1 |
Ene senide maiteok, irrika biziz nago zuek ikusteko. Zuek, maiteok, ene poz eta koroa zaretenok, iraun ezazue Jaunari tinko atxikiak. |
2 |
Ebodia eta Sintikeri, Jaunarengatik, bat etor daitezela eskatzen diet. |
3 |
Zuri, lagun zintzo horri, emakume horiei laguntzeko eskatzen dizut, nirekin batera borrokatu baitziren berri onaren alde, Klemente eta gainerako nire lankideekin batera; hauen izenak biziaren liburuan idatzirik daude. |
4 |
Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte! |
5 |
Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna! |
6 |
Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. |
7 |
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez. |
8 |
Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. |
9 |
Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue. |
10 |
Poz handia hartu dut kristau bezala, nireganako duzuen ardura nabarmen agertu delako; bazenuten lehendik ere, baina agertzeko aukerarik ez. |
11 |
Ez diot hau ezeren beharrean nagoelako, ni neu edozein egoeratan neurez moldatzen ikasia bainago; |
12 |
badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen. Edozein egoeratan zaildua eta edozertara jarria nago: aserik nahiz goseak egotera, ugari edukitzera nahiz beharrizanera. |
13 |
Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan. |
14 |
Hala ere, ederki egin zenuten nire atsekabean zeuen solidaritatea agertzean. |
15 |
Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berri ona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin, zuek izan ezik; |
16 |
Tesalonikan nintzelarik ere bidali zenidaten behin eta birritan nire premietarako behar nuena. |
17 |
Ez uste izan neuretzako mesede bila nabilenik; zuen aldeko kontua handitzea nahi dut. |
18 |
Hartu dut, bada, dena, eta sobera daukat; oso ongi hornitua nago, Epafroditoren eskuz bidali didazuena hartu ondoren. Jainkoak atseginez onartzen duen oparia da zuen emaitza. |
19 |
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez. |
20 |
Aintza Jainko gure Aitari menderen mendetan! Amen. |
21 |
Agur itzazue kristau fededun guztiak. Nirekin dauden senideek agurtzen zaituztete. |
22 |
Fededun guztiek agurtzen zaituztete, enperadorearen etxean daudenek batez ere. |
23 |
Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Philippiens 4:1 |
Philippiens 4:2 |
Philippiens 4:3 |
Philippiens 4:4 |
Philippiens 4:5 |
Philippiens 4:6 |
Philippiens 4:7 |
Philippiens 4:8 |
Philippiens 4:9 |
Philippiens 4:10 |
Philippiens 4:11 |
Philippiens 4:12 |
Philippiens 4:13 |
Philippiens 4:14 |
Philippiens 4:15 |
Philippiens 4:16 |
Philippiens 4:17 |
Philippiens 4:18 |
Philippiens 4:19 |
Philippiens 4:20 |
Philippiens 4:21 |
Philippiens 4:22 |
Philippiens 4:23 |
|
|
|
|
|
|
Philippiens 1 / Phil 1 |
Philippiens 2 / Phil 2 |
Philippiens 3 / Phil 3 |
Philippiens 4 / Phil 4 |