1 |
Eutsi senide arteko maitasunari. |
2 |
Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta. |
3 |
Oroit zaitezte preso daudenez, zuek ere haiekin batera preso bazeundete bezala; oroitu tratu txarrez erabiliez, zuek ere, haiek bezala, gorputza duzue eta. |
4 |
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak. |
5 |
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko. |
6 |
Beraz, uste osoz esan dezakegu: Jauna dut neure alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak? |
7 |
Oroit zaitezte Jainkoaren hitza hots egin zizueten zeuen zuzendariez, eta jarraitu berorien fedeari, nola bizi eta nola hil diren kontuan hartuz. |
8 |
Jesu Kristo bat bera da atzo, gaur eta beti. |
9 |
Ez zaitzatela edozein eratako doktrina arrotzek lilura. Garrantzizkoena Jainkoaren dohainaz barrutik sendotzea da, eta ez janariei buruzko arauez arduratzea, hauek ez baitiete ezer onik ekarri bete dituztenei. |
10 |
Guk badugu aldare bat, eta santutegi zaharraren zerbitzura daudenek ezin dute horretan eskaintzen den oparian parte hartu. |
11 |
Izan ere, juduen apaiz nagusiak santutegi barrura eramaten du barkamen-oparitzat eskainitako abereen odola; baina abere horien gorputzak kanpalekutik kanpora erretzen dira. |
12 |
Horregatik, Jesusek ere, bere odolaz herria sagaratzeko, hiritik kanpora jasan zuen heriotza. |
13 |
Goazen, bada, gu ere Jesusengana, kanpalekutik kanpora, haren desohorea bera eramanez, |
14 |
mundu honetan ez baitaukagu hiri iraunkorrik, baizik eta geroko hiriaren bila gabiltza. |
15 |
Beraz, Jesusen bidez eskain diezaiogun Jainkoari oparitzat etengabeko gorespena, geure ezpainez beraren izena aitortuz. |
16 |
Ez ahaztu on egiteaz eta elkarri laguntzeaz, horrelako opariak baititu Jainkoak atsegin. |
17 |
Egin zeuen zuzendarien esanak eta izan horien menpeko, zuetaz arduratzen baitira eta zuen kontu eman beharko baitiote Jainkoari; horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka; honek ez lizueke inolako onik ekarriko. |
18 |
Egizue otoitz guregatik. Gure ustez, garbi daukagu kontzientzia, gauza guztietan zintzo jokatu nahian baikabiltza. |
19 |
Otoitz egiteko eskatzen dizuet, batez ere, berriro zuen artera laster itzul nadin. |
20 |
Bakea ematen duen Jainkoari egiten diot otoitz zuen alde. Berak piztu zuen hildakoen artetik Jesus gure Jauna, betiko ituna ezartzeko bere odola isuri eta ardien Artzain handi bihurtu zena. |
21 |
Bakearen Jainkoak gai egin zaitzatela egite on ororen bidez haren nahia betetzeko; burutu dezala guregan berari atsegin zaion guztia Jesu Kristoren bidez. Aintza beroni menderen mendetan! Amen. |
22 |
Arren, senideok, ondo hartuko ahal duzue sermoi hau! Hitz labur batzuk erantsiz bidaltzen dizuet. |
23 |
Jakizue askatu dutela gure anaia Timoteo. Agudo etortzen bada, berarekin joango natzaizue ikustera. |
24 |
Agurtu zeuen zuzendariak eta fededun guztiak. Italiakoek agurtzen zaituztete. |
25 |
Jainkoaren grazia zuekin guztiokin.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Hébreux 13:1 |
Hébreux 13:2 |
Hébreux 13:3 |
Hébreux 13:4 |
Hébreux 13:5 |
Hébreux 13:6 |
Hébreux 13:7 |
Hébreux 13:8 |
Hébreux 13:9 |
Hébreux 13:10 |
Hébreux 13:11 |
Hébreux 13:12 |
Hébreux 13:13 |
Hébreux 13:14 |
Hébreux 13:15 |
Hébreux 13:16 |
Hébreux 13:17 |
Hébreux 13:18 |
Hébreux 13:19 |
Hébreux 13:20 |
Hébreux 13:21 |
Hébreux 13:22 |
Hébreux 13:23 |
Hébreux 13:24 |
Hébreux 13:25 |
|
|
|
|
|
|
Hébreux 1 / Héb 1 |
Hébreux 2 / Héb 2 |
Hébreux 3 / Héb 3 |
Hébreux 4 / Héb 4 |
Hébreux 5 / Héb 5 |
Hébreux 6 / Héb 6 |
Hébreux 7 / Héb 7 |
Hébreux 8 / Héb 8 |
Hébreux 9 / Héb 9 |
Hébreux 10 / Héb 10 |
Hébreux 11 / Héb 11 |
Hébreux 12 / Héb 12 |
Hébreux 13 / Héb 13 |