A A A A A

Chercher
Matthieu 5:24
utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera.


Matthieu 10:12
«Etxe batean sartzean, esan: «Bakea zuekin»;


Matthieu 10:13
etxekoak duin badira, hel bekie zuen bakea; duin ez badira, berriz, gal bedi hutsean zuen agurra.


Matthieu 10:34
«Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz.


Marc 5:34
Jesus honela mintzatu zitzaion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean, eta sendatua bekizu gaitza».


Marc 9:50
Gauza ona da gatza; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro? Eduki gatza zeuen baitan eta zaudete elkarrekin bakean».


Marc 14:6
Baina Jesusek esan zien: —Utzi bakean honi; zergatik gogaitarazten duzue? Egintza ona egin du nirekin.


Luc 2:14
«Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!»


Luc 2:29
«Orain bai, Jauna, zeuk hitzeman bezala, utz diezaiokezu zeure morroi honi bakean hiltzen!


Luc 7:50
Baina Jesusek esan zion emakumeari: «Zeure sinesmenak salbatu zaitu; zoaz bakean».


Luc 8:48
Jesusek esan zion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean».


Luc 10:5
Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”.


Luc 10:6
Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra.


Luc 11:7
Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”.


Luc 12:51
«Munduari bakea ematera etorria naizela uste al duzue? Egia esan, bakea ez, banaketa baizik.


Luc 14:32
Eta ezetz ikusten badu, bestea oraindik urruti dela, mandatariak bidaliko dizkio bakea eskatuz.


Luc 18:14
«Benetan diotsuet azkeneko hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu».


Luc 19:38
Honela zioten: «Bedeinkatua Jaunaren izenean datorren erregea! Bakea zeruan eta aintza Jainko gorenari!»


Luc 24:36
Hamaikak eta lagunak horretaz mintzo zirela, Jesus agertu zitzaien erdian eta esan zien: «Bakea zuei».


Jean 2:4
Jesusek erantzun zion: —Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua.


Jean 12:7
Jesusek esan zion: «Utzi bakean honi; nire hilobiratze-egunerako egin du hori.


Jean 14:27
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.


Jean 16:33
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.


Jean 20:19
Asteko lehen egun hartan bertan, arratsean, ikasleak etxe batean bildurik zeuden; judu-agintarien beldurrez, ateak itxirik zeuzkaten. Sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».


Jean 20:21
Jesusek berriro esan zien: «Bakea zuei. Aitak ni bidali nauen bezala, nik zuek bidaltzen zaituztet».


Jean 20:26
Zortzi egunen buruan, etxean zeuden berriro ikasleak, eta Tomas ere bertan zen. Ateak itxirik zeuden arren, sartu zen Jesus eta, erdian jarririk, agurtu zituen esanez: «Bakea zuei».


Actes 7:26
Biharamunean, israeldar batzuk borrokan ari zirela, haien artera sartu zen bakeak egitera, esanez: “Adiskideok, zergatik ari zarete elkar joka, anaiak izanik?”


Actes 9:31
Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.


Actes 10:36
Hark bere mezua bidali die israeldarrei, guztien Jauna den Jesu Kristoren bidez bakearen berri ona iragarriz.


Actes 16:36
Kartzelazainak Paulori berri eman zion, esanez: —Epaileek zuek askatzeko esan dute. Atera, bada, eta zoazte bakean.


Romains 1:6
[6-7] Hauetakoak zarete zuek ere, Erroman bizi zaretenok. Jainkoak maite izan zaituzte eta Jesu Kristoren elkarteko eta bere herri santu izateko deitu. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


Romains 2:10
ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere,


Romains 5:1
Beraz, Jainkoak sinesmenaren bidez onartu gaituelarik, bakean gaude berarekin, Jesu Kristo gure Jaunari esker.


Romains 12:18
Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.


Romains 14:19
Saia gaitezen, bada, bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan.


Romains 15:33
Bakearen Jainkoa zuek guztiokin! Amen.


Romains 16:20
Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas zuen oinpean. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin.


1 Corinthiens 1:3
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


1 Corinthiens 7:11
eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea.


1 Corinthiens 7:15
Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte.


1 Corinthiens 14:33
Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua. Fededunen elkarte guztietan bezala,


1 Corinthiens 16:11
Ez dezala inork gutxiets. Emaiozue laguntza niregana etortzeko bidaiari bakean jarrai diezaion, haren zain bainago senideekin batera.


2 Corinthiens 1:2
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


2 Corinthiens 5:20
Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin.


2 Corinthiens 13:11
Azkenik, senideok, poz zaitezte, saiatu bete-beteak izaten eta izan adore. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz eta bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.


Galates 1:3
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


Galates 5:22
Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,


Galates 6:16
Bakea eta errukia arau horri lotuak bizi direnei, baita Jainkoaren Israel herriari ere.


Éphésiens 1:2
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


Éphésiens 2:14
Izan ere, Kristo da gure bakea. Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez. Bere gorputzean


Éphésiens 2:15
baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin, eta bi herriekin gizadi berri bakarra sortu du bere baitan, bakeak eginez.


Éphésiens 2:17
Bere etorrerarekin bakearen berri ona hots egin zigun: bakea zuei, urruti zinetenoi, eta bakea hurbil zirenei.


Éphésiens 4:3
Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz.


Éphésiens 6:15
eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.


Éphésiens 6:23
Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman diezazkietela senideei bakea eta maitasuna fedearekin batera.


Philippiens 1:2
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


Philippiens 4:7
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.


Philippiens 4:9
Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue.


Colossiens 1:2
Jainko gure Aitak eman biezazkizue grazia eta bakea.


Colossiens 1:20
eta honen bitartez gauza guztiak berekin adiskidetzea, bai zerukoak eta bai lurrekoak, berak gurutzean isuritako odolaz bakea ekarriz.


Colossiens 3:15
Kristoren bakea izan bedi nagusi zuen bihotzetan, horretara deitu baitzaituzte Jainkoak gorputz batean elkartuz. Eta izan zaitezte esker oneko.


1 Thessaloniciens 1:1
Paulo, Silvano eta Timoteok, Jainko Aitarekin eta Jesu Kristo Jaunarekin bat eginik dagoen Tesalonikako eliz elkarteari idazten diogu. Grazia eta bakea zuei.


1 Thessaloniciens 5:3
Jendea «Hau bakea eta segurtasuna!» esaten ariko denean, orduan etorriko zaie hondamendia gainera, ustekabean, haurdun dagoenari erdiminak bezala, eta ez dute ihes egiterik izango.


1 Thessaloniciens 5:13
Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handiena, egiten dutenarengatik. Bizi bakean elkarrekin.


1 Thessaloniciens 5:23
Bakea ematen duen Jainkoak erabat bereak egin zaitzatela, eta zuen izate osoak —gorputz, arima eta espiritu — errugabe iraun dezala Jesu Kristo gure Jauna agertuko den eguna arte.


2 Thessaloniciens 1:2
Jainko Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


2 Thessaloniciens 3:12
Horrelakoei Jesu Kristo gure Jaunaren izenean agintzen eta erregutzen diegu: bakean lan egin eta beren ogia irabaz dezatela.


2 Thessaloniciens 3:16
Bakea ematen duen Jainkoak eman diezazuela bakea aldioro eta era guztietan. Jauna zuek guztiokin.


1 Timothée 1:2
zuri idazten dizut, Timoteo, sinesmenean neure egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.


2 Timothée 1:2
zuri idazten dizut, ene seme maite Timoteo. Jainko Aitak eta Kristo Jesus gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea.


2 Timothée 2:22
Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera.


Tite 1:4
Zuri idazten dizut, Tito, fede berean egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Salbatzaileak eman biezazkizute grazia eta bakea.


Philémon 1:3
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.


Hebreoj 12:11
Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.


Hebreoj 12:14
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.


Hebreoj 13:20
Bakea ematen duen Jainkoari egiten diot otoitz zuen alde. Berak piztu zuen hildakoen artetik Jesus gure Jauna, betiko ituna ezartzeko bere odola isuri eta ardien Artzain handi bihurtu zena.


Hebreoj 13:21
Bakearen Jainkoak gai egin zaitzatela egite on ororen bidez haren nahia betetzeko; burutu dezala guregan berari atsegin zaion guztia Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni menderen mendetan! Amen.


1 Pierre 1:2
Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko. Grazia eta bakea oparo zuei!


1 Pierre 3:11
Gaitzetik aldendu behar du eta on dena egin, bakea bilatu eta haren bidetik ibili.


1 Pierre 5:14
Agur ezazue elkar, maitasunez besarkatuz. Bakea Kristorenak zareten guztioi.


2 Pierre 1:2
Grazia eta bakea oparo izan ditzazuela, Jainkoaren eta Jesus gure Jaunaren ezagutzari esker.


2 Pierre 3:14
Beraz, ene maiteok, gauza hauen zain zaudeten bitartean, saia zaitezte Jainkoarekin bakean bizitzen, garbi eta errugabe haren aurrean.


2 Jean 1:3
Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.


3 Jean 1:15
Bakea zurekin. Adiskideek agur egiten dizute. Zuk ere agurtu adiskideak banan-banan.


Jude 1:2
Errukia, bakea eta maitasuna oparo izan ditzazuela.


Apocalypse 1:4
Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;


Apocalypse 6:4
Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten.


Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso