A A A A A
×

Biblia Basque (EAB) 2008

2 Corinthiens 6

1
Jainkoak bere ekintzan lankide gaituenez gero, eskatzen dizuegu ez dezazuela alferrik har haren onginahia.
2
Izan ere, Jainkoak dio: Onginahi-garaian entzun dizut, salbamen-egunean lagundu. Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna.
3
Ez diogu inori okerrerako biderik eman, gure zerbitzua toki txarrean geldi ez dadin;
4
baizik eta gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eroapen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan,
5
zigor, kartzela, nahaspila eta lan neketsuetan, lo faltan eta janari-gabezian.
6
Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez, Espiritu Santuaren dohainez eta benetako maitasunez,
7
egiaren mezua hots eginez eta Jainkoaren indarra erakutsiz. Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik,
8
ohoratzen gaituztela nahiz iraintzen, gutaz ongi hitz egiten dutela nahiz gaizki. Gezurtitzat jotzen gaituzte, egia esaten dugun arren;
9
ezezaguntzat, ongi ezagunak garen arren; hilzorian gaude, baina oraindik bizirik; zigortuak, baina ez hilak;
10
tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude; behartsutzat, baina beste asko aberasten dugu; ezertxo ere ez bagenu bezala, guztiaren jabe garelarik.
11
Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.
12
Nire barruan harrera zabala duzue; zuek, ordea, itxirik duzue bihotza niretzat.
13
Erantzun iezadazue zuenganako nire jokabideari dagokionez. Seme-alabei bezala mintzo natzaizue; zabaldu zuek ere zeuen bihotzak.
14
Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?
15
Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?
16
Zein kidetasun izan dezake Jainkoaren tenpluak sasijainkoekin? Zeren gu Jainko biziaren tenplu baikara, Jainkoak berak esan bezala: Haiekin biziko naiz eta haiekin ibiliko, haien Jainko izango naiz eta haiek nire herri.
17
Horregatik, hau dio Jaunak: Irten haien artetik, urrundu, ez ukitu ezer kutsaturik, eta neuk hartuko zaituztet.
18
Aita izango naiz zuentzat, eta zuek seme-alaba niretzat. Hau dio Jaun ahalguztidunak.
2 Corinthiens 6:1
2 Corinthiens 6:2
2 Corinthiens 6:3
2 Corinthiens 6:4
2 Corinthiens 6:5
2 Corinthiens 6:6
2 Corinthiens 6:7
2 Corinthiens 6:8
2 Corinthiens 6:9
2 Corinthiens 6:10
2 Corinthiens 6:11
2 Corinthiens 6:12
2 Corinthiens 6:13
2 Corinthiens 6:14
2 Corinthiens 6:15
2 Corinthiens 6:16
2 Corinthiens 6:17
2 Corinthiens 6:18
2 Corinthiens 1 / 2Cor 1
2 Corinthiens 2 / 2Cor 2
2 Corinthiens 3 / 2Cor 3
2 Corinthiens 4 / 2Cor 4
2 Corinthiens 5 / 2Cor 5
2 Corinthiens 6 / 2Cor 6
2 Corinthiens 7 / 2Cor 7
2 Corinthiens 8 / 2Cor 8
2 Corinthiens 9 / 2Cor 9
2 Corinthiens 10 / 2Cor 10
2 Corinthiens 11 / 2Cor 11
2 Corinthiens 12 / 2Cor 12
2 Corinthiens 13 / 2Cor 13