1 |
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen bidez agindu zaigun bizia iragartzeko Jesu Kristoren apostolu naizen honek, |
2 |
zuri idazten dizut, ene seme maite Timoteo. Jainko Aitak eta Kristo Jesus gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea. |
3 |
Eskerrak ematen dizkiot arbasoen irakatsiei jarraituz bihotz garbiz zerbitzatzen dudan Jainkoari, eta gogoan zaitut etengabe, gau eta egun, neure otoitzetan. |
4 |
Zure malkoez oroitzean, zu ikusteko irrikaz nago, pozez bete nadin. |
5 |
Izan ere, gogoan dut zuk duzun zinezko fedea, lehenik Loide zure amonak eta Eunize zure amak izan zuten fede bera; ziur nago zuk ere badaukazula. |
6 |
Horregatik gogorarazten dizut indarberri dezazula nik eskuak ezartzean Jainkoak eman zizun dohaina, |
7 |
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik. |
8 |
Ez izan, bada, gure Jauna aitortzeko lotsarik; ez lotsatu nitaz ere, harengatik kartzelan dagoen honetaz; bestela baizik, Jainkoaren indarraz fidaturik, sufri ezazu nirekin batera berri onaren alde. |
9 |
Jainkoak salbatu gintuen eta bere herri santu izatera dei egin zigun, ez gure egintzengatik, berak hala erabakia zuelako baizik, eta mende guztiak baino lehen Kristo Jesusengan onginahiz maite izan gaituelako. |
10 |
Onginahi hau orain agertu da, Kristo Jesus gure Salbatzailea munduan agertzean; honek heriotza ezereztu du eta biziaren eta hilezkortasunaren argia zabaldu, berri onaren bidez. |
11 |
Berri on horren oihulari, apostolu eta irakasle egin nau Jainkoak. |
12 |
Hori da nire sufrimenduen arrazoia; baina ez naiz lotsatzen, badakit-eta nortaz fidatu naizen, eta ziur nago baduela hark indarrik nire esku utzi duen fede-gordailua azken eguna arte zaintzeko. |
13 |
Har itzazu jarraibidetzat Kristo Jesusengan oinarritzen diren sinesmen eta maitasunari buruz niregandik entzun dituzun hitz osasungarriak. |
14 |
Zaindu gordailu eder hau, guregan bizi den Espiritu Santuaren indarraz. |
15 |
Badakizu Asia probintziako guztiek utzi egin nindutela, hauen artean Figelok eta Hermogenesek. |
16 |
Errukiz har ditzala Jaunak Onesiforo eta beronen etxekoak, askotan indarberritu bainau honek eta ez da nire kateez lotsatu; |
17 |
bestela baizik, Erroman izan zenean, nire bila ibili zen arretaz, aurkitu ninduen arte. |
18 |
Eman biezaio Jaunak auzi-egunean bere errukia iristea. Eta inork baino hobeto dakizu zenbateko laguntza eman zidan Efeson ere.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2 Timothée 1:1 |
2 Timothée 1:2 |
2 Timothée 1:3 |
2 Timothée 1:4 |
2 Timothée 1:5 |
2 Timothée 1:6 |
2 Timothée 1:7 |
2 Timothée 1:8 |
2 Timothée 1:9 |
2 Timothée 1:10 |
2 Timothée 1:11 |
2 Timothée 1:12 |
2 Timothée 1:13 |
2 Timothée 1:14 |
2 Timothée 1:15 |
2 Timothée 1:16 |
2 Timothée 1:17 |
2 Timothée 1:18 |
|
|
|
|
|
|
2 Timothée 1 / 2Tim 1 |
2 Timothée 2 / 2Tim 2 |
2 Timothée 3 / 2Tim 3 |
2 Timothée 4 / 2Tim 4 |