1 |
Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik? |
2 |
Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da. |
3 |
Eta eskatu eta hartzen ez baduzue, gaizki eskatzen duzuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko. |
4 |
Desleial halakook! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai izatea dena? Munduaren adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten da. |
5 |
Ala Liburu Santua alferrik ari dela uste al duzue, hau esatean: «Irrika biziz maite du Jainkoak guregan biziarazi duen espiritua»? |
6 |
Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei. |
7 |
Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik. |
8 |
Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok. |
9 |
Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura. |
10 |
Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte. |
11 |
Senideok, ez ibili bata bestearengatik gaizki-esaka. Bere senideaz gaizki esaten edo hura epaitzen duenak Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Eta legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik. |
12 |
Bat bakarra da legearen emailea eta epailea, salbatzeko eta kondenatzeko eskubidea duena. Zu, ordea, nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko? |
13 |
Entzun orain zuek, hau esaten duzuenok: «Gaur edo bihar halako hirira joango gara eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten». |
14 |
Hau esaten duzue eta ez dakizue zuen bizitza bihar zer izango den. Une batez agertu eta berehala desagertzen den lainoa besterik ez zarete eta! |
15 |
Beste hau esan behar zenukete: «Jaunak nahi badu eta bizi bagara, hau eta bestea egingo dugu». |
16 |
Zuek, ordea, zeuen harrokeriaz puztuta zabiltzate, eta horrelako harrokeria guztiak txarrak dira. |
17 |
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jacques 4:1 |
Jacques 4:2 |
Jacques 4:3 |
Jacques 4:4 |
Jacques 4:5 |
Jacques 4:6 |
Jacques 4:7 |
Jacques 4:8 |
Jacques 4:9 |
Jacques 4:10 |
Jacques 4:11 |
Jacques 4:12 |
Jacques 4:13 |
Jacques 4:14 |
Jacques 4:15 |
Jacques 4:16 |
Jacques 4:17 |
|
|
|
|
|
|
Jacques 1 / Jacq 1 |
Jacques 2 / Jacq 2 |
Jacques 3 / Jacq 3 |
Jacques 4 / Jacq 4 |
Jacques 5 / Jacq 5 |