A A A A A

Chercher
Matthieu 15:28
Orduan, Jesusek esan zion: —Emakumea, handia da zure fedea! Gerta bekizu nahi duzuna! Eta une hartatik sendatua gelditu zitzaion alaba.


Matthieu 24:10
Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.


Actes 5:14
Gero eta ugariagoa zen fedearen bidez Jaunari elkartzen zitzaizkionen taldea, gizon eta emakume.


Actes 14:9
Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea bazuela ikusirik,


Actes 14:22
Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez. «Larrialdi asko eraman behar dugu —esaten zieten— Jainkoaren erreinuan sartzeko».


Actes 15:9
Haien eta gure artean inolako bereizketarik egin gabe, garbi egin ditu haien bihotzak fedearen bidez.


Actes 16:5
Eliz elkarteak fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz zihoazen.


Actes 26:11
Etengabe sinagogaz sinagoga ibiliz, gogor zigortzen nituen, beren fedea ukarazteko. Eta, amorruaren amorruz, atzerriko hirietan ere pertsegitu ohi nituen.


Romains 1:17
Izan ere, berri on horrek Jainkoak fedearen bidez bakarrik onartzen gaituela agertzen digu. Hau dio Liburu Santuak: Zintzoa fedeari esker biziko da.


Romains 4:16
Beraz, agintzaria, dohain hutsa izanik, fedeari dagokio; horrela, Abrahamen ondorengo guztientzat balio du, legearen arabera ondorengo direnentzat ez ezik, baita Abrahamen sinesmenaren arabera direnentzat ere. Bera aita dugu guztiok,


Romains 9:30
Eta zer dugu honen ondorio? Jentilek, Jainkoaren onespena bilatzen saiatu gabe, Jainkoaren onespena iritsi zutela, fedeaz iristen den onespena, alegia.


Romains 9:32
Eta hori zergatik? Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu,


Romains 10:6
Fedearen bidez lortzen denaz, berriz, beste hau: Ez esan zeure baitan: Nor igoko da zerura? —Kristo handik jaitsarazteko, alegia—;


Romains 10:8
Zer dio, orduan, Liburu Santuak? Esku-eskura duzu hitza, zeure ahoan eta zeure bihotzean. Hitz hori, hain zuzen, guk hots egiten dugun fedearen mezua da.


Romains 15:2
Saia gaitezen guztiok lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona bilatuz.


Romains 15:13
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka.


Romains 15:18
horregatik, hau bakarrik aipatzera ausartuko nintzateke: Jesu Kristok nire bidez ekarri dituela jentilak fedea onartzera, hitzez eta egitez,


Romains 15:31
Judean fedeari aurka egiten diotenen esku eror ez nadin, eta Jerusalemgo fededunek ongi har dezaten daramakiedan laguntza.


Romains 16:19
Denen agerian dago nola onartu duzuen fedea, eta horrekin poztu egiten nauzue; baina zuek onerako argi eta gaitzaren aurrean tolesgabe izatea nahi nuke.


Romains 16:25
Gorets dezagun Jainkoa! Berak fedean sendotu zaitzakete, nik hots egiten dudan berri onaren eta Jesu Kristori buruz ematen dudan mezuaren arabera. Mezu horren bidez, aspalditik ezkutuan zeukan misterioa agertu du Jainkoak.


1 Corinthiens 8:1
Sasijainkoei eskainitako haragiaz, denok dakigu, noski, jakin behar dena. Baina jakiteak harrotu egiten du; maitasunak bakarrik hazarazten du fedean.


1 Corinthiens 14:3
Profeta bezala mintzo dena, berriz, gizakiei mintzo zaie: fedean hazten laguntzen die, adoretu eta kontsolatu egiten ditu.


2 Corinthiens 1:21
Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,


2 Corinthiens 10:8
Eta neure aginpideaz harro sentitzen banaiz, agian behar baino gehiago, ez naiz lotsatzen; izan ere, zuei fedean hazten laguntzeko, eta ez hondatzeko, eman zidan Jaunak aginpide hau.


2 Corinthiens 12:19
Honezkero, neure burua zuen aurrean zuritzen ari naizela uste izango duzue. Baina ez! Kristau bezala eta Jainkoaren aurrean mintzo natzaizue, eta guztia, maiteok, zuei fedean hazten laguntzeko da.


