A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

1 Jean 1



1
Hasieratik zen biziaren hitza, entzun eta geure begiz ikusi duguna, begiratu eta geure eskuz ukitu duguna, iragartzen dizuegu.
2
Izan ere, bizia agertu egin zen, ikusi egin dugu eta beronen lekuko gara; Aitarekin zegoen eta guri agertu zitzaigun betiko bizia iragartzen dizuegu.
3
Ikusi eta entzun duguna dizuegu zuei ere iragartzen, zuek ere gurekin elkartasunean bizi zaitezten. Eta gure elkartasuna Aitarekin eta honen seme Jesu Kristorekin da.
4
Eta gauzok idatzi, gure poza bete-betea izan dadin idazten ditugu.
5
Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.
6
Berarekin elkartasunean bizi garela esan eta ilunpetan baldin bagabiltza, gezurra diogu eta ez gara egiaren arabera ari.
7
Baina argitan bagabiltza, Jainkoa ere argitan dagoen bezala, elkartasuna dugu geure artean, eta haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu.
8
Bekaturik ez dugula esaten badugu, geure burua engainatzen dugu, eta egia ez dago gure baitan.
9
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.
10
Bekaturik ez dugula egin esaten badugu, gezurti egiten dugu bera, eta haren mezua ez dugu geuregan.











1 Jean 1:1
1 Jean 1:2
1 Jean 1:3
1 Jean 1:4
1 Jean 1:5
1 Jean 1:6
1 Jean 1:7
1 Jean 1:8
1 Jean 1:9
1 Jean 1:10






1 Jean 1 / 1Je 1
1 Jean 2 / 1Je 2
1 Jean 3 / 1Je 3
1 Jean 4 / 1Je 4
1 Jean 5 / 1Je 5