1 |
Legeak, beraz, etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, ez ditzake inola ere, urtero etengabe eskaintzen diren opari berberen bidez, Jainkoarengana hurbiltzen direnak bete-beteko egin. |
2 |
Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango. |
3 |
Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero, |
4 |
zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin. |
5 |
Horregatik, Kristok, mundu honetan sartzerakoan, Jainkoari esan zion: Ez zenuen nahi izan opari eta eskaintzarik; baina gorputza eratu zenidan. |
6 |
Erre-opari eta bekatuen barkamen-oparirik ez duzu atsegin izan. |
7 |
Horregatik diot: «Hemen nauzu». Liburuan agintzen zait zure nahia betetzeko, ene Jainko. |
8 |
Lehenik dio: Ez zenuen nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. |
9 |
Ondoren, beste hau dio: Hemen nauzu zure nahia betetzeko. Aipaturiko lehenengo kultua kentzen du bigarrena jartzeko. |
10 |
Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak. |
11 |
Apaiza egunero ari da bere kultu-zerbitzuan, bekatua inola ere kendu ezin duten opari berberak behin eta berriz eskainiz. |
12 |
Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko. |
13 |
Eta, orain, Jainkoak etsaiak oin-aulkitzat noiz jarriko dizkion itxaroten dago. |
14 |
Izan ere, opari bakar baten bidez beren betera eraman ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak direnak. |
15 |
Aitorpen bera egiten digu Espiritu Santuak ere, hau esatean: |
16 |
Hona hemen etorkizunean haiekin egingo dudan ituna: Bihotzean ezarriko dizkiet neure legeak, buruan idatziko. Hala diot nik, Jaunak. |
17 |
Eta haien bekatuak eta gaiztakeriak ez ditut gehiago gogoratuko. |
18 |
Horrela bada, bekatuak barkaturik daudenean, ez da bekatuen barkamenerako opari beharrik. |
19 |
Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko, |
20 |
Jesusek errezelean barrena —hau da, bere gorputzean barrena— bide berri eta bizia ireki baitigu. |
21 |
Jesus apaiz handia Jainkoaren etxeko buru dugunez, |
22 |
hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik. |
23 |
Iraun dezagun sendo itxaropena aitortuz, leiala da-eta hitza eman diguna. |
24 |
Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. |
25 |
Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan. |
26 |
Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik: |
27 |
Jainkoaren auzi izugarria eta errebeldeak irentsiko dituen su kiskalgarria besterik ez dezakegu espero. |
28 |
Moisesen legea hausten duenari heriotza-zigorra ematen zaio gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz. |
29 |
Zenbatez zigor handiagoa ez ote du mereziko Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak! |
30 |
Ongi ezagutzen dugu hau esan zuena: Niri dagokit mendekua, neuk emango dut ordaina. Eta beste hau ere esan zuen: Jaunak epaituko du bere herria. |
31 |
Izugarria da Jainko biziaren eskuetan erortzea! |
32 |
Oroit zaitezte iraganeko egun haietaz: argia hartu berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten. |
33 |
Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean; besteok, horrela erabilitakoen lagunkide izan zineten; |
34 |
parte izan zenuten kartzelatuen oinazeetan eta pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean, jakinik aberastasun bikainagoa eta iraunkorragoa zenutela. |
35 |
Beraz, ez galdu adorea, berekin sari handia dakar eta. |
36 |
Iraupena behar duzue, Jainkoaren borondatea betez agintzaria eskuratzeko. |
37 |
Izan ere: Laster, bai, oso laster etorriko da etortzekoa, ez du luzatuko. |
38 |
Nire zintzoa fedeari esker biziko da, baina atzera egiten badu, ez dut atsegin izango. |
39 |
Gu ez gara, ordea, atzera egin eta hondatzen direnetakoak, fedearen bidez salbamen bila gabiltzanak baizik.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Hébreux 10:1 |
Hébreux 10:2 |
Hébreux 10:3 |
Hébreux 10:4 |
Hébreux 10:5 |
Hébreux 10:6 |
Hébreux 10:7 |
Hébreux 10:8 |
Hébreux 10:9 |
Hébreux 10:10 |
Hébreux 10:11 |
Hébreux 10:12 |
Hébreux 10:13 |
Hébreux 10:14 |
Hébreux 10:15 |
Hébreux 10:16 |
Hébreux 10:17 |
Hébreux 10:18 |
Hébreux 10:19 |
Hébreux 10:20 |
Hébreux 10:21 |
Hébreux 10:22 |
Hébreux 10:23 |
Hébreux 10:24 |
Hébreux 10:25 |
Hébreux 10:26 |
Hébreux 10:27 |
Hébreux 10:28 |
Hébreux 10:29 |
Hébreux 10:30 |
Hébreux 10:31 |
Hébreux 10:32 |
Hébreux 10:33 |
Hébreux 10:34 |
Hébreux 10:35 |
Hébreux 10:36 |
Hébreux 10:37 |
Hébreux 10:38 |
Hébreux 10:39 |
|
|
|
|
|
|
Hébreux 1 / Héb 1 |
Hébreux 2 / Héb 2 |
Hébreux 3 / Héb 3 |
Hébreux 4 / Héb 4 |
Hébreux 5 / Héb 5 |
Hébreux 6 / Héb 6 |
Hébreux 7 / Héb 7 |
Hébreux 8 / Héb 8 |
Hébreux 9 / Héb 9 |
Hébreux 10 / Héb 10 |
Hébreux 11 / Héb 11 |
Hébreux 12 / Héb 12 |
Hébreux 13 / Héb 13 |