A A A A A

Chercher
Acts 24:15
eta Jainkoarengan badut itxaropena —horiek bezalaxe— hildako guztiak, on eta gaizto, piztuko direla.


Acts 24:26
Paulok dirua emango zion itxaropena ere bazuen Felixek, eta horregatik sarritan deitzen zion, berarekin hitz egiteko.


Acts 26:6
Eta orain auzipean baldin banaukate, Jainkoak gure arbasoei egin zien agintzarian itxaropena dudalako da,


Acts 26:7
gure hamabi leinuek, Jainkoa gau eta egun etengabe zerbitzatuz, beteko dela espero duten agintzari horretan itxaropena dudalako. Itxaropen horregatik salatzen naute juduek, errege jauna.


Acts 28:20
Horra zergatik nahi izan dudan zuek ikusi eta zuekin mintzatu; izan ere, Israelen itxaropenagatik naukate lotua kate hauek.


1 Corinthiens 13:13
Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna; baina hiruretan handiena maitasuna da.


1 Corinthiens 15:19
Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara.


2 Corinthiens 1:7
Eta zuengan daukagun itxaropenak oinarri sendoak ditu, bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela.


2 Corinthiens 1:8
Senideok, jakin behar duzue nolako larrialdiak izan nituen Asia probintzian. Biziko nintzen itxaropena bera ere galdua nuen, ezin jasan ahalako larrialdi handiak izan bainituen.


2 Corinthiens 1:10
Berak atera ninduen, eta aterako nau aurrerantzean ere, horrelako heriotza-arriskutik; berarengan dut jarria itxaropena, eta onik aterako nau hemendik aurrera ere.


2 Corinthiens 3:12
Horregatik, honelako itxaropena dugularik, askatasun osoz jokatzen dugu;


2 Corinthiens 10:15
Ez naiz, bada, neurriz gain ari, besteen lanaz baliatuz. Hau da, ordea, nire itxaropena: zuen sinesmena haziz doan neurrian, nire lanak gero eta fruitu handiagoa ekarriko duela zuen artean, ezarri zaizkidan mugen barruan;


2 Corinthiens 10:16
badut zuen lurraldeaz harantzago berri ona zabaltzeko itxaropena ere, baina besteren mugetan sartu gabe, eta bestek landutakoaz harrotu gabe.


Éphésiens 4:4
Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala;


Philippiens 2:19
Jesus Jaunaren laguntzaz, Timoteo laster zuengana bidaltzeko itxaropena dut, zuen berri jakinik ni ere bizkor nadin.


Colossiens 1:5
zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.


1 Thessaloniciens 2:19
Izan ere, nor izango da gure itxaropena eta poza? Nor, zuek izan ezik, Jauna agertuko denean beronen aurrean harro aurkeztuko dugun garaipen-koroa?


1 Thessaloniciens 5:8
Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat.


1 Timothée 5:5
Alargun gelditu eta benetan bakarrik dagoenak Jainkoarengan jarria du itxaropena, eta etengabe ari zaio eskean, gau eta egun otoitzean.


Philémon 1:22
Presta iezadazu ostatua ere, zuen otoitzei esker zuengana bihurtuko naizen itxaropena baitut.


Hébreux 6:11
Hauxe nahi genuke, hala ere: azkeneraino ager dezazuela guztiok orain arte izan duzuen ardura bera, zuen itxaropena bete-betea izatera irits dadin;


Hébreux 6:18
Beraz, bi gauza ditugu Jainkoaren asmoa aldaezina dela adierazten digutenak: agintzaria eta zin-hitza —eta horietan Jainkoak ez dezake gezurrik esan—; horietan oinarriturik, adorez beteak sentitzen gara aurrean dugun itxaropenari eusteko.


Hébreux 10:23
Iraun dezagun sendo itxaropena aitortuz, leiala da-eta hitza eman diguna.


Hébreux 11:35
Eta zenbait emakumek, pizturik berreskuratu zituen bere hildakoak. Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik;


1 Pierre 1:4
Jainkoak guretzat zeruan prestaturik duen ondarea jasotzeko itxaropena. Ondare hori ez daiteke hondatu, ez zikindu, ez zimeldu. Zuentzat ere prestatua du Jainkoak.


1 Pierre 1:21
Eta zuek beronen bidez sinesten duzue hildakoen artetik piztu eta ospez bete zuen Jainkoarengan; horrela, zuen fedea eta itxaropena Jainkoarengan finkatuak daude.


1 Pierre 3:5
Horrelaxe apaintzen ziren garai bateko emakume santuak ere, beren itxaropena Jainkoarengan jarria zutenak: beren senarren menpeko izanez.


1 Pierre 3:15
Ostera, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko;


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso