A A A A A

Chercher
Matthieu 6:21
Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.


Matthieu 12:34
Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu.


Matthieu 13:15
Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak. Ez bezate beren begiez ikus, ez belarriez entzun, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.


Matthieu 15:8
Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;


Marc 7:6
Jesusek erantzun zien: —Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean: Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;


Luc 2:35
horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza».


Luc 6:45
Ona denak ona ateratzen du bere barneko ontasun-altxorretik; eta gaiztoak gaitza bere gaiztakeri altxorretik. Ahoak esan, bihotzari gainezka darionetik esaten baitu.


Luc 12:34
Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.


Jean 12:40
Itsutu egin ditu haien begiak, gogortu haien buru-bihotzak. Ez bezate beren begiez ikus, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.


Actes 2:26
Horregatik, alai daukat bihotza, pozez kantari mihia, itxaropenean lasai gorputza.


Actes 15:9
Haien eta gure artean inolako bereizketarik egin gabe, garbi egin ditu haien bihotzak fedearen bidez.


Actes 28:27
Izan ere, herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak. Ez bezate beren begiez ikus, ez belarriez entzun, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.


Romains 8:27
Eta bihotzak aztertzen dituen Jainkoak ezagutzen du zein den Espirituaren gogoa, Espirituak Jainkoaren asmoen erara erregutzen baitu fededunen alde.


Romains 9:2
handia da nire nahigabea, etengabea nire bihotzaren mina.


2 Corinthiens 6:11
Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.


2 Corinthiens 6:12
Nire barruan harrera zabala duzue; zuek, ordea, itxirik duzue bihotza niretzat.


2 Corinthiens 6:13
Erantzun iezadazue zuenganako nire jokabideari dagokionez. Seme-alabei bezala mintzo natzaizue; zabaldu zuek ere zeuen bihotzak.


2 Corinthiens 7:13
Zuen jokabideak kontsolatu egin nau. Eta oraindik gehiago poztu nau Titoren zoriona ikusteak, zuek guztiok biziberritua utzi baituzue berorren bihotza.


Éphésiens 4:23
eta, bestetik, zeuen gogo-bihotzak berritu


Philippiens 4:7
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.


1 Thessaloniciens 2:4
Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik.


2 Thessaloniciens 3:5
Jaunak zuzen ditzala zuen bihotzak Jainkoa maitatzera eta Kristoren itxaropenean irautera.


Philémon 1:20
Bai, ene anaia, kristau zarenez, egidazu mesede hori; arindu nire bihotza Kristoren maitasunagatik.


Hébreux 3:8
ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala, tentaldi-egunean basamortuan bezala.


Hébreux 3:15
esan zaigunaren arabera: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogortu bihotzak, errebelde izan zinetenean bezala.


Hébreux 4:7
beste egun bat, gaur bat, jarri du Jainkoak, askoz geroago Daviden bitartez lehen aipaturiko hitzok esanez: Gaur Jaunaren mintzoa entzuten baduzue, ez gogortu bihotzak.


Jacques 4:8
Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.


Apocalypse 2:23
Haren jarraitzaileak heriotzaz joko ditut, eta jakingo dute eliz elkarte guztiek ni naizela buru-bihotzak ikertzen dituena, eta zuetako bakoitzari bere egintzen arabera emango diona.


Apocalypse 14:4
Hauek garbi gorde zituzten bihotzak, ez baitziren idolatriaz kutsatu, eta orain Bildotsari jarraitzen diote noranahi. Gizakien artetik salbatuak eta Jainkoarentzat eta Bildotsarentzat lehen fruitu bezala eskainiak izan dira;


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso