


1 Corinthiens 10:5
Hala ere, haietako gehienak ez ziren Jainkoaren gogoko izan, eta hilik gelditu ziren basamortuan.


1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.


1 Corinthiens 10:16
Jainkoa bedeinkatuz hartzen dugun esker oneko kopak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen odolean? Eta zatitzen dugun ogiak, ez al gaitu Kristorekin bat egiten beronen gorputzean?


1 Corinthiens 10:19
Honekin ez dizuet esan nahi sasijainkoei egindako opariek baliorik dutenik, edo sasijainkoa zerbait denik.


1 Corinthiens 10:20
Ez, noski! Deabruei eskaintzen zaizkie opari horiek, ez Jainkoari. Eta nik ez dut nahi zuek deabruarekin bat egiterik.


1 Corinthiens 10:22
Edo sutu egin nahi ote dugu Jainkoaren haserrea? Bera baino indartsuago ote gara?


1 Corinthiens 10:30
Jatordua Jainkoari eskerrak emanez egiten badut, zergatik gaitzetsi behar naute Jainkoari eskerrak emanez jaten dudanarengatik?


1 Corinthiens 10:31
Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako.


1 Corinthiens 11:3
Baina nahi nuke zuek jakitea, gizon ororen buru Kristo dela, emakumearen buru gizona, eta Kristoren buru Jainkoa.


1 Corinthiens 11:7
Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,


1 Corinthiens 11:12
Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.


1 Corinthiens 11:13
Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?


1 Corinthiens 11:15
emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari.


1 Corinthiens 11:16
Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.


1 Corinthiens 11:22
Ez ote dituzue zeuen etxeak jateko eta edateko? Ala gutxietsi egin nahi duzue Jainkoaren eliz elkartea eta lotsarazi ezer ez dutenak? Zer esan diezazueket? Zorionak eman? Gai honetan ezin dizuet zorionik eman.


1 Corinthiens 11:25
Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: «Kopa hau itun berria da, Jainkoak nire odolaz ezarria; egizue hau, edaten duzuen bakoitzean, nire oroigarri».


1 Corinthiens 12:3
Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.


1 Corinthiens 12:6
era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.


1 Corinthiens 12:7
Era ezberdinean azaltzen da bakoitzarengan Jainkoak ematen duen Espiritua, baina beti denen onerako.


1 Corinthiens 12:8
Honela, bati jakinduriaz hitz egitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea;


1 Corinthiens 12:10
bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea, eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea.


1 Corinthiens 12:18
Baina Jainkoak bere tokia jarri zion atal bakoitzari gorputzean, berak nahi bezala.


1 Corinthiens 12:24
Izan ere, berez ohoragarri direnek ez dute arreta horien beharrik. Jainkoak berak, gorputza eratzean, berez ohore gabeko ziren atalei ohorerik handiena eman zien.


1 Corinthiens 12:28
Eliz elkartean bakoitzari bere tokia ezarri dio Jainkoak: lehenengo apostoluak, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak datoz; gero, sendatzeko edo behartsuei laguntzeko, elkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez mintzatzeko dohaina dutenak.


1 Corinthiens 13:12
Orain dena ilun ikusten dugu, ispiluan bezala; gero aurrez aurre ikusiko dugu; orain erdizka ezagutzen dut; gero oso-osoan ezagutuko dut dena, Jainkoak neu ezagutzen nauen bezala.


1 Corinthiens 14:2
Izan ere, hizketa arrotzez mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, ez gizakiei, inork ez baitio ulertzen: Espirituak eraginda, gauza misteriotsuak esaten ditu.


1 Corinthiens 14:6
Begira, senideok: hizketa arrotzez hitz eginez aurkeztuko banintzaizue, zer on ekarriko lizueke horrek, nire hitzak ez balizue emango agerpenik, ez ezaguerarik, ez Jainkoarengandiko mezurik, ezta irakaspenik ere?


1 Corinthiens 14:13
Hizketa arrotzez mintzo denak, beraz, eska biezaio Jainkoari esaten duena argitzeko dohaina ere.


1 Corinthiens 14:18
Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, hizketa arrotzez zuek baino gehiago mintza naitekeelako.


1 Corinthiens 14:25
eta beraren bihotzeko ezkutukoak agerian geldituko dira. Orduan, ahuspeztu eta Jainkoa gurtu egingo du, eta esango: «Jainkoa benetan zuekin dago».


1 Corinthiens 14:28
Esanahia argitzeko inor ez bada, hizketa arroztuna isil dadila batzarrean, eta Jainkoarekin eta bere buruarekin bakarrik mintza dadila.


1 Corinthiens 14:33
Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua. Fededunen elkarte guztietan bezala,


1 Corinthiens 14:36
Zer uste duzue? Zuenetik abiatu zela Jainkoaren hitza? Edota zuenera bakarrik heldu dela?


1 Corinthiens 14:37
Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua dela.


1 Corinthiens 14:38
Eta hala aitortzen ez badu, bera ere ez du aitortuko Jainkoak.


1 Corinthiens 15:9
izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen.


1 Corinthiens 15:10
Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz.


1 Corinthiens 15:15
Egiaz hilak pizten ez badira, Jainkoak ez zuen piztu Kristo ere; eta, hori horrela bada, gu ere Jainkoaren lekuko faltsu bihurtzen gara, beraren kontra egiten baitugu testigantza, Kristo piztu zuela esatean.


1 Corinthiens 15:24
Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean.


1 Corinthiens 15:25
Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte.


1 Corinthiens 15:27
Izan ere, gauza guztiak haren menpean jarri ditu Jainkoak. Baina Liburu Santuak, dena haren menpeko dela esatean, ez du, noski, hor sartzen Jainkoa bera, gauza guztiak menpean jarri dizkiona.


1 Corinthiens 15:28
Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da.


1 Corinthiens 15:34
Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet.


1 Corinthiens 15:38
Jainkoak ematen dio haziari berak nahi bezalako forma, bakoitzari dagokiona.


1 Corinthiens 15:50
Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.


1 Corinthiens 15:57
Eman diezazkiogun eskerrak Jainkoari, halako garaipena ematen digulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez!


2 Corinthiens 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak, Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari eta Akaia probintzia osoko fededun guztioi idazten dizuegu.


2 Corinthiens 1:3
Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa!


2 Corinthiens 1:4
Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.


2 Corinthiens 1:9
Bai, etsia nengoen heriotza-epaia gainean nuela; baina horrela, neuregan ez, baizik eta hilak pizten dituen Jainkoarengan konfiantza jartzen ikasi nuen.


2 Corinthiens 1:11
Lagun iezadazue zuek ere zeuen otoitzez. Horrela, lagun askoren erreguei esker Jainkoak emango didan laguntza dela bide, eskerrak ere askok emango dizkiote niri egindako mesedeengatik.


2 Corinthiens 1:12
Harrotzeko nire bidea neure kontzientziaren aitorpena da; kontzientziak esaten dit Jainkoak emandako xalotasun eta zintzotasunez jokatu dudala edonon, eta gehiago zuen artean; eta hori, ez giza jakintzak eraginda, Jainkoaren onginahiak baizik.


2 Corinthiens 1:18
Ongi daki Jainkoak zuei hitz egitean ez nabilela batean «bai» eta bestean «ez».


2 Corinthiens 1:19
Guk, Silvanok, Timoteok eta nik neuk, hots egin dizuegun Jainkoaren Seme Jesu Kristo ez zen izan batean «bai» eta bestean «ez»; harengan dena «bai» izan zen,


2 Corinthiens 1:20
hau da, Jainkoak agintzari guztiei baietza eman die harengan; horregatik, Kristoren bitartez esaten diogu «Amen» Jainkoari, berau goresten dugunean.


2 Corinthiens 1:21
Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,


2 Corinthiens 1:23
Jainkoa bera dut testigu, eta hil nadila bertan egia ez badiot: Korintora oraindik joan ez banaiz, zuei dizuedan begiruneagatik da.


2 Corinthiens 2:14
Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako.


2 Corinthiens 2:15
Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat:


2 Corinthiens 2:17
Gu ez gabiltza salerosketan Jainkoaren mezuarekin, beste asko bezala; zintzotasunez mintzo gara, Jainkoaren izenean, beronen aurrean eta Kristok eraginda ari garela jakinik.


2 Corinthiens 3:4
Horixe da Kristori esker Jainkoaren aurrean dudan konfiantza.


2 Corinthiens 3:5
Ez ni neurez zerbaitetarako gai naizela uste dudalako; gaitasuna Jainkoarengandik datorkit,


2 Corinthiens 4:1
Horregatik, zerbitzu hau Jainkoak bere errukiz eman digula jakinik, ez dugu kemenik galtzen.


2 Corinthiens 4:2
Uko egin diegu isilpeko baliabide lotsagarriei; ez dugu azpikeriaz jokatzen, ezta Jainkoaren mezua faltsifikatzen ere. Aitzitik, egia argi eta garbi azalduz, geure buruak sinesgarri bihurtzen dizkiegu gizon-emakume guztiei Jainkoaren aurrean.


2 Corinthiens 4:4
sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.


2 Corinthiens 4:6
«Distira beza argiak ilunpetan» esan zuen Jainkoak berak piztu du argia gure bihotzetan, Jesu Kristoren aurpegian distira egiten duen Jainkoaren aintza argiro ezagut dezagun.


2 Corinthiens 4:7
Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik.


2 Corinthiens 4:15
Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin, Jainkoaren aintzarako.


2 Corinthiens 5:1
Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea.


2 Corinthiens 5:5
Horretarako egin gaitu Jainkoak, eta horren garantiatzat Espiritua eman digu.


2 Corinthiens 5:11
Jakinik, beraz, Jaunari zer begirune zor zaion, gizon-emakumeak konbentzitzen ahalegintzen gara. Ondo baino hobeto daki nor garen Jainkoak, eta zuek ere zeuen baitan badakizuelakoan nago.


2 Corinthiens 5:13
Burua galdurik bezala agertu bagara, Jainkoarengatik izan da, eta orain geure senean agertzen bagara, zuengatik da.


2 Corinthiens 5:18
Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.


2 Corinthiens 5:19
Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.


2 Corinthiens 5:20
Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin.


2 Corinthiens 5:21
Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.


2 Corinthiens 6:1
Jainkoak bere ekintzan lankide gaituenez gero, eskatzen dizuegu ez dezazuela alferrik har haren onginahia.


2 Corinthiens 6:2
Izan ere, Jainkoak dio: Onginahi-garaian entzun dizut, salbamen-egunean lagundu. Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna.


2 Corinthiens 6:4
baizik eta gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eroapen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan,


2 Corinthiens 6:7
egiaren mezua hots eginez eta Jainkoaren indarra erakutsiz. Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik,


2 Corinthiens 6:16
Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Zeren gu Jainko biziaren tenplu baikara, Jainkoak berak esan bezala: Haiekin biziko naiz eta haiekin ibiliko, haien Jainko izango naiz eta haiek nire herri.


2 Corinthiens 7:1
Ene maiteok, honelako agintzariak ditugunez gero, garbi gaitezen gorputzeko eta espirituko zikin guztietatik, eta eraman dezagun bere betera geure sagarapena, Jainkoarenganako begirunean biziz.


2 Corinthiens 7:6
Baina bihozgabetuei adore ematen dien Jainkoak adorez bete ninduen Titoren etorrerarekin.


2 Corinthiens 7:9
orain poztu egiten naiz; ez, noski, eman nizuen nahigabeagatik, nahigabe horrek zeuen jarrera aldatzera eraman zintuztelako baizik. Zuen nahigabea Jainkoak nahi bezalakoa izan zen; beraz, ez nizuen inolako kalterik egin.


2 Corinthiens 7:10
Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Mundu honetatik datorkigun nahigabeak, berriz, heriotzara eramaten gaitu.


2 Corinthiens 7:11
Begira, bestela, zer sortu zuen zuengan Jainkoaren araberako nahigabe horrek: nolako ardura eta zeuen buruak zuritu beharra, nolako haserrea eta beldurra! Nolako irrika eta zaletasuna nireganako, nolako bizkortasuna erruduna zigortzeko! Garbi azaldu duzue errugabe zinetela arazo honetan.


2 Corinthiens 7:12
Idatzi, beraz, ez nizuen idatzi iraina egin zuenarengatik, ezta hartu zuenarengatik ere, Jainkoaren aurrean nitaz duzuen ardura agertzeko aukera zuei emateko baizik.


2 Corinthiens 8:1
Senideok, Jainkoak Mazedoniako eliz elkarteei izan dien onginahia jakinarazi nahi dizuet.


2 Corinthiens 8:5
Eta nik uste baino gehiago ere egin dute: lehendabizi Jaunari eman zizkioten beren buruak, eta gero niri, Jainkoak nahi bezala.


2 Corinthiens 8:16
Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari Titoren bihotzean zuenganako nire ardura bera sortu duelako.


2 Corinthiens 8:21
Ongi jokatzen ahalegintzen naiz, Jainkoaren aurrean ez ezik, baita gizakien aurrean ere.


2 Corinthiens 9:7
Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.


2 Corinthiens 9:8
Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,


2 Corinthiens 9:10
Ereiteko hazia eta jateko ogia ematen dituen Jainkoak emango dizue hazia, ugarituko du zuek ereindakoa eta oparo gehituko zuen eskuzabaltasunaren emaitzak.


2 Corinthiens 9:11
Denetan aberats zarete, denetan eskuzabal izateko; horrela, nire bitartez, zuen eskuzabaltasunak Jainkoarentzat esker ona sortuko du.


2 Corinthiens 9:12
Diru-laguntza hau liturgi zerbitzua bezala da, fededunen beharrak arintzeko ez ezik, askorengan Jainkoarenganako esker ona sortzeko ere balio baitu.


2 Corinthiens 9:13
Zuen diru-laguntzaren balioa egiaztatzean, Jainkoa goretsiko dute senideek, argi erakutsiko baitiezue Kristoren berri onaren menpeko egin zaretela eta benetan eskuzabala dela haiekin eta denekin duzuen elkartasuna.


2 Corinthiens 9:14
Era berean, Jainkoak egin dizuen dohain paregabea ikusiz, beren maitasuna erakutsiko dizuete, zuen alde otoitz eginez.


2 Corinthiens 9:15
Eskerrak Jainkoari, beraren ezin esan ahalako dohain horrengatik.


2 Corinthiens 10:4
Gure borrokako armak ez dira gizakiarenak, Jainkoarenak baizik, eta hiri gotorrak ere errausteko indarra dute: argudio faltsuak


2 Corinthiens 10:5
eta Jainkoaren ezagutzaren aurka altxatzen den harropuzkeria oro errausten ditugu, eta giza arrazoiketa oro Kristoren morrontzapean jartzen, berari obedi diezaion;


2 Corinthiens 10:13
Niri dagokidanez, ez dut neurriz gain harrotu nahi; Jainkoak ezarri didan lan-eremua hartuko dut neurritzat, eta neurri horren muga barruan zaudete zuek ere, korintoarrok.


2 Corinthiens 11:2
Izan ere, Jainkoak bere herriarengatik sentitzen duen jelosiaz nago ni zuengatik jeloskor. Senar bakarrari, Kristori, zauzkatet aginduta eta neskatxa garbi bezala aurkeztu nahi zaituztet berarengana.


2 Corinthiens 11:7
Gaizki egin ote nuen zuek goratzeagatik neure burua beheratzean? Jainkoaren berri ona dohainik hots egin nizuelako diot.


2 Corinthiens 11:11
Zergatik jokatu dut horrela? Maite ez zaituztedalako ote? Ongi daki Jainkoak zenbat!


2 Corinthiens 11:31
Eta ongi daki Jainkoak, Jesus gure Jaunaren Aitak —bedeinkatua bera beti!—, ez diodala gezurrik.


2 Corinthiens 12:2
Ezagutzen dut nik kristau bat, orain hamalau urte hirugarren zeruraino eraman zutena —gorputzarekin ala gorputzik gabe ote zen ez dakit, Jainkoak daki—.


2 Corinthiens 12:3
[3-4] Eta badakit gizon hori paradisura eraman zutela —gorputzarekin ala gorputzik gabe ez dakit, Jainkoak daki—, eta han, gizakiak ezin esan ditzakeen hitzak entzun zituela.


2 Corinthiens 12:19
Honezkero, neure burua zuen aurrean zuritzen ari naizela uste izango duzue. Baina ez! Kristau bezala eta Jainkoaren aurrean mintzo natzaizue, eta guztia, maiteok, zuei fedean hazten laguntzeko da.


2 Corinthiens 12:21
Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.


2 Corinthiens 13:4
Egia da ahul bezala gurutziltzatu zutela; baina orain bizirik dago Jainkoaren ahalmenaz. Ni ere haren ahulezian partaide naiz, baina berarekin batera bizi naiz, eta Jainkoaren ahalmenaz jokatuko dut zuekin.


2 Corinthiens 13:7
Jainkoari hauxe eskatzen diot: ez dezazuela inolako okerrik egin; niri ez dit axola ni zuzen nengoen ala ez frogatzea, zuek ongi egitea baizik, nahiz eta ni toki txarrean gelditu.


2 Corinthiens 13:9
Zuek indartsu izanez gero, ni pozik nago, ahula izan arren. Hau da Jainkoari eskatzen diodana: zuek bete-beteko izatea.


2 Corinthiens 13:11
Azkenik, senideok, poz zaitezte, saiatu bete-beteak izaten eta izan adore. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz eta bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.


2 Corinthiens 13:13
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren elkartasuna izan bitez zuekin guztiokin.


Galates 1:10
Gizakien onespena bilatzen ote dut ala Jainkoarena? Gizakiei atsegin ematen saiatzen ote naiz? Oraindik gizakiei atsegin eman nahian banenbil, ez nintzateke Kristoren zerbitzari izango.


Galates 1:13
Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik.


Galates 1:15
[15-16] Baina Jainkoak, jaio baino lehen aukeratu eta bere onginahiaz dei egin zidanak, gogoko izan zuen bere Semea niri agertzea, beronen berri ona jentilei adieraz niezaien. Nik, orduan, ez nion hezur-mamizko inori aholkurik eskatu,


Galates 1:20
Jainkoa dut lekuko ez diodala gezurrik idazten dizuedan honetan.


Galates 1:24
Eta niregatik Jainkoa goresten zuten.


Galates 2:6
Zuzendariei dagokienez —zer ziren edo zer ez ziren ez dit axola, Jainkoak ez baitio itxurari begiratzen —…, zuzendari horiek, bada, ez zidaten ezer ezarri.


Galates 2:7
Oso bestela, ikusi zuten Jainkoak jentilei berri ona hots egiteko aukeratu ninduela, Pedro juduei hots egiteko aukeratu zuen bezala.


Galates 2:8
Zeren Pedrori juduen apostolu izatera eragin zion Jainkoak berak eragin baitit niri jentilen apostolu izatera.


Galates 2:9
Aintzat hartu zuten, bada, Jainkoak niri emandako dohaina, eta elkarteko zutabetzat hartuak ziren Santiago, Pedro eta Joanek eskua eman ziguten Bernaberi eta bioi elkartasun-seinaletzat: guk jentilen artean lan egingo genuen, eta haiek juduen artean.


Galates 2:16
Badakigu, hala ere, Jainkoak ez duela inor onartzen legea betetzeagatik, Jesu Kristogan sinesteagatik baizik. Eta guk Jesu Kristogan sinetsi dugu, Jainkoak Kristorenganako sinesmenari esker eta ez legeak agindua betetzeagatik onar gaitzan; izan ere, Jainkoak ez du inor legea betetzeagatik onartzen.


Galates 2:17
Baina, Jainkoaren onespena Kristoren bidez bilatuz, gu ere bekatari gertatu bagara, zer esan? Kristo bera bekatuaren zerbitzura dagoela? Inola ere ez!


Galates 2:19
Ni legeak eraman ninduen legearekiko lokarria etetera, Jainkoarentzat bizitzeko. Kristorekin batera gurutziltzaturik nago,


Galates 2:20
eta honezkero ez naiz ni bizi, Kristo bizi da niregan. Eta oraingo neure giza bizitza, maite izan ninduen eta bere bizia nire alde eskaini zuen Jainkoaren Semearenganako sinesmenean oinarriturik bizi dut.


Galates 2:21
Jainkoaren onginahia ez dut alferrikako bihurtu nahi. Baina Jainkoak legea betetzeagatik onartzen gaituela egia balitz, alferrik hila izango zen Kristo.


Galates 3:5
Jainkoak Espiritua eman eta zuen artean mirariak egiten dituenean, zuek legea bete izanagatik egiten al du, ala mezuari sinesmenez erantzun diozuelako?


Galates 3:6
Liburu Santuak dioenez, Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.


Galates 3:8
Jainkoak jentilak sinesmenaren bidez onartuko zituela aldez aurretik ikusi zuen Liburu Santuak; horrela, aurrez adierazi zion Abrahami berri on hau: Zure bitartez bedeinkatuko ditut herri guztiak.


Galates 3:11
Gauza ageria da Jainkoak ez duela inor legea betetzeagatik onartzen; zeren Liburu Santuak baitio: Zintzoa fedeari esker biziko da.


Galates 3:14
Abrahamen bedeinkazioa Jesu Kristoren bidez jentilengana hel dadin eta Jainkoak agindutako Espiritua sinesmenaren bidez har dezagun gertatu da hori.


Galates 3:16
Horra, bada: Jainkoak agintzariak Abrahami eta beronen ondorengotzari egin zizkien. Ez da «ondorengoei» esaten, asko balira bezala, «zure ondorengotzari » baizik, bakar bati buruz ari delarik, hau da, Kristori buruz.


Galates 3:17
Hau esan nahi dut: Jainkoak behar bezala egindako ituna ezin zuen indargabetu laurehun eta hogeita hamar urte geroago agerturiko lege batek, agintzaria indarrik gabe utziz.


Galates 3:18
Jainkoak emango digun ondarea legearen esku balego, ez legoke agintzariaren esku; Jainkoak, ordea, dohainik eman zion Abrahami ondarea agintzariaren bidez.


Galates 3:20
Bitarteko hau, ordea, ez da bakar baten izenean ari, eta Jainkoa bat bakarra da.


Galates 3:21
Legea Jainkoaren agintzarien aurkakoa ote da, beraz? Ez, noski! Bizia ekartzeko gai den legea eman izan balitz, salbamena legetik zetorkeen benetan.


Galates 3:22
Baina Liburu Santuak dioenez, dena bekatupean gatibu dago, horrela, Jesu Kristogan sinesten dutenek sinesmenari esker har dezaten Jainkoak agindutakoa.


Galates 3:26
Guztiok Jainkoaren seme-alaba zarete, Jesu Kristogan duzuen sinesmenari esker.


Galates 3:29
Eta Kristorenak baldin bazarete, Abrahamen ondorengo zarete, Jainkoaren agintzariaren oinordeko.


Galates 4:4
Baina epea bete zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina,


Galates 4:6
Hona hemen seme-alaba zaretenaren seinalea: Jainkoak bere Semearen Espiritua bidali du gure bihotzetara, eta Espirituak «Abba!», hau da, «Aita!» dio oihuka.


Galates 4:7
Orain, beraz, ez zara esklabo, seme baizik eta, seme zarenez, baita oinordeko ere, Jainkoaren borondatez.


Galates 4:8
Lehen, Jainkoa ezagutzen ez zenutelarik, izatez jainko ez direnen menpeko zineten;


Galates 4:9
orain, ordea, Jainkoa ezagutu duzuelarik edota, hobeki esan, Jainkoak ezagutu zaituztelarik, nolatan itzultzen zarete berriro funtsik eta indarrik gabeko mundutar errealitateetara? Berriro ere berauen menpeko izan nahi ote duzue?


Galates 4:14
Baina neure osasuna zela-eta nekagarri izan banintzaizuen ere, zuek ez ninduzuen mespretxatu, ez gaitzetsi; bestela baizik, Jainkoaren mezularitzat hartu ninduzuen, Jesu Kristo bera banintz bezala.


Galates 4:23
Mirabeagandikoa giza sorbide hutsez jaio zen; emazte librearengandikoa, berriz, Jainkoaren agintzariaren indarrez.


Galates 5:4
Moisesen legearen bidetik salbamena lortu nahi duzuenok, Kristorengandik bereizi egin zarete eta Jainkoaren onginahitik saihestu.


Galates 5:5
Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara.


Galates 5:8
Deitzen zaituzten Jainkoak behintzat ez dizue horretara eragin.


Galates 5:13
Zuek, senideok, askatasunera deitu zintuzten Jainkoak; baina askatasun hori ez bekizue aitzakia izan grina txarren arabera bizitzeko; bestela baizik, maitasunak egin zaitzatela elkarren zerbitzari.


Galates 5:21
ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.


Galates 6:7
Ez engainatu zeuen buruak. Ez dago Jainkoari barre egiterik. Bakoitzak zer erein, huraxe bilduko du:


Galates 6:14
Niri dagokidanez, Jainkoak libra nazala harrotzetik, Jesu Kristo gure Jaunaren gurutzeaz izan ezik; Kristo gurutzean hil zenez gero, mundua hilik dago niretzat eta ni munduarentzat.


Galates 6:16
Bakea eta errukia arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari ere.


Éphésiens 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, Efeson bizi zareten fededunoi, Kristo Jesusengan sinesten duzuenoi, idazten dizuet.


Éphésiens 1:3
Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena!


Éphésiens 1:7
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri;


Éphésiens 1:11
[11-12] Honen bitartez gara oinordeko gu ere, lehendik Mesiasengan itxaropen genuenok, gauza guztiak berak nahi bezala egiten dituen Jainkoak aurrez aukeratu baikaitu bere asmoaren arabera, bere aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen.


Éphésiens 1:14
Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia, harik eta Jainkoak bere egin duen herria askapen osora iritsi arte eta haren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen arte.


Éphésiens 1:16
etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz.


Éphésiens 1:17
Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko.


Éphésiens 1:19
[19-20] eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean.


Éphésiens 1:22
Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.


Éphésiens 2:3
Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.


Éphésiens 2:4
Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,


Éphésiens 2:8
Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;


Éphésiens 2:10
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala.


Éphésiens 2:12
lehenago ez zenutela Mesiasik, ezta parterik ere Israel herriko eskubideetan; ez zenutela zerikusirik Jainkoaren agintzari eta itunekin, eta itxaropenik gabe eta Jainkoa gabe bizi zinetela munduan.


Éphésiens 2:16
Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz.


Éphésiens 2:19
Ez zarete, beraz, ez arrotz, ez atzerritar, Jainkoaren herriko kide baizik eta Jainkoaren familiako,


Éphésiens 2:21
Kristo Jaunarengan ongi finkaturik, eraikin osoa haziz doa, Jainkoari sagaraturiko tenplu bihurtzeraino.


Éphésiens 2:22
Kristoren bitartez, eraikinaren parte zarete zuek ere besteekin batera, Espirituak eraginda Jainkoaren bizileku bihurtzeraino.


Éphésiens 3:2
Jakingo duzue, noski, Jainkoak bere onginahian zuekiko eman didan eginkizuna;


Éphésiens 3:5
Misterio hau ez zitzaien iragandako gizaldiei jakinarazi; orain, ordea, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu die Jainkoak.


Éphésiens 3:6
Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berri onari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea.


Éphésiens 3:7
Berri on honen zerbitzari egin nau Jainkoak onginahi hutsez, bere ahalmen indartsuaz eman didan dohainez.


Éphésiens 3:9
eta Jainkoarengan, gauza guztien egileagan, betidanik gordea zegoen asmo ezkutua nola ari den betetzen guztiei argi erakustea.


Éphésiens 3:10
Horrela, agerian jartzen zaie orain, Elizaren bitartez, zeruetako aginte eta botereei Jainkoaren era guztietako jakinduria,


Éphésiens 3:12
Kristori esker eta beronengan dugun sinesmenaren bitartez ausartzen gara konfiantza osoz Jainkoarengana hurbiltzera.


Éphésiens 3:20
Jainkoari, guregan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eska nahiz pentsa dezakegun baino askoz hobeki egin ditzakeenari,


Éphésiens 4:6
bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoena, guztien bidez ari dena eta guztiengan bizi dena.


Éphésiens 4:13
harik eta denok elkarrekin sinesmen eta Jainkoaren Semearen ezagutza berbera izan arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko, izatera iritsi arte.


Éphésiens 4:18
eta adimena ilundua dute; Jainkoaren bizitzatik urruti bizi dira, beren burugogorkeriagatik ezjakintasunean murgilduak baitaude.


Éphésiens 4:24
eta giza izaera berria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera biziera zuzena eta santua eramateko.


Éphésiens 4:30
Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko.


Éphésiens 4:32
Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala.


Éphésiens 5:1
Izan zaitezte, beraz, Jainkoaren antzekoak, beraren seme-alaba maite zaretenez.


Éphésiens 5:2
Bizi zaitezte maitasunean, Kristoren antzera, berak maite izan baikintuen eta bere burua gure alde eman baitzuen, Jainkoak atseginez onartzen duen oparitzat eskainiz.


Éphésiens 5:4
ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere; hori guztia ez baita itxurazkoa. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari.


Éphésiens 5:5
Jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere —halakoa sasijainkozalea baita— ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango.


Éphésiens 5:6
Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka.


Éphésiens 6:6
ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik.


Éphésiens 6:11
Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.


Éphésiens 6:13
Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.


Éphésiens 6:17
Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.


Éphésiens 6:19
baita nire alde ere, Jainkoak hitz egokia ahoan jar diezadan, berri onaren misterioa ausardiaz adierazteko.


Éphésiens 6:20
Berri on honen bozeramaile naiz kate artean; Jainkoak ausardia eman diezadala, behar bezala hots egin dezadan.


Philippiens 1:3
Zuetaz oroitzen naizen bakoitzean eskerrak ematen dizkiot neure Jainkoari.


Philippiens 1:7
Bidezko iruditzen zait zuen guztionganako dudan sentipen hau, barru-barruan baitzaramaztet; izan ere, partaide zaituztet Jainkoarengandik hartu dudan dohainean, bai preso nagoen honetan, bai berri ona defendatzeko eta sendotzeko aukera dudanean ere.


Philippiens 1:8
Jainkoa dut lekuko nola nagoen zuek guztiok ikusteko irrikaz Jesu Kristoren maitasun eztiaren eraginez.


Philippiens 1:11
Jesu Kristok guregan betetzen dituen egintza onetan aberats, Jainkoaren aintza eta gorespenerako.


Philippiens 1:14
Eta ni preso egoteari esker, gure senide gehienak, Jaunarenganako konfiantzan indarberriturik, ausartago sentitzen dira Jainkoaren mezua beldurrik gabe hots egiteko.


Philippiens 1:28
etsaien aurrean ezertan beldurtu gabe; zuen kemen hori hondamen-bidean daudenaren seinale izango da etsaientzat; zuentzat, ordea, salbamenaren seinale. Hala erabaki du Jainkoak.


Philippiens 1:29
Izan ere, dohain hau eman dizue Jainkoak: Kristorengan sinestea ez ezik, harengatik sufritzea ere bai,


Philippiens 2:9
Horregatik, denen gainetik goratu zuen Jainkoak eta izen guztietan bikainena eman zion,


Philippiens 2:13
Jainkoa da, izan ere, bai nahi izateko eta bai burutzeko gai egiten zaituztena, berak nahi bezala.


Philippiens 2:15
gizarte maltzur eta gaizto honen erdian garbi eta akats gabe, Jainkoaren seme-alaba errugabe, izan zaitezten; gizarte honetan izarrek munduan bezala egiten duzue argi,


Philippiens 2:27
Egia da, gaixo egon zen, ia hilzorian; baina Jainkoa errukitu egin zitzaion, eta berari ez ezik, baita niri ere, nahigabea nahigabearen gain izan ez nezan.


Philippiens 3:3
Izan ere, gu baikara egiaz erdainduak, giza mailako gauzetan uste ona jarri gabe Jainkoa Espirituaren eraginez gurtzen dugunok eta Kristo Jesusengan harrotzen garenok.


Philippiens 3:9
eta harekin bat eginik bizitzearren. Ez dut neurez salbatu nahi, legea betetzetik datorren salbamenaz, alegia, Kristorengan sinestetik datorrenaz baizik, Jainkoak sinesmenaren bidez ematen didan salbamenaz, alegia.


Philippiens 3:14
eta helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik Kristo Jesusen bitartez.


Philippiens 3:15
Gu guztiok, kristau heldu garenok, jo dezagun bide horretatik; eta, bestela pentsatzen baduzue, Jainkoak argi ikusaraziko dizue horretan ere.


Philippiens 4:6
Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.


Philippiens 4:7
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.


Philippiens 4:9
Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue.


Philippiens 4:18
Hartu dut, bada, dena, eta sobera daukat; oso ongi hornitua nago, Epafroditoren eskuz bidali didazuena hartu ondoren. Jainkoak atseginez onartzen duen oparia da zuen emaitza.


Philippiens 4:19
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.


Colossiens 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak Kolosan bizi zareten kristau fededun eta senide leialoi idazten dizuegu.


Colossiens 1:3
Zuen alde otoitz egitean, eskerrak ematen dizkiogu etengabe Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari,


Colossiens 1:5
zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.


Colossiens 1:6
Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.


Colossiens 1:9
Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.


Colossiens 1:10
Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.


Colossiens 1:11
Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,


Colossiens 1:16
Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu.


Colossiens 1:19
Jainkoak nahi izan baitu bere izaeraren betea Kristorengan egotea,


Colossiens 1:21
Zuek ere, garai batean, Jainkoarengandik urruti zeundeten eta haren etsai zineten zeuen egintza txarrengatik.


Colossiens 1:22
Baina orain berekin adiskidetu egin zaituzte Jainkoak, Kristok bere gorputz hilkorrean jasandako heriotzari esker, beraren aurrean santu, errugabe eta akats gabe ager zaitezten.


Colossiens 1:23
Horretarako, ordea, sinesmenean sendo oinarriturik, entzun duzuen berri onari esker duzuen itxaropenean ongi finkatuak iraun behar duzue. Berri on hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie, eta ni, Paulo, berri on horren zerbitzari egin nau Jainkoak.


Colossiens 1:25
Elizaren zerbitzari bihurtu naiz ni, Jainkoak bere mezua zuei oso-osorik eramateko eginkizuna eman baitit.


Colossiens 1:26
Mezua Jainkoaren asmo ezkutuari buruzkoa da, mendeetan eta gizaldietan gordea eduki ondoren, orain bere fededunei agerturiko asmoari buruzkoa, alegia.


Colossiens 1:27
Hauei jakinarazi nahi izan die Jainkoak zein aberats eta aintzatsu den jentilentzat asmo ezkutu hori; zuengan den eta aintzarako itxaropen duzuen Kristori buruz ari natzaizue.


Colossiens 2:2
Haiek adorez bete daitezen ari naiz horrela eta, maitasunean bat eginik, Jainkoaren asmo ezkutua den Kristo bere aberastasun osoan ulertzera eta sakon ezagutzera hel daitezen.


Colossiens 2:9
Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete-betean;


Colossiens 2:13
Garai batean, hilda zeundeten zeuen bekatuengatik eta zeuen bekatuzko izaeragatik; baina Jainkoak biziarazi egin zaituzte Kristorekin batera, bekatu guztiak barkaturik.


Colossiens 2:19
Halakoak ez daude buru den Kristorekin loturik, eta Kristo da, hain zuzen, buru bezala, lokailu eta junturen bitartez gorputz osoa elkarlotzen duena eta, Jainkoak nahi bezala, hazarazten duena.


Colossiens 3:1
Beraz, Kristorekin piztu zaretenez gero, bila itzazue zeruko gauzak, han baitago Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseria.


Colossiens 3:3
hilik baitzaudete, eta egiazko zuen bizia Kristorekin dago Jainkoarengan gordea.


Colossiens 3:6
Honelako gauzek pizten dute Jainkoaren haserrea errebeldeen gain.


Colossiens 3:10
eta berria jantzi duzuenez gero; izaki berri zarete, bere egile den Jainkoaren irudira eraberrituz doana, hura gero eta sakonago ezagutzeko.


Colossiens 3:12
Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.


Colossiens 3:15
Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan, horretara deitu baitzaituzte Jainkoak gorputz batean elkartuz. Eta izan zaitezte esker oneko.


Colossiens 3:16
Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak.


Colossiens 3:25
Gaizki jokatzen duenak, dena dela, bere merezia hartuko du, Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.


Colossiens 4:2
Izan iraupentsu otoitzean, beti erne Jainkoari eskerrak emanez.


Colossiens 4:3
Egin otoitz gure alde ere, Jainkoak mezua hots egiteko eta Kristoren misterioa adierazteko aukera eman diezagun, misterio horrengatik bainago kartzelan.


Colossiens 4:11
Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit.


Colossiens 4:12
Herritar duzuen Epafrasek ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak.


1 Thessaloniciens 1:2
[2-3] Eskerrak ematen dizkiogu beti Jainkoari zuek guztiongatik, gure otoitzetan gogoan zaituztegula. Jainko gure Aitaren aurrean gogora dakartzagu etengabe zuen sinesmen ekintzailea, zuen maitasun saiatua eta Jesu Kristo gure Jaunarengan duzuen itxaropen iraunkorra.


1 Thessaloniciens 1:4
Badakigu, senideok, Jainkoaren maiteok, berak aukeratu zaituztela.


1 Thessaloniciens 1:6
Eta zuek gure eta Jaunaren ereduari jarraitu zenioten, atsekabe askoren artean izanik ere, Espiritu Santuaren pozez onartu baitzenuten Jainkoaren mezua.


1 Thessaloniciens 1:8
Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe.


1 Thessaloniciens 1:9
Beraiek kontatzen dute, hain zuzen, nolako harrera egin zeniguten zuengana joan ginenean eta nola, sasijainkoak utzirik, Jainko bizi eta egiazkoagana itzuli zineten, berau zerbitzatzeko


1 Thessaloniciens 1:10
eta zerutik etorriko den beraren Seme Jesusen zain egoteko. Jainkoak hilen artetik piztu du Jesus, eta beronek askatuko gaitu etortzekoa den haserre-zigorretik.


1 Thessaloniciens 2:2
Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona zailtasun handien artean.


1 Thessaloniciens 2:4
Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik.


1 Thessaloniciens 2:5
Jainkoa dut lekuko, eta zuek ere badakizue, ez ginela behin ere lausenguaz baliatu, ezta diru-gosearen eraginez jardun ere;


1 Thessaloniciens 2:8
Hain bihotzeko zintuztegunez, prest geunden, Jainkoaren berri ona ez ezik, baita geure bizia ere zuei emateko. Hainbesteraino maite zintuztegun!


1 Thessaloniciens 2:9
Senideok, gogoan izan gure neke eta ahaleginak: gau eta egun egin genuen lan zuetako inorentzat zama ez izateagatik, Jainkoaren berri ona hots egin genizuenean.


1 Thessaloniciens 2:10
Zuek zarete testigu, eta Jainkoa ere bai, zein garbi, zuzen eta akats gabe jokatu genuen zuekin, sinestedunokin.


1 Thessaloniciens 2:12
zuei aholku eta adore emanez eta Jainkoari dagokion eran bizitzeko eskatuz, honek bere erreinura eta aintzara deitzen zaituztenez gero.


1 Thessaloniciens 2:13
Horregatik, etengabe ematen dizkiogu eskerrak Jainkoari; zeren, Jainkoaren mezua hots egin genizuenean, zuek onartu egin baitzenuten: ez zenuten hartu giza hitz huts bezala, Jainkoaren hitz bezala baizik. Hala da izan ere, eta lan ederra ari da egiten zuengan, sinesten duzuenongan.


1 Thessaloniciens 2:14
Benetan, senideok, zuek ere, Judean bizi diren eta Jesu Kristorenak diren Jainkoaren eliz elkarteen jarraitzaile bilakatu zarete; izan ere, haiek juduen aldetik jasan zituzten sufrimendu berberak jasan dituzue zuek ere zeuen herritarrengandik.


1 Thessaloniciens 2:15
Juduek Jesus Jauna eta profetak hil zituzten, eta orain gu pertsegitzen gaituzte. Ez zaizkio Jainkoari atsegin eta gizon-emakumeentzat etsai dira,


1 Thessaloniciens 2:16
galarazi egin nahi baitigute jentilei, salbatu ahal izateko, mezua predikatzea; horrela, beren bekatuen neurria betetzen ari dira etengabe; baina badatorkie gainera, eta behin betiko, Jainkoaren haserre-zigorra.


1 Thessaloniciens 3:2
eta Timoteo, gure anaia eta Kristoren berri onaren zerbitzuan Jainkoaren lankidea, bidali nizuen. Sendo eta adore zintzaten bidali nizuen,


1 Thessaloniciens 3:9
Nola eman guk Jainkoari behar adina esker? Hainbestekoa baita zuengatik geure Jainkoaren aurrean dugun poza!


1 Thessaloniciens 3:10
Gau eta egun ahalegin guztian ari gatzaizkio Jainkoari erreguka, zuek aurrez aurre ikusi eta zuen sinesmenak oraindik dituen hutsuneak bete ahal izatea eskatuz.


1 Thessaloniciens 3:13
Sendo zaitzatela barrutik, Jesus gure Jauna bere santuekin agertuko den egunean santu eta akats gabe aurkez zaitezten gure Aita Jainkoaren aurrean.


1 Thessaloniciens 4:1
Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta gehiago horrela bizitzen.


1 Thessaloniciens 4:3
Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik.


1 Thessaloniciens 4:5
bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala;


1 Thessaloniciens 4:7
Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko baizik.


1 Thessaloniciens 4:8
Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten, bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik.


1 Thessaloniciens 4:9
Elkarri zor diozuen maitasunari buruz, ez duzue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten baitizue elkar maitatzen,


1 Thessaloniciens 4:14
Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu.


1 Thessaloniciens 4:16
Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;


1 Thessaloniciens 5:9
Izan ere, Jainkoak ez gaitu bere haserre-zigorra jasateko nahi, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez salbamena iristeko baizik.