2 Corinthiens 13:10
Horregatik, zuengandik urruti nagoelarik idazten dizuet, gero, zuekin egongo naizenean, zorrotz ari izan beharrik izan ez dezadan, zuek fedean hazarazteko, eta ez hondatzeko, Jaunak eman didan aginpidearekin.


Galates 3:11
Gauza ageria da Jainkoak ez duela inor legea betetzeagatik onartzen; zeren Liburu Santuak baitio: Zintzoa fedeari esker biziko da.


Galates 6:10
Hitz batean, egokiera dugunean, egin diezaiegun guztiei on, batez ere fedean senide ditugunei.


Éphésiens 6:16
Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.


Éphésiens 6:23
Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkietela senideei bakea eta maitasuna fedearekin batera.


1 Timothée 4:7
Bazter itzazu fedearen kontrako ipuin zentzugabeak, eta saia zaitez jainkozaletasunean.


1 Timothée 6:2
Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.


1 Timothée 6:20
Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren argudioak,


2 Timothée 1:5
Izan ere, gogoan dut zuk duzun zinezko fedea, lehenik Loide zure amonak eta Eunize zure amak izan zuten fede bera; ziur nago zuk ere badaukazula.


Tite 2:2
Gizaseme zaharrak izan daitezela neurritsuak, agurgarriak, zentzudunak eta fedean, maitasunean eta eroapenean helduak.


Philémon 1:17
Beraz, fedean adiskide banauzu, hartzazu Onesimo nerau bezala.


Hébreux 3:1
Horregatik, Jainkoak herri santuko kide egin eta zerurako deitu zaituztenok, begira iezaiozue Jesusi: bera da guk aitortzen dugun fedearen apostolu eta apaiz nagusi.


Hébreux 4:14
Beraz, gure apaiz nagusi handia, Jesus Jainkoaren Semea, zeruan sartua dugunez gero, euts diezaiogun sendo aitortzen dugun fedeari.


Hébreux 6:4
Izan ere, behin fedean argituak izan direnek, Jainkoaren dohaina dastatu eta Espiritu Santuarengan parte izan dutenek,


Hébreux 6:6
fedeari uko egiten badiote, ezinezkoa dute berriro bihozberritzea, Jainkoaren Semea gurutziltzatzen ari baitira eta mundu guztiaren aurrean isekatzen.


Hébreux 10:38
Nire zintzoa fedeari esker biziko da, baina atzera egiten badu, ez dut atsegin izango.


Hébreux 10:39
Gu ez gara, ordea, atzera egin eta hondatzen direnetakoak, fedearen bidez salbamen bila gabiltzanak baizik.


Hébreux 11:1
Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea.


Hébreux 11:3
Fedeari esker ulertzen dugu bere hitzaz eratu zuela Jainkoak mundua eta, beraz, ikusten duguna ageri ez denetik sortua dela.


Hébreux 11:4
Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere.


Hébreux 11:5
Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak.


Hébreux 11:7
Fedeari esker, Noek, oraindik ikusten ez ziren gauzen berri izan zuelarik, ontzia egin zuen etxekoak salbatzeko, Jainkoaren esaneko izanez. Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen.


Hébreux 11:8
Fedeari esker, Abraham, Jainkoaren deiari obedituz, Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu ere.


Hébreux 11:9
Fedea zuelako, bere herria utzi eta atzerritar gisa bizi izan zen Jainkoak agindutako lurraldean; oihal-etxolatan bizi izan zen, Jainkoaren agintzari bera hartu zuten Isaak eta Jakob biziko ziren bezalaxe;


Hébreux 11:11
Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen.


Hébreux 11:13
Horiek guztiak Jainkoak hitzemandako ondasunak eskuratu gabe hil ziren; baina fedearen argitan urrutira ikusi eta agurtu egin zituzten, horrela lur honetan arrotz eta atzerritar zirela aitortuz.


Hébreux 11:17
Fedeari esker eskaini zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu zuenean. Bera, agintzaria hartu zuena, prest zegoen seme bakarra eskaintzeko,


Hébreux 11:20
Fedeari esker, Isaakek etorkizunerako bedeinkazioa eman zien Jakobi eta Esauri.


Hébreux 11:21
Fedeari esker, Jakobek Joseren semeetako bakoitza bedeinkatu zuen hiltzerakoan, eta Jainkoa gurtu zuen, bere makila-buruan ezarrita.


Hébreux 11:22
Fedeari esker aipatu zuen Josek ere, hilzorian, israeldarrak Egiptotik irtengo zirela, eta bere hezurrekin zer egin behar zuten esan zien.


Hébreux 11:23
Fedeari esker, Moises jaio zenean, haur ederra zela ikusirik, hiru hilabetez eduki zuten bere gurasoek gordeta, faraoiaren aginduaren beldurrik gabe.


Hébreux 11:24
Fedeari esker, Moisesek, jadanik gizon heldua zela, uko egin zion faraoiaren alabaren seme-izenari;


Hébreux 11:27
Fedeari esker alde egin zuen Moisesek Egiptotik faraoiaren haserrearen beldurrik gabe, eta sendo iraun zuen, Jainko ezinikusia ikusiko balu bezala.


Hébreux 11:28
Fedeari esker ospatu zuen Moisesek Pazkoa eta igurtzi zituen odolaz israeldarren etxeetako ateak, suntsitzaileak haien lehen-semeak uki ez zitzan.


Hébreux 11:29
Fedeari esker igaro zuten israeldarrek Itsaso Gorria lur lehorra bailitzan, egiptoarrak, beste horrenbeste egiten saiatu zirenean, hondora joan ziren bitartean.


Hébreux 11:30
Fedeari esker erori ziren Jerikoko harresiak, zazpi egunez hiria inguratu ondoren.


Hébreux 11:31
Fedeari esker ez zen hondatu Rahab emagaldua sinesgabeekin batera, israeldar ikertzaileei harrera ona egin zielako.


Hébreux 11:33
Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi,


Hébreux 11:39
Baina hauek, beren fedearengatik Jainkoak onetsi zituen arren, ez zuten eskuratu Jainkoak agindutakoa;


Hébreux 12:2
Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.


Hébreux 13:7
Oroit zaitezte Jainkoaren hitza hots egin zizueten zeuen zuzendariez, eta jarraitu berorien fedeari, nola bizi eta nola hil diren kontuan hartuz.


Jacques 1:3
Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar.


Jacques 2:1
Ene senideok, ezin elkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan duzuen fedea eta pertsonen artean bereizkeria egitea.


Jacques 2:14
Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?


Jacques 2:17
Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago.


Jacques 2:18
Norbaitek esan dezake zuk fedea daukazula, eta nik egintzak. Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea.


Jacques 2:20
Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa dena?


Jacques 2:22
Ikusten duzu, beraz, Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun, eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera.


Jacques 2:26
Beraz, arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago.


1 Pierre 1:5
Honek bere ahalmenaz zaintzen zaituzte, azken garaian agertuko den salbamena irits dezazuen fedeari esker.


1 Pierre 1:7
Horrela, zuen fedeak bere jatortasuna erakutsiko du, galkorra izan arren sutan garbitzen den urreak bezala; eta urrea baino askoz baliotsuago den zuen fedeak gorespena, ospea eta ohorea iritsiko ditu Jesu Kristo agertuko denean.


1 Pierre 1:9
zeuen fedearen helburua, zeuen salbamena, iristen duzuelako.


1 Pierre 1:21
Eta zuek beronen bidez sinesten duzue hildakoen artetik piztu eta ospez bete zuen Jainkoarengan; horrela, zuen fedea eta itxaropena Jainkoarengan finkatuak daude.


1 Pierre 5:9
Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik.


2 Pierre 1:5
Horregatik, saia zaitezte gogoz zeuen fedearekin batera bertutea izaten, bertutearekin ezagutza,


Jude 1:3
Ene maiteok, gogo bizia nuen denoi dagokigun salbamenaz zuei idazteko; baina, orain, beharrak agindurik idazten dizuet eta arren eskatzen borroka egin dezazuela fedearen alde, Jainkoarenak direnei behin betiko eman zaien fedearen alde.


Apocalypse 2:13
Badakit ongi non bizi zaren: Satanasek bere tronua duen lekuan. Nirekiko leial iraun duzu, eta ez duzu ukatu nireganako fedea, ezta Antipas nire lekuko leiala zuen artean, Satanas bizi den toki horretan, hil zuten egunetan ere.


Apocalypse 2:19
Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure maitasuna, fedea, zerbitzugintza eta eroapena; zure azken egintzak lehenengoak baino ere bikainagoak dira.


Apocalypse 17:6
Emakumea Jainkoaren herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen. Erabat harriturik gelditu nintzen hura ikustean.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso