A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Hébreux 12



1
Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari.
2
Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria dago.
3
Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen.
4
Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.
5
Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua: Ene seme, ez baztertu Jaunaren zentzarazpena, ezta adorea galdu ere agiraka egiten badizu,
6
maite duena baitu Jaunak zentzarazten eta semetzat hartzen duena du zigortzen.
7
Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?
8
Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik.
9
Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko.
10
Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia.
11
Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.
12
Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak,
13
eta ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino.
14
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.
15
Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi.
16
Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen-semetza.
17
Badakizue geroago bedeinkazioa eskuratu nahi izan zuela, baina ez zuen lortu, eta, negarrez erregutu bazion ere, ez zuen aitaren asmoa aldatzeko modurik izan.
18
Zuek ez zarete hurbildu, israeldarrak bezala, uki daitekeen mendi batera, su kiskalgarria, laino itxia, ilunpea eta ekaitza zeuden mendira;
19
ez duzue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun zuten israeldarrek gehiago ez ziezaiela hitz egin eskatu zuten,
20
ezin baitzuten jasan agintzen ziena: Mendia ukitzen duenari, aberea izanda ere, harrika emango diote.
21
Hain zen izugarria ikuskaria, non Moisesek berak ere honela baitzioen: Beldur-ikaraz nago.
22
Zuek, ordea, Sion mendira hurbildu zarete, Jainko biziaren hirira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko bildurik dauden milaka eta milaka aingerurengana,
23
beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana
24
eta itun berriaren bitarteko den Jesusengana, Abelena baino indartsuago mintzo den odolaz garbitu gaituenarengana.
25
Kontuz, bada! Ez gutxietsi hitz egiten dizuena. Izan ere, lurrean hitz egin zienean gutxietsi zutenek zigorrari ihes egiterik izan ez bazuten, are gutxiago guk, zerutik hitz egitean bizkarra ematen badiogu!
26
Orduan bere ahotsaz lurra dardararazi zuen Jainkoak hau hots egiten digu orain: Oraindik beste behin, lurrari ez ezik, zeruari ere dar-dar eragingo diot.
27
Oraindik beste behin hitzek hau adierazten dute: dar-dar egiten duten gauzak, eginak direnez, desagertu egingo direla, dar-dar egin ez dezaketenak bakarrik geldi daitezen.
28
Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz,
29
su kiskalgarria baita gure Jainkoa.











Hébreux 12:1
Hébreux 12:2
Hébreux 12:3
Hébreux 12:4
Hébreux 12:5
Hébreux 12:6
Hébreux 12:7
Hébreux 12:8
Hébreux 12:9
Hébreux 12:10
Hébreux 12:11
Hébreux 12:12
Hébreux 12:13
Hébreux 12:14
Hébreux 12:15
Hébreux 12:16
Hébreux 12:17
Hébreux 12:18
Hébreux 12:19
Hébreux 12:20
Hébreux 12:21
Hébreux 12:22
Hébreux 12:23
Hébreux 12:24
Hébreux 12:25
Hébreux 12:26
Hébreux 12:27
Hébreux 12:28
Hébreux 12:29






Hébreux 1 / Héb 1
Hébreux 2 / Héb 2
Hébreux 3 / Héb 3
Hébreux 4 / Héb 4
Hébreux 5 / Héb 5
Hébreux 6 / Héb 6
Hébreux 7 / Héb 7
Hébreux 8 / Héb 8
Hébreux 9 / Héb 9
Hébreux 10 / Héb 10
Hébreux 11 / Héb 11
Hébreux 12 / Héb 12
Hébreux 13 / Héb 13