1 Thessaloniciens 5:18
Eman eskerrak beti, Jainkoak horixe eskatzen baitizue, Kristo Jesusenak zaretenez.


1 Thessaloniciens 5:23
Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta espiritu — errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.


2 Thessaloniciens 1:3
Senideok, beti eskerrak eman behar dizkiogu Jainkoari zuengatik, zuzen den bezala, zuen sinesmena gero eta handiago eta zuen guztion arteko maitasuna gero eta kartsuago egiten ari direlako.


2 Thessaloniciens 1:4
Hori dela eta, harro sentitzen gara Jainkoaren eliz elkarteen aurrean, jasaten ari zareten pertsekuzio eta atsekabeen artean agertzen dituzuen eroapen eta sinesmenagatik.


2 Thessaloniciens 1:5
Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.


2 Thessaloniciens 1:6
Bidezko da atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea


2 Thessaloniciens 1:8
sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.


2 Thessaloniciens 1:11
Horregatik, otoizka ari gara beti zuen alde, gure Jainkoak bere deiaren gai egin zaitzaten, eta onerako duzuen gogoa eta sinesmenetik sortzen den zuen jarduera, bere ahalmenaz, beren betera eraman ditzan.


2 Thessaloniciens 1:12
Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.


2 Thessaloniciens 2:4
Hau, Jainkoaren izena duen edo adoragarri den guztiaren aurka jarriko den etsaia da, eta Jainkoaren tenpluan bertan esertzeraino eta bere burua jainko egiteraino iritsiko da.


2 Thessaloniciens 2:11
Horregatik, indar liluragarria bidaltzen die horiei Jainkoak, gezurrari sinets diezaioten,


2 Thessaloniciens 2:13
Baina guk eskerrak eman behar dizkiogu beti Jainkoari zuengatik, senideok, Jaunaren maiteok: Jainkoak lehen salbatuak izateko aukeratu baitzaituzte, Espiritu Santuaz sagaratuz eta egia fedez onartzea emanez.


2 Thessaloniciens 2:14
Honetarako deitu zaituzte Jainkoak guk hots egindako berri onaren bidez: Jesu Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko.


2 Thessaloniciens 3:5
Jaunak zuzen ditzala zuen bihotzak Jainkoa maitatzera eta Kristoren itxaropenean irautera.


2 Thessaloniciens 3:16
Bakea ematen duen Jainkoak eman diezazuela bakea aldioro eta era guztietan. Jauna zuek guztiokin.


1 Timothée 1:4
esaiezu ipuin eta amaigabeko jatorri-zerrendetan arretarik ez jartzeko; izan ere, honelakoak egokiagoak dira eztabaidak sortzeko, sinesmenez onartzen den Jainkoaren salbamen-asmoan hezteko baino.


1 Timothée 1:13
niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidoztatzaile izan nintzen honi; izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen.


1 Timothée 1:16
baina horrexegatik, hain zuzen, errukitu zitzaidan Jainkoa, Jesu Kristok bere pazientzia aurrenik niregan erakuts zezan eta betiko bizia izateko harengan sinetsiko zutenentzat eredu izan nendin.


1 Timothée 2:5
Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus,


1 Timothée 2:7
Honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu —egia diot, ez diot gezurrik— eta jentilen maisu, berauei sinesmena eta egia irakasteko.


1 Timothée 2:13
Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.


1 Timothée 2:14
Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.


1 Timothée 3:5
izan ere, nola izango du Jainkoaren elkartearen ardurarik bere etxea gobernatzen ez dakienak?


1 Timothée 3:9
gorde bezate kontzientzia garbiz Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia.


1 Timothée 3:14
[14-15] Zu ikustera laster joango naizela espero dut; hala ere, badaiteke luzatzea eta horregatik idazten dizut, jakin dezazun nola jokatu Jainkoaren etxean, egiaren zutoin eta oinarri den Jainko biziaren elizan.


1 Timothée 3:16
Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa: Kristo, gizaki bezala agertua, Espirituak zintzotzat aitortua, aingeruek ikusia, herriei hots egina, munduan sinetsia, Jainkoak aintzan hartua.


1 Timothée 4:3
hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan.


1 Timothée 4:4
Zeren Jainkoak sortutako guztia ona baita eta, eskerrak emanez hartuz gero, ez da ezer baztertzekorik,


1 Timothée 4:5
Jainkoaren hitzak eta gure otoitzak sakratu bihurtzen baitu.


1 Timothée 4:14
Ez izan zabar zeure dohainari dagokionez: Jainkoak eman zizun, elkarteko profetek hala adierazirik, arduradunek eskuak ezarri zizkizutenean.


1 Timothée 5:4
Baina alarguntsak semeak nahiz bilobak baditu, hauek ikasi behar dute lehenik beren etxekoenganako eginbeharrak betetzen eta gurasoei zor dietena itzultzen, hori baitu atsegin Jainkoak.


1 Timothée 5:5
Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.


1 Timothée 5:21
Arren eskatzen dizut Jainkoaren, Kristo Jesusen eta aingeru hautatuen aurrean, gorde ditzazula gauza hauek guztiak aurreiritzirik gabe, alderdikeriaz ezer ere ez egiteko.


1 Timothée 6:1
Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan.


1 Timothée 6:2
Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.


1 Timothée 6:11
Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.


1 Timothée 6:12
Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.


1 Timothée 6:13
Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:


1 Timothée 6:15
bere garaian agerraraziko baitu Jainkoak. Berau da nagusi bakar eta zoriontsua, erregeen Erregea eta jaunen Jauna;


1 Timothée 6:20
Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak,


1 Timothée 6:21
sasizientziaren zenbait jarraitzaile aldendu egin baita fede-bidetik. Jainkoaren grazia zuekin.


2 Timothée 1:1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen bidez agindu zaigun bizia iragartzeko Jesu Kristoren apostolu naizen honek,


2 Timothée 1:3
Eskerrak ematen dizkiot arbasoen irakatsiei jarraituz bihotz garbiz zerbitzatzen dudan Jainkoari, eta gogoan zaitut etengabe, gau eta egun, neure otoitzetan.


2 Timothée 1:6
Horregatik gogorarazten dizut indarberri dezazula nik eskuak ezartzean Jainkoak eman zizun dohaina,


2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten