1 |
Izan zaitezte, beraz, Jainkoaren antzekoak, beraren seme-alaba maite zaretenez. |
2 |
Bizi zaitezte maitasunean, Kristoren antzera, berak maite izan baikintuen eta bere burua gure alde eman baitzuen, Jainkoak atseginez onartzen duen oparitzat eskainiz. |
3 |
Aipatu ere ez egin zuen artean lizunkeria edota inolako bizio eta gutiziarik, fededunei dagokienez; |
4 |
ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere; hori guztia ez baita itxurazkoa. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari. |
5 |
Jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere —halakoa sasijainkozalea baita— ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango. |
6 |
Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka. |
7 |
Ez izan halakoen kide. |
8 |
Izan ere, garai batean ilunpetan bizi zineten; orain, aldiz, argitan bizi zarete, Jaunarekin bat eginik. Jokatu, beraz, argiaren partaide zaretenez; |
9 |
argiaren fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira. |
10 |
Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin |
11 |
eta ez hartu parte ilunpetan bizi direnen alferrikako egintzetan; sala itzazue, ordea, |
12 |
lotsagarri baita horiek isilean egin ohi dutena aipatzea ere. |
13 |
Baina argiak salatzen duen guztia agerian gelditzen da, |
14 |
eta agerian gelditzen dena argi bihurtzen. Horregatik esan ohi da: Esna zaitez, lo zauden hori, jaiki hildakoen artetik eta Kristok argituko zaitu. |
15 |
Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik, |
16 |
egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu. |
17 |
Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen. |
18 |
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz, |
19 |
zeuen artean salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak abestuz. Kantatu eta egin gorazarre Jaunari bihotz-bihotzez, |
20 |
gauza guztiengatik Jainko Aitari etengabe eskerrak emanez, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean. |
21 |
Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik. |
22 |
Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala, |
23 |
senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik. |
24 |
Eliza Kristoren menpeko den bezala, izan bitez emazteak ere denetan senarren menpeko. |
25 |
Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala. |
26 |
Bere burua eskainiz, sagaratu egin zuen Eliza, urez eta hitzaren indarrez garbituz. |
27 |
Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, santu eta kutsugabea. |
28 |
Era berean, senarrek ere beren gorputza bezalaxe maitatu behar dituzte emazteak. Emaztea maite duenak bere burua maite du. |
29 |
Ez du inork bere gorputza gorrotatzen, baizik eta jaten eman eta zaindu egiten du, Kristok Elizarekin egiten duen bezala; |
30 |
eta gu guztiok gorputz horren atal gara. |
31 |
Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. |
32 |
Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut. |
33 |
Dena dela, zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Éphésiens 5:1 |
Éphésiens 5:2 |
Éphésiens 5:3 |
Éphésiens 5:4 |
Éphésiens 5:5 |
Éphésiens 5:6 |
Éphésiens 5:7 |
Éphésiens 5:8 |
Éphésiens 5:9 |
Éphésiens 5:10 |
Éphésiens 5:11 |
Éphésiens 5:12 |
Éphésiens 5:13 |
Éphésiens 5:14 |
Éphésiens 5:15 |
Éphésiens 5:16 |
Éphésiens 5:17 |
Éphésiens 5:18 |
Éphésiens 5:19 |
Éphésiens 5:20 |
Éphésiens 5:21 |
Éphésiens 5:22 |
Éphésiens 5:23 |
Éphésiens 5:24 |
Éphésiens 5:25 |
Éphésiens 5:26 |
Éphésiens 5:27 |
Éphésiens 5:28 |
Éphésiens 5:29 |
Éphésiens 5:30 |
Éphésiens 5:31 |
Éphésiens 5:32 |
Éphésiens 5:33 |
|
|
|
|
|
|
Éphésiens 1 / Éphé 1 |
Éphésiens 2 / Éphé 2 |
Éphésiens 3 / Éphé 3 |
Éphésiens 4 / Éphé 4 |
Éphésiens 5 / Éphé 5 |
Éphésiens 6 / Éphé 6 |