1 |
Fededunen aldeko diru-laguntzari buruz ez duzue nik gehiago idatzi beharrik. |
2 |
Ezaguna dut zuen borondate ona, eta horrek harro ibilarazten nau Mazedoniakoen aurrean: Akaiakoek prestakizunak iaztik eginak dituztela esaten diet, eta zuen arreta bizia bizkorgarri gertatzen da gehienentzat. |
3 |
Anaiak bidaltzen dizkizuet. Ea, bada, harrotzeko nire bide hori ez den huts gertatzen gai honetan, eta zuek benetan prest zaudeten, esan dizuedan bezala. |
4 |
Ez dadila gerta, mazedoniarrak nirekin joan eta zuek prestatu gabe aurkituz gero, ni lotsatua gelditzea zuengan jarri dudan konfiantzagatik; lotsa, nirea bai, baina batez ere zuena izango litzateke. |
5 |
Horregatik, beharrezkoa iruditu zait, ni heldu aurretik anaia horiei zuengana joateko eskatzea, zuek agindutako emaitza prestaturik eduki dezaten. Prest egongo delarik, eskuzabaltasunaren adierazgarri izango da, eta ez zimurkeriaz egindako emaitza. |
6 |
Izan kontuan urri ereiten duenak urri biltzen duela, eta oparo ereiten duenak bildu ere oparo biltzen. |
7 |
Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak. |
8 |
Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen, |
9 |
Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau. |
10 |
Ereiteko hazia eta jateko ogia ematen dituen Jainkoak emango dizue hazia, ugarituko du zuek ereindakoa eta oparo gehituko zuen eskuzabaltasunaren emaitzak. |
11 |
Denetan aberats zarete, denetan eskuzabal izateko; horrela, nire bitartez, zuen eskuzabaltasunak Jainkoarentzat esker ona sortuko du. |
12 |
Diru-laguntza hau liturgi zerbitzua bezala da, fededunen beharrak arintzeko ez ezik, askorengan Jainkoarenganako esker ona sortzeko ere balio baitu. |
13 |
Zuen diru-laguntzaren balioa egiaztatzean, Jainkoa goretsiko dute senideek, argi erakutsiko baitiezue Kristoren berri onaren menpeko egin zaretela eta benetan eskuzabala dela haiekin eta denekin duzuen elkartasuna. |
14 |
Era berean, Jainkoak egin dizuen dohain paregabea ikusiz, beren maitasuna erakutsiko dizuete, zuen alde otoitz eginez. |
15 |
Eskerrak Jainkoari, beraren ezin esan ahalako dohain horrengatik.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 9:1 |
2 Corinthiens 9:2 |
2 Corinthiens 9:3 |
2 Corinthiens 9:4 |
2 Corinthiens 9:5 |
2 Corinthiens 9:6 |
2 Corinthiens 9:7 |
2 Corinthiens 9:8 |
2 Corinthiens 9:9 |
2 Corinthiens 9:10 |
2 Corinthiens 9:11 |
2 Corinthiens 9:12 |
2 Corinthiens 9:13 |
2 Corinthiens 9:14 |
2 Corinthiens 9:15 |
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 1 / 2Cor 1 |
2 Corinthiens 2 / 2Cor 2 |
2 Corinthiens 3 / 2Cor 3 |
2 Corinthiens 4 / 2Cor 4 |
2 Corinthiens 5 / 2Cor 5 |
2 Corinthiens 6 / 2Cor 6 |
2 Corinthiens 7 / 2Cor 7 |
2 Corinthiens 8 / 2Cor 8 |
2 Corinthiens 9 / 2Cor 9 |
2 Corinthiens 10 / 2Cor 10 |
2 Corinthiens 11 / 2Cor 11 |
2 Corinthiens 12 / 2Cor 12 |
2 Corinthiens 13 / 2Cor 13 |