A A A A A

Chercher
Matthieu 2:22
Baina jakin zuen Herodesen ordez honen seme Arkelao zegoela Judean errege, eta beldurra sartu zitzaion hara joateko. Eta, ametsetan adierazi zitzaiolarik, Galileara jo zuen,


Matthieu 9:8
Hau ikustean, beldurrak jota gelditu zen jendea eta Jainkoa goresten zuen, gizakiei horrenbesteko ahalmena eman zielako.


Matthieu 14:26
Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.


Matthieu 14:30
Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen: —Jauna, salba nazazu.


Matthieu 27:54
Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»


Marc 9:6
Ez zekien zer esaten zuen ere, beldurrak jota baitzeuden.


Marc 16:8
Emakumeek hilobitik ihesi alde egin zuten, sartu zitzaien izu eta ikaraz; eta, beldurraren beldurrez, ez zioten inori ezer esan.


Luc 1:12
Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen.


Luc 1:65
Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri.


Luc 5:26
Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: «Gauza apartak ikusi ditugu gaur».


Luc 7:16
Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da ».


Luc 8:37
Orduan, Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik alde egiteko eskatu zion Jesusi, beldurrak jota baitzeuden. Jesus ontziratu eta itzuli egin zen.


Jean 6:19
Bospasei kilometro arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen.


Actes 10:4
Kornelio begira gelditu zitzaion eta, beldurrak harturik, galdetu zion: —Zer duzu, Jauna? Aingeruak erantzun zion: —Zure otoitz eta limosnak atsegin izan zaizkio Jainkoari eta gogoan ditu.


Actes 19:17
Efesoko bizilagun guztiek, judu eta greziar, izan zuten gertakari honen berri. Beldurrak harturik gelditu ziren denak eta Jesus Jaunaren izena handiesten zuten.


2 Corinthiens 7:5
Mazedoniara iritsi nintzenean, nik, gizagaixo honek, ez nuen atsedenik izan; atsekabeak izan nituen alde guztietatik: borroka kanpotik eta beldurra barrutik.


2 Corinthiens 7:11
Begira, bestela, zer sortu zuen zuengan Jainkoaren araberako nahigabe horrek: nolako ardura eta zeuen buruak zuritu beharra, nolako haserrea eta beldurra! Nolako irrika eta zaletasuna nireganako, nolako bizkortasuna erruduna zigortzeko! Garbi azaldu duzue errugabe zinetela arazo honetan.


1 Jean 4:18
Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso