Instagram
English
A A A A A
Chercher
Matthieu 10:21
«Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte.


Matthieu 15:4
Esate baterako, Jainkoak esan zizuen: Ohoratu aita-amak, eta: Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.


Matthieu 20:18
«Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute


มัทธิว ๒๖:๕๙
Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko;


มัทธิว ๒๖:๖๖
Zer deritzozue? Haiek erantzun: —Heriotza merezi du.


มัทธิว ๒๗:๑
Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko.


มัทธิว ๒๗:๔
esanez: —Oker egin dut errugabea heriotzara emanez. Baina haiek erantzun zioten: —Eta guri zer? Hor konpon!


มัทธิว ๒๗:๒๐
Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan.


มัทธิว ๒๗:๒๔
Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez: —Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi!


มัทธิว ๒๗:๒๕
Herri osoak erantzun zuen: —Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule!


Luc 9:30
[30-31] Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz.


Luc 12:50
Heriotza-uretan murgildu behar dut, eta hau nire larria hori bete arte!


Luc 13:2
Jesusek erantzun zien: «Galilear horiek gainerakoak baino bekatariago zirela uste al duzue, heriotza hori izan zutelako?


Luc 22:33
Pedrok esan zion: —Jauna, prest nago zurekin kartzelara eta heriotzara ere joateko.


Luc 23:15
ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin.


Luc 24:20
baina gure apaizburu eta agintariek heriotzara kondenatu dute eta gurutziltzatu.


Jean 5:24
Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan sinesten duenak betiko bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik bizitzara.


Jean 8:51
Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik ikusiko.


Jean 8:52
Entzuleek esan zioten: —Oraintxe bai dakigula deabruaren menpe zaudela. Abraham hil egin zen eta profetak ere bai; eta zuk diozu: «Nire mezua onartzen duenak ez du inoiz heriotzarik jasango».


Jean 11:4
Jesusek, hori jakitean, esan zuen: «Eritasun hau ez da heriotzara eramateko, Jainkoaren aintza azaltzeko baizik, beraren bidez Jainkoaren Semearen aintza azal dadin».


Jean 11:13
Jesusek Lazaroren heriotzaz esan zuen hori, baina ikasleek ohiko loaz ari zela uste zuten.


Jean 12:33
Hitz hauen bidez, nolako heriotzaz hilko zen adierazi zuen.


Jean 18:31
Pilatok esan zien: —Eraman zeuek eta epaitu zeuen legearen arabera. Judu-agintariek erantzun: —Guri ez zaigu zilegi inor heriotzara kondenatzea.


Jean 18:32
Horrela beteko zen Jesusek esana, zein heriotzaz hilko zen adierazi zuenean.


Jean 19:7
Judu-agintariek ihardetsi zioten: —Guk badugu lege bat, eta lege horren arabera heriotza-zigorra merezi du, Jainkoaren semetzat jo baitu bere burua.


Jean 21:19
Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion: —Jarraitu niri.


Actes 1:3
Jesus apostoluei agertu zitzaien bere heriotzaren ondoren eta bizirik zegoeneko froga asko eman zizkien, berrogei egunez bere burua ikustera emanez eta Jainkoaren erregetzaz hitz eginez.


Actes 5:28
—Ez al genizuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, ordea, Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.


Actes 9:1
Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta


Actes 13:28
Heriotza merezi zuenik ezer aurkitu ez zioten arren, hil zezala eskatu zioten Pilatori.


Actes 13:34
«Eta heriotzara gehiago ez itzultzeko piztu duela hildakoen artetik, honela zuen esana Jainkoak: Davidi eginiko agintzari santu eta fidagarriak beteko dizkizuet.


Actes 23:29
Eta ikusi dut, beren legeko zenbait gorabeheragatik salatzen dutela, baina ez duela heriotza edo kartzela merezi duen errurik.


Actes 25:11
Benetan errudun baldin banaiz eta heriotza merezi duen zerbait egin badut, ez diot heriotzari uko egingo. Baina nire kontra egiten dituzten salakuntzek funtsik ez badute, ez du inork eskubiderik ni horien eskuetara emateko. Enperadoreagana jotzen dut!


Actes 25:25
Garbi ikusi dut, hala ere, ez duela heriotza merezi duenik ezer egin; baina enperadore jaunarengana jo duenez gero, harengana bidaltzea erabaki dut.


Actes 26:31
Ateratzean, honela ziotsaten elkarren artean: —Gizon honek ez du ez heriotza, ez kartzela merezi duenik ezer egin.


Actes 28:18
Haiek, galdeketa egin ondoren, askatu egin nahi izan ninduten, ez baitzidaten heriotza merezi zuenik ezer aurkitu.


Romains 1:32
Badakite, bai, zein den Jainkoaren epaia: horrelakorik egiten duenak heriotza-zigorra merezi duela, alegia; baina, hala ere, horrelakoak beraiek egitea ez ezik, ontzat ematen dute besteek egitea ere.


Romains 4:25
Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako izan zen piztua.


Romains 5:10
Zeren eta, etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu bagintuen, behin baketuz gero, zenbatez gehiago ez ote gaitu salbatuko beraren biziaz!


Romains 5:12
Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza; horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza, guztiek egin baitzuten bekatu.


Romains 5:14
Hala ere, Adamengandik Moisesen denboraraino nagusi izan zen heriotza gizakien gain; baita Adamena bezalako bekaturik egin ez zutenen gain ere. Adam etortzekoa zenaren irudi da.


Romains 5:17
Gizon bakarraren bekatuagatik heriotza nagusi gertatu bazen, zenbatez gehiago ez ote dira bakar batengatik, Jesu Kristogatik, nagusi izango betiko bizitzan Jainkoaren salbazioaren dohain oparoa hartzen dutenak!


Romains 5:21
Izan ere, bekatuak heriotzaren nagusitza ekarri zuen bezala, Jainkoaren onginahiak, gizakia onartuz, betiko biziaren nagusitza ekarri digu, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.


Romains 6:3
Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok, haren heriotzari izan garela lotuak?


Romains 6:4
Bataioaren bidez berarekin lurperatuak izan garenok, haren heriotzari lotuak gaude, Aitaren ahalmenaz Kristo hildakoen artetik piztu zen bezala, guk ere bizi berria bizi dezagun.


Romains 6:5
Berarena bezalako heriotzan hari itsatsiak izan bagara, hari itsatsiak izango gara harena bezalako piztueran ere.


Romains 6:13
ezta eskaini ere bekatuari zeuen gorputzak, gaiztakeria egiteko tresna bihurtuz. Alderantziz, eskaini zeuen buruak Jainkoari, heriotzatik bizitzara itzulitako gizaki bezala, eta jarri zeuen gorputzak Jainkoaren zerbitzura, ongia egiteko tresna bihurtuz.


Romains 6:16
Badakizue, norbaiten menpean jartzen bazarete esklabo bezala berari obeditzeko, obeditzen diozuen haren esklabo egiten zaretela: bekatuari obeditzeko bada, heriotzara zoazte; Jainkoari obeditzeko bada, berriz, salbaziora.


Romains 6:21
Eta zer fruitu izan zenuten orduan? Orain lotsa ere ematen dizue orduko hark, ondorioa heriotza baitu.


Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.


Romains 7:5
Geure giza grinen menpean bizi ginenean, legeak bekaturako grinak pizten zituen guregan, eta horrela heriotza ekarri zigun fruitu.


Romains 7:10
eta ni hil egin nintzen. Horrela, bizia emateko zen agindua heriotza-emaile gertatu zitzaidan.


Romains 7:13
Orduan, ona zen hura heriotza-bide gertatu ote zitzaidan? Ez! Hil, bekatuak hil ninduen; baina bekatua bekatu bezala azaltzeko, berez ona zen aginduaz baliatu zen. Horrela, aginduari esker agertu da bete-betean bekatuaren kaltegarritasuna.


Romains 7:24
Ene zoritxarra! Nork askatuko nau heriotzara naraman nire izaera honetatik?


Romains 8:2
Izan ere, Jesu Kristori esker, bizia ematen duen Espirituaren legeak askatu egin zaitu bekatuaren eta heriotzaren legetik.


Romains 8:6
Giza grinei jarraitzeak heriotzara darama; Espirituari jarraitzeak, berriz, bizitzara eta bakera.


Romains 8:32
Bere Semea bera ukatu ez zigunak, baizik eta gu guztion alde heriotzara eman zuenak, nola ez dizkigu harekin batera gauza guztiak dohain emango?


Romains 11:15
Israeldarrak baztertzetik munduari Jainkoarekin baketzea etorri baldin bazaio, zer ote datorke Jainkoak berriro haiek onartzetik? Heriotzatik bizira etortzea izango litzateke hori!


1 Corinthiens 1:18
Kristoren gurutzeko heriotzaren mezua zorakeria da galtzen direnentzat; guretzat, ordea, salbamen-bidean garenontzat, Jainkoaren indarra da.


1 Corinthiens 3:22
Paulo, Apolo, Pedro, mundua, bizitza, heriotza, oraingoa eta gerokoa; dena zuena da.


1 Corinthiens 4:9
Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat.


1 Corinthiens 11:26
Beraz, ogi honetatik jaten eta kopa honetatik edaten duzuen bakoitzean, Jaunaren heriotza iragartzen duzue, bera etorri arte.


1 Corinthiens 15:20
Baina ez, piztu da Kristo hildakoen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari.


1 Corinthiens 15:21
Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere.


1 Corinthiens 15:26
Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da.


1 Corinthiens 15:31
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunari esker, zuek nire harrotasuna zaretela bezain egia da egunero heriotza gainean dudalarik bizi naizela.


1 Corinthiens 15:54
Gure izate ustelkorra bizi ustelezinez jantziko denean, eta izate hilkorra hilezkortasunez, orduan beteko da Liburu Santuak dioena: Behin betiko galdua gertatu da heriotza.


1 Corinthiens 15:56
Heriotza dakarren eztena bekatua da, eta bekatuak legetik hartzen du bere indarra.


2 Corinthiens 1:9
Bai, etsia nengoen heriotza-epaia gainean nuela; baina horrela, neuregan ez, baizik eta hilak pizten dituen Jainkoarengan konfiantza jartzen ikasi nuen.


2 Corinthiens 1:10
Berak atera ninduen, eta aterako nau aurrerantzean ere, horrelako heriotza-arriskutik; berarengan dut jarria itxaropena, eta onik aterako nau hemendik aurrera ere.


2 Corinthiens 2:16
galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina. Eta nor da gai eginkizun horretarako?


2 Corinthiens 3:7
Heriotzara zeraman legearen zerbitzua, harlauzatan letraz idatziarena alegia, ospez beterik agertu zen, eta israeldarrek ezin zioten Moisesi aurpegira begiratu, zerion distiragatik —distira hura iragankorra zen arren—.


2 Corinthiens 4:10
nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin.


2 Corinthiens 4:11
Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin.


2 Corinthiens 4:12
Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia.


2 Corinthiens 7:3
Ez zaituztet gaitzetsi nahi, esana baitizuet barru-barruan zaituztedala: elkarrekin bat eginak gaude, bai heriotzarako, bai bizitzarako.


2 Corinthiens 7:10
Izan ere, Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio, eta horretaz damutu beharrik ez dago. Mundu honetatik datorkigun nahigabeak, berriz, heriotzara eramaten gaitu.


Galates 6:8
bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.


Éphésiens 1:7
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri;


Éphésiens 2:13
Orain, berriz, Kristo Jesusenak eginik, garai batean urruti zinetenok, hurbildu egin zarete Kristoren heriotzari esker.


Éphésiens 2:16
Bi herriak Jainkoarekin adiskidetu ditu eta gurutzeko heriotzaren bidez gorputz bakar batean elkartu, beraien arteko etsaigoa suntsituz.


Philippiens 2:8
apaldu egin zuen bere burua, heriotzaraino menpeko eginez, gurutzean hiltzeraino.


Philippiens 3:10
Kristo nahi dut ezagutu, neuregan haren piztueraren indarra nahi dut sumatu eta haren oinazeetan partaide izan, haren heriotza neuregan berrituz,


Colossiens 1:22
Baina orain berekin adiskidetu egin zaituzte Jainkoak, Kristok bere gorputz hilkorrean jasandako heriotzari esker, beraren aurrean santu, errugabe eta akats gabe ager zaitezten.


2 Timothée 1:10
Onginahi hau orain agertu da, Kristo Jesus gure Salbatzailea munduan agertzean; honek heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez.


Hébreux 2:9
Baina ia aingeruen pareko egina izan zen Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik; horrela, Jainkoaren onginahiaz, gu guztion onerako jasan zuen berak heriotza.


Hébreux 2:14
Familia bateko seme-alabak haragi eta odol bereko diren bezala, horrelaxe hartu zuen parte Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko,


Hébreux 2:15
eta heriotzaren beldurrez beren bizitza osoan esklabo bezala bizi zirenei askatasuna emateko;


Hébreux 5:7
Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion.


Hébreux 6:1
Horrela, bada, Kristori buruzko lehen mailako doktrina alde batera utzirik, has gaitezen kristau-heldutasunari dagozkionez mintzatzen, berriro oinarrizko gauzak aipatu beharrik gabe, hala nola: heriotzara daramaten egintzetatik aldentzea, Jainkoarengan sinestea,


Hébreux 7:3
Liburu Santuan ez da aipatzen haren aitarik, ez amarik, ez jatorririk, ez jaiotzarik, ez heriotzarik; horrela, Jainkoaren Semearen antzera betiko dirau apaiz.


Hébreux 9:14
zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!


Hébreux 9:15
Horregatik, Jesu Kristo itun berri baten bitarteko da, bere heriotzaz antzinako itunaren garaian egindako hutsegiteak barkatu baititu; horrela, agindutako betiko ondarea jaso dezakete Jainkoak deitutakoek.


Hébreux 10:28
Moisesen legea hausten duenari heriotza-zigorra ematen zaio gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz.


Hébreux 11:5
Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak.


Hébreux 12:2
Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.


Hébreux 13:12
Horregatik, Jesusek ere, bere odolaz herria sagaratzeko, hiritik kanpora jasan zuen heriotza.


Jacques 1:15
Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.


Jacques 5:20
jakizue, bekatari bat okerreko bidetik zuzentzen duenak bere burua heriotzatik salbatzen duela, eta bekatu askoren barkamena lortzen.


1 Jean 3:14
Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena, eta hau jakin, senideak maite ditugulako dakigu. Maite ez duena heriotzaren menpe dago.


1 Jean 5:6
Jesu Kristo bataioko uraz eta heriotzako odolaz etorri zen; ez zen uraz bakarrik etorri, uraz eta odolaz baizik. Eta Espiritua da horren testigantza egiten duena, Espiritua egia baita.


1 Jean 5:16
Norbaitek, heriotzara ez daraman bekaturen bat egiten ikusten badu bere senidea, egin beza otoitz eta Jainkoak bizia emango dio; heriotzara ez daraman bekatua egiten dutenei buruz diot hau. Izan ere, bada heriotzara daraman bekatua ere, eta ez dut esaten horren alde eskatzeko.


1 Jean 5:17
Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.


Apocalypse 2:10
Ez izan beldur jasan beharko duzunaz; hara, zuetariko batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez atsekabetuak izango zarete. Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet.


Apocalypse 2:11
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileak ez du bigarren heriotzaren zigorrik jasango.


Apocalypse 2:23
Haren jarraitzaileak heriotzaz joko ditut, eta jakingo dute eliz elkarte guztiek ni naizela buru-bihotzak ikertzen dituena, eta zuetako bakoitzari bere egintzen arabera emango diona.


Apocalypse 5:9
Eta kantu berri hau abesten zuten: «Bazara nor liburua hartu eta beronen zigiluak irekitzeko; hila izan baitzara, eta zeure heriotzaz Jainkoarentzat irabazi dituzu arraza, hizkuntza, herri eta nazio guztietako gizon-emakumeak;


Apocalypse 6:8
Begiratu eta zaldi horixka bat ikusi nuen. Gainekoak Herio zuen izena, eta bere erreinukoek jarraitzen zioten. Lurraren laurdenaren gain ahalmena eman zion Jainkoak, ezpata, gosete, heriotza eta lurreko piztien bitartez jendea hiltzeko.


Apocalypse 9:6
Egun haietan gizakiak heriotzaren bila ibiliko dira, baina ez dute aurkituko; hil nahiko dute, baina heriotzak ihes egingo die.


Apocalypse 12:11
Bildotsaren odolaz eta aitortu duten mezuaz garaitu dute gure senideek: ez dute beren bizitza maite izan heriotzaren aurrean atzera egiteko beste.


Apocalypse 13:3
Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan.


Apocalypse 13:12
Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.


Откровение 18:8
Horregatik, egun berean etorriko zaizkio gainera merezitako zigorrak: heriotza, dolua eta gosea, eta kiskali egingo da sutan; ahaltsua baita bera epaitu duen Jainko Jauna».


Откровение 19:2
haren epaiak egiazkoak eta zuzenak baitira. Kondenatu du emagaldu handia, bere prostituzioaz mundua usteltzen zuena, eta beraren bizkar mendekatu du bere zerbitzarien heriotza».


Откровение 20:6
Zorionekoak lehen piztuera honetan parte dutenak, Jainkoarenak baitira! Bigarren heriotzak ez du aginterik beraien gain, baizik eta Jainkoaren eta Mesiasen apaiz izango dira, eta beronekin errege mila urteetan.


Откровение 20:14
Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da.


Откровение 21:4
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».


Откровение 21:8
Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare».


Slovo Zhizny (NRT) New Russian Translation 2006
Copyright © 2006 by Biblica, Inc. All rights reserved worldwide