1 |
Nik, Santiagok, Jainkoaren eta Jesu Kristo Jaunaren zerbitzari honek, atzerrian zabaldurik dagoen Jainkoaren herriko guztioi, agur! |
2 |
Senideok, egon zaitezte pozik edozein eratako tentaldik erasotzen dizuenean. |
3 |
Dakizuenez, zuen fedeak, probaldia jasanez, eroapena dakar. |
4 |
Eta eroapenak lortuko du bere helburua, heldutasun beteko pertsonak izan zaitezten, ezertan akatsik gabeak. |
5 |
Zuetakoren bat jakinduria beharrean badago, eska diezaiola Jainkoari eta eman egingo dio, eskuzabal ematen baitu, inori ezer aurpegira bota gabe. |
6 |
Baina eska dezala fedez eta inolako zalantzarik gabe, zalantzan dabilena, haizeak eraginik batetik bestera dabilen itsasoko olatua bezala baita. |
7 |
Horrelakoak ez beza uste Jaunarengandik ezer iritsiko duenik, |
8 |
gogo-bikoa eta bere jokabide guztietan aldakorra delarik. |
9 |
Behe-mailakoa den senidea harro bedi Jainkoak goratu duelako; |
10 |
aberatsa, berriz, behe-mailan jarria izan delako; izan ere, belar-lorea bezalaxe pasatzen da aberatsa. |
11 |
Eguzkia atera eta sargoriak jotzean, zimeldu egiten da belarra, erori lorea, eta kito haren itxura ederra. Horrelaxe ihartuko dira aberatsa eta beraren egintzak. |
12 |
Zorionekoa probaldian sendo irauten duen gizakia! Proba gainditu ondoren, bera maite dutenei Jainkoak agindu dien betiko bizia jasoko baitu sari. |
13 |
Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen ere. |
14 |
Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen. |
15 |
Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar. |
16 |
Ez engainatu zeuen buruak, senide maiteok! |
17 |
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik. |
18 |
Berak hala nahita, bizia eman digu egiaren mezuaz, bere sorkari guztien artean lehenengo izan gaitezen. |
19 |
[19-20] Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin. |
20 |
*** |
21 |
Beraz, itsuskeria oro eta hain ugari ageri den gaiztakeria bazterturik, onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indartsu den mezua. |
22 |
Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz. |
23 |
Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da; |
24 |
begira egon eta alde egin orduko, ahaztu egiten zaio nolakoa den. |
25 |
Baina askatasuna ematen duen lege bikaina hausnartu eta horri tinko eusten diona —ez erraz ahazten duen entzule bezala, benetako betetzaile bezala baizik—, hori zoriontsu izango da legea betez. |
26 |
Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio. |
27 |
Jainko Aitaren aurrean benetan garbi eta akats gabeko erlijioa hauxe da: umezurtz eta alargunei beren premietan laguntzea eta munduko gaiztakeriarekin nork bere burua ez kutsatzea.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jacques 1:1 |
Jacques 1:2 |
Jacques 1:3 |
Jacques 1:4 |
Jacques 1:5 |
Jacques 1:6 |
Jacques 1:7 |
Jacques 1:8 |
Jacques 1:9 |
Jacques 1:10 |
Jacques 1:11 |
Jacques 1:12 |
Jacques 1:13 |
Jacques 1:14 |
Jacques 1:15 |
Jacques 1:16 |
Jacques 1:17 |
Jacques 1:18 |
Jacques 1:19 |
Jacques 1:20 |
Jacques 1:21 |
Jacques 1:22 |
Jacques 1:23 |
Jacques 1:24 |
Jacques 1:25 |
Jacques 1:26 |
Jacques 1:27 |
|
|
|
|
|
|
Jacques 1 / Jacq 1 |
Jacques 2 / Jacq 2 |
Jacques 3 / Jacq 3 |
Jacques 4 / Jacq 4 |
Jacques 5 / Jacq 5 |