A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Deutéronome 31



1
Moisesek israeldar guztiei berriro hitz egin
2
eta esan zien: «Baditut dagoeneko ehun eta hogei urte eta ez naiz gauza daukadan kargurako; gainera, Jaunak esan dit: “Ez duzu horko Jordan hori igaroko”.
3
Jauna bera, zuen Jainkoa, igaroko da zuen aurretik, berak suntsituko ditu horko herriak eta beren lurraldetik botako. Josue joango da zuen buru, Jaunak esan bezala.
4
Jaunak Sihon eta Og errege amortarrei eta beraien lurraldeei egindakoa bera egingo die herri horiei ere, suntsitu alegia.
5
Jaunak zuen eskura jarriko ditu; zuek, nik agindu bezala jokatuko duzue haiekin.
6
Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».
7
Ondoren, Moisesek Josueri dei egin eta israeldar guztien aurrean esan zion: «Izan bihotz eta adore! Zeuk sarraraziko duzu herria arbasoei zin eginez Jaunak agindutako lurraldean eta zeuk banatuko lurraldea ondaretzat.
8
Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!»
9
Moisesek lege hau idatziz jarri eta Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarren eta Israelgo herri-arduradun guztien esku utzi zuen.
10
Eta agindu hau eman zien: «Zazpi urtez behin, zorren barkamen-urtean, Etxola Jaietan,
11
Israel osoa Jaunaren zuen Jainkoaren aurrean, berak aukeratuko duen lekuan aurkeztean, lege hau irakurriko diozue herri osoari ozenki.
12
Bildu herri osoa —gizon-emakumeak, haurrak eta zuen hirietan bizi diren etorkinak— denek entzun dezaten, Jaunari zuen Jainkoari begirune izaten ikasi eta lege honen xedapen guztiak betetzen saia daitezen.
13
Horrela, legeaz ezer ez dakiten zuen seme-alabek ere entzungo dute eta ikasiko Jaunari zuen Jainkoari begirune izaten, Jordanez beste aldean jabetzan hartuko duzuen lurraldean biziko zareten denbora guztian».
14
Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Hurbil duzu heriotza-eguna. Egiozu dei Josueri, eta aurkez zaitezte biok elkarketa-etxolan, Josueri neure aginduak eman diezazkiodan». Hala, Moises eta Josue elkarketa-etxolan aurkeztera joan ziren.
15
Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean; hau etxola-sarreran zegoen.
16
Jaunak esan zion Moisesi: «Begira, laster hilko zara, eta herria, sartzera doan lurraldeko jainko arrotzei jarraituz, nirekiko desleial izango da; utzi egingo nau eta zurekin eginiko ituna hautsiko.
17
Orduan, nire haserrea piztuko da israeldarren kontra eta bertan behera utziko ditut; ezkutatu egingo diet aurpegia eta irentsi egingo dituzte. Jasan beharko dituzten zoritxar eta atsekabe izugarriek jotzean, ohartuko dira, ni, Jaun hau, beraiekin ez nengoelako gertatu zitzaizkiela zoritxar guztiak.
18
Baina orduan eta gehiago ezkutatuko diet aurpegia, jainko arrotzengana bihurtuz egingo duten gaiztakeriagatik.
19
«Idatzi orain esango dizudan kantika; irakatsi israeldarrei eta errepika dezatela, kantika hori lekuko izango baitut beraien kontra.
20
Izan ere, arbasoei zin eginez agindu nien lurraldera —esnea eta eztia darizkion lurraldera— eramango ditudanean, asetzeraino jango dute israeldarrek, gizendu eta jainko arrotzengana bihurtuko dira, kultu emateko; mespretxatu egingo naute eta nire ituna hautsiko.
21
Eta zoritxar eta atsekabe izugarri horiek gertatzean, kantika hau lekuko izango dute beren kontra, ondorengoek ere gogoan eta ahoan izango baitute. Izan ere, ondotxo dakit zer asmo darabiltzan gogoan herri honek, zin eginez agindutako lurraldera eraman baino lehenagotik ere».
22
Egun hartan, beraz, Jaunak esaniko kantika idatzi eta israeldarrei irakatsi zien Moisesek.
23
Gero, agindu zion Jaunak Nunen seme Josueri: «Izan bihotz eta adore! Zuk eramango dituzu israeldarrak zin eginez agindu diedan lurraldera, eta ni zeurekin izango nauzu».
24
Moisesek, lege honen xedapen guztiak liburuan idatzi zituenean,
25
agindu hau eman zien Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarrei:
26
«Hartu legearen liburua eta ezarri Jaunaren zeuen Jainkoaren itun-kutxaren alboan; han egongo da zuen kontrako lekuko gisa.
27
Ezagunak ditut zuen errebeldiak eta lepagogorkeria. Orain, ni zuekin bizi izan naizen artean ere, Jaunaren aurka errebelde izan bazarete, zer ez ote da izango ni hil eta gero?»
28
Moisesek jarraitu zuen: «Bil daitezela nire ondora leinuetako arduradun eta funtzionario guztiak; kantikaren bertsoak nahi dizkiet adierazi. Zeru-lurrak jarriko ditut lekuko,
29
bai baitakit, ni hiltzean, erabat galbideratuko zaretela, nik agindutako bidetik aldenduz. Eta azkenik, zoritxarra iritsiko zaizue, Jaunari gaizki iruditzen zaiona egingo baituzue, zeuen jokabideaz hura haserraraziz».
30
Orduan, Moisesek kantikaren bertso guztiak adierazi zizkion israeldarren elkarte osoari.











Deutéronome 31:1
Deutéronome 31:2
Deutéronome 31:3
Deutéronome 31:4
Deutéronome 31:5
Deutéronome 31:6
Deutéronome 31:7
Deutéronome 31:8
Deutéronome 31:9
Deutéronome 31:10
Deutéronome 31:11
Deutéronome 31:12
Deutéronome 31:13
Deutéronome 31:14
Deutéronome 31:15
Deutéronome 31:16
Deutéronome 31:17
Deutéronome 31:18
Deutéronome 31:19
Deutéronome 31:20
Deutéronome 31:21
Deutéronome 31:22
Deutéronome 31:23
Deutéronome 31:24
Deutéronome 31:25
Deutéronome 31:26
Deutéronome 31:27
Deutéronome 31:28
Deutéronome 31:29
Deutéronome 31:30






Deutéronome 1 / Deu 1
Deutéronome 2 / Deu 2
Deutéronome 3 / Deu 3
Deutéronome 4 / Deu 4
Deutéronome 5 / Deu 5
Deutéronome 6 / Deu 6
Deutéronome 7 / Deu 7
Deutéronome 8 / Deu 8
Deutéronome 9 / Deu 9
Deutéronome 10 / Deu 10
Deutéronome 11 / Deu 11
Deutéronome 12 / Deu 12
Deutéronome 13 / Deu 13
Deutéronome 14 / Deu 14
Deutéronome 15 / Deu 15
Deutéronome 16 / Deu 16
Deutéronome 17 / Deu 17
Deutéronome 18 / Deu 18
Deutéronome 19 / Deu 19
Deutéronome 20 / Deu 20
Deutéronome 21 / Deu 21
Deutéronome 22 / Deu 22
Deutéronome 23 / Deu 23
Deutéronome 24 / Deu 24
Deutéronome 25 / Deu 25
Deutéronome 26 / Deu 26
Deutéronome 27 / Deu 27
Deutéronome 28 / Deu 28
Deutéronome 29 / Deu 29
Deutéronome 30 / Deu 30
Deutéronome 31 / Deu 31
Deutéronome 32 / Deu 32
Deutéronome 33 / Deu 33
Deutéronome 34 / Deu 34