1 |
Azkenik, senideok, otoi eta otoi hau eskatzen dizuet Jesus Jaunaren izenean: Jainkoari atsegin emateko nola bizi guregandik ikasi zenutenez gero, saia zaitezte gero eta gehiago horrela bizitzen. |
2 |
Badakizue nolako irakaspenak eman genizkizuen Jaunaren izenean. |
3 |
Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik. |
4 |
Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin, |
5 |
bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala; |
6 |
inork ez dezala gai honetan bere senidea irain edo engaina, Jauna bera baita horiez guztiez mendekatzen dena, lehen ere behin eta berriro zinez esan genizuen bezala. |
7 |
Jainkoak ez gaitu moralgabekerian bizitzeko deitu, berarentzat sagaraturik bizitzeko baizik. |
8 |
Beraz, irakatsi hauek gutxiesten dituenak ez du gizakia gutxiesten, bere Espiritu Santua ematen dizuen Jainkoa baizik. |
9 |
Elkarri zor diozuen maitasunari buruz, ez duzue nik idatzi beharrik, Jainkoak berak irakasten baitizue elkar maitatzen, |
10 |
eta hala egiten duzue Mazedonia osoko senideekin. Hala ere, senideok, saia zaitezte, arren, gero eta maitasun handiagoa izaten |
11 |
eta bizitza baketsua eramaten, nor bere arazoez arduratuz eta nork bere eskuz lan eginez, agindua dizuegun bezala. |
12 |
Horrela, kristau ez direnen errespetua zeuenganatuko duzue, eta ez duzue inoren beharrik izango. |
13 |
Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera. |
14 |
Jesus hil eta piztu zela egiaz sinesten badugu, era berean, Jesusekin bat eginik hil direnak ere Jainkoak berekin hartuko ditu. |
15 |
Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz: guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok, ez diegu hil direnei aurrea hartuko. |
16 |
Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira; |
17 |
gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara. |
18 |
Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1 Thessaloniciens 4:1 |
1 Thessaloniciens 4:2 |
1 Thessaloniciens 4:3 |
1 Thessaloniciens 4:4 |
1 Thessaloniciens 4:5 |
1 Thessaloniciens 4:6 |
1 Thessaloniciens 4:7 |
1 Thessaloniciens 4:8 |
1 Thessaloniciens 4:9 |
1 Thessaloniciens 4:10 |
1 Thessaloniciens 4:11 |
1 Thessaloniciens 4:12 |
1 Thessaloniciens 4:13 |
1 Thessaloniciens 4:14 |
1 Thessaloniciens 4:15 |
1 Thessaloniciens 4:16 |
1 Thessaloniciens 4:17 |
1 Thessaloniciens 4:18 |
|
|
|
|
|
|
1 Thessaloniciens 1 / 1Thes 1 |
1 Thessaloniciens 2 / 1Thes 2 |
1 Thessaloniciens 3 / 1Thes 3 |
1 Thessaloniciens 4 / 1Thes 4 |
1 Thessaloniciens 5 / 1Thes 5 |