A A A A A

Chercher
Matthieu 3:16
Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.


Matthieu 4:1
Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan.


Matthieu 10:20
ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez.


Matthieu 12:18
Hona hemen nire zerbitzaria, nik hautatua, nire maitea, atsegin dudana. Beronen gain ezarriko dut neure espiritua: nazioei justizia iragarriko die.


Matthieu 12:28
Deabruak Jainkoaren Espirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.


Matthieu 22:43
Jesusek, orduan: —Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:


Actes 2:4
Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran.


Actes 2:17
«Hau dio Jainkoak: Azken egunetan neure espiritua isuriko diet gizaki guztiei. Zuen seme-alabek profetizatu egingo dute, zuen gazteek ikuskariak izango, zuen zaharrek ametsak egingo.


Actes 2:18
Neure morroi eta mirabeei ere neure espiritua isuriko diet egun haietan eta profetizatu egingo dute.


Actes 5:9
Pedrok esan zion: —Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.


Handelinge 6:10
Eta ez baitziren gauza Espirituak hizketarako ematen zion jakinduriari aurre egiteko,


Handelinge 8:16
Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden.


Handelinge 8:18
Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien,


Handelinge 8:29
Espirituak esan zion Feliperi: «Aurreratu eta jarri karroza horren ondoan».


Handelinge 8:39
Uretatik atera zirenean, Jaunaren Espirituak hartu eta eraman egin zuen Felipe. Irenak ez zuen gehiago ikusi, eta poz-pozik jarraitu zuen bidean aurrera.


Handelinge 10:19
Pedro oraindik bere ikuskariaz gogoetan ari zen. Eta Espirituak esan zion: «Hor dituzu hiru gizonezko zeure bila.


Handelinge 11:12
Kezkarik gabe haiekin joateko agindu zidan Espirituak. Sei senide hauek joan ziren nirekin, eta gizon haren etxean sartu ginen.


Handelinge 11:28
Haietako batek, Agabo zeritzanak, Espirituak eraginik, mundu guztian gosete handia izango zela adierazi zuen. Hala gertatu zen Klaudio enperadorearen garaian.


Handelinge 16:7
Misiako mugara iritsi zirenean, Bitiniarantz jo nahi izan zuten, baina Jesusen Espirituak ez zien utzi.


Handelinge 16:18
Egun askotan egin zuen gauza bera, eta azkenean Paulok, gogaiturik, espirituari aurre egin zion, esanez: «Jesu Kristoren izenean, atera hadi emakume honengandik». Eta atera egin zen bat-batean.


Handelinge 20:22
«Eta orain Jerusalemera noa Espirituak beharturik, han zer gertatuko zaidan jakin gabe;


Handelinge 21:4
Hango ikasleen bila joan ginen eta astebetez beraiekin gelditu; Jerusalemera ez igotzeko esan zioten haiek Paulori Espirituaren eraginez.


1 Corinthiens 2:4
Nire hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baizik,


1 Corinthiens 2:10
horixe agertu digu Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita Jainkoaren barne-sakona ere.


1 Corinthiens 2:11
Nork ezagut dezake gizakiaren barru-barrua, bere baitan duen giza espirituak baizik? Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik.


1 Corinthiens 2:12
Eta guk ez dugu munduko espiritua hartu, Jainkoarengandik datorrena baizik; honela, Jainkoak eman dizkigun dohainak ezagut ditzakegu.


1 Corinthiens 2:13
Gauza hauetaz ez dugu giza jakinduriak irakatsitako hizkeraz hitz egiten, Espirituak irakatsitakoaz baizik, espirituzko gaiak Espiritua hartu duten gizon-emakumeei adieraziz.


1 Corinthiens 2:14
Espiritu gabeko gizakiak ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta.


1 Corinthiens 2:15
Espiritua duenak, berriz, dena juzgatzen du; bera, ordea, ez dezake inork juzga.


1 Corinthiens 3:1
Nik, senideok, ezin izan nizuen hitz egin Espiritua dutenei bezala, pertsona heldugabeei bezala baizik, kristau-mailan umetxo direnei bezala.


1 Corinthiens 3:16
Ez al dakizue Jainkoaren tenplu zaretela eta Jainkoaren Espiritua zuengan bizi dela?


1 Corinthiens 6:11
Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez.


1 Corinthiens 7:40
Baina zoriontsuagoa izango da dagoen bezala gelditzen bada; hau da nire iritzia, eta Jainkoaren Espiritua nik ere badudalakoan nago.


1 Corinthiens 12:1
Senideok, Espirituaren dohainei buruz zuek ezjakinean jarraitzerik ez dut nahi.


1 Corinthiens 12:3
Horregatik jakinarazten dizuet, inork ere ez duela esaten «Madarikatua Jesus» Jainkoaren Espirituak eraginda; eta inork ezin duela esan «Jesus da Jauna» Espiritu Santuak eraginik ez bada.


1 Corinthiens 12:4
Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra;


1 Corinthiens 12:7
Era ezberdinean azaltzen da bakoitzarengan Jainkoak ematen duen Espiritua, baina beti denen onerako.


1 Corinthiens 12:8
Honela, bati jakinduriaz hitz egitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea;


1 Corinthiens 12:9
bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina;


1 Corinthiens 14:1
Saia zaitezte, beraz, elkarrenganako maitasunean. Espirituaren dohainei dagokienez, irrika ezazue batez ere profezi dohaina.


1 Corinthiens 14:2
Izan ere, hizketa arrotzez mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, ez gizakiei, inork ez baitio ulertzen: Espirituak eraginda, gauza misteriotsuak esaten ditu.


1 Corinthiens 14:12
Horrela bada, Espirituaren dohainak irrikatzen dituzuenez gero, saia zaitezte dohainok ugari izaten, baina eliz elkarteari hazten laguntzeko.


1 Corinthiens 14:14
Hizketa arrotzez otoitz egiten badut, nire espiritua otoitzean ari da, bai, baina adimena fruiturik gabe gelditzen da.


1 Corinthiens 14:15
Zer egin, bada? Espirituaren eraginez otoitz egin bai, baina adimenaz ere bai; Espirituaren eraginez Jaunari abestu bai, baina adimenaz ere bai.


1 Corinthiens 14:16
Esker oneko otoitza Espirituaren eraginez bakarrik egiten baduzu, dohain hori ez duen entzule hutsak nola erantzungo dio «Amen» zure esker oneko otoitzari, zer diozun ulertzen ez badu?


1 Corinthiens 14:32
Profetek beren kontrolpean eduki behar dute profezi espiritua,


1 Corinthiens 14:37
Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua dela.


2 Corinthiens 1:22
bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan, hartuko dugunaren garantia bezala.


2 Corinthiens 3:3
Garbi dago, izan ere, zuek Kristoren gutuna zaretela, neuk idatzia, eta ez tintaz, Jainko biziaren Espirituaz baizik; ez harlauzatan, haragi-losatan baizik, bihotzean alegia.


2 Corinthiens 3:6
berak egin bainau gai itun berriaren zerbitzari izateko. Itun hori ez da legearen letra soilean oinarritzen, Espirituaren indarrean baizik, legearen letrak hil egiten baitu; Espirituak, berriz, bizia ematen.


2 Corinthiens 3:8
Ba, zenbatez ospetsuago ez ote da izanen Espirituagan oinarrituriko itunaren zerbitzua!


2 Corinthiens 3:17
Jaun hori, berriz, Espiritua da, eta Jaunaren Espiritua non, askatasuna han.


2 Corinthiens 3:18
Gu guztiok, aurpegia agerian dugula, Jaunaren aintza islatzen dugu, eta haren irudira ari gara eraberritzen, gero eta distiratsuago bihurtuz, Jaunaren Espirituaren eraginez.


2 Corinthiens 5:5
Horretarako egin gaitu Jainkoak, eta horren garantiatzat Espiritua eman digu.


2 Corinthiens 11:4
Izan ere, etortzen zaizue norbait, guk predikatu genizuena ez bezalako Jesus predikatuz, edo hartu zenutena ez bezalako espiritua eskainiz, edo sinetsi zenutena ez bezalako berri ona hots eginez, eta zuek lasai-lasai onartzen duzue.


Galates 3:2
Hau besterik ez dut jakin nahi zuengandik: legea betetzeagatik ala mezuari sinesmenez erantzuteagatik hartu duzue Espiritua?


Galates 3:3
Horren zentzugabeak al zarete? Espirituagan uste on izanez hasi eta giza indar hutsetan ustea jarriz bukatu behar ote duzue orain?


Galates 3:5
Jainkoak Espiritua eman eta zuen artean mirariak egiten dituenean, zuek legea bete izanagatik egiten al du, ala mezuari sinesmenez erantzun diozuelako?


Galates 3:14
Abrahamen bedeinkazioa Jesu Kristoren bidez jentilengana hel dadin eta Jainkoak agindutako Espiritua sinesmenaren bidez har dezagun gertatu da hori.


Galates 4:6
Hona hemen seme-alaba zaretenaren seinalea: Jainkoak bere Semearen Espiritua bidali du gure bihotzetara, eta Espirituak «Abba!», hau da, «Aita!» dio oihuka.


Galates 4:29
Baina orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du.


Galates 5:5
Gu, berriz, Jainkoak, Espirituaren egitez eta sinesmenari esker, salbamena emango digun itxaropenez bizi gara.


Galates 5:16
Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz.


Galates 5:17
Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten.


Galates 5:18
Espirituak gidatzen bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe.


Galates 5:22
Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,


Galates 5:25
Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera.


Galates 6:1
Senideok, norbait hutsegiteren batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Eta egon erne, zeu ere tentatua izan zaitezke eta.


Galates 6:8
bere bizitzan grina txarrak ereiten dituenak, grina txarretatik heriotza bilduko du; Espiritua ereiten duenak, berriz, Espirituagandik betiko bizia bilduko du.


Éphésiens 1:3
Goretsia izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, zeruan, Kristoren bitartez, Espirituaren ondasun oroz bedeinkatu gaituena!


Éphésiens 1:14
Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia, harik eta Jainkoak bere egin duen herria askapen osora iritsi arte eta haren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezen arte.


Éphésiens 2:2
hori baitzen zuen jokabidea garai batean, mundu honen joerei jarraituz: munduan agintzen duten indarren buruzagiaren menpeko zineten, jende errebeldeagan ari den espirituaren menpeko.


Éphésiens 2:22
Kristoren bitartez, eraikinaren parte zarete zuek ere besteekin batera, Espirituak eraginda Jainkoaren bizileku bihurtzeraino.


Éphésiens 3:5
Misterio hau ez zitzaien iragandako gizaldiei jakinarazi; orain, ordea, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu die Jainkoak.


Éphésiens 3:16
eta hau eskatzen diot: bere aintzaren aberastasunari dagokionez, sendo zaitzatela Espirituaren indarrez, barrutik hazi zaitezten;


Éphésiens 4:3
Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz.


Éphésiens 4:4
Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala;


Éphésiens 5:18
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,


Éphésiens 6:17
Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.


Éphésiens 6:18
Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;


Colossiens 1:8
Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.


Colossiens 1:9
Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.


1 Thessaloniciens 5:19
Ez itzali Espirituaren indarra,


1 Timothée 3:16
Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa: Kristo, gizaki bezala agertua, Espirituak zintzotzat aitortua, aingeruek ikusia, herriei hots egina, munduan sinetsia, Jainkoak aintzan hartua.


1 Timothée 4:1
Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;


2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.


Hébreux 1:14
Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?


Hébreux 4:12
Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa, aho biko ezpata bera baino sarkorragoa: gogo eta espirituaren sakon-sakoneraino sartzen da, pertsonaren zokorik ezkutueneraino, eta barneko pentsamendu eta asmo guztiak miatzen ditu.


Hébreux 9:14
zenbatez gehiago Kristoren odolak, betiko Espirituaren bitartez akats gabeko oparitzat bere burua Jainkoari eskaini zion harenak, ez du garbituko gure barrua heriotzara daramaten egintzetatik, Jainko biziari kultua emateko gai izan gaitezen!


Hébreux 10:29
Zenbatez zigor handiagoa ez ote du mereziko Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak!


Jacques 4:5
Ala Liburu Santua alferrik ari dela uste al duzue, hau esatean: «Irrika biziz maite du Jainkoak guregan biziarazi duen espiritua»?


1 Pierre 1:2
Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko. Grazia eta bakea oparo zuei!


1 Pierre 1:11
Berekin zuten Kristoren Espirituak aldez aurretik adierazten zizkien Mesiasen sufrimenduak eta ondorengo aintza, eta beraiek hori guztia noiz eta nola gertatuko zen aztertu zuten.


1 Pierre 3:18
Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.


1 Pierre 4:6
Horregatik hots egin zitzaien berri ona hildakoei ere, gizakiari dagokion epaia gorputzean hartu ondoren, Espirituaren indarrez Jainkoaren biziaz bizi zitezen.


1 Jean 2:27
Baina zuei dagokizuenez, Jesusengandik hartu duzuen Espirituak zuengan irauten du eta ez duzue inork irakatsi beharrik, zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa. Beraz, hark irakatsiaren arabera, zaudete Kristorekin bat eginda.


1 Jean 3:24
Agindu hauek betetzen dituena Jainkoarekin bat eginik dago, eta Jainkoa beronekin. Jainkoa gurekin dagoen seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.


1 Jean 4:2
Honela jakingo duzue norbaitek Jainkoaren Espiritua duen ala ez: Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen duenak Jainkoaren Espiritua du;


1 Jean 4:3
Jesusen izaera hau ukatzen duenak, ordea, ez du Jainkoaren Espiritua, antikristoarena baizik. Entzuna duzue antikristoak etorri behar duela; hara bada, munduan da jadanik.


1 Jean 4:6
Gu, berriz, Jainkoarenak gara, eta Jainkoa ezagutzen duenak entzun egiten digu; Jainkoarena ez denak, aldiz, ez digu entzuten. Honetatik atera dezakegu nork duen egiaren espiritua eta nork gezurraren espiritua.


1 Jean 4:13
Jainkoa eta gu elkarrekin bat eginik gauden seinalea hau da: berak eman digun Espiritua.


1 Jean 5:6
Jesu Kristo bataioko uraz eta heriotzako odolaz etorri zen; ez zen uraz bakarrik etorri, uraz eta odolaz baizik. Eta Espiritua da horren testigantza egiten duena, Espiritua egia baita.


1 Jean 5:8
Espiritua, ura eta odola, eta hirurok bat datoz.


Jude 1:19
Zatiketak sortzen dituztenak dira horiek, giza mailan bakarrik bizi den jendea, Espirituak gidatu gabea.


Apocalypse 1:10
Jaunaren egunean Espirituak hartu ninduen, eta neure ostean ahots handia entzun nuen turuta-hotsa bezalakoa.


Apocalypse 2:7
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari Jainkoaren paradisuan dagoen bizi-arbolako fruituetatik emango diot jaten.


Apocalypse 2:11
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileak ez du bigarren heriotzaren zigorrik jasango.


Apocalypse 2:17
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari mana ezkutua emanen diot, eta harritxo txuri bat ere bai, eta harritxoan izen berri bat idatzia, hartzen duenak bakarrik ezagutuko duena.


Apocalypse 2:29
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.


Apocalypse 3:1
Idatz iezaiozu Sardesko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Jainkoaren zazpi espirituak eta zazpi izarrak dituenak: Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak; bizi denaren itxura duzu, baina hilik zaude.


Apocalypse 3:6
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.


Apocalypse 3:13
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.


Apocalypse 3:22
Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.


Apocalypse 4:2
Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria.


Apocalypse 4:5
Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren; aulkiaren aurrean zazpi argi-zuzi zeuden sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazten zituztenak,


Apocalypse 5:6
Orduan, tronuaren erdian eta lau izaki bizidunen eta zaharren erdian, Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen; zazpi adar eta zazpi begi zituen, hau da, Jainkoak lur osora bidaliak dituen zazpi espirituak.


Apocalypse 14:13
Gero, ahotsa entzun nuen zerutik esaten: «Idatz ezazu: Zorionekoak aurrerantzean Jaunarekin bat eginik hiltzen direnak! Bai —dio Espirituak—, atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte».


Apocalypse 16:14
Espirituak mirariak egiten zituzten deabruak ziren, eta mundu osoko erregeengana jo zuten, Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara biltzeko.


Apocalypse 17:3
Espirituak hartu ninduen, eta aingeruak basamortura eraman; han emakume bat ikusi nuen piztia gorrimin baten gainean eseria; piztia Jainkoaren kontrako izen iraingarriz josia zegoen; zazpi buru zituen eta hamar adar.


Apocalypse 19:10
Orduan, aingeruaren oinetara ahuspeztu nintzen bera gurtzeko; baina esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu». Izan ere, Jesusen testigu izatea eta profetagintzarako espiritua edukitzea gauza bera dira.


Apocalypse 21:10
Espirituak hartu ninduen eta aingeruak mendi handi eta garai batera eraman ninduen; Jerusalem hiri santua erakutsi zidan, zerutik, Jainkoarengandik, jaisten,


Apocalypse 22:17
Espirituak eta emazteak diote: «Zatoz!» Entzuten duenak ere esan beza: «Zatoz!» Egarri dena betor, eta har beza doan, nahi badu, biziaren ura.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso