1 |
Nik, Paulok, Jainko gure Salbatzailearen eta gure itxaropen den Jesu Kristoren aginduz beronen apostolu naizen honek, |
2 |
zuri idazten dizut, Timoteo, sinesmenean neure egiazko seme zaitudan horri. Jainko Aitak eta Jesu Kristo gure Jaunak eman biezazkizute grazia, errukia eta bakea. |
3 |
Mazedonia aldera joan nintzenean, Efeson gelditzeko eskatu nizun; jarraitu, otoi, bertan, eta zentzatu doktrina arrotzak irakasten ari direnak; |
4 |
esaiezu ipuin eta amaigabeko jatorri-zerrendetan arretarik ez jartzeko; izan ere, honelakoak egokiagoak dira eztabaidak sortzeko, sinesmenez onartzen den Jainkoaren salbamen-asmoan hezteko baino. |
5 |
Zuk egin beharreko oharpenaren helburua hauxe da: bihotz garbitik, kontzientzia onetik eta itxurakeriarik gabeko sinesmenetik datorren maitasuna indartzea. |
6 |
Batzuek bide horretatik okertu eta alferrikako berritsukerietara jo dute, |
7 |
lege-maisu izan nahian, esaten eta aho betean irakasten dutena ulertzen ez badute ere. |
8 |
Badakigu legea, berorren helburuari dagokionez erabiliz gero, ona dena; |
9 |
kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aita-amen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat, |
10 |
lizun eta homosexualentzat, esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren kontra jartzen den edonorentzat; |
11 |
irakaspen hori, Jainko zoriontsuak nire gain utzi duen berri on aintzatsuak ematen duena da. |
12 |
Eskerrak ematen dizkiot Kristo Jesus gure Jaunari, nire gain bere apostolu-zerbitzua uzteko fidagarri aurkitu nauelako eta zerbitzu hori betetzeko indarrak eman dizkidalako, |
13 |
niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidoztatzaile izan nintzen honi; izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen. |
14 |
Horrela, gainezka isuri zidan gure Jaunak bere onginahia, Kristo Jesusekin bat eginik ditugun sinesmena eta maitasuna emanez. |
15 |
Sinesgarria eta guztiok onartzekoa da doktrina hau: Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura. Eta inor ez ni baino bekatariagorik; |
16 |
baina horrexegatik, hain zuzen, errukitu zitzaidan Jainkoa, Jesu Kristok bere pazientzia aurrenik niregan erakuts zezan eta betiko bizia izateko harengan sinetsiko zutenentzat eredu izan nendin. |
17 |
Gizaldien Erregeari, beraz, Jainko hilezkor, ikusezin eta bakarrari, ohore eta aintza menderen mendetan. Amen. |
18 |
Timoteo, ene seme, argibide hauek uzten dizkizut, elkarteko profetek zutaz esan zutena gogoratuz. Hartan oinarriturik, hartzazu parte borroka eder honetan, |
19 |
sinesmenari eta kontzientzia garbiari eutsiz; hau bazterrera uzteagatik, sinesmenean ere huts egin du zenbaitek, |
20 |
hala nola Himeneok eta Alexandrok. Hauek Satanasen esku utzi ditut, biraorik ez egiten ikas dezaten.
|
Standard Bible |
Public Domain |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1 Timothée 1:1 |
1 Timothée 1:2 |
1 Timothée 1:3 |
1 Timothée 1:4 |
1 Timothée 1:5 |
1 Timothée 1:6 |
1 Timothée 1:7 |
1 Timothée 1:8 |
1 Timothée 1:9 |
1 Timothée 1:10 |
1 Timothée 1:11 |
1 Timothée 1:12 |
1 Timothée 1:13 |
1 Timothée 1:14 |
1 Timothée 1:15 |
1 Timothée 1:16 |
1 Timothée 1:17 |
1 Timothée 1:18 |
1 Timothée 1:19 |
1 Timothée 1:20 |
|
|
|
|
|
|
1 Timothée 1 / 1Tim 1 |
1 Timothée 2 / 1Tim 2 |
1 Timothée 3 / 1Tim 3 |
1 Timothée 4 / 1Tim 4 |
1 Timothée 5 / 1Tim 5 |
1 Timothée 6 / 1Tim 6 |