A A A A A

Chercher
Matthieu 1:21
Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».


Matthieu 3:6
eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.


Matthieu 9:2
Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: —Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak.


Matthieu 9:5
Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?


Matthieu 9:6
Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Eta esan zion elbarriari: —Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.


Matthieu 12:31
«Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko.


Matthieu 18:15
«Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.


Matthieu 26:28
hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.


Marc 1:4
Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea basamortuan. Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen, bekatuen barkamenerako.


Marc 1:5
Judea herrialde osoa eta jerusalemdar guztiak harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.


Marc 2:5
Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari: —Seme, barkatuak dituzu bekatuak.


Marc 2:7
«Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»


Marc 2:9
Zer da errazago, elbarriari «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki, hartu zeure ohatila eta zabiltza» esatea?


Marc 2:10
Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena. Eta esan zion elbarriari:


Marc 3:28
Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;


Luc 1:77
haren herriari salbamena, bekatuen barkamena iragarriz.


Luc 3:3
Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez, bekatuen barkamenerako.


Luc 5:20
Honek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zuen: —Gizona, barkatuak dituzu bekatuak.


Luc 5:21
Lege-maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: «Nor da honela biraoka ari den hau? Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak bakarrik baizik?»


Luc 5:23
Zer da errazago: “Barkatuak dituzu bekatuak” esatea ala “Jaiki eta zabiltza” esatea?


Luc 5:24
Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena». Eta esan zion elbarriari: —Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.


Luc 7:47
Beraz, hau diotsut: Bekatu asko ditu, baina hainbesteko maitasuna ageri badu, Jainkoak barkatu dizkion seinalea da; gutxi barkatzen zaionak maitasun gutxi agertzen du.


Luc 7:48
Eta emakumeari esan zion: «Barkatuak dituzu zeure bekatuak».


Luc 7:49
Beste bazkaltiarrak beren artean hasi ziren esaten: «Nor ote dugu bekatuak barkatu ere egiten dituen hau?»


Luc 11:4
eta barkatu gure bekatuak, guk ere zor diguten guztiei barkatzen baitiegu, eta ez utzi gu tentaldian erortzen».


Luc 15:18
Jaiki, aitarengana joan eta esango diot: Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra.


Luc 15:21
Semeak esan zion: “Aita, bekatu egin dut Jainkoaren eta zure kontra. Ez dut gehiago zure seme-izenik merezi… ”.


Luc 24:47
eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien.


Jean 1:29
Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena.


Jean 5:14
Geroxeago, Jesusek tenpluan topo egin zuen harekin eta esan zion: —Begira, sendaturik zaude; ez egin berriro bekaturik, okerragorik gerta ez dakizun.


Jean 8:7
Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien: —Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.


Jean 8:11
Hark erantzun: —Inork ere ez, Jauna. Orduan, Jesusek: —Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)


Jean 8:21
Berriro esan zien Jesusek: —Ni banoa, eta zuek nire bila ibiliko zarete, baina zeuen bekatuan hilko zarete. Ni noan tokira zuek ezin zarete joan.


Jean 8:24
Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuan hilko zaretela; zeren ni naizena naizela sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete.


Jean 8:34
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Bekatu egiten duen oro bekatuaren esklabo da.


Jean 8:46
Ea zuetariko zeinek aurpegiratzen didan bekaturik! Baina egia badiot, zergatik ez didazue sinesten?


Jean 9:2
Eta ikasleek galdegin zioten: —Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?


Jean 9:3
Jesusek erantzun zien: —Ez beronek, ez beronen gurasoek, ez zuten bekatu egin, baizik eta Jainkoaren egintzak honengan ager daitezen jaio zen itsu.


Jean 9:41
Jesusek erantzun zien: —Itsu bazinete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, zeuen bekatuzko egoeran irauten duzue.


Jean 15:22
«Ni etorri ez banintz eta hitz egin ez banie, ez ziren errudun izango; orain, ordea, ez dute aitzakiarik beren bekatuarentzat.


Jean 16:8
Hura etortzean, bekatu, zuzentasun eta epaiari buruz oker dagoela erakutsiko dio munduari:


Jean 16:9
bekatuari buruz, niregan sinesten ez duelako;


Jean 19:11
Jesusek erantzun zion: —Ez zenuke nire aurka batere aginpiderik izango, Jainkoak eman ez balizu; horregatik, zure eskuetara eman nautenek bekatu handiagoa dute.


Jean 20:23
Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei barkatu egingo dizkie Jainkoak ere; zuek barkamena ukatzen diezuenei, ukatu egingo die».


Actes 2:38
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.


Actes 3:19
Bihozberri zaitezte, bada, eta itzuli Jainkoarengana, bekatuak ken dakizkizuen;


Actes 4:18
Deitu zituzten, bada, eta Jesusi buruz hitz egitea edo irakastea zorrotz debekatu zieten.


Actes 5:31
Jainkoak bere eskuinaldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena emateko.


Actes 5:40
Eta, apostoluak deitu eta zigorkatu ondoren, Jesusi buruz hitzik esatea zorrotz debekatu zieten. Ondoren, askatu egin zituzten.


Actes 7:60
Gero, belauniko erorita, goraki esan zuen: «Jauna, ez leporatu horiei bekatu hau ». Eta, hau esanik, hil egin zen.


Actes 10:28
eta esan zien: «Dakizuen bezala, judu batek debekatua dauka atzerritarrekin inolako harremanik izatea nahiz haien etxean sartzea. Baina niri Jainkoak erakutsi dit ez dudala inor lohi edo kutsatutzat hartu behar.


Actes 10:43
Profeta guztiek testigantza hau egiten dute hartaz: harengan sinets dezaten guztiek bekatuen barkamena hartuko dutela beraren bitartez».


Actes 13:38
«Jakizue, beraz, senideok, Jesusi esker hots egiten zaizuela bekatuen barkamena; Moisesen legeaz lorrezina izan duzuen Jainkoarekiko adiskidetasuna


Actes 22:16
Zertan luzatu, beraz? Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez”.


Actes 24:23
Paulo zainpean edukitzeko agindu zion ehuntariari, baina lasai samar utziz, berari laguntzera joatea adiskideei debekatu gabe.


Actes 26:18
begiak ireki diezazkiezun eta ilunpetatik argitara eta Satanasen menpetik Jainkoarengana bihur daitezen; horrela, niregan sinetsiz, bekatuen barkamena izan eta sagaratuei dagokien ondarea eskura dezaten”.


1 Corinthiens 1:30
Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.


1 Corinthiens 5:5
Satanasen esku utziko duzue hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den.


1 Corinthiens 5:8
Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz.


1 Corinthiens 6:18
Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.


1 Corinthiens 7:28
Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat.


1 Corinthiens 7:36
Gazte grinatsu batek bere neskatxarekin ez dela ongi jokatzen ari eta ezkondu egin behar duela uste badu, bete dezala bere asmoa, eta ezkon daitezela; ez du bekaturik egiten.


1 Corinthiens 8:12
Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu.


1 Corinthiens 15:3
Neuk hartu nuena bera eskualdatu nizuen lehen-lehenik, hau da: Kristo gure bekatuengatik hil zela, Liburu Santuek esan bezala;


1 Corinthiens 15:17
Eta Kristo pizturik ez badago, alferrikakoa da zuen sinesmena: zeuen bekatuetan zaudete oraindik.


1 Corinthiens 15:34
Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet.


1 Corinthiens 15:56
Heriotza dakarren eztena bekatua da, eta bekatuak legetik hartzen du bere indarra.


2 Corinthiens 5:19
Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.


2 Corinthiens 5:21
Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.


2 Corinthiens 12:21
Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.


Galates 1:4
Jesu Kristok, Jainko gure Aitak hala nahirik, bere burua eman zuen gure bekatuengatik, oraingo mundu gaizto honetatik gu askatzeko.


Galates 2:17
Baina, Jainkoaren onespena Kristoren bidez bilatuz, gu ere bekatari gertatu bagara, zer esan? Kristo bera bekatuaren zerbitzura dagoela? Inola ere ez!


Galates 3:22
Baina Liburu Santuak dioenez, dena bekatupean gatibu dago, horrela, Jesu Kristogan sinesten dutenek sinesmenari esker har dezaten Jainkoak agindutakoa.


Galates 5:24
Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera beronen gurari eta grinekin.


Éphésiens 1:7
Semeak bere heriotzaz askapena eta bekatuen barkamena lortu dizkigu, Jainkoaren eskuzabaltasun agorrezinaren erakusgarri;


Éphésiens 2:1
Zuei dagokizuenez, hilik zeundeten zeuen hutsegite eta bekatuetan,


Éphésiens 2:5
geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;


Éphésiens 4:26
Haserretzen bazarete ere, ez heldu bekatu egiteraino; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun.


Colossiens 1:14
honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.


Colossiens 2:11
Zuek ere erdainduak zaudete, baina ez giza eskuz egindako erdainkuntzaz; Kristok erdaindu zaituzte, zeuen bekatuzko izaeratik askatuz.


Colossiens 2:13
Garai batean, hilda zeundeten zeuen bekatuengatik eta zeuen bekatuzko izaeragatik; baina Jainkoak biziarazi egin zaituzte Kristorekin batera, bekatu guztiak barkaturik.


1 Thessaloniciens 2:16
galarazi egin nahi baitigute jentilei, salbatu ahal izateko, mezua predikatzea; horrela, beren bekatuen neurria betetzen ari dira etengabe; baina badatorkie gainera, eta behin betiko, Jainkoaren haserre-zigorra.


1 Timothée 5:22
Ez ezarri eskuak inori arinegi, besteen bekatuen partaide egin ez zaitezen; gorde garbi zeure burua.


2 Timothée 3:6
[6-7] Horien artean badira batzuk, etxeetan sarturik, bekatuz beteak eta era askotako grina txarren menpe dauden emakume kaskarinak liluratzen dituztenak; emakume horiek jakin-minez daude beti, baina ez dira inoiz egiaren ezagutzara iristeko gauza.


Hébreux 1:3
Bera da Jainkoaren aintzaren distira eta beronen izatearen irudia, eta berak eusten die gauza guztiei bere hitz ahaltsuaz, eta, bekatuen garbikuntza egin ondoren, Jainko handiaren eskuinaldean eseri da zeru goienetan.


Hébreux 2:17
Horretarako, erabat bere senideen antzeko egin beharra zeukan, apaiz nagusi errukitsu eta Jainkoari dagozkionetan fidagarri izateko, herriaren bekatuak barkatzeko gai.


Hébreux 3:13
Bestela baizik, adore ezazue elkar egunero Liburu Santuak dioen gaur honek irauten duen arte; horrela, bekatuak ez du zuetako inor engainatu eta gogortuko.


Hébreux 3:17
Eta zeinek gogait eragin zioten Jainkoari berrogei urtez? Bekatu egin zutenek; eta, horregatik, hilda gelditu ziren basamortuan.


Hébreux 4:15
Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait, zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik.


Hébreux 5:1
Apaiz nagusia gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko.


Hébreux 5:3
horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala.


Hébreux 7:27
honek ez du, beste apaiz nagusiek bezala, lehenengo bere bekatuengatik eta gero herriarenengatik egunero opariak eskaini beharrik, behin betiko egin baitzuen hori, bere burua opari eskaini zuenean.


Hébreux 8:12
Barkatu egingo baitiet beren gaiztakeria, beraien bekatua ez dut gehiago gogoratuko».


Hébreux 9:26
Bestela, hil ere askotan hil behar izango zuen mundua mundu denetik gaur arte. Baina ez, Kristo behin bakarrik agertu da orain, azkenak diren garai hauetan, bere buruaren opariaz bekatua desegiteko.


Hébreux 9:28
halaxe Kristo ere: behin bakarrik izan zen oparitzat eskainia guztien bekatuak desegiteko, eta gero bigarrenez agertuko da, bekatuarekin zerikusirik gabe, beraren zain daudenak salbatzera.


Hébreux 10:2
Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango.


Hébreux 10:3
Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero,


Hébreux 10:4
zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.


Hébreux 10:6
Erre-opari eta bekatuen barkamen-oparirik ez duzu atsegin izan.


Hébreux 10:8
Lehenik dio: Ez zenuen nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan.


Hébreux 10:11
Apaiza egunero ari da bere kultu-zerbitzuan, bekatua inola ere kendu ezin duten opari berberak behin eta berriz eskainiz.


Hébreux 10:12
Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko.


Hébreux 10:17
Eta haien bekatuak eta gaiztakeriak ez ditut gehiago gogoratuko.


Hébreux 10:18
Horrela bada, bekatuak barkaturik daudenean, ez da bekatuen barkamenerako opari beharrik.


Hébreux 10:22
hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik.


Hébreux 10:26
Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik:


Hébreux 11:25
nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino.


Hébreux 12:1
Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.


Hébreux 12:4
Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.


Jacques 1:15
Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.


Jacques 2:9
Baina pertsonen artean bereizkeriarik egiten baduzue, bekatu egiten duzue, eta legeak berak salatzen zaituzte eta errudun egiten.


Jacques 4:17
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.


Jacques 5:15
Fedez egindako otoitzak osasuna emango dio gaixoari eta jaikiaraziko du Jaunak, eta barkatu egingo dio, bekaturik egin badu.


Jacques 5:16
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.


Jacques 5:20
jakizue, bekatari bat okerreko bidetik zuzentzen duenak bere burua heriotzatik salbatzen duela, eta bekatu askoren barkamena lortzen.


1 Pierre 2:22
Hark ez zuen bekaturik egin, ez zen haren ahoan maltzurkeriarik;


1 Pierre 2:24
Gure bekatuak bere gain hartu eta gurutzeraino eraman zituen, gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen. Haren zauriek sendatu zaituztete.


1 Pierre 3:18
Kristo bera ere giza bekatuengatik hil zen, eta behin betiko hil ere, errugabea errudunengatik, zuek Jainkoarengana eramateko. Gizakia zenez, hil egin zen, baina Espirituak bizi berria eman zion.


1 Pierre 4:1
Beraz, Kristok bere gorputzean sufritu zuenez, hartu zuek ere armatzat pentsaera berbera, jakinik gorputzean sufritu duenak bekatuarekiko lotura hautsi egin duela,


1 Pierre 4:8
Batez ere, gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.


2 Pierre 1:9
Baina jarrera horiek ez dituena itsua eta bista motzekoa da, ahaztu egin baitu garbitu egin duela Jainkoak bere lehenagoko bekatuetatik.


2 Pierre 2:4
Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta.


2 Pierre 2:14
Begiak adulterio-irrikaz dituztela, ez dira bekatuz inoiz asetzen. Pertsona ahulak liluratzen dituzte, eta gutiziarako trebatua dago jende madarikatu hori.


1 Jean 1:7
Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu.


1 Jean 1:8
Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan.


1 Jean 1:9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.


1 Jean 1:10
Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan.


1 Jean 2:1
Seme-alabatxook, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo.


1 Jean 2:2
Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere.


1 Jean 2:12
Zuei, seme-alabatxooi, diotsuet: Barkatu zaizkizue bekatuak Jesusen bitartez.


1 Jean 3:4
Bekatu egiten duen orok gaizki jokatzen du, bekatua gaiztakeria baita.


1 Jean 3:5
Eta badakizue bekatuak kentzeko agertu zela Kristo, eta harengan ez da bekaturik.


1 Jean 3:6
Harekin bat eginik dagoenak ez du gehiago bekaturik egiten. Bekatu egiten duenak hura ez duela ez ikusi, ez ezagutu, erakusten du.


1 Jean 3:8
Bekatu egiten duena, berriz, deabruarena da, hasieratik ari baita deabrua bekatu egiten. Hain zuzen, honetarako agertu zen Jainkoaren Semea, deabruaren egintzak deuseztatzeko.


1 Jean 3:9
Jainkoarengandik jaio denak ez du bekatu egiten jarraitzen, mezuaren hazia bere barruan baitu; ezin du gehiago bekaturik egin, Jainkoarengandik jaioa delako.


1 Jean 4:10
Hau da benetako maitasuna: ez guk Jainkoari izan diogun maitasuna, berak guri izan diguna baizik, hau da, gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna.


1 Jean 5:16
Norbaitek, heriotzara ez daraman bekaturen bat egiten ikusten badu bere senidea, egin beza otoitz eta Jainkoak bizia emango dio; heriotzara ez daraman bekatua egiten dutenei buruz diot hau. Izan ere, bada heriotzara daraman bekatua ere, eta ez dut esaten horren alde eskatzeko.


1 Jean 5:17
Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.


1 Jean 5:18
Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin.


Jude 1:24
Bekatuan erortzetik gorde eta bere presentzia aintzatsuan akatsik gabe eta pozez beterik agerrarazi zaitzaketenari,


Apocalypse 1:5
baita Jesu Kristoren partetik ere, testigu leial, hildakoen artetik lehenengo piztu eta lurreko erregeen buruzagi denaren partetik. Maite gaituenari eta bere odolaz geure bekatuetatik askatu gintuenari,


Apocalypse 2:14
Badut, ordea, zertxobait zure aurka: hor dituzula zeurekin Balaamen irakatsiei jarraitzen dieten batzuk; hark irakasten zion Balak-i israeldarrak nola erorarazi bekatuan, sasijainkoei eskainiriko haragia jatera eta Jainkoarekiko desleial izatera bultzatuz.


Apocalypse 18:4
Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Irten Babiloniatik, ene herri, haren bekatuekin bat egin ez dezazun, eta beraren zigorrak harrapa ez zaitzan;


Apocalypse 18:5
haren bekatu-pila zeruraino iritsi baita eta Jainkoak gogoan ditu haren gaiztakeriak.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